Ibai Gomez Athleticeko jokalariak onartu duenez, neguko merkatuan taldea uzteko eskaintza jaso zuen, eta horretarako prest zegoela gaineratu du, nahi baino gutxiago ari baita jokatzen
Mikel Balenziaga Athleticeko jokalariak, zuri-gorriek asteazkenean Granadaren aurka jokatuko duten Errege Kopako finalerdietako joaneko neurketari buruz hitz egin du.
Francisco Ruefete Kataluniako taldeko kirol-zuzendariak Athletici jakinarazi dio Espanyolek erdilari bizkaitarra fitxatzeko duen interesa. Ibaik kontratua du 2022ra arte, eta ez du etete klausularik.
Athleticeko jokalariak lesioaz errekuperatuta eta jokatzeko prest dagoela esan du. Gainera, Bartzelonaren eta Getaferen aurkako partidei buruz hitz egin du.
Alaveseko entrenatzailea kritiko agertu zen Rayoren aurkako partida galdu eta gero (0-1). Gainera, Ibai Gomezen falta nabaritu egin dutela azpimarratu zuen. Jatorrizkoa: Gaztelaniaz.
Abelardok ezin izango ditu erabili bere hegaleko jokalari titularrak, hau da, ez Athleticera joaj den Ibai Gomez, ez orkatila minduta daukan Jony Rodriguez.
Athleticek baieztatu duenez, datozen hiru denboraldi eta erdirako kontratua sinatu du Gomezek, alegia, 2022ko ekainaren 30era arte. Aurrelaria bi urte eta erdi igaro ostean itzuliko da taldera.
Jokalariaren aurkezpen ofiziala urtarrilaren 11an, ostiralean, 9:00etan, izango da San Mameseko Jose Iragorri prentsa aretoan. Ez du etete klausularik izango.
Sergio Fernandez Alaveseko kirol zuzendariak iragarri duenez, Ibai Gomezi kontratua luzatzeko asmoa dauka taldeak, baina asmo horri "dagokionean" helduko diotela gaineratu du.
Alaveseko jokalariak adierazi duenez, Athletic horrela ikustea ez da "ohikoa", baina orain talde gasteiztarrean dago, eta beraz, astelehenean jokatuko den derbiaren ostean opa dio onena, ez lehenago.
Ibai Gomez Alaveseko jokalariak txalotu egin du klubak joan zen urteko "blokea" mantendu izana. Gainera, "guztien aurka" lehiatzeko gai direla nabarmendu du. Jatorrizkoa gaztelaniaz
Ibai Gomez Alaveseko jokalariak adierazi duenez, larunbateko derbia Mendizorrotzan aurtengo denboraldiari modurik onenean agur esateko aukera paregabea da.
Ibai Gomez Alaveseko jokalariak, bere taldeak Camp Noun jaso duen porrotaren (2-1) analisia egin du. Epaileak kalte egin die, eta horretaz ere hitz egin du.
Ibai Gomez Alaveseko jokalariaren esanetan, Athleticen aurkako derbiaren gakoa intentsitatean egongo da, eta zuri-gorriek azaltzen dutena berdintzen badute partida irabaz dezaketela uste du.
Ibai Gomez Alaveseko jokalariak hiru gol sartu zituen Gironaren aurkako partidan, eta horiei esker bere taldeak garaipena eta hiru puntuak poltsikoratu zituen.
Gasteiztarrak 2-0 zeuden galtzen 62. minutuan, baina ez dute amore eman eta Ibai Gomezek egindako hiru golen bidez berebiziko garrantzia duten hiru puntu lortu dituzte.
Ibai Gomez Alaveseko jokalariak adierazi duenez, taldekide guztiek eman behar dute 'urrats bat aurrera' taldeak bizi duen egoera zailetik ateratzeko, Gianni De Biasi entrenatzailearen etorrerarekin.
Alavesek 3-1 galdu du Bartzelonaren aurka Errege Kopako finala eta partida amaitu ostean Ibaik balantzea egin du. 26. minutuan izandako abagunea gogoratu du jokalari bizkaitarrak.
Ibai Gomezek eta Rodrigo Elyk egin zituzten gasteiztarren golak. Hiru puntuekin ia ziurtatuta du Alavesek datorren denboraldian lehen mailan jarraitzea.
Pellegrinoren taldeak buelta eman dio Carlos Solerrek 65. minutuan sartutako golari. Ibai Gomezek 77. minutuan eta Kataik 85.ean egn dituzte etxekoen bi golak.
Alaveseko jokalariak onartu egin du galiziarrek aukera gehiago izan dituztela gola egiteko. Taldea itzuliko partida jokatzeko ilusio handiarekin dagoela gaineratu du.