Scholzek sozialdemokraten, berdeen eta liberalen Gobernu koalizioaren haustura iragarri du, Christian Lindner Finantza ministro liberala kaleratu ostean. Scholzek konfiantza botoa eskatuko dio Parlamentuari urtarrilaren 15ean, eta, horren ostean, hauteskundeak aurreratu daitezke martxora.
Bestalde, Batasun Kristau-Demokrata (CDU) alderdi kontserbadoreak ozta-ozta irabazi du Saxonian, eskuin muturrari puntu bateko aldea bakarrik aterata, behin-behineko datuen arabera.
Saxoniako eta Turingiako kaleetan mobilizatu dira, demokraziaren alde. 2018an sortu zen eta geroztik haziz joan da, herrialde mailako mugimendua bihurtu arte; 30.000 kide ditu egun. Erakutsi nahi dute ultraeskuineko ideiak ez direla aukera bat eta memoria historikoari bizirik eutsi behar zaiola.
Merkelen garaian Paris-Berlinen ardatzean Macron izan da indar eragilea Europako integrazioa bultzatzerakoan. Orain, ostera, Alemaniako gobernu berriarekin egoera alda daiteke.
Koalizio ituna "Aurrerapen gehiagora ausartzea" lelopean sinatu dute hiru alderdiek. Alemaniako Gobernu berriko kideek bihar hartuko dituzte euren karguak, Olaf Scholz kantziler izendatu ostean.
Olaf Scholz kantziler izendatzeko inbestidura-saioa abenduaren 6ko astean egingo dute eta datozen egunetan iragarriko dituzte ministro berriak nortzuk izango diren.
Armin Laschet hautagai kontserbadoreak ere iragarri du berdeekin eta liberalekin harremanetan jartzeko asmoa duela balizko gobernu bat eratzeko aukera aztertzeko.
Sozialdemokratek botoen % 25,9 lortu zituzten, Kontserbadoreek baino puntu bat gehiago. Hirugarren indarra berdeak dira, eta laugarrena liberalak. Beraz, nahi ta nahi ez koalizio berri bat sortu beharko dute.
Olaf Scholz kantzilergaia ondorengo gobernuan aldaketa politiko bat bultzatzearen alde agertu da. Beraz, alde batera utzi du bi alderdi nagusiek orain arte osatu duten gobernu koalizio handia.
Boto-kutxetan ia berdinduta, gobernua negoziatzeko saiakera egingo dutela adierazi dute SPDk eta CDUk. Negoziazio-aldi korapilatsua espero dute Alemanian eta programa kontrajarriak dituzten alderdi txikiek dute giltza. Danel Agirre: "Berdeek iraultza nahi dute eta liberalek zorroztasun fiskala".
Alemaniako Alderdi Sozialdemokratak (SPD) % 25,8ko babesa lortu du, eta CDU/CSU koalizio kontserbadoreak, berriz, % 24,1. Lehen datuen arabera, beraz, Alderdi Liberal Demokrata (FDP) eta Berdeak erabakigarriak izango dira gobernua osatzeko orduan.
Azken 10 urteetan, Alemania izan da EAEaren lehen bazkide komertziala. Hori dela eta, Alemanian dauden euskal enpresak hauteskundeen emaitzen zain daude, baina ez dute aldaketa handirik aurreikusten emaitza dena delakoa izanda ere.
Aukera guztiak zabalik daude Alemanian, sozialdemokratek garaipen estua lortu ondoren. Hori dela eta, Alderdi Liberal Demokrata (FDP) eta Berdeak erabakigarriak izango dira gobernua osatzeko orduan.
Alemaniako Alderdi Sozialdemokratak (SPD) % 25,7ko babesa lortu du, eta CDU/CSU koalizio kontserbadoreak, berriz, % 24,5a. Lehen datuen arabera, beraz, Alderdi Liberal Demokrata (FDP) eta Berdeak erabakigarriak izango dira gobernua osatzeko orduan.
Urte hauetan guztietan gobernatzen jakin izan duen politikaria dela diote alemaniar gehienek. 2005ean kantzilertzara iritsi zenean, historia egin zuen, emakumea izateagatik eta desagertutako Alemaniako Errepublika Demokratikoan jaioa zelako.
Armin Laschet, Olaf Scholz eta Annalena Baerbock bozkalekuetara joan dira gaur goizean, eta datozen lau urteetarako "euren etorkizuna eta herrialdearena" erabakitzeko eskatu diete boto-emaileei.
Herritarrek ere badakite ez dagoela argi nor izango den irabazlea, eta batzuk Merkelek jarraitzea nahi bazuten ere, beste askok uste dute bazela kargua uzteko garaia.
Puntu bat edo biko aldearekin, Olaf Scholtz sozialdemokrata da kantziler izateko faboritoa. Atzetik du Armin Lachet, Merkelen ondorengoa, momentuz, hautagaitzan eta hirugarren postua alderdi berdeko Annalena Berbockentzat izango litzateke.
Markel Anasagastik Alemaniako hauteskundeetan bozkatu ahalko duen lehen aldia da, duela gutxi herritartasuna lortu baitu. Gogotsu bozkatu du, bere hitzetan, aurten ez baitago oso argi nork irabaziko duen, lehenagoko urteetan ez bezala.
Angela Merkelen agintaldiaren amaierak galduta utzi ditu alemaniarrak. Segurtasunaren aldeko diskurtsoa eman dute Merkelek eta bere hautagaiak, izan ere, demo-kristauak oso kaltetuta iristen dira hauteskunde egunera.
Alemanian bihar hautatuko dute herritarrek Angela Merkelen ondorengo aro berrirako oinordekoa. Hauteskundeen bezpera honetan hautagaien jarrerak eta aukerak aztertu nahi izan ditugu Goiz Kronikan, Joxe Ramon Bengoetxearekin, EHUko zuzenbide irakasle eta Europar gaietako adituarekin.
Europako herrialde jendetsuena eta potentzia ekonomiko handieneko bozak azkenean espero baino estuagoak izan daitezke, ez soilik alderdi irabazleari dagokionez, baizik eta aliantzen kasuan bereziki.
Alemaniako buruzagiak hamaika erronka izan ditu legegintzaldiotan, tartean finantza krisia, errefuxiatuena eta pandemiarena. Guztietatik onik atera da.