Idazleak

1 / 10 Hurrengoa
Bernardo Atxaga idazlea, asteazkeneko ''Hamaika Entzuteko'' saioan

Bernardo Atxaga idazlea, asteazkeneko ''Hamaika Entzuteko'' saioan

Bernardo Atxaga euskal idazle entzutetsu eta saritua egongo da asteazkenean "Hamaika Entzuteko" saioan. 21:45ean, ETB1en eta eitb.eus atarian.

Durangoko Azokako nobedadeak Euskal Herri osoko 66 saltokitara iritsiko dira

Durangoko Azokako nobedadeak Euskal Herri osoko 66 saltokitara iritsiko dira

Horietako 23tan liburuen aurkezpenak egingo dira, gainera, idazlea bertan dela 'ZuNonHanDA!' ekimenari esker.
Beste idazleen liburuen azalak ondo ezagutzen al dituzte Ander Izagirrek eta Ibon Martinek?

Beste idazleen liburuen azalak ondo ezagutzen al dituzte Ander Izagirrek eta Ibon Martinek?

Bi jolasetan aritu dira Ander Izagirre eta Ibon Martin idazleak. Batetik, idaztea txirrindularitza lasterketa bat balitz podiumean zein euskal idazle egongo liratekeen esan behar izan dute. Bestetik, liburuen azalak ikusi eta zein libururenak ziren asmatu behar izan dute.

Non ezkutatuko luke Ibon Martinek gorpu bat?

Non ezkutatuko luke Ibon Martinek gorpu bat?

Ibon Martin idazle donostiarrari egokitu zaio publikoaren galdera erantzutea. Bere eleberriak bezala, interesgarri bezain iluna behar zuen galderak. Eta halakoa izan da erantzuna ere.

Berak idatzitako ipuin labur bat irakurri du Karlos 'Txapel' Aretxabaletak

Berak idatzitako ipuin labur bat irakurri du Karlos 'Txapel' Aretxabaletak

Txapel ezizenez ezaguna den Karlos Aretxabaletarekin kozinatu du Josebak. Filologoa, idazlea, irakaslea eta eskalatzailea da bera. Hori dela eta, Hitz Erdiko Kontaketak izeneko lehiaketara aurkeztu zuen ipuin laburra irakurri du.

Ander Izagirre: ''Badago aukera munduari buelta Euskal Herrian egiteko''

Ander Izagirre: ''Badago aukera munduari buelta Euskal Herrian egiteko''

Elkanoren herriari bueltaka liburua euskaraz atera berritan, Biba Zuek! saioan izan da Ander Izagirre. Dioenez, itzultzailea Julen Gabiria izan da eta laguntzaile ere izan da. Euskal Herrian bizikletaz egindako bidaia-liburua da, eta gure herriari buruzko hainbat topiko deseraiki ditu.

Unai Elorriaga: Errealitateak traba egiten zidanean, salto egiten nuen gainetik ezelango beldurrik gabe

Unai Elorriaga: "Errealitateak traba egiten zidanean, salto egiten nuen gainetik ezelango beldurrik gabe"

Algortar idazleak "Francesco Pasqualeren bosgarren arima" eleberria argitaratu du, XIX. mendean Sapritik Euskal Herrira mugitu zen gizon baten ibilbidearen kronika, hamabost ipuinez osatua.
John Andueza: ''Gaztaroan euskal irakurleak galtzen baditugu, nola demontre errekuperatuko ditugu?''

John Andueza: ''Gaztaroan euskal irakurleak galtzen baditugu, nola demontre errekuperatuko ditugu?''

'Azken portuko postdatak' John Anduezak eta Asel Luzarragak idatzitako azken eleberria da. Saioan Anduezak idazketa-prozesuari buruz hitz egin digu. Gainera, euskal gazte literatura erakargarria sortzeko beharra azpimarratu du.

Unai Elorriaga: “Oso magikoa izan da idazkera, beste sasoi batean, beste mundu batean bizi izan naizelako”

Unai Elorriaga: “Oso magikoa izan da idazkera, beste sasoi batean, beste mundu batean bizi izan naizelako”

'Francesco Pasqualeren bosgarren arima' nobela berriaren nondik-norakoak azaldu ditu idazle getxoztarrak. Eleberriaren istorioa bere arbaso batean oinarritzen dela kontatu du. XIX. mendera bidatu ahal izateak bere ohiko gai moldeetatik ateratzea ahalbidetu dio.

Yurre Ugarte idazleak ''Iris XXII'' komikia aurkeztu digu

Yurre Ugarte idazleak ''Iris XXII'' komikia aurkeztu digu

Yurre Ugarte zuzendari, idazle eta gidoilariarekin partekatu dugu saioa. Tolosarra da eta hainbat film labur eta ipuin idatzi ditu. "Iris XXII" mundu utopiko eta distopiko batean oinarrituta dagoen komikia aurkeztu digu. 

Irati Goikoetxea, idazlea: Harritu egin nau hasierako egunetako isiltasun orokortuak

Irati Goikoetxea, idazlea: "Harritu egin nau hasierako egunetako isiltasun orokortuak"

Marisol Zamora biktimaren ondoan egon nahi izan du Irati Goikoetxea idazleak. Gaztetxoa zela Patxi Ezkiaga poeta eta idazleak egindako sexu abusuak salatu ditu Zamorak. 42 urte behar izan ditu pauso hori emateko.Horrelako bidegabekeria baten aurrean, isilik ez geratzea erabaki du Irati Goikoetxeak.
TBEX 2024, bidaietako influencer eta blogarien nazioarteko topaketarik handiena, Donostian ospatuko da

TBEX 2024, bidaietako influencer eta blogarien nazioarteko topaketarik handiena, Donostian ospatuko da

Kongresuak 300 blogari baino gehiago bilduko ditu maiatzaren 30ean eta 31n Donostiako Kursaalen.
Gotzon Barandiaran: ''Mundu hau eraldatu nahi duen edozeinek, oinarrian, maitasunetik egin behar du''

Gotzon Barandiaran: ''Mundu hau eraldatu nahi duen edozeinek, oinarrian, maitasunetik egin behar du''

'Galbahea', bere liburu berria, aurkeztu digu Gotzon Barandiaran idazleak. Bere hirugarren poesia liburua da, eta, besteak beste, landutako askotariko gaien artean, maitasuna izan du ardatz.

Pello Lizarralde: Idaztean, ez dut gogoko 'esatea', nahiago dut 'erakutsi'; esplikazioak soberan daude

Pello Lizarralde: "Idaztean, ez dut gogoko 'esatea', nahiago dut 'erakutsi'; esplikazioak soberan daude"

Idazleak "Lanbroa" argitaratu du, memoriaren eta ahanzturaren zirrikitu menderakaitzetan maisuki barrentzen den eleberri gandutsu baina xehea, zehatza eta, literatura estimagarriari dagokion bezala, zorrotz askoa.   
Itxaro Borda: ''Ene poesiak badu bertsoaren bat-batekotasun mirakulotsu hartatik''

Itxaro Borda: ''Ene poesiak badu bertsoaren bat-batekotasun mirakulotsu hartatik''

Itxaro Borda idazlea "Biba Zuek!" saioan izan da 'Itzalen tektonika' poesia liburuaz, bere idazkeraz eta bere ibilbideaz hitz egiten. Dioenez, duela 50 urte lehen artikulua idatzi zuenetik idazteari esker bere bizitza biderkatu egin da, asko eman dio.

Victoria Prego kazetaria hil da 75 urterekin

Victoria Prego kazetaria hil da 75 urterekin

Trantsizioa "erretratatu" zuen kazetaria gaur goizaldean hil da Madrilen. Bere ibilbidean zehar, Espainiako bizitza politiko, ekonomiko, sozial eta kulturaleko pertsonaia garrantzitsuak elkarrizketatu zituen, hainbat argitalpenetan kolaboratzaile izateaz gain.
Jasone Osoro: Arrakasta polisemikoa da, malgua eta lorgarria

Jasone Osoro: "Arrakasta polisemikoa da, malgua eta lorgarria"

Elgoibartar idazleak "Arrakasta" saiakera kaleratu du, arrakastaren kontzeptuari eta horrekin lotutako hainbat hari muturri buruzko gogoeten bilduma.
Torregarai: ''Pentsatu nuen: 'Eta oraintxe Twitter desagertzen bada non geldituko dira nire mikroipuinak?'''

Torregarai: ''Pentsatu nuen: 'Eta oraintxe Twitter desagertzen bada non geldituko dira nire mikroipuinak?'''

'Mikroipuinak' mikroliburua aurkeztu du Idoia Torregarai kazetari eta umoregileak. 150 mikroipuin bildu ditu, Patxi Huarte "Zaldieroa"ren ilustrazioekin dotoretuta. Duela 10 urte hasi zen Twitter edo Xn mikroipuinak idazten, eta terapia bat da berarentzat. "Ztandap" umore-ikuskizunaz ere aritu da.

Jon Arretxe: ''Touré detektibea sortu nuenean ikusten nuen telesail bat; oso pertsonaia zinematografikoa da''

Jon Arretxe: ''Touré detektibea sortu nuenean ikusten nuen telesail bat; oso pertsonaia zinematografikoa da''

"Touré detektibea" telesailaz aritu zaizkigu Jon Arretxe idazlea eta Jon Olivares aktorea "Biba Zuek!" saioan. Idazleak dioenez, pertsonaia sortu zuenetik ikusten zuen telesail bat sortu litzatekeela hura protagonista izanda. Primeran plataforman ikusgai daude dagoeneko lehen atalak.

Ikusezin

Ikusezin

Bilduma honetarako sortu ditugun istorioak ez dira soilik irakurlea entretenitzeko, horrez gainera nahi genuke haurrak ikas dezan, galde dezan, partaide senti dadin… eta, oroz gain, zurekin batera une berezi bat bizi dezan.

Jasone Osoro: Arrakastak esanahi aldakorra eta helduleku piloa ditu. Bizitzaz gogoetatzeko balio izan dit

Jasone Osoro: "Arrakastak esanahi aldakorra eta helduleku piloa ditu. Bizitzaz gogoetatzeko balio izan dit"

Beren jardunetan arrakasta izan duten hamaika emakume eta gizonen gogoetak, eskarmentuak erakutsitakoak, eta han eta hemen bildutako printzak bilbatuz ondu du Jasone Osorok 'Arrakasta' saiakera. Bere lanaren ertzak eta muinak izan ditu hizpide Elgoibarko idazleak.
Karmele Jaio: ''Maitasuna zerbait intimoa da, baina maitatzeko moduak irakatsi egin dizkigute''

Karmele Jaio: ''Maitasuna zerbait intimoa da, baina maitatzeko moduak irakatsi egin dizkigute''

Karmele Jaiok nobela berria argitaratu du: 'Maitasun Kapitala'. Olga da protagonista nagusia, eta istorioa haren bikotekidearen hiletan abiatzen da. Gizon hori nola maitatu duen, eta horrek berarengan izan duen eraginari buruzko hausnarketa egingo du Olgak.

Mariasun Landa idazleak jasoko du 2023ko Emakunde saria

Mariasun Landa idazleak jasoko du 2023ko Emakunde saria

Epaimahaiak goraipatu du Mariasun Landaren lan zabalak feminismoa eta euskara biltzen dituela, eta goraipamena mundu berdinzaleagoa irudikatzen laguntzen duten kultur sortzaileengana zabaldu du. Otsailaren 6an emango dio saria Iñigo Urkullu lehendakariak Landari.

Gaztelurrutia: ''Balorazioa oso ona da, jendetsua izan da eta sortzaile nahiz bisitariak pozik atera dira''

Gaztelurrutia: ''Balorazioa oso ona da, jendetsua izan da eta sortzaile nahiz bisitariak pozik atera dira''

Beñat Gaztelurrutia, Gerediaga Elkarteko koordinatzaileak 2023ko Durangoko Azokaren balorazio positiboa egin du. Azoka oso jendetsua izan da eta saltzaile eta bisitariak pozik dira. Gazteak ere azokan oso presente daudela baieztatu du, bai sorkuntzan, bai bisitari gisa ere.

Jendetza, salmenta onak eta gazteen parte-hartze nabarmena, Durangoko Azokaren 58. edizioan

Jendetza, salmenta onak eta gazteen parte-hartze nabarmena, Durangoko Azokaren 58. edizioan

265 ekitaldi izan dira Azokak iraun duen bost egunetan, eta beteta egon dira gehienak. Astelehenetik aurrera, "Zu non, han DA!" ekimena egingo da Euskal Herriko 88 liburu dendatan.
Euskaltzaindiak ''Lizardi: Bihotz-begietan eta gainerako olerkiak'' antologia aurkeztu du

Euskaltzaindiak ''Lizardi: Bihotz-begietan eta gainerako olerkiak'' antologia aurkeztu du

Karlos Otegik paratu du Xabier Lizardiren poema guzti-guztiak jasotzen dituen edizioa. Euskara batura ekarrita irakur daitezke 56 poemok, eta Inazio Agirre Zubiak, poetaren bilobak, aurkitutako bi poema argitaragabe erantsi dituzte.

 

''Marimatrakak'' gabonak ate joka

''Marimatrakak'' gabonak ate joka

Gabon egun bereziak igaroko dituzte marimatrakek ospitalera joan beharko dute ustekabean bisitan. Olentzerok, halere, ez die hutsik egingo. Gainera, detektibe istorio zirraragarri bat biziko dute bi ahizpek eskolako lagunekin.

Jon Artano, 'Juana'z: ''Aztarka egin dut ulertzeko nor izan zen Juana Perea Plata eta zergatik hil zuten''

Jon Artano, 'Juana'z: ''Aztarka egin dut ulertzeko nor izan zen Juana Perea Plata eta zergatik hil zuten''

'Juana' bere lehen liburua aurkeztu du Jon Artano Izeta kazetari eta idazleak. Juana Perea Plata euskal jatorriko kolonbiarraren istorioa ezagutu zuen Hego Amerikan, eta haren istorioak xurgatu egin zuen. Oso bizitza interesgarria izan zuen, eta 2020ko urrian erail zuten narkoparamilitarrek.

Heldu garen guztiak

Heldu garen guztiak

Liburu honek ume aniztasuna aurkezten du. Eskola egun batean, jatorri oso diferenteko haurrak elkartzen dira elkarri lagunduz ikasten modu zoriontsu batean, jokoak, abestiak, zaporeak eta dantzak konpartituz…

Pauso izugarria da futbolari batek esatea 'ez dut bihurritua izan orkatilan, bihurritua buruan izan dut'

"Pauso izugarria da futbolari batek esatea 'ez dut bihurritua izan orkatilan, bihurritua buruan izan dut'"

Zuhaitz Gurrutxaga futbolari ohiak eta Ander Izagirre idazleak elkarrekin sortu dute 'Subcampeón' liburua. Realeko jokalari izandakoaren bizipenak jaso dituzte liburuan, tartean, osasun mentaleko arazoak ere bai. "Faktoria"n aurkeztu dute umore handiaz idatzitako testigantza gordina.
Espainiako Gobernuak frankismoaren biktima gisa aitortu du Gabriel Aresti idazlea

Espainiako Gobernuak frankismoaren biktima gisa aitortu du Gabriel Aresti idazlea

Meli Esteban alargunak errekonozimenduaren adierazpena jaso du, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuaren presidentearen eskutik.

Alejandro Morellon, Maialen eta Joxe Mari Berasategi, Miren Billelabeitia eta Ander Izagirre, saridunak

Alejandro Morellon, Maialen eta Joxe Mari Berasategi, Miren Billelabeitia eta Ander Izagirre, saridunak

Gasteizko Artium Museoan egindako agerraldian, Gaztelaniazko Literatura, Euskarazko Literatura Itzulpena, Saiakera Euskaraz eta Saiakera Gaztelaniaz kategorietako Euskadi Literatura sariak jasoko dituzten egileen izenak eman dituzte gaur ezagutzera.
''Xabier Mendigurenek euskal itzulpengintzaren perspektiba aldatu zuen''

''Xabier Mendigurenek euskal itzulpengintzaren perspektiba aldatu zuen''

Josu Zabaleta itzultzaileak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak Xabier Mendiguren Bereziartu idazle eta itzultzailea zenari buruz hitz egin digute, haren heriotzaren biharamunean.

Xabier Mendiguren Bereziartu idazlea eta itzultzailea hil da, 78 urte zituela

Xabier Mendiguren Bereziartu idazlea eta itzultzailea hil da, 78 urte zituela

Beti euskalgintzari lotuta, hamaika proiektutan hartu zuen parte. Besteak beste, Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusia izan zen 1998tik 2010era. EITBrentzat itzulpen-lanak ere egin zituen, baita Tolstoi, Txekhov, Thomas Mann eta beste hainbat idazleren obrenak ere.
Ekaitz Goikoetxeak astea aforismotan laburbildu digu

Ekaitz Goikoetxeak astea aforismotan laburbildu digu

Astegun bakoitzari esaldi bat jarri dio idazle eta bertsolariak Amaraunean.
Milan Kundera idazlea zendu da

Milan Kundera idazlea zendu da

"Izatearen arintasun jasanezina" eleberri kanonikoaren egileak 94 urte zituen; Txekiar Errepublikako telebista publikoak eman du heriotzaren berri.
Anjel Lertxundi ez da inoiz konformatu eremu bakarrean edo aukera literario bakarrean geratuta

"Anjel Lertxundi ez da inoiz konformatu eremu bakarrean edo aukera literario bakarrean geratuta"

Ostegun-ostiraletarako, "Anjel Lertxundi: idazlea eta obra" udako ikastaroa antolatu du EHUk Donostian, Miramar jauregian. Bi egunez, Lertxundiren obra oparo eta aberatsa aletuko dute hainbat adituk, hamaika ikuspegitatik. Alex Gurrutxaga mintegiaren zuzendariarekin hitz egin dugu.
Cormac McCarthy, gizatasuna basakeriaren bidez hizpide

Cormac McCarthy, gizatasuna basakeriaren bidez hizpide

Pulitzer eta National Book Award sariak irabazi zituen idazle estatubatuarra, "Blood meridian", "The road", "No Country for Old Men" eta Mugako Trilogiaren egilea, atzo, asteartearekin, zendu zen, Mexiko Berrian, AEBn.
Nuccio Ordine filosofo eta irakasle italiarra eta humanitateen defendatzaile sutsua hil da, 64 urterekin

Nuccio Ordine filosofo eta irakasle italiarra eta humanitateen defendatzaile sutsua hil da, 64 urterekin

Errenazimentuko eta Giordano Bruno zientzialariaren garaiko ikertzaile handienetako bat zen, eta joan den maiatzean Komunikazio eta Humanitateen Asturiasko Printzesa 2023 saria eman zioten.
Dolores Redondo idazleak Vianako Printzea saria jaso du gaur

Dolores Redondo idazleak Vianako Printzea saria jaso du gaur

Kultura arloan Nafarroako Foru Erkidegoak banatzen duen saririk nagusiena da, eta María Chivite presidenteak eman dio garaikurra idazleari. Redondo oso eskertuta agertu da, eta hitzaldia kritikarako erabili du, besteak beste, Adimen Artifizialaren kontra egiteko.

1 / 10 Hurrengoa

  • Liburu azokak

    Liburu azokak

    Liburu azokak Euskal Herrian literatur lanak aurkezteko