Kalakan taldearen abestiak Euskadiko Orkestrarekin egin duten diskorako moldatzeaz arduratu da Jagoba Astiazaran konpositorea, eta oso gustura egin duen lana dela dio. Erakargarria zen berarentzat proiektua, eta haren nondik norakoez aritu da.
Kalakan taldeak diskoa argitaratu du Euskadiko Orkestrarekin, eta hura aurkezteko kontzertuak emango dituzte aste honetan Iruñean, Gasteizen, Bilbon, Donibane Lohizunen eta azaroaren 5ean Donostian. Proiektuaren nondik norakoez eta zuzeneko emanaldiez aritu da Jamixel Bereau.
Klasikart Euskadiko Orkestraren proiektuaren emaitza berria da, eta zuzenean ere ikusi ahalko da kolaborazioa Iruñean, Gasteizen, Bilbon, Donibane Lohizunen eta Donostian.
Hirukoteak musika elektronikoa gaineratu dio bere proposamenari, "kantuak potolotzeko". Donostian emango dute estreinako kontzertua igandean, martxoak 21.
Hirukoteak inguru paregabe horretan joko du bosgarrenez, hiru eguneko jaialdian, eta musika gaelikoa, musika korala eta euskal musika tradizionala omenduko ditu.
Aukeran dantza konpainia, Andoni Aguirre eta Lutxi Nesprias pianistak eta Berçaits anaien ahotsak izango ditu hirukoteak lagun abenduaren 22ko aurkezpenean.
Abuztuaren 3tik 23ra, hogeita hamar bat ekitaldi bilduko ditu zikloak Ziutadelan, zirkua, musika, dantza, bisita gidatuak eta kandelak ardatz hartzen dituzten kaleko ikuskizunak tartean.
Urtarrilaren 22an, Ehki diziplina anitzeko ikuskizuna estreinatuko du hirukoteak, taldekide berria duela. Dantza, musika eta kantua uztartuko dituzte Victoria Eugeniako emanaldian.
Thierry Biscary anhauztarrak taldea utziko du, eta Pierre Sanglak hartuko du haren bidea. Noainen emango du azken kontzertua orain arteko formazioak, ostiralean.
Hirukoteak “B aldeak” diskoa eta “Kalakan & friends” DVDa kaleratu ditu, 2016 honetarako. “Elementuak” diskotik kanpo utzitako kantuak eta zuzeneko kontzertu bat bildu dituzte berorietan.
Errenteriak duen giza taldeen nahasketa ospatzeko, iaz 'Atlantikaldia' herrien musika eta kultura jaialdia antolatu zuten. Aurten besteak beste fusio kontzertuak egingo dira.
Kalakan hirukoteak eta Xabier Zeberio eta Pello Ramirez musikariek kontzertua eskainiko dute Bilbon datorren larunbatean. Entsegu batean izan gara, Senperen.
Gauza asko gertatu zaizkio, abaila bizian, Kalakani, 2011n sortu zenetik. Madonnarekiko lankidetzaren osteko zurrunbiloa baretuta, bidea bilatu, nortasuna indartu eta “Elementuak” lana ondu dute.