'Juana' bere lehen liburua aurkeztu du Jon Artano Izeta kazetari eta idazleak. Juana Perea Plata euskal jatorriko kolonbiarraren istorioa ezagutu zuen Hego Amerikan, eta haren istorioak xurgatu egin zuen. Oso bizitza interesgarria izan zuen, eta 2020ko urrian erail zuten narkoparamilitarrek.
Kolonbian topatutako istorio batetik tiraka, 'Juana' liburua osatu du Artanok. Bertan, Juana Perea Plata emakume kolonbiar ausartaren istorioa kontatzen du, eta aldi berean, Bilbon errotutako Perea familiak gerran eta ondoren izandako nondik norakoak hurbildu.
'Anderik Ande' proiektuarekin aurrera doa Jon Artano. Argentinako Iparraldean harrapatu dugu oraingoan eta azken bi asteetan nondik nora aritu den azaldu digu. Paisaia miresgarriak ikusi ditu, eta horietako bat izan dira Acsibiko arroilak, miresgarria, Artanoren esanetan.
Anderik Ande proiektua burutzen dabil Jon Artano. Argentinan da bera, eta Jorge Iriberrirekin, euskal jatorriko argentinar batekin, elkarrizketa bat izan duela kontatu digu. Baina ez da nolanahiko elkarrizketa izan, Atlantis Espedizioari buruzkoa baizik, bertako protagonistetako baita Jorge.
Jon Artano kazetaria izan da gaur, "Biba Zuek!" saioko platoan. 'Tene Mujika' beka irabazi berri du, eta bekari buruz, baita honi esker ekingo dion proiektuari buruz aritu zaigu.
Jon Artano EITBko kazetariak 2022ko Tene Mujika Beka irabazi du, Amerikan ibilitako hainbat euskaldunen kontuak eta Euskal Herrian dauden hainbat amerikarrenak kontatu nahi dituen "Anderik Ande" izeneko proiektuarekin.
Hori baino lehen, "COVID-19a, epe luzeko gaixotasuna" gaia jorratuko du saioak lauzpabost hilabeteren ondoren gaixorik jarraitzen duten gonbidatu batzuekin.
Horrez gain, "COVID-19a eta gazteak" gaia jorratuko dute hasierako solasaldiaren tartean, eta Jon Artano, Ana Goitia, Jon Garate, Izaskun Moyano eta Mikel Elizegi izango dituzte kolaboratzaile.
Zestoan, Jon Artanoren jaioterrian, egon da Izaskun eta Jonen familia eta lagun minen laguntzaz, kazetariarentzako oroitzapenez betetako kutxa prestatu du. Barruan zer dagoen jakin nahi?
Jon Artanoren ibilbidea errepasatu dute 'Gure Kasa'ko solaskideek saioko sofan eserita. Bere iraganeko irudi konprometituak aurkitu ditu Jonek prestatutako zappingean.
Googlen 'Jon Artano' bilatzean zer agertzen den ikusi dute 'Gure Kasa'ko lagunek. Horren harira, Jonek 'konkista' erromantikoen inguruan duen iritzia eman digu.
Primerako errezeta proposatu dio Ramon Rotetak Jon Artanori. Julen Telleria 'berriemaile-berezia'ren laguntza izan du Jonek, baina 12 minututan oilar ostadarra prestatzeko gai izan ote da?
Jon Artano Hego Amerikako korrespontsal izan da 3 urtez eta hango egoeraz aritu da saioan. Segituan esan zion baietz joateko proposamenari, argi baitzuen 'zakua esperientziaz beteta’ etorriko zela.
Venezuelako diplomazia buruak erantsi du blokeoa Venezuelako aliatuen aurkako mehatxua ere badela. Mobilizazioak deituta daude eraso inperialisten aurka.
Bake akordioak esperantza izpiak ekarri dituen arren, desagertuen bilaketak ez du behar adina laguntzarik izan. Milaka herritar haien senideei zer gertatu zitzaien jakin nahian jarraitzen dute.
Haien militantzia politikoagatik hil dituztela frogatu du Euskal Herriko eta Kolonbiako ikertzaileek elkarlanean egindako txosten batek. Egunotan ari dira ikerlana aurkezten, Bogotan.
Euskal ordezkaritzak amaitu du Kolonbiara bidaia. Kezkatuta agertu dira Kolonbiako bake prozesuaren egoeragatik, oro har; eta giza eskubideen defendatzaileengatik, bereziki.
Kolonbiako lau emakume gurean izan dira sei hilabetez mehatxatutako ekintzaileei aldi batez babesa emateko programari esker, beren itzuleran laguntza ematera joan da euskal delegazioa.
Bortxakeria etenik gabe ari da hazten Kolonbian estatuak ahanzturan utzitako eskualdeetan. Giza eskubideen defentsan ari diren ehunka lider sozial erail dituzte azken hilabeteetan.
Talde ekologistek auzitara jo dute Gobernuaren eta industria korporazio handien aurka eta, momentuz, gasa eta petrolioa erauzteko teknika polemiko horri bidea moztea lortu dute.
Gaur da astebete Nicolas Maduroren aukako estatu kolpe ahalegina egin zutela. Saiakerak ezinegona sortu du Chavismoan eta oposizioaren batasuna pitzatu du.
Jon Agirretxe dantzari donostiarra Espainiako Dantza Konpainiako kide da, eta Bogotan da egunotan. Euskal Herrian dantzarekiko tradizioa baden arren, dantzari gehienek atzerrira jo behar izaten dute.
Maduroren kontrakoak sartzen ahalegindu direnean, Venezuelako armadak aurre egin die, eta liskarrak egon dira (Jon Artano EiTBko korrespontsalak grabatutako irudiak).
Oposizioak laguntza humanitarioa sartu nahi du gaur mugatik, baina Nicolas Maduro presidenteak garbi du AEBen interbentzio militarra errazteko 'Troiako zaldia' dela operazioa. Jon Artano EiTBren berriemaile bereziaren argazkiak.