Jaiak

1 / 30 Hurrengoa
Giro paregabea, beste behin, Baztandarren Biltzarrean

Giro paregabea, beste behin, Baztandarren Biltzarrean

Baztandarren Biltzarra ospatu da urtero lez Elizondon. Senidetasun jai hori bailarako jai garrantzitsuena da eta baztandarrek azaldu dutenez, "xarma berezia" duen eguna.

Gizon bat atxilotu dute Santurtziko jaietan, bikotekideari eraso egitea leporatuta

Gizonak bikotekidea jo du kalean, eta atxilotu egin dute, genero-indarkeria egotzita. Bestalde, mugimendu feministak elkarretaratzea deitu du astelehen honetarako, 19:00etan, udaletxe parean.
Bilboko konpartsek Konpartsakide Eguna ospatu dute, Aste Nagusiaren atariko gisa

Bilboko konpartsek Konpartsakide Eguna ospatu dute, Aste Nagusiaren atariko gisa

Egun osorako ekitaldiak antolatu dituzte: pintxo lehiaketa, herri bazkaria, musika eta haurrentzako jolasak. Aste Nagusirako hilabete eskas geratzen dela gogoratu nahi izan dute.

Aritz Labrador: ''Orain dela bost urte berreskuratu genuen Zornotzako musika banda 43 urteren ostean''

Aritz Labrador: ''Orain dela bost urte berreskuratu genuen Zornotzako musika banda 43 urteren ostean''

Aritz Labrador orkestra zuzendariak iragarri duenez, igandean, uztailak 21, kontzertu berezi bat eskainiko dute Zornotzako txosnagunean: Carmina Burana obrako abestiak eskainiko dituzte berak zuzentzen dituen bi bandek, Zornotzakoa eta Areatzakoa, Bilboko Koraleko abeslariekin batera; ia 200 lagun.

Bizkaiak txosnei Ticket Bain sartzea eskatuko die, baina ez dutela zerga gehiago ordainduko ziurtatu du

Bizkaiak txosnei Ticket Bain sartzea eskatuko die, baina ez dutela zerga gehiago ordainduko ziurtatu du

Itxaso Berrojalbiz Bizkaiko Ogasun eta Finantza diputatuak txosnen laguntza eskatu du "iruzur fiskalaren aurkako borrokan". Azpimarratu duenez, Batuz sistema ezartzeak "ez du ekarriko dagozkienak baino zerga gehiago ordaintzea", baizik eta "segurtasuna sortuko du jai giroan".

Bigantxa batek izua eragin du Cadreitako jaietan, plazako hesiaren gainetik jende gainera salto eginda

Bigantxa batek izua eragin du Cadreitako jaietan, plazako hesiaren gainetik jende gainera salto eginda

Animaliak oreka galdu du harmailetatik behera eroriz. Bertan zeudenen artean berehala heldu diote adarretatik, geldiarazi eta plazara itzuli dute. Ez da ez adarkaturik ez zauritu larririk izan.

Donostiako piratek egitarau zabala prestatu dute abuztuaren 10etik 17ra, eta abordatzea 12an izango da

Donostiako piratek egitarau "zabala" prestatu dute abuztuaren 10etik 17ra, eta abordatzea 12an izango da

"Jalgi belak mastara eta euskara plazara! Festa Ipar" leloa izango du aurtengo Donostiako Aste Nagusi Piratak. Bertso saioak, kalejirak, kuadrilen arteko jolasak, azoka, herri bazkaria eta beste ekintza ugari antolatu dituzte.
Hil egin da Baionako autobus geltokitik gertu izandako liskarrean larri zauritutako gizona

Hil egin da Baionako autobus geltokitik gertu izandako liskarrean larri zauritutako gizona

Istilua Baionako bestetan jazo zen, eta gizona berehala eraman zuten Baionako Ospitalera. Homizidio saiakera leporatu zioten oso larri zaurituta utzi zuen atxilotuari. Patrice Lanies hil eta ia urtebetera jazo zen liskarra, biak Baionako jaien testuinguruan.
Sanferminetan Logroñoko neska bati egindako sexu erasoa ikertzen ari dira

Sanferminetan Logroñoko neska bati egindako sexu erasoa ikertzen ari dira

Biktima, 26 urteko neska, Iruñera joan zen hilaren 9an jaiaz gozatzera. Ustezko erasotzailea Logroñoko beste gazte bat da, eta duela lau bat urtetik elkar ezagutzen zuten.
Karmengo amaren eguna ospatu dute Santurtzin

Karmengo amaren eguna ospatu dute Santurtzin

Santurtziko jaiek egun handia dute eta milaka lagun batu dira urtero legez. Ehun bat ontzik lagundu diote marinelen zaindariari ohiko prozesioan.

400 ekitaldi baino gehiago adin tarte guztietarako, Andre Maria Zuriaren jaietan

400 ekitaldi baino gehiago "adin tarte guztietarako", Andre Maria Zuriaren jaietan

Zozketa bidez, 100 gasteiztarrek balkoitik gozatu ahal izango dute txupinazoaz eta Zeledonen jaitsieraz. Herritarrek datorren igandera arte eman dezakete izena, bai udalaren webgunean, bai 010 telefonoan.
''Sexu erasoen aurrean eta mugimendu feministaren gidaritzapean, Iruña mobilizatu da''

''Sexu erasoen aurrean eta mugimendu feministaren gidaritzapean, Iruña mobilizatu da''

Sanferminetako balorazioa egin du Joseba Asiron Iruñeko alkateak. Sexu-erasoei dagokionez, aurtengo jaietan 24 salaketa izan dira, eta ustezko erasotzaileetako 23 atxilotu dituzte. Asironen hitzetan, genero-indarkeria "gizarte osoari dagokion arazo bat da".

1,8 milioi pertsona baino gehiagok parte hartu dute sanferminetako ekitaldietan, iaz baino % 27 gehiago

1,8 milioi pertsona baino gehiagok parte hartu dute sanferminetako ekitaldietan, iaz baino % 27 gehiago

Gainera, salaketak % 20 murriztu dira, batez ere lapurreten jaitsieragatik; atxilotuen kopurua, aldiz, % 10 igo da, 2023an 191 izatetik aurten 211 izatera igaro baitira. Bestalde, 24 sexu-eraso salaketa izan dira.
Jaiekin lotuta 367 osasun-arreta egin dituzte sanferminetan, iaz baino % 12 gutxiago

Jaiekin lotuta 367 osasun-arreta egin dituzte sanferminetan, iaz baino % 12 gutxiago

Horrela, 126 traumatismo eta zauri, 63 eraso, entzierroetako 56 zauritu, 37 intoxikazio etiliko, drogek eragindako 16 intoxikazio, bederatzi eraso kimiko eta zazpi sexu-eraso izan dira.
Villavesaren entzierro jendetsuarekin agurtu dira aurtengo sanferminak

Villavesaren entzierro jendetsuarekin agurtu dira aurtengo sanferminak

Nahiz eta ofizialki sanferminak "Gaixoa ni" abestuta amaitu diren, ehunka lagunek Villavesaren entzierroa korritu dute gaur goizean Miguel Indurain partikular baten aurrean.

'Gaixoa ni' abestuta, agur sanferminei

'Gaixoa ni' abestuta, agur sanferminei

Mila pertsona bildu dira bart Iruñeko Udalaren atarian, ohiturari eutsita, "Gaixoa ni" abestiarekin sanferminei agur esateko.

Zumarragatarrek fandangoa ere dantzatzen dute jaietan

Zumarragatarrek fandangoa ere dantzatzen dute jaietan

Ezpata-dantza protagonista izan arren, erromeriaz gozatu dezakete herritarrek Santa Isabel egunean. Agus Barandiaran eta Anabel Arraizak ez dute galdu nahi izan, horregatik, Antio ermitan eguna agurtu dute musika eta dantza bidez.

400 lagunentzako bazkaria prestatu dute zumarragatarrek Santa Isabel ospatzeko

400 lagunentzako bazkaria prestatu dute zumarragatarrek Santa Isabel ospatzeko

Zumarragako Antio ermita kanpoaldean 400 lagun inguru elkartu dira herri-bazkaria aitzakia izanda. Ezpata-dantzaz disfrutatu ostean, giro ederra nabari dute Anabel Arraiza eta Agus Barandiaranek. Zein da menua? Nola daramate eguna?

Zumarragako Santa Isabel egunak bertso propioak ditu!

Zumarragako Santa Isabel egunak bertso propioak ditu!

Egun garrantzitsua da Zumarragan. Antton Fernandez ezpata-dantzari ohia izan ez ezik, bertsozalea ere bada, eta horregatik, bertsoa bota dio Santa Isabel egunari. Antioko ermitan. Aitor Mendiluze eta Nerea Elustodorekin egin dugu topo, biek ere bertsoa eskaini diote uztaileko data bereziari.

Txalo zaparradaz beteriko ezpata-dantza eta aurreskua Santa Isabel egunean

Txalo zaparradaz beteriko ezpata-dantza eta aurreskua Santa Isabel egunean

Irrintzi dantza taldeak eta Antziñako Ama taldeko txistulariek ezpata-dantza eskaintzen dute Antioko baselizan. Lehenengo dantza ermita barruan, meza-nagusia izan aurretik; eta bigarrena, kanpoaldean, aurreskuarekin batera. Dantzariek zein bertaratutakoek emozioz beterik bizi dute ekitaldia.

Erraldoien agurra, sanferminetako agur borobila

Erraldoien agurra, sanferminetako agur borobila

Zortzigarrenaren ondoren, hiria omendu eta hiri osorako dantza egin du Erraldoi eta Buruhandien Konpartsak. Haurren pare jarrita eta euren maitasuna jasoz bukatu dute ekitaldia.

Ismaelek agur esango dio Caravinagreri emozioz betetako 15 urteren ondoren

Ismaelek agur esango dio Caravinagreri emozioz betetako 15 urteren ondoren

Ismaelek 15 urte daramatza Iruñeko kiliki maitatuenaren, Caravinagreren, arima izaten. Gaur izango da erraldoiekin batera aterako duen azken aldia, hurrengoei lekua utzi aurretik.

Baionako Bestetan izandako sexu-erasoak gaitzesteko elkarretaratzea egin dute

Baionako Bestetan izandako sexu-erasoak gaitzesteko elkarretaratzea egin dute

Ipar Euskal Herriko Itaia mugimendu feministak salatu duenez, Baionako jaiak hasi zirenetik 11 eraso zenbatu dituzte, "bortxaketa zantzuak, eraso fisikoak eta ahozko erasoak tartean". Azken egunean bakarrik, bi sexu-eraso salatu dituzte. 

Sanferminetako entzierroko hesiak jasotzen hasi dira

Sanferminetako entzierroko hesiak jasotzen hasi dira

Aurtengo azken entzierroa amaitu bezain laster, langileak ibilbidean dauden 900 zutoinak, 2.700 oholak eta 2.500 egurrezko falkak kentzen hasi dira. Hermanos Aldaz aroztegia hesi bikoitz horretaz arduratzen da, ibilbide osoan zehar herritarren segurtasuna bermatzeko asmoz.

Azken entzierroa, iruditan

Azken entzierroa, iruditan

Miura ganadutegi ospetsuak eman die amaiera igande honetan 2024ko sanferminetako entzierroei, lasterketa arriskutsu eta zirraragarri batean.

Miura ganadutegiko zezenek lasterketa arriskutsua eta zirraragarria eskaini dute azken entzierroan

Miura ganadutegiko zezenek lasterketa arriskutsua eta zirraragarria eskaini dute azken entzierroan

Bi minutu eta 22 segundukoa izan da entzierroa, iaz baino 12 segundo motelago. Miura zezen handiek 2024ko sanferminetako entzierroak itxi dituzte.

'Gaixoa ni' kantatu aurretik, bada aukerarik oraindik Iruñean festaren azken orduez gozatzeko

'Gaixoa ni' kantatu aurretik, bada aukerarik oraindik Iruñean festaren azken orduez gozatzeko

Azken entzierroa, San Ferminen Zortziurrena, Erraldoien agurra, Kulturen Kalejira eta su artifizialak izan ondoren, festa amaierako abestiaren txanda helduko da, eta horrekin amaituko dira 204 orduz etenik gabe ospatu diren sanferminak.
Homizidio saiakera leporatuko diote Baionan gizon bat larri zaurituta uzteagatik atxilotutako gizonari

Homizidio saiakera leporatuko diote Baionan gizon bat larri zaurituta uzteagatik atxilotutako gizonari

Ostegun gauean izan zen liskarra. Biktima, 58 urtekoa, oso larri dago, Jerome Bourrier Baionako fiskalak jakinarazi duenez. Biktima festatik etxera bueltan zen eta mozkor zegoen. Erasotzailea, aldiz, 39 urteko guadalupearra, ez zebilen festa giroan, baina aurrekari judizialak ditu indarkeriagatik.
Sanferminetako eraso sexisten aurrean ''nahikoa da'' oihukatu dute ehunka pertsonak

Sanferminetako eraso sexisten aurrean ''nahikoa da'' oihukatu dute ehunka pertsonak

Ehunka pertsona bildu dira ostiral honetan Iruñeko Gaztelu Plazan, sanferminetan izandako eraso sexistak gaitzesteko. Gainera, emakumeen "eskubideen urraketa" salatu dute eta erasoen aurrean herritarrek emandako erantzuna txalotu dute.

Zazpigarren entzierroa, iruditan

Zazpigarren entzierroa, iruditan

Escolarren zezenen entzierroa azkarra eta jendetsua izan da, aurtengo arriskutsuenetakoa, eta eroriko eta kolpe ugari ikusi dira.

Azkarra, jendetsua eta kolpez beteta izan da zazpigarren entzierroa

Azkarra, jendetsua eta kolpez beteta izan da zazpigarren entzierroa

Jose Escolarreko zezenak izan dira azkenaurreko entzierro honen protagonistak. Bi minutu pasatxo behar izan dituzte zezen plazara heltzeko, eta une arriskutsuak ere eskaini dituzte.
Gizonezko bat garun-heriotza egoeran da Baionan, autobus geltokitik gertu izandako liskar baten ostean

Gizonezko bat garun-heriotza egoeran da Baionan, autobus geltokitik gertu izandako liskar baten ostean

Istilua ostegunean jazo zen, 21:00ak aldera, eta gizona berehala eraman zuten Baionako Ospitalera. Patrice Lanies hil eta ia urtebetera jazo da liskarra, biak Baionako jaien testuinguruan.
San Fermin santua Santo Domingoko horma-hobira nola eramaten duten erakutsi digu Goizargik

San Fermin santua Santo Domingoko horma-hobira nola eramaten duten erakutsi digu Goizargik

San Fermin santua Santo Domingoko aldapan dagoen horma-hobira eramaten du goizero Goizargik, korrikalariek, ohi bezala, entzierroaren aurretik kanta diezaioten. Gero, bere etxeko saloian gordetzen du, hurrengo egunean berriz eramateko. 1978. urtetik eusten diote tradizio horri.

Uztailaren 12ko entzierroa

Uztailaren 12ko entzierroa

Jandilla arriskutsuek adarkatu bat utzi dute entzierro azkar batean

Iruñeko peñek Palestinarekiko elkartasuna erakutsi dute kaleetan

Iruñeko peñek Palestinarekiko elkartasuna erakutsi dute kaleetan

Iruñeko 16 peñen gaurko kalejira berezia izan da. Palestina askea aldarrikatu dute eta Gazaren kontrako sarraskiari amaiera jartzea.

Giro ezin hobea Baionako besten bigarren egunean, Haurren Egunean

Giro ezin hobea Baionako besten bigarren egunean, Haurren Egunean

Familiak gerturatu dira gaur eguerdian Leon Erregearen lehen iratzartzea ikustera. Txikien entzierroa eguneko beste protagonista nagusietako bat izan da.

Sexu-eraso bat izan da Baionako besten lehen gauan

Sexu-eraso bat izan da Baionako besten lehen gauan

Prefekturak azaldu duenez, biktima larrialdi zerbitzuetan artatu dute. Bestalde, Itaia mugimendu feministak baieztatu duenez, festetarako espresuki jarritako babesgunean, beste bi emakumeren aurkako eraso fisikoak salatu dituzte.
Gizon bat atxilotu dute sanferminetan 15 urteko neska bati sexu erasoa egitea egotzita

Gizon bat atxilotu dute sanferminetan 15 urteko neska bati sexu erasoa egitea egotzita

Zehazki, Gaztelu Plazan adin txikiko neskato bati ukituak egiteagatik atxilotu dute.
Peñak eta Mariezkurrenak Zabalari eta Rezustari irabazita hasi dute San Fermin Torneoa (22-10)

Peñak eta Mariezkurrenak Zabalari eta Rezustari irabazita hasi dute San Fermin Torneoa (22-10)

Labriten lortutako garaipenarekin, puntu bat eskuratu du bikoteak. Ostiralean, Laso eta Imaz izango dituzte aurkari.

Domingo Hernandez Martinen ganadutegiko zezenen entzierroa

Domingo Hernandez Martinen ganadutegiko zezenen entzierroa

Domingo Hernandez Martin Salamancako ganadutegiko zezenek 2024ko jaietako lasterketarik azkarrena egin dute bere debutean.

1 / 30 Hurrengoa

  • San Blas azoka

    San Blas azoka

    Nekazaritza eta abeltzaintzako azokak Euskal Herrian San Blas egunean

  • San Joan gaua

    San Joan gaua

    San Joan gaueko jaiaren azken ordukoa Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean.

  • Sorginen gaua

    Sorginen gaua

    Santu Guztien bezpera gozatzeko planik onenak, eitb.eus-en.