Hezkuntza

1 / 30 Hurrengoa
Gaixo dauden 135 umek etxean ikasten dute Bizkaian, eta beste 600ek ospitalean, ingresatuta dauden bitartean

Gaixo dauden 135 umek etxean ikasten dute Bizkaian, eta beste 600ek ospitalean, ingresatuta dauden bitartean

Minbizia duten ume askok eskolara joateari utzi behar izaten diote tratamendua jasotzen duten bitartean. Kurtsoa galdu ez dezaten, Hezkuntza Sailak erraztasunak ematen dizkie etxean zein ospitaletan klaseak ematen jarraitzeko.

Negoziazio-epeak azkartzeko deia egin dute sindikatuek, Aste Santua baino lehen akordioa lortu ahal izateko

Negoziazio-epeak azkartzeko deia egin dute sindikatuek, Aste Santua baino lehen akordioa lortu ahal izateko

Ordubeteko bilera egin dute gaur goizean Hezkuntza saileko arduradunek eta sindikatuek. Langileen ordezkarien aburuz, Jaurlaritzak ez du proposamenik aurkeztu, eta bilera "itxurakeria besterik ez da izan".
Hezkuntza eta sindikatuak gaur bilduko dira negoziazioei berriz ekiteko

Hezkuntza eta sindikatuak gaur bilduko dira negoziazioei berriz ekiteko

Hala baieztatu du Jaurlaritzak, asteazkenean bederatzi greba-egunei amaiera eman ondotik. Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak apirila baliatu nahi du akordioak lortzeko abagune gisa.
Hezkuntza eta sindikatuak gaur bildu dira negoziazioei berriz ekiteko

Hezkuntza eta sindikatuak gaur bildu dira negoziazioei berriz ekiteko

Hezkuntza sailburuak espero du apirila akordioak lortzeko "aukera" bihurtzea. Sindikatuak, bestalde, gatazka hori denboran ez luzatzeko prest agertu dira, baina bilera honetatik asko espero ez dutela ziurtatu dute.

Baliogabetu egin dute Ikasbidea ikastolako menu batean larbak egoteagatik Serunioni jarritako isuna

Baliogabetu egin dute Ikasbidea ikastolako menu batean larbak egoteagatik Serunioni jarritako isuna

Horrela, EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Aretoak baliogabetu egin du Hezkuntza Sailak enpresari ezarri zion 40.000 euroko isuna. Gainera, prozesuaren kostuak ordaintzera zigortu du Administrazioa, 3.000 euro.
Hezkuntza eta sindikatuak ostiralean bilduko dira negoziazioei berriz ekiteko

Hezkuntza eta sindikatuak ostiralean bilduko dira negoziazioei berriz ekiteko

Hala baieztatu du Jaurlaritzak atzo, asteazkena, bederatzi eguneko grebei amaiera eman ondotik. Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak apirila baliatu nahi du akordioak lortzeko abagune gisa.
Martxa batek amaiera eman dio irakaskuntza publikoko irakasleen sektoreko bigarren mobilizazio-zikloari

Martxa batek amaiera eman dio irakaskuntza publikoko irakasleen sektoreko bigarren mobilizazio-zikloari

Sindikatuen arabera, hezkuntza publikoko irakasleen greba-egunaren jarraipena % 75ekoa izan da. Hezkuntza Sailari "negoziatzeko eta akordio batera iristeko borondatea" eskatu diote sindikatuek edo, bestela, greba egun gehiago planteatzeko prest agertu dira.

Sindikatuek gaur bukatuko dute lanuzteen bigarren zikloa, Hezkuntzarekin aurrez aurrezkoa gori-gori dagoela

Sindikatuek gaur bukatuko dute lanuzteen bigarren zikloa, Hezkuntzarekin aurrez aurrezkoa gori-gori dagoela

Manifestazioa Gasteizen egingo dute gaur, 11:30etik hasita, eta Europa Jauregitik Eusko Jaurlaritzaren egoitzara arteko bidea egingo dute langileek. Gatazka gaiztotuta dago: sindikatuek greba gehiagorekin egin dute mehatxu, eta Hezkuntzak Sailak dio mobilizazioak egon artean ez duela negoziatuko.
Pedrosa: ''Ateak irekita daude; eraginkorra izango den emaitza nahi dugu''

Pedrosa: ''Ateak irekita daude; eraginkorra izango den emaitza nahi dugu''

Pedrosak sinatu dituzten hiru akordioak jarri ditu balioan eta lortuko duten akordio onena eta eraginkorrena izatea espero du, eskola publikoko ikasleentzat zein irakasleentzat.

Sindikatuek ez dute baztertu greba gehiago deitzea; Hezkuntzak dio lanuzteekin ez duela negoziatuko

Sindikatuek ez dute baztertu greba gehiago deitzea; Hezkuntzak dio lanuzteekin ez duela negoziatuko

Milaka irakasle kalera atera dira beste behin, zortzigarren greba egunean. Euren esanetan, jarraipena % 75ekoa izan da. Bien bitartean, Hezkuntza Sailak %48ra jaitsi du, eta negoziatzeko borondatea berretsi eta "lasaitasuna" eskatu du.
Milaka irakaslek manifestazioa egin dute euskal hiriburuetan Hezkuntzako zortzigarren greba egunean

Milaka irakaslek manifestazioa egin dute euskal hiriburuetan Hezkuntzako zortzigarren greba egunean

EAEko hezkuntza publikoko 27.000 irakasle inguru deituta dauden greba egun berriak % 75eko eragina izan du, aurreko deialdietakoaren antzekoa, deitzaileen arabera.

Hezkuntzako mobilizazioak amaitu arte itxarongo du Jaurlaritzak, negoziazioei ''lasaitasunetik'' berrekiteko

Hezkuntzako mobilizazioak amaitu arte itxarongo du Jaurlaritzak, negoziazioei ''lasaitasunetik'' berrekiteko

Gobernu bileraren ondorengo agerraldian, Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako eledunak esan du negoziazioak ez daudela etenda. Gasteizko Gobenuak akordiorako duen "borondatea irmoa" dela erantsi du, baina negoziazioek "lasaitasuna" eskatzen dutelako erabaki zuten atzoko bilera bertan behera uztea.

Hezkuntzako sindikatuak: 'Argi dago grebarik ez badago, ez dagoela negoziatzeko borondaterik'

Hezkuntzako sindikatuak: 'Argi dago grebarik ez badago, ez dagoela negoziatzeko borondaterik'

Zortzigarren greba egunean, LAB, Steilas, ELA eta CCOO sindikatuek gaur goizean EAEko hiriburuetan manifestatzera deitu dituzte irakasleak, Hezkuntza Sailari lan-baldintzak hobetzeko eskatzeko.

Irakasleek grebari ekin diote berriro, Jaurlaritzak Gasteizen duen egoitzaren aurrean kanpaldia eginez

Irakasleek grebari ekin diote berriro, Jaurlaritzak Gasteizen duen egoitzaren aurrean kanpaldia eginez

Hezkuntza publikoko irakasleek Lakuako egoitzaren aurrean kanpatuta igaro dute gaua, 'Hitzarmen duina orain' lelopean. Hitzarmena duela 15 urtetik iraungita dagoela salatu dute, eta Hezkuntza Sailari negoziatzera esertzeko deia egin diote.

Sindikatuek diote gaurko deituta zegoen bilera teknikoa bertan behera utzi duela Hezkuntzak, grebaren atarian

Sindikatuek diote gaurko deituta zegoen bilera teknikoa bertan behera utzi duela Hezkuntzak, grebaren atarian

Hezkuntza Sailak azaldu du zentro bakoitzaren baliabideak negoziazioen gakoetako bat direla, eta batzar teknikoetan baino, mahai negoziatzailean eztabaidatu behar direla. Bi aldeek astelehenean egin zuten azken bilera, eta luzea izanagatik, akordio gabe bukatu zen.
Hezkuntza Sailak grebekin akordioa eragoztea egotzi die sindikatuei

Hezkuntza Sailak grebekin akordioa eragoztea egotzi die sindikatuei

Sindikatuek, berriz, salatu dute Hezkuntza Sailak bertan behera utzi duela gaurko batzar teknikoa, eta departamentuko iturrietatik esan dute "negoziazioetako gai garrantzitsuenetako bat" jorratu behar zelako ez dela egin.
Kalitatezko hezkuntza publikoaren aldeko elkarretaratzea, apirilaren 2an, Gasteizen, gurasoek deituta

Kalitatezko hezkuntza publikoaren aldeko elkarretaratzea, apirilaren 2an, Gasteizen, gurasoek deituta

"Ardura gurea ere badelako… Familiak ere kalitatezko hezkuntzaren alde!" izango da protestaren leloa. Irakasleen grebaren azken egunean izango da protesta ekitaldia.
Steilas, asteburuan ere negoziatzeko prest

Steilas, asteburuan ere negoziatzeko prest

"Pasaden asteko egoera errepika ez dadin" eta negoziazioek aurrera egin dezaten eskatu du sindikatuak.
Ratioak jaistea ezinbestekoa da hezkuntzako gatazkan akordioa lortzeko, ELAren arabera

Ratioak jaistea ezinbestekoa da hezkuntzako gatazkan akordioa lortzeko, ELAren arabera

Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiaren iritziz, ratioak jaistea ezinbesteko baldintza da EAEko hezkuntza ez unibertsitarioan akordioa lortzeko.

Akordio bat lortzeko aukera gertu egon daitekeela uste du Pedrosak

Akordio bat lortzeko aukera gertu egon daitekeela uste du Pedrosak

Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak dio "benetan lehentasunak partekatzen baditugu, astelehenean greba bertan behera uzteko, mahaira itzultzeko eta hitz egiten jarraitzeko aukera izango da".

Santanderreko institutu bateko lau ikaslek buru paralisia duen ikaskide bat kolpatu, iraindu eta umiliatu dute

Santanderreko institutu bateko lau ikaslek buru paralisia duen ikaskide bat kolpatu, iraindu eta umiliatu dute

Kantabriako Hezkuntza kontseilaritzak eskola jazarpenaren protokoloa aktibatu du eta espedientea zabaldu du lau erasotzaileei.

Atunontziak belaunaldi erreleboa bila joan dira Madrilgo Hezkuntza Azokara

Atunontziak belaunaldi erreleboa bila joan dira Madrilgo Hezkuntza Azokara

Arrantza-sektoreari belaunaldien arteko erreleboa falta zaio. Gazteek ez dute lehentasunezko aukera gisa ikusten, eta horrek atun-enpresak lehen aldiz enplegu-azoka batera joatera eraman ditu.

Greba Hezkuntzan: Sindikatuek % 75ko jarraipena izan dutela diote, Gobernuak % 45ekoa

Greba Hezkuntzan: Sindikatuek % 75ko jarraipena izan dutela diote, Gobernuak % 45ekoa

Steilas, LAB, ELA eta CCOO sindikatuek greban jarraitzeko "indarra" agertu dute. Nabarmendu dute Eusko Jaurlaritza "grebek" mugiarazten dutela eta "benetako negoziazioa" eskatu diote Hezkuntza Sailari.
Manifestazio jendetsua Donostian, Hezkuntzako hirugarren greba egunean

Manifestazio jendetsua Donostian, Hezkuntzako hirugarren greba egunean

Gaur Donostia aukeratu dute sindikatuek manifestazio nagusia egiteko, eta ehundaka irakaslek hartu dituzte kaleak. Hezkuntzak bihar eta astelehena artean mugimendurik egingo ez balu, datorren astean beste bi greba egun egingo dituzte.

Hezkuntzako sindikatuen arabera, grebak % 75eko jarraipena izan du, eta negoziatzea eskatu diote Jaurlaritzari

Hezkuntzako sindikatuen arabera, grebak % 75eko jarraipena izan du, eta negoziatzea eskatu diote Jaurlaritzari

Hezkuntza Sailaren arabera, lanuztearen jarraipena % 45ekoa izan da. Elkarrizketarako prestasuna agertu du Eusko Jaurlaritzak, baina eztabaida "benetan garrantzitsua den" horretara bideratzea eskatu du. Oraingoz ez da aurreikusi Hezkuntza Sailaren eta sindikatuen arteko bilerarik.
''Itxurakeriaz eta eszenifikazioaz harago, benetako negoziazioa'' galdegin diote sindikatuek Jaurlaritzari

''Itxurakeriaz eta eszenifikazioaz harago, benetako negoziazioa'' galdegin diote sindikatuek Jaurlaritzari

Horren harira, azpimarratu dute Hezkuntza Sailak "badakiela" zein eduki jarri behar dituen mahai gainean gatazka konpontzeko. Halakorik egin ezean, "kaleak betetzen" jarraituko dutela ohartarazi diote.

Irakasleen % 75ek egin dute greba, Hezkuntzako sindikatuen arabera; % 46k, Jaurlaritzaren esanetan

Irakasleen % 75ek egin dute greba, Hezkuntzako sindikatuen arabera; % 46k, Jaurlaritzaren esanetan

Sailari "benetako negoziazioa" eskatu diote sindikatuek, bart akordioa lortzeko bilera luzeak porrot egin ostean. Hezkuntza Sailak nabarmendu duenez, bestalde, "elkarrizketarako prestasuna bere horretan" du, baina eztabaida "benetan garrantzitsua den" horretara bideratzea eskatu du.
Hezkuntzako sindikatuek manifestazioa egin dute Bilbon, ''benetako negoziazioa'' eskatzeko

Hezkuntzako sindikatuek manifestazioa egin dute Bilbon, ''benetako negoziazioa'' eskatzeko

EAEko hezkuntza publiko ez-unibertsitarioko irakasleen % 75ek egin dute bat Steilas, LAB, ELA eta CCOO sindikatuek gaurko deitutako grebarekin, deitzaileek eurek emandako datuen arabera.

Zeintzuk dira Hezkuntzako gatazkan Jaurlaritzaren eta sindikatuen arteko desadostasunak?

Zeintzuk dira Hezkuntzako gatazkan Jaurlaritzaren eta sindikatuen arteko desadostasunak?

Hezkuntza Sailak akordiorako proposamenaren dokumentua kaleratu zuen atzo, bileraren aurretik. Negoziazio luzeen ostean, sindikatuek ez dute onartu, baina ez ez dute puntuz puntu erantzuteko astirik izan. Diotenez, proposatutakoa euren aldarrikapenetatik urrun dago.
Hezkuntza Saila eta sindikatuak irakasleen greba geldituko lukeen akordio bat negoziatzen ari dira

Hezkuntza Saila eta sindikatuak irakasleen greba geldituko lukeen akordio bat negoziatzen ari dira

Negoziazioak etengabeak izan dira arratsaldean Lakuan, unibertsitatez kanpoko irakaskuntza publikoko sindikatuekin akordio batera iristeko saiakeran. 23:00etan bi aldeek bilduta jarraitzen zuten.
Lehen Hezkuntzak 10.000 ikasle galdu ditu bost urtean Euskadin, jaiotza-tasak behera egin duelako

Lehen Hezkuntzak 10.000 ikasle galdu ditu bost urtean Euskadin, jaiotza-tasak behera egin duelako

Aitzitik, 0-1 urteko geletan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Lanbide Heziketan matrikulazioak igo egin ziren 2023/24 ikasturtean.
Gorenak baliogabetu egin du Atzerriko tituluen homologazioa EAEra eskualdatzea

Gorenak baliogabetu egin du Atzerriko tituluen homologazioa EAEra eskualdatzea

Gorenaren arabera, "366/2024 Errege Dekretuaren eta bertan jasotako akordioaren arabera, ezin zaizkie eginkizunak eta zerbitzuak autonomia-erkidegoei eskualdatu". Eusko Jaurlaritza Konstituzio Auzitegira jotzea aztertzen ari da.  
Irakaskuntza publikoko sukalde eta garbiketako langileen greba bertan behera utzi dute

Irakaskuntza publikoko sukalde eta garbiketako langileen greba bertan behera utzi dute

Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuaren ustez, akordioa "oso albiste ona da", eta irakasleen sindikatuekin negoziatzen jarraitzen dutela adierazi du, datorren astetik aurrera bost greba-egunei eutsiko dien bakarra baita.
Hezkuntza Sailaren ustez, ''oso albiste ona'' da sukaldaritzako eta garbiketako hitzarmena sinatu izana

Hezkuntza Sailaren ustez, ''oso albiste ona'' da sukaldaritzako eta garbiketako hitzarmena sinatu izana

Akordioak sindikatuen ahobatezko babesa duela azpimarratu du Begoña Pedrosak. Kolektiboa profesionalizatzea, funtzio eta ardura berriak gehitzea (arduradun digitalaren figura, esaterako) eta administrazio publikoarekin soldatak parekatzea jasotzen ditu hitzarmenak.

Trumpek Hezkuntza Departamentua desegiteko agindu du: ''Itxi egingo dugu. Ez digu ezertarako balio''

Trumpek Hezkuntza Departamentua desegiteko agindu du: ''Itxi egingo dugu. Ez digu ezertarako balio''

Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidenteak agindu exekutibo bat sinatu du, eta, horren bidez, Linda McMahon AEBko idazkari berriari eskatu dio neurriak har ditzala Departamentua "desagerrarazten hasteko". Kaltetu nagusiak ikasle zaurgarrienak izango dira.

AskHezi, euskarazko diktaketa-sistema berria dibertsitate funtzionala duten haur eta gazteentzako

AskHezi, euskarazko diktaketa-sistema berria dibertsitate funtzionala duten haur eta gazteentzako

Duela hiru urte abiatutako proiektuaren sustatzaileak pozik agertu dira lortutako emaitzarekin, baina ohartarazi dute tresna erabiltzaileengana iristeko azken urratsa falta dela, teknologia horrek "ordenagailu ahaltsuak" behar izaten dituelako.
Hezkuntza Sailak proposamena egin die sindikatuei, eta greba deialdiari eutsiko diote

Hezkuntza Sailak proposamena egin die sindikatuei, eta greba deialdiari eutsiko diote

Negoziazio mahaiaren bileraren ondoren, ELAk adierazi du testu berria "onargarria" izatetik "urrun" dagoela. LABen hitzetan, ez die erantzuten "kalitatezko hezkuntza publikoak dituen beharrei".
Sindikatuek greba bateratua erregistratu dute martxoaren 25ean, 26an eta 27an eta apirilaren 1ean eta 2an

Sindikatuek greba bateratua erregistratu dute martxoaren 25ean, 26an eta 27an eta apirilaren 1ean eta 2an

ELA, LAB, STEILAS eta CCOO sindikatuek Hezkuntza Sailari eskatu diote hezkuntza publikoko irakasleen, sukaldaritzaren eta garbiketako beharginen lan-eskubideak hobetzeko.

Pradalesek euskal hezkuntzaren emaitzak hobetzearen alde egin du eragile guztien inplikazioarekin

Pradalesek euskal hezkuntzaren emaitzak hobetzearen alde egin du eragile guztien inplikazioarekin

Lehendakariak balioan jarri du azpiegituretan egindako inbertsioa, eskola-arrakastaren eta ikasleen ongizatearen funtsezko parte gisa.
Mikel Telleriak 12 hizkuntza hitz egiten ditu: ''Hizkuntza erabiliz ikasten da ondoen''

Mikel Telleriak 12 hizkuntza hitz egiten ditu: ''Hizkuntza erabiliz ikasten da ondoen''

Mikel Telleria hiperpoliglota da, 12 hizkuntzatan mintzatzeko gai da. Dioenez, hizkuntza bat ikasteko modurik onena hizkuntza erabiltzea da. Hizkuntzak ez galtzeko errutina bat dauka, guztiak sarri praktikatzeko. Haren ustez, praktika da garrantzitsuena.

1 / 30 Hurrengoa

  • Nafarroa Oinez

    Nafarroa Oinez

    Nafarroako ikastolen jaiari buruzko albiste guztiak eitb.eus-en

  • Eskola kirola

    Eskola kirola

    Eskolaz kanpoko kirol-jarduerei buruzko azken ordukoa.

  • Murrizketa sozialak

    Murrizketa sozialak

    Euskal Herriko eta Espainiako osasun eta hezkuntza alorreko murrizketei buruzko azken ordukoa.

  • 3 Ene Kantak

    3 Ene Kantak

    3 Ene Kantak saioari buruzko webgune berezia.

  • 3 klubaren YouTube kanala

    3 klubaren YouTube kanala

    EITB Taldearen haurrentzako eta gazteentzako YouTubeko kanalean, euskarazko eduki eskaintza zabala aurkituko duzu: telesailak,…

kargatzen