Jordi Pujolek "Espainiako Gobernuaren aldetik eztabaidatu ezin den sistema bat lortzearen" alde egin du, hizkuntza, kultura eta irakaskuntza bezalako alderdiak inplikatuko lituzkeena, "merezi duen herri bat" egiteko.
Artur Mas Generalitateko presidente ohiak azaldu duenez, Juntseko idazkari nagusiarekin hitz egiten ari da bi presidente ohiak afiliatzeko "une egokia" topatzeko, eman nahi duten pausoak daukan sinbolismoagatik.
Hasiera batean, 92 urteko Generalitateko presidente ohia Bartzelonako Ospitalera eraman dute, baina ondoren, Sant Paun ospitaleratu dute probak egiteko.
Pedraz epaileak hainbat delitu leporatzen dizkie, tartean, legez kanpoko elkartea osatzea, kapitalak zuritzea eta faltsifikazio delitu jarraitua. Marta Ferrusola ez dute epaituko, osasunagatik.
Antolaketa kriminala eta diru-zuritzea egozten die Fiskaltzak. Epaiketa hasten denean, ez da akusaten aulkian izango Marta Ferrusola, osasun arrazoiengatik.
Jordi Pujol Generalitateko presidente ohiari, Marta Ferrusola emazteari eta haien zazpi seme-alabei erakunde kriminala osatzea, dirua zuritzea eta iruzurra egitea leporatzen diete, besteak beste.
Epailearen iritziz, frogatuta dago familiak bere estatusa baliatu zuela "gehiegizko ondarea metatzeko". Ondare horrek "lotura zuzena du jarduera usteletatik eratorritako eskuratze ekonomikoekin”.
Alabaina, delitua preskribatuta dago jada. Antza denez, 2000. urtean ordaindu gabe utzitako zerga horiek, "eskudirutan egindako" jatorri ezezaguneko “diru-sarrera" bati dagozkio.
Bi urte eta sei hilabeteko kartzela-zigorra ezarri zioten CiUko diputatu ohiari, bere kargu politikoaz baliatuta, enpresariei mesedeak egitegatik eta trukean legez kanpoko komisioak kobratzeagatik.
Eraginen trafikoa, eroskeria delitu jarraitua eta merkataritzako dokumentuak faltsutzea egotzi diote Pujoli. Delitu horiek direla eta, bi urte eta erdiko zigorra ezarri zioten.
Kataluniako presidente ohiez gain (Pujol, Maragall, Montilla, Mas eta Puigdemont), Kataluniako Parlamentuko presidente ohiek eta sindikoak ere gose grebarekin amaitzea eskatu dute idatzi baten bidez.
Ekintza horren helburu nagusia dirua ezkutuan izatea zela azaldu du Josep Pujol Ferrusolak, bere esanetan, ezin zutelako azaldu Andorran dirutza zutenik.
Jose de la Mata Auzitegi Nazionaleko epaileak Oriol, Marta eta Mireia Pujoli deklarazioa hartuko die gaur eta bihar, familiaren ondarearen jatorria argitzeko irekitako auzian.
Honako delituak egotzi dizkiote: influentzia-trafikoa, funtzionarioen eroskeria eta merkataritza dokumentuen faltsutzea, azken biak delitu jarraitu gisa.
Jordi Pujol Generalitateko presidente ohia eta Marta Ferrusola emaztea Audientzia Nazionalean dira, Andorran duten diruaren jatorria zein den argitzeko asmoz.
Azken 40 urteetan ia etenik gabe Katalunia gobernatu duen alderdia, lau-bost hilabete barru desegingo da. Ustelkeria kasuak eta Jordi Pujolen aitormenak ekarri zuen eskandalua izan dira arrazoiak.
Iturri juridikoek azaldu dutenez, biek "mugarik jarri gabe" erantzun diete Jose de la Mata Auzitegi Nazionaleko epaileak eta Belen Suarez Ustelkeriaren aurkako fiskalak egindako galderei.
200 agente parte hartzen ari dira Kataluniako presidente ohiaren hiru semeen (Jordi, Pere eta Josep) enpresa sarearen kontrako operazioan. 14 miaketa egiten ari dira.
200 agentek Kataluniako presidente ohiaren hiru semeen (Jordi, Pere eta Josep) etxebizitza eta enpresak miatu dituzte. Pere eta Josep inputatuta daude, dirua zuritzea leporatuta.
Jordi Sumarroca Teyco eraikuntza enpresaren kontseilari ordezkari ohia dago atxilotuen artean, Carles Sumarroca Convergencia Democratica de Cataluña (CDC) alderdiaren fundatzaielaren semea.
Pujol senar-emazteen eta Marta, Pere eta Mireia haien seme-alaben kontu korronteen informazioa eskatu die magistratuak BPA eta Andbank Andorrako bankuei.
Bestalde, Mireia Pujolek deklaratzeari uko egin dio. Oposizioaren galderak erantzuteari uko egin dion Pujol familiako kide bakarra izan da Kataluniako Parlamentuaren ikerketa batzordean.