Erakundeetako ordezkariak eta EAJko kargudunak Sabino Arana Fundazioan izan dira, Jose Antonio Ardanza lehendakari izendatu zutela 40 urte bete direla ospatzeko. Horien artean daude, besteak beste, Andoni Ortuzar EBBren presidentea eta garai hartako eta egungo Jaurlaritzako sailburuak.
40 urte bete dira Jose Antonio Ardanza lehendakaria Ajuria Enera iritsi zenetik. Gloria Urtiaga emazteak eta Nagore Ardanza alabak lehendakari gisa une horiek nola bizi izan zituen azaldu digute.
11:55ean, Imanol Pradales lehendakari hautatua iritsiko da Batzar Etxera. Ondoren, Iñigo Urkullu jarduneko lehendakaria hurbilduko da, eta hark eramango du aginte-makila.
Izaskun Bilbao EAJren eurodiputatuak Ardanza goraipatu du osteguneko Osoko Bilkuran. "Terrorismoa eta krisia" pairatzen zuen herria izatetik, gaur egun "arrakastaren eredu" den Euskadi hori lortzeko bidean Ardanzak izandako pisua azpimarratu du eta "Europaren neurriko politikaria" zela esan.
Jose Antonio Ardanza lehendakariaren omenezko hileta-elizkizuna Elorrioko (Bizkaia) Sortzez Garbiaren Basilikan egin dute. Bilboko eta Donostiako gotzainek eman dute lehendakariaren omenezko meza.
Iñigo Urkullu lehendakaria, Eusko Jaurlaritzako kargudun ohiak, sailburuak, alkateak eta beste erakundeetako ordezkariak aurkeztu dira Jose Antonio Ardanza lehendakari ohiaren hiletan, Elorrion.
Hileta-elizkizuna Elorrioko Sortzez Garbiaren Basilikan egin dute. Aitorrek, hildakoaren semeak, familiaren izenean hartu du hitza "gaur dugun Euskadi sortzen lagundu zuten sentsibilitate politiko guztiei" eskerrak emateko. "Berak nahi zuena zen", erantsi du.
Ehunka herritar eta hainbat ordezkari politiko eta instituzional, erretiro zein jardunean, Jose Antonio Ardanzaren hil-kaperan izan dira, lehendakariari agur esateko.
14:00etan itxi dute lehendakariaren hil-kapera Ajuria Enean. Hilkutxaren irteeran Agur Jaunak doinua izan da lagun, bere familia eta agintarien aurrean. Hileta elizkizuna bere jaioterrian, Elorrion, izango da.
Ardanza lehendakariaren hil-kaperan, Ajuria Eneko jauregian, emozio handiko uneak bizi izan dira. Agintari eta herritar askok agurtu nahi izan dute Jose Antonio Ardanza.
1.000 herritar anonimo inguru ere igaro dira hil-kaperatik, azken agurra emateko. Hileta-elizkizuna 19:00etan izango da, Elorrion, eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko du, hori ere.
PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakarigaia Ajuria Enean izan da Idoia Mendiarekin eta Marisol Garmendiarekin, Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkariarekin.
Juan Jose Ibarretxe Ajuria Eneko jauregian izan da Ardanza lehendakariari agur esateko. Bertan zegoen Iñigo Urkulluri besarkada estua eman dio Ibarretxe lehendakariak.
Jose Antonio Ardanzaren hilkutxa Gernikako beilatokitik atera da eta Ertzaintzak lagunduta Gasteizera bidean doa. Hil-kaperak 10:00etan irekiko ditu ateak.
Ajuria Enean denbora gehien egin duen lehendakariaren heriotzaren ondoren, ETB1ek eta ETB2ko ohiko programazioa aldatu dute, 'Ardanza lehendakaria. Elkarbizitzarako bidea / Lehendakari Ardanza. El camino a la convivencia' ikus-entzunezko lana eskaintzeko.
Ertzaintzak hilkutxa Gernikatik Ajuria Eneara eramaten lagunduko du. Segizioa 08:00etan hasiko da. Hil-autoa 09:45 aldera iritsiko da Gasteizko jauregira.
Albistegi bereziak egingo dira ETB1en, goizean hil-kaperaren berri emateko eta arratsaldean hileta-elizkizuna zuzenean eskaintzeko. Bi ekitaldi horien kontakizuna EITBko irratietan eta webgunean ere jarraitu ahal izango da.
Adierazpen instituzional batean, Ardanzaren jardunaren hiru ardatz goraipatu ditu. Batetik, krisi ekonomiko sakonetik ateratzeko egindako "etenik gabeko lana", bakearen aldeko "borroka nekaezina", eta "desberdintasunen gainetik elkarrizketa bultzatzeko gaitasuna".
"Hitz batek ezin hobeto laburbiltzen du Ardanza lehendakariak guztiongan pizten duen sentimenduak: errespetua", adierazi du Urkullu lehendakariak. "Errespetu eta aitortza osoa merezi du esan, egin eta eman zuen guztiaarengatik" esanaz amaitu du Iñigo Urkulluk bere adierazpen instituzionala.
Bingen Zupiria egun Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile dena Ardanza lehendakariaren Komunikazio arduraduna izan zen urte luzez. Bizkaiko politikaria Jaurlaritzaren buru izan zen garai "gogorra" ekarri du gogora Zupiriak, indarkeria eta krisi ekonomiko latza baitzegoen Euskadin.
Carlos Garaikoetxea lehendakariak onartu duenez, "desadostasun handiak" izan zituzten 1985eko krisi politikoan. Horrek bere dimisioa behartu zuen, eta Jose Antonio Ardanzari eman zion lekukoa. Hala ere, Garaikotxea "batzen zituenaren oroitzapenarekin" geratzen da.
Hileta-elizkizuna ere bihar izango da, 19:00etan, Elorrioko Sortzez Garbiaren elizan. Atzo, hiru-dolu egun ezarri zituen Eusko Jaurlaritzak, osteguneko 15:00ak arte.
Patxi Lopez Kongresuko bozeramaile sozialistak Jose Antonio Ardanza lehendakariaren heriotza deitoratu du eta "gaurko Euskadi sortzeko oinarriak eraiki zituena" izan zela azpimarratu du (adierazpenak gaztelaniaz).
Eusko Jaurlaritzak gaurtik hiru dolu-egun ezarriko ditu, eta hil-kapera etzi goizean jarriko da Ajuria Enea jauregian. Hileta-elizkizuna, berriz, asteazken arratsaldean Elorrion izango da, Ardanzaren jaioterrian. Urkulluk bihar egingo du adierazpen ofiziala.
EAJk deitoratu egin du lehendakari jeltzalearen heriotza, eta "pertsona ona, zintzoa, bakezalea eta abertzalea" zela esan du. EH Bilduk "doluminak" helarazi dizkie "lagunei eta hurbilekoei, eta EAJren militantziari eta komunitateari besarkada estua" eman die.
Bakearen alde egindako "atsedenik gabeko lana" goraipatu du Urkulluk. "Gure herriaren zati bat joan egin da, baina beste zati handi bat gurekin geratuko da betiko", adierazi du Ibarretxek. "Elkarrizketa herri bat eraikitzeko modua zela ulertu zuen lehendakaria izan zen", nabarmendu du Lopezek.
1941eko ekainaren 10ean jaio zen Jose Antonio Ardanza, Elorrion. Derioko Seminarioan ikasi zuen umetan, eta Durangoko Jesuiten Ikastetxean, gero. Arrasateko alkate eta Gipuzkoako ahaldun nagusi izan zen lehendakari izan aurretik.