Park An Soo Armadako Estatu Nagusiko buruak jakinarazi duenez, Parlamentuko eta alderdietako jarduera guztiak debekatuta daude, baita protestak eta manifestazioak ere, eta komunikabideak agintarien zaintzapean egongo dira.
Ipar Korea eta Hego Korea errepidez eta trenez lotzeko proiektu bat dago, baina konexioak ez dira martxan jarri. Aurreko astean muga indartuko zuela iragarri zuen Iparraldeak. Hegoaldeak mugako bere aldera tiroak jaurtiz erantzun du.
Ipar Koreako hedabideek uranioa aberasteko instalazioak erakutsi dituzte lehen aldiz, Kim Jong-unek Arma Nuklearrak Ikertzeko Institutu Nazionalera egindako bisita baten berri eman duenean. Bertan, herrialdeko armategi atomikoa handitzeko zentrifugagailu gehiago eraikitzeko eskatu du buruzagiak.
Bi agintariek Piongiang egin duten goi-bileran, Errusiako presidenteak eskerrak eman dizkio Ipar Koreako lider gorenari Ukrainako inbasioaren harira emandako babesagatik.
Vladimir Putin Errusiako presidenteari Kim Jong-unek egin dio harrera aireportuan. Bi egun iraungo duen bisitan azken urteetan gehiagora joan den harremana sendotzea da helburua.
Aurreikusita dago bi agintariek segurtasunari, ekonomiari, energiari eta garraioari lotutako gaiak jorratzea. Baliteke aldebiko harremanen inguruko itun berri bat sinatzea arlo militarrean eta komertzialean.
Hego Koreak eta AEBk egin dituzten maniobren amaieran, eta Antony Blinken AEBetako Estatu Departamentuko idazkaria Seulera iristearekin batera egin du operazioa Pyongyangek.
Ipar Koreak suziriak jaurti dituela onartu, baina "uharteetan zeharkako eraginik ez" dutela izan ziurtatu dute. Hego Koreak benetako suarekin maniobra militarrak eginez erantzun du.
"Horregatik etorri gara hona. Ipar Koreako buruak interes handia du koheteen teknologian, espazioan aurrera egiteko ahaleginean dabiltza", azaldu du Putinek Errusiak lan horretan Pyongyangi eskua luzatuko dion ala ez galdetuta.
Vladimir Putin Errusiako presidenteak Kim Jong-un Ipar Koreako buruzagia hartu du Vostochniko kosmodromoan, Siberiako Amur eskualdean. 2019tik egiten duten bigarren goi-bileraren agendan armak eta teknologia militarra hornitzeko akordio bat dago.
KCNA Ipar Koreako albiste-agentziak igande honetan argitaratu dituen argazkietan, Kim ikus daiteke, bere alaba ondoan duela. "Hwasong-17 misilaren jaurtiketa arrakastatsuan lagundu zuten" zientzialariak eta militarrak ere ageri dira irudi horietan.
Herrialde bakoitzak ATACMS sistema daramaten bi misil gidatu jaurti ditu Japoniako itsasora. Helburua Washingtonen eta Seulen gaitasuna erakustea eta probokazio berriak uxatzea izan da.
Japoniako misilen aurkako alerta soinuak ez du etenik izan azken orduetan. Horren arrazoia Ipar Koreak azken urteetako misilik handiena jaurti duela goizaldean eta Japoniako aire eremua zeharkatu duela. Horren eraginez tren zerbitzuak eten eta hainbat herritar ebakuatu behar izan dituzte.
Piongiangek ekainetik suziri balistikoak jaurtitzen dituen lehen aldia da, eta horiek jaurtitzeko gaitasuna izango lukeen urpeko berri bat prestatzen ari dela jakinarazten duten hainbat txostenen ondoren egin da.
Ipar Korean, Kim Jong-un Ipar Korean, Kim Jong-un presidenteak aitortu du herrialdea sortu zenetik bizi izan duten kalbariorikaitortu du herrialdea sortu zenetik bizi izan duten kalbariorik handiena covidaren krisia dela. Hori bai, ez du covidik aipatu, eta jatorri ezezaguneko sukarraz hitz egin du.
Bill Clinton presidente ohiaren bigarren administrazioan figura garrantzitsua izan zen. NATO zabaltzea defendatu eta Aliantzak Balkanetako gerran esku hartzeko presioa egin zuen. Aldi berean, arma nuklearrak murrizten saiatu zen.
Nazio Batuen Erakundeko 193 estatu kideetatik 141ek gaitzespena babestu dute. Hala ere, ebazpena ez da loteslea. Aurkako bost boto soilik (Errusia, Bielorrusia, Siria, Ipar Korea eta Eritrea) jaso ditu, eta 35 abstentzio izan dira bozketan.
Itxuraz gizakiok ez gara arriskuez jabetzen, edo nahiago dugu, agian gure burua babesteko, iragarpen ilunak ez direla beteko edo zuzenean gezurra direla pentsatzea.
Japonia astindu ondoren, Korea biak ari dira orain Haishen tifoiaren enbata jasaten. Astebeteko epean, ingurune hori astintzen duen hirugarren tifoia da, eta Japonian, gutxienez lau hildako utzi ditu.
Ipar Koreak bi Koreen arteko lotura bulegoaren suntsiketaren irudiak erakutsi ditu. Bi herrialdeen arteko "komunikazio lerro guztiak etetea" izan da eraiste honen helburua.
Legegileari Ipar Koreako buruzagiak bizirik jarraitzen duen galdetu dionean, Taiwango inteligentziaren buruak irribarre egin du eta erantzuna saihestu du.
Trumpen hitzaldian zehar, agerian geratu dira errepublikanoen eta demokraten arteko liskarrak. Izan ere, agintariak ez dio eskua eman nahi izan Nacy Pelosiri.
AEBko presidenteak txioa idatzi zion Ipar Koreako presidenteari: "Aizu Kim, hementxe nago, hortik gertu: Japonian, nahi baduzu zu bisitatzera joango naiz". Biharamunean, Kimek harrera egin zion Trumpi
Lehen aldia da AEBetako zein Ipar Koreako presidenteak muga horretan elkartzen direla. Hala, Ipar Korean sartu den lehen presidente estatubatuarra bihurtu da Trump.
Ipar Korea eta Estatu Batuen arteko bake akordio baten aukera geroz eta urrunago dago. Ipar koreak misilekin frogak egin ostean, Estatu Batuek Ipar Koreako merkantziaontzi bat atxiki dute.
Errusiako presidentea eta Ipar Koreako buruzagia biltzen diren lehen aldia izan da, otsailean Trumpekin egindako goi-bilera akordiorik gabe amaitu ostean.