Hotz boladak

1 / 5 Hurrengoa
Euriaren ostean, hotza eta itzotza

Euriaren ostean, hotza eta itzotza

Zerua gero eta garbiago egongo da datozen orduetan eta izotza egingo du Euskal Herriko txoko askotan, eguneko lehen orduetan batez ere.

Hotza eta izotza izango dira hurrengo egunetako protagonistak

Hotza eta izotza izango dira hurrengo egunetako protagonistak

Gaur are gehiago jaitsiko dira termometroak, eta ez dute inon 10 ºC-ko langa gaindituko. Tenperatura minimoei dagokienez, baxuak izango dira barnealdean: Gasteizen eta Iruñean 0 ºC-ren bueltan izango dira, eta hotzenak egunaren amaieran erregistratuko dira.
Euri denboralea arintzen joango da, eta elurra eta hotza izango dira hurrengo egunetako protagonistak

Euri denboralea arintzen joango da, eta elurra eta hotza izango dira hurrengo egunetako protagonistak

EAEko barnealdea eta Nafarroako Pirinioak abisupean egongo dira elurteengatik. Tenperaturak are gehiago jaitsiko dira, eta minimoak apenas helduko dira 0 °C-ra Gasteizen edo Iruñean. Hala, izotza egingo du Araban eta Nafarroan.
Negu sasoiko eguraldia eta elurra izango ditugu asteburuan

Negu sasoiko eguraldia eta elurra izango ditugu asteburuan

Polotik iritsiko den aire-masa hotz baten eta depresio baten ondorioz, hotza, euria eta elurra izango dira nagusi.
Asteburu luzerako, negu beteko eguraldia

Asteburu luzerako, negu beteko eguraldia

Larunbatetik aurrera aire masa hotz baten eraginpean izango gara, eta tenperaturek nabarmen egingo dute behera, 5 °C-raino toki askotan. Euria gogotik egingo du, eta igandean, elurra ere egin dezake 600-800 metroan.
Giro nahasia izango da nagusi ia aste guztian

Giro nahasia izango da nagusi ia aste guztian

Euriak eta hotzak izango dira nagusi, fronteak eta aire masa hotzak etorriko baitira hurrengo egunetan, ostiralean salbu.
Aurreikuspenak bete dira: goizalde oso hotza izan da Gasteizen eta Iruñean

Aurreikuspenak bete dira: goizalde oso hotza izan da Gasteizen eta Iruñean

Nafarroako hiriburuan, 6 ºC inguru izan dituzte; Gasteizen, berriz, 3 ºC. Euskalmeten arabera, 0 ºC neurtu dira Pagoetan (Gipuzkoa) eta 1-2 ºC Iturrietan eta Navarreten (Araba).

Euskadik abisu horia eta alerta laranja ezarriko ditu asteburuan elurra, olatu eta haize indartsuengatik

Euskadik abisu horia eta alerta laranja ezarriko ditu asteburuan elurra, olatu eta haize indartsuengatik

Elurrari dagokion abisu horia gaur hasi eta larunbateko 15:00ak arte egongo da indarrean barnealdean. Elur-kota 700-800 metrora jaitsi daiteke azken orduetan, eta 500-600 metrora goizaldean.
Fronte hotz batek zaparradak eta hotza ekarriko dizkigu eguerditik aurrera

Fronte hotz batek zaparradak eta hotza ekarriko dizkigu eguerditik aurrera

Goizean, haize zakarra tarteko, abisu horia dago indarrean, 100 km/h-rako ufadak espero baitira. Egunaren bigarren partean, goitik behera aldatuko da giroa: haizeak ipar-mendebaldera egingo du, euritara joko du eta termometroak 10 °C-tik behera kokatuko dira. Bihar elurra espero da 800 metroan.
Milwaukee izotz laku handi bihurtu da, AEB astindu duen denboralearen ondorioz

Milwaukee izotz laku handi bihurtu da, AEB astindu duen denboralearen ondorioz

AEBko mendebaldea gogor astindu du azken asteetan elur denborale batek. Horren ondorioz, hegaldiak atzeratu dira eta argindarrik gabe geratu dira hainbat lekutan. Wisconsin estatuan, Milwaukeeko paisaia izoztu egin da, eta patinaje-pista bat dirudi drone bidez hartutako irudietan.

Zeropean esnatu da Euskal Herria

Zeropean esnatu da Euskal Herria

Agurainen ia -8 gradura jaitsi da tenperatura, eta -11 gradura Aurizberrin, eta Bilbo Handia kenduta, ia Euskal Herri osoak zeropeko tenperaturekin argitu du.
55 errepide kaltetuta eta hainbat erabat moztuta, elurteen ondorioz

55 errepide kaltetuta eta hainbat erabat moztuta, elurteen ondorioz

Juan depresioa iritsi da, eta San Sebastian eguneko bandera igoerara iritsi nahi zuten donostiar batzuen itzulerako bidaia zaildu du. Bilbotik atera diren 8 autobus Lerman daude harrapatuta. Bidaiariek (gehienak bizkaitarrak) ez dakite non igaro ahal izango duten gaua.

Asteburuak zero azpiko tenperaturak utziko ditu

Asteburuak zero azpiko tenperaturak utziko ditu

Euskadin, hotzagatik eta izotz arriskuagatik ezarritako abisua asteburu osoan zehar egongo da indarrean, eta Nafarroan dagoeneko zuritu du hainbat lekutan.
Elurrak eta izotzak arazoak sortu dituzte Europa iparraldean

Elurrak eta izotzak arazoak sortu dituzte Europa iparraldean

Europako iparraldea astintzen ari den hotz eta elur denboraleak Norvegia, Suedia eta Alemania bezalako herrialdeetako aire eta tren zirkulazioan eragina izaten ari da.

Termometroak -50 ºC-ra jaitsi dira Kanadan, Artikoko aire-masa baten eraginez

Termometroak -50 ºC-ra jaitsi dira Kanadan, Artikoko aire-masa baten eraginez

Columbia Britaniarrean, herrialdearen mendebaldean, Puntzi Mountain herriko aireportuan, Vancouver hiritik 320 bat kilometrora, -46,9 ºC-tan kokatu da termometroa, baina haizearekin sentsazio termikoa -55 ºC-koa da.

Elurteek eta izotzak arazo larriak eragin dituzte Alemaniako aireportu eta errepideetan

Elurteek eta izotzak arazo larriak eragin dituzte Alemaniako aireportu eta errepideetan

Lufthansa hegazkin konpainiak iragarri du ezingo duela zerbitzua behar bezala bermatu. Frankfurteko aireportuan dagoeneko 500 hegaldi utzi dituzte bertan behera.
Elur-arriskuagatik ezarritako abisu horia astelehenera arte luzatu dute EAEn-

Elur-arriskuagatik ezarritako abisu horia astelehenera arte luzatu dute EAEn-

Negu giroan jarraitzen dugu Euskal Herria osoan. EAEn ez ezik, Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian ere abisu horiak ezarri dituzte elurragatik. Nafarroan abisu laranja ezarri dute, elur-arriskuagatik, gauerdira arte.
Errege Magoak etxeetara heldu dira, neguko eguraldia gorabehera

Errege Magoak etxeetara heldu dira, neguko eguraldia gorabehera

Lasarte-Orian, Andoainen, Hernanin, Orion, Getarian, Lezon, Urnietan, Lekeition eta Derion, esaterako, bertan behera utzi dituzte Errege Magoen desfileak, eta frontoi edo kiroldegietan egin diete harrera herri askotan. Hiriburuetako desfileak, aldiz, iragarri bezala egin dira.
Abisu horiak asteburu osorako EAEn elurragatik eta euriagatik

Abisu horiak asteburu osorako EAEn elurragatik eta euriagatik

Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian ere abisu horiak ezarri dituzte elurragatik eta euriagatik gutxienez larunbat gauerdira arte.
Jose Antonio Aranda: Datozen zazpi egunak freskoak edo hotzak izango direla dirudi

Jose Antonio Aranda: "Datozen zazpi egunak freskoak edo hotzak izango direla dirudi"

Euskalmeteko arduradunak negu beteko astea iragarri du, "urte sasoari dagokiona". Ikusteko dago gerturatzen ari den fronte hotzak Euskal Herria bete-betean jotzen duen ala ez, horren arabera aurreikuspenak aldatuko direlako, baina hotza eta euria izango dira nagusi datozen egunetan.
Finlandiak eta Suediak muturreko hotza izan dute, zero azpitik 40 graduko tenperaturekin

Finlandiak eta Suediak muturreko hotza izan dute, zero azpitik 40 graduko tenperaturekin

Finlandiak eta Suediak neguko tenperaturarik hotzenak izan dituzte, termometroak -40 gradura erori baitira, iparraldeko eskualdean nagusitzen den hotz-bolada baten ondorioz.

Urteko lehen abisu horiak elurragatik, ostiraletik aurrera, EAEn eta Nafarroan

Urteko lehen abisu horiak elurragatik, ostiraletik aurrera, EAEn eta Nafarroan

Errege Magoen desfileei begira, euria egingo du eta zenbait tokitan ekaitza eta txingorra ere egin dezake.
-5 graduraino jaitsi dira termometroak Euskal Herriko zenbait tokitan

-5 graduraino jaitsi dira termometroak Euskal Herriko zenbait tokitan

Urizaharran (Araba) kokatutako Pagoetako estazio meteorologikoan -5,3 gradu neurtu dituzte, eta -5,1 Agurainen.
Gau hotzak izotza ekarri du Euskal Herriko barnealdera

Gau hotzak izotza ekarri du Euskal Herriko barnealdera

Iturrietan, Kanpezun eta Agurainen, zeroz azpiko ia lau graduko tenperaturarekin esnatu dira.

Zeroz azpiko tenperaturak neurtu dituzte goizalde hotz honetan Arabako hainbat puntutan

Zeroz azpiko tenperaturak neurtu dituzte goizalde hotz honetan Arabako hainbat puntutan

Besteak beste, Arkautin, Kanpezun eta Abetxukun neurtu dituzte zerotik beherako tenperaturak. Hiriburuetan, 3-4 ºC-ren bueltan ibili dira. Irudietan, Urkiola (Victor Uriarte erabiltzaileak bidalita).

Abisu horia ezarri dute igande honetarako, izotzagatik Araban eta haizeagatik Nafarroan

Abisu horia ezarri dute igande honetarako, izotzagatik Araban eta haizeagatik Nafarroan

Iragarpenari dagokionez, larunbat arratsaldetik aurrera, zaparradak gutxituz joango dira. Tenperaturak 10 ºC-ren bueltan ibiliko dira. Igandea lasaiagoa izango da: hotza hizpide izaten jarraituko dugu, baina, orokorrean, ez dugu euri konturik espero.
Muturreko tenperaturak Hego Euskal Herrian: -7 gradu Erronkarin, -5 Iturrietan, -2 Zegaman eta -1 Otxandion

Muturreko tenperaturak Hego Euskal Herrian: -7 gradu Erronkarin, -5 Iturrietan, -2 Zegaman eta -1 Otxandion

Ipar haizeak aginduko du egun osoan zehar. Horrenbestez, sentsazio termikoa, alegia, hotz sentsazioa, are baxuagoa izango da. Tuteran, adibidez, zero azpitik gradu bat zegoen 11:00etan, baina sentsazioa lau gradu baxuagoa zen.
Araba abisu horipean dago berriro izotzagatik eta tenperatura baxuengatik

Araba abisu horipean dago berriro izotzagatik eta tenperatura baxuengatik

Goizaldean oso tenperatura hotzak izan dira berriro. Subillan, zeroz azpitik 4,4 ºC-koak, eta Espejon eta Sarrian, hurrenez hurren, - 2,9 ºC eta - 2,8 ºC.
Ostirala -8,7 gradu arteko tenperatura hotzekin esnatu da

Ostirala -8,7 gradu arteko tenperatura hotzekin esnatu da

Arabako Iturrietako estazioak markatu du berriro gaurko tenperaturarik hotzena, Nafarroako Jaurrietarekin batera. Otxandiokoa izan da Bizkaian erregistratu du egunsenti hotzena, -5 gradurekin, eta Berastegikoa Gipuzkoan, -5,4rekin.
Zeropeko 78º-ko sentsazio termikoa eragin du bonba artikoak AEBko Washington mendian

Zeropeko 78º-ko sentsazio termikoa eragin du bonba artikoak AEBko Washington mendian

Bonba artikoa izaten da masa polar batek eta beste tropikal batek talka egiten dutenean. Washington mendian, 1.900 metrotara, zeropeko 40º neurtu dira, eta zeropeko 78º-ko sentsazio termikoa.

Zeropeko 7º izan dira Agurainen, larunbat honetan Euskadin izandako tenperaturarik baxuena

Zeropeko 7º izan dira Agurainen, larunbat honetan Euskadin izandako tenperaturarik baxuena

EAEko beste zenbait txokotan ere izan dira zero azpiko tenperaturak, hala nola, Pagoetan (-6,7º), Espejon (-6,1º) eta Otxandion (-5,5º). Iragarpenari dagokionez, igandean, hodeiak ugaritu egingo dira eta tantaren bat bota dezake.
Hotzak izotz-burruntzi ikusgarriak eragin ditu Erronkarin

Hotzak izotz-burruntzi ikusgarriak eragin ditu Erronkarin

Azken egunetako hotzaren ondorioz, NA-137 errepidean, Erronkari parean, izotz-burruntzi ikusgarriak sortu dira. Menditik jaisten den ura izoztu egin da hotzagatik.

Hotzak aginduko du asteon

Hotzak aginduko du asteon

Aste hotza datorrela diote iragarpenek, asteko tenperatura beroenak 8 graduren bueltan egongo baitira kostaldean, eta 4 graduz azpikoak izango baitira barnealdean.
Elurrak onurak edo kalteak eragiten ditu naturan eta baratzetan?

Elurrak onurak edo kalteak eragiten ditu naturan eta baratzetan?

Jakoba Errekondok elurrak eta hotzak naturari mesede edo kalte egiten dioten argitu digu.

Andoni Aizpuru: ''Elurra nahiko behean ikusiko dugu datorren astean''

Andoni Aizpuru: ''Elurra nahiko behean ikusiko dugu datorren astean''

Negu giroa igandean hasiko dela aurreikusten du Andoni Aizpuruk. "Aste osoan espero dugu fronteak etortzea", adierazi du. Tenperatura hotzak, euria eta olatu handiak izango dira protagonistak. Elurra nahiko behean botako duela uste du Aizpuruk.

Hotzak etxeak izoztu ditu Errusian

Hotzak etxeak izoztu ditu Errusian

Horrela geratu da Bashkortostan herri errusiarreko etxebizitza bat, suhiltzaileek sute bat itzaltzeko busti ostean. Eraikinaren kanpoalde osoa izotzez eta burruntziz estalita geratu da.

Abisu horia ezarri dute gaur Araban, izotzagatik

Abisu horia ezarri dute gaur Araban, izotzagatik

10:00ak arte egongo da indarrean abisu horia. Zenbait tokitan, izotzarekin batera, lainoa ager daiteke.
Bigarren urterik beroena izan zen iazkoa Europan, lehorte eta uholde ugarirekin

Bigarren urterik beroena izan zen iazkoa Europan, lehorte eta uholde ugarirekin

"Muturreko klimak indarra hartu zuen Europan eta mundu osoan. Horrek erakusten du Lurraren berotzeak dakartzan ondorioak nabaritzen hasi garela", esan du Aldaketa Klimatikoaren Zerbitzuko zuzendari laguntzaileak.
Abisu horia izozte arriskuagatik, Araban

Abisu horia izozte arriskuagatik, Araban

Iragarpenaren arabera, toki askotan izotza pilatuko da. Gainera, hotza ez ezik, lainoa ere izango du protagonista Errege egunak.
Bidenek larrialdi egoera ezarri du New York estatuan, hotz polarraren ondorioz

Bidenek larrialdi egoera ezarri du New York estatuan, hotz polarraren ondorioz

New Yorkeko estatuak, kaltetuenak, laguntza federalak jasoko ditu. Bufalo, New York estatuko bigarren hiria eta bere ingurua, bonba kliklonikoaren zero gunea izan da. Atzo ia metro eta erdi elur neurtu zuten aireportuan.

1 / 5 Hurrengoa

  • Harri-erauntsia

    Harri-erauntsia

    Euskadin edo Nafarroan txingor-txaparraden ondoriozko kalteei buruzko albisteak eitb.eus-en

  • Negua albisteak

    Negua albisteak

    Egun laburrenak, gau luzeenak eta tenperatura baxuenak dituen urtaroaren berriak.

  • Klima-aldaketa

    Klima-aldaketa

    Munduko klima-aldaketari buruzko azken orduko albiste guztiak, eitb.eus atarian