Jon Uriarte Athleticeko presidenteak duela egun batzuk zale "erradikal" baten partetik jasotako mehatxuez hitz egin du komunikabideekin, Loiuiko aireportuan, Athleticen gizonezkoen lehen taldea Istanbulerantz (Turkia) abiatu aurretik, Feerbahçeren kontra Europa Ligako partida jokatzeko.
Jon Uriarte Athleticeko presidenteak Lezaman eskainitako prentsaurrekoan adierazi duenez, gizonezkoen lehen taldearen helburua da Europarako bigarrenez jarraian sailkatzea. Emakumezkoen lehen taldeari dagokionez, aipatu du iazko 5. postua hobetzea izango dela jomuga.
Jon Uriarte Athleticeko presidenteak pentsaurrekoan esan duenez, kluba lasai dago Nico Williamsen etorkizunari dagokionez. Jokalariak 2027ra arte kontratua duela azpimarratu du.
Alvaro Djaloren eta Andoni Gorosabelen aurkezpenean, Athleticeko presidenteak adierazpen instituzionala egin du, Nico Willams hizpide; klub zuri-gorriaren iritziz, ''Athleticek gaitasuna du maila handiko futbolariak mantentzeko, baita Nico Williams ere''.
Athleticeko presidenteak eta Mikel Gonzalez kirol zuzendariak 2023-24 denboraldiaren balantzea egin dute, ostegunean. Agerraldian, besteak beste, Nico Williams, Alex Berenguer eta Unai Simon izan dituzte hizpide.
Jon Uriarte Athleticeko presidenteak adierazi duenez, klubeko gizonezkoen lehen taldearen helburua Txapeldunen Ligarako txartela lortzen saiatzea da. Athleticek Repsol eta Petronorrekin sinatutako babes akordioa aurkezteko ekitaldian egin ditu adierazpenak (gaztelaniaz).
Sevillan irabazitako titulua Bilbok eta Bizkaiak beti gogoan izango duten festa batez ospatu du Athleticek, bere zaleekin batera. Gabarraren ibilbidea, Getxotik Bilboko udaletxeraino, ezin jendetsuagoa izan da, eta Bizkaiko hiriburuan izandako ospakizunek aurreikuspen guztiak gainditu dituzte.
Athletic Clubek txapeldun titulua eskaini die bere zaleei Bilboko Udaletxeko balkoitik. De Marcos eta Muniain kapitainek, Valverde entrenatzaileak, Jon Uriarte presidenteak eta Iribar enbaxadoreak jaso dute kopa. Batera abestu dute taldeko ereserkia.
Athleticek gaur goizean eraman du Errege Kopa Gernikako Batzar Etxera. Bertan izan dira, besteak beste, Jon Uriarte presidentea, teknikariak eta Iker Muniain, Oscar de Marcos, Iñaki Williams, Iñigo Lekue eta Raul Garcia jokalariak.
Bilboko taldeak Kopan lortu duen 25. titulua eskuratu du Sevillan, Cartuja futbol-zelaian, Mallorca aurkari. Athleticeko 40.000 bat zale izan dira zelai barruan, eta bertatik bertara gozatu ahal izan dute garaipenaz. Titulua penaltietan erabaki da.
Lehendakariak Espainiako ereserkiari txistu ez egiteko eskatu du, "instituzioei errespetua" erakusteko. Bestalde, Bilboko alkate Juan Mari Aburtok "errespetua eta bizikidetza" aldarrikatu ditu. "Hortik aurrera, bakoitzak egin dezala egin nahi duena", erantsi du.
Erdiko atzelariak datozen lau denboraldietarako berritu du klubarekin duen lotura, 2029ko ekainaren 30era arte, ostegun honetan iragarritakoaren arabera.
Jon Uriarte Athleticeko presidenteak eta Alfonso Fernandez de Troconiz Alavesekoak bat egin dute derbiari buruzko iritzia emateko orduan. Bilbotarrentzat partida garrantzitsua da Txapeldunen Ligako lehiari begira, eta gasteiztarrentzat, Lehen Mailan jarraitzea bermatzeko.
Bazkideek martxoaren 6tik 11ra izango dute izena emateko aukera, eta martxoaren 14an egingo da zozketa. Klubak jakinarazi du hilaren 5ean emango dituela argibide gehiago.
Athletic Clubeko presidenteak, Jon Uriartek, Errege Kopako finalerako txartela lortuta, Athleticek Atletico Madrili San Mamesen irabazita, asteazken honetakoa "goizetik gaueko azken ordura arte egun borobila" izan dela esan du.
Aurrelari donostiarra Athleticeko golegile nagusia da denboraldi honetan, Iñaki Williamsekin berdinduta. 2028ko ekainaren 30era arte berritu du kontratua.
Jon Uriarte Athleticeko presidenteak eta Mikel Gonzalez kirol arduradunak prentsaurrekoa eskaini dute gaur eguerdian denboraldiaren lehen zatiaren balorazioa egiteko.
Jokalari gasteiztarrak eta klubak datozen hiru denboraldietarako akordioa lortu dute, 2027ko ekainaren 30era arte. Vesga 2014an iritsi zen Lezamara, Bilbao Athleticen jokatzeko.
Mikel Vesgak eta Athleticek datozen hiru denboraldietarako kontratua berritzea adostu dute. Jokalaria oso pozik agertu da erabakiarekin, oso gogotsu dagoela gaineratuta.
Athleticen 125. urteurrena ixteko ekitaldien artean, zuri-gorrien atezainak omenaldi berezia jaso du: brontzezko estatua du jada San Mames zelaiaren ondoan.
Jokalari zuri-gorriak hiru denboraldiz luzatu du Bilboko klubarekin lotzen duen kontratua. Athleticek ez du jakinarazi etete-klausula zenbatekoa izango den.
Athleticeko presidentea pozik agertu da, aurkeztutako puntu guztiek aurrera egin dutelako, baina, era berean, bozketetan izandako abstentzio handia deitoratu du.
389 bazkide konpromisariok eman dute aldeko botoa aurreko ekitaldiko kontuen gaineko bozketan, eta 140k kontrakoa eman dute; indarrean dagoen ekitaldirako aurrekontuari dagokionez, 324 aldeko boto izan dira, eta kontrako 152. Aurrekontua 133,6 milioikoa da.
Entrenatzaileen zein hezitzaileen lanaz harago, taldeko futbolarien kirol baldintzak eta errendimendua ahalik eta gehien hobetzea izango da San Millan buru izango duen sailaren helburu nagusia.
Bilboko klubak, hala, baliatu du Athleticeko gizonezkoen lehen taldeak ez duela berriro ere San Mamesen jokatuko urriaren 29ra arte; partida horretan Valentzia izango dute aurkari zuri-gorriek.
Jon Uriarte Athleticeko presidenteak EITB Mediarekin hitz egin du zuri-gorriek Realaren aurka Reale Arenan jokatuko duten euskal derbiaren aurretik. Baikor azaldu da.
Porto futbol taldearen historian partida gehien jokatu dituen kirolaria da. Beraz, bat egiten du maila gorenean talde bakar baten kamiseta jantzi duten jokalariak saritzen dituen ekimen honekin.