Gizarte eragileekin egiten ari den batzar errondaren barruan, ekonomian egonkortasun falta nagusi den une hauetan, enpresa itxierak, kaleratzeak, gutxieneko soldata eta enpleguaren kalitatea izango dituzte mintzagai.
Imanol Pradales lehendakariak alderdiekin egindako bilera-sorta izan dute mintzagai gaur, besteak beste, Eusko Jaurlaritzaren asteroko Gobernu Bileran. Maria Ubarretxena eledunak esan du "positiboa" izan zela erronda eta "adostasun handia" dagoela Industria Defendatzeko Taldearen "bide-orrian".
Pello Otxandianok Imanol Pradales lehendakariarekin izandako bileraren balantze "positiboa" egin du. EH Bilduren bozeramaileak adierazi du beharrezkoa dela "politika publiko estrategikoetan ondo oinarritutako herri proiektu bat" garatzea, "epe laburretik harago" joango direnak.
Eneko Anduezak Pradalesen hitzak zuzendu ditu, eta koalizio Gobernuak hartutako erabaki ofiziala defendatzeko eskatu dio. Gaineratu du Garraio Ministerioaren txostenak erabakiko duela azkenean zein izango den aukerarik hoberena.
Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak azaldu duenez, muga-zergen gerrari aurre egiteko Espainiako Gobernuak onartutako 14 100 milioi euro horietatik % 11 "Euskadirentzat izango da".
Trumpek ezarritako muga-zergen ondorioz gehien kaltetutako EAEko industriei batez ere laguntza ematea proposatu dio Javier de Andres Euskadiko PPko presidenteak lehendakariari, hala nola, siderurgia, petrolio eta nekazal elikagai industriei.
Jon Hernandez Sumarreko legebiltzarkideak neurri horiek zehaztu ditu: laguntzak jasotzen dituzten enpresen lanpostuak bermatzea, beste sektore batzuk babestea, ezkutu soziala eskaintzea, gastu militarrari uko egitea eta zor publikoa ez handitzea.
Dena den, Imanol Pradales lehendakariak argi du oraindik "erabakigarriak izango diren zenbait txosten" falta direla, eta, beraz, "aukera guztiak aztertu bbehar ditugu".
Imanol Pradales lehendakariaren ustez, "albiste ona" da PPk Diputatuen Kongresuan Kontzertu Ekonomikoaren "blindatzea" babestu izana. Horregatik, "hemen ere Euskadiri laguntzeko" deia egin die Euskadiko PPko kideei.
Imanol Pradales lehendakariaren hitzetan, AEBen eta Europaren arteko "adostasun orekatu" bat lortzeko aprobetxatu behar da aukera. Ziurtatu du, Eusko Jaurlaritzak atzo iragarritako laguntza-sorta bere horretan mantenduko dutela. "Euskadik bere neurriak prest izan behar ditu", esan du.
Besteak beste, kontratazioa sustatzeko programak, langabezia-prestazioen osagarriak eta Asian eta Afrikan merkatu berriak bilatzeko laguntzak onartuko ditu Gobernuak.
Lehendakariaren hitzetan, "Europak Trump administrazioarekin negoziatzeko bidea agortu behar du merkataritza gerra ekiditeko". "Trump administrazioak akordio justurik nahi ez badu, Europak irmo erantzun beharko dio", gaineratu du Pradalesek.
Imanol Pradalesek azpimarratu du EAE "prest" dagoela egoera horri aurre egiteko, eta dei egin die Euskal Autonomia Erkidegoko eragile guztiei egoera horri "batasunetik" aurre egiteko.
CAF enpresaren Beasaingo plantan izan da goizean Imanol Pradales lehendakaria. Donald Trump AEBko presidenteak ezarritako muga-zergek eragindako egoera zaila dela aitortuta, mezu baikorra igorri nahi izan du bertatik. Europaren estrategiarekin bat egitea defendatu du.
Eusko Jaurlaritzaren lehen aurreikuspenen arabera, EAEko 1.040 enpresak 2.000 milioi euroko balioa duten esportazioak egiten dituzte AEBra eta muga-zerga horiek 400 milioi euroko gainkostua ekarriko diete.
Imanol Pradales lehendakariak asteazkenean jakinaraziko ditu lehen neurri sortaren xehetasunak, Industriaren Defentsarako Taldeak egingo duen bileraren baitan. Horrez gain, datorren astelehenean bilera erronda egingo du talde politiko guztiekin, Vox izan ezik.
Imanol Pradales lehendakariak asteazkenean iragarriko ditu Trumpek iragarritako muga zergei aurre egiteko lehen neurriak, Industriaren Defentsarako Taldeak egingo duen bileraren baitan. Horrez gain, datorren astelehenean bilera erronda egingo du talde politiko guztiekin, Vox salbu.
Lehendakariak nabarmendu du ardoaren, esnegaien eta arrain kontserben azpisektoreak 40 milioi euro baino gehiago esportatu zituela iaz AEBetara. AEB "Ez zaudete bakarrik", esan die.
EAEn, Imanol Pradales lehendakariak asteartean egingo duen bilera monografikoa muga-zergen ingurukoa izango da, eta asteazkenean, industriaren mahaia bilduko du lehendakariak.
Eusko Jaurlaritzako, Legebiltzarreko, EAJko eta Gogora Institutuko ordezkari nagusiak izan dira bertan. Lehendakariaren esanetan, Europak "elkartuta jardun behar du bere askatasuna, segurtasuna eta fundazioaren balioak babesteko helburuz".
Imanol Pradales lehendakariak Trumpen muga zergen lehen balorazioa egin du ostegun honetan, eta besteak best esan du Europak elkartuta eta irmo, erantzun bateratu bat eman behar diola egoerari.
Lakuntzak onartu du bileran gustatuko litzaiekeena entzun ez dutela, eta ontzat emango ez duten jarrera egotzi dio lehendakariari. Ildo beretik, batzarretik "borrokan jarraitzeko ideiarekin" ateratzen direla esan du Aranburuk.
Imanol Pradales lehendakariak eta Aitor Esteban EAJko presidente berriak "modu estuan" eta "taldean" lan egitea adostu dute, Euskadik dituen erronkei heltzeko.
Mitxel Lakuntza eta Garbiñe Aranburu lehendakariarekin bilduko dira asteazken honetan, gehiengo sindikalaren izenean, soldata minimo propioaz hitz egiteko eta Confebasken jarreraren aurrean irmo erantzuteko eskatzeko.
Egungo legebiltzarkideak, Ganberak urte horietan guztietan izan dituen presidenteak, lehendakariak eta Jaurlaritzako sailburu guztiak izan dira bertan. Eusko Legebiltzarraren 45. urteurrena betetzen den egunean egin dute omenaldia.
Imanol Pradales lehendakaria ilusionatuta agertu da EAJren IX. Batzar Nagusiaren emaitzekin. Batzar honetatik alderdi "indartsu, batu eta berritu" bat atera dela adierazi du.
"Ez da posible oraindik Europarekin loturarik ez izatea abiadura handiko trenbide bidez. Onartezina da", adierazi du Pradales lehendakariak Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa euroeskualdeak Iruñean urtero egiten duen batzarraren osteko prentsaurrekoan.
Imanol Pradales lehendakaria eta burukideak Sabin Etxean egindako bileran izan dira. Aste erabakigarria du EAJk, asteburu honetan Aitor Esteban EBBren presidente izendatzeko Batzar Nagusia egingo baita.
Legebiltzarreko kontrol saioan Industriaren Defentsarako Taldea izan dute hizpide. Pello Otxandianok (EH Bildu) talde horretan kide gehiagok parte hartzeko eskatu dio lehendakariari.
EAJk eta PSE-EEk Podemosekin adostutako erreforma fiskala euskal enpresen aldekoa dela esan du Imanol Pradales lehendakariak, eta PPri kritika egin dio, "zoritxarrez Madrilera eta Voxera begira daudelako".