Julio Medem zinegile donostiarra, Kalebegiak proiekturako sortu duen 'La ballena real' film laburraz, bere zinemagintzatz, ideien sorreraz, lan egiteko modu personalaz eta egun bizi duen egoeraz.
Kalebegiak izeneko ekimenean parte hartu du Julio Medemek. Hiru egun izan da grabatzen Donostiako portuan eta itsabarrenean. 24 urte dira Medemek ez zuela fikziorik grabatzen Donostian.
Penelope Cruzekin egindako MaMa filma, datorren astean estreinatu behar dute Frantzian. Ez zen zinta arrakastatsua izan Espainiako zinematan, baina ondo saltzen ari da nazioartean.
Koldo Almandozen lana filmatuko dute lehenengo, gaur hasita. Gero, Medem, Cobeaga, Imanol Uribe, Gracia Querejeta eta beste hainbat zinemagileren txanda etorriko da.