Trantsizio Ekologikorako Ministerioak kontrako txostena ebatzi du, Norvegiako Statkraft enpresak Aramaion eta Eskoriatzan eraikitzeko asmoa zuen proiektuak ingurumenari kalte egingo liokeelakoan. Pozik hartu dute berria Aramaioko Udalak eta Aramaixo Bizirik plataforma.
Alegazioak Araba Bizirik, Arabako Mendiak Aske, AHTrik ez eta UAGA sindikatuek aurkeztu dituzte, besteak beste, eta manifestazioa iragarri dute Gasteizen, urriaren 26rako.
Arabako "lurraldea mehatxatzen duten" energia berriztagarrien "makroproiektuen" aurkako 50.000 alegazio baino gehiago erregistratu dituzte asteazken honetan hainbat erakunde eta sindikatuk. Horiek geldiarazteko eskatu diete Eusko Jaurlaritzari eta Aldundiari.
Kritiken erdian, eta Solariaren Arabako proiektuei alegazioak aurkezteko epea amaitzen den egun berean, enpresak jakinarazi du zer baldintzatan alokatzen edo erosten dituen lursailak bere parke fotovoltaikoetarako.
Urkabustaiz, Zigoitia eta Zuiako bizilagunek 5.450 alegazio baino gehiago aurkeztu dituzte Solariaren proiektuen aurka. Hiru herri horietako herri-elkarteek alegazioak Eusko Jaurlaritzako Industria Sailari dizkiote gaur.
Landa eta Garaioko hondartzek, Araban, bandera urdina lortu dute bederatzigarren urtez eta gaur igo dute, udako denboraldiari hasiera emanez. Bandera urdina, uraren kalitateagatik, inguruaren garbitasunagatik eta irisgarritasunagatik lortu dute, baita zerbitzuen kalitateagatik ere.
Euskadin, Arabako hiru hondartza eta Bizkaiko bat saritu dituzte: Landa (Arratzua-Ubarrundia), Moskurio (Barrundia), Salurriaga (Burgelu) eta Bakio. Gainera, lehen aldiz, bandera urdin bat jarriko da Nafarroako Foru Erkidegoan, Gesalatz udalerriko Lerateko Badian.
Irati Anda bertsolari eta eskalatzailearekin egin du Aritz Ganboak korrika Beluntzan. Araba euskalduna dela ahazten zaigula aldarrikatu du. Gurasoetaz harro dagoela aipatu digu. Potesekoa izanik, 30 urterekin ikasi zuen bere amak euskaraz, eta aitak txikitatik irakatsi die euskara etxean.
Kutxabanken bulegorik edo kutxazain finkorik ez dagoen tokietara autobus bat joaten da. Arabako 16 herritara joaten da, eta 4.000 biztanleri ematen die zerbitzua.
Piperbeltz Wildcooking proiektuak gastronomia eta natura elkartzea bilatzen du. Iker Gorospek kozinatzen dituen plateren bideoak grabatzen ditu Danielek sare sozialetara igotzeko. Gorbeako parketxean izan gara sortzaileekin eta perretxiko katxopoak prestatu dizkigute.
Duranako eskolako jantokian janariaren kalitatean hainbat arazo izan ondoren hartu dute erabakia. Hernaniko Langile ikastolan ere, gurgurioak agertu izan dira babarrunetan.
Ikasbidea ikastolan jantoki zerbitzuaren enpresa aldatu zenetik janariarekin izandako gorabeherak bata bestearen atzetik gertatzen ari dira. Ikastolaren arabera, batzuek zizareak ikusi dituzte bazkarian.
Azken astean 1,4 hektometro kubiko ur galdu ondoren, Uribarri Ganboa duela hamabi hilabete (% 60,9) baino 7 hm3 gutxiagorekin geratu da. Urrunagak ere 1 hm3 galdu du azken zazpi egunetan.
Aramaion (Araba) kokatuta dagoen gaztandegi honetan, ardi latxaren esnearekin egiten dituzte Idiazabal gaztak. 'Joseba Arguiñano Sukalerrian' saioan, mamia nola prestatzen duten ikusi dugu.
Gasteizko urpekari eskola bateko kideek hilabeteak daramatzate Uribarri Gangoako urtegiak duela ia 80 urte irentsitako herriak filmatzen. Eta topatu dutenak harritu egin ditu.
Kantauri isurialdean, aldiz, euri gehiago egin du, eta hori nabari da Ordunteko eta Añarbeko maila altuan, edukieraren % 95ean eta % 85ean baitaude urtegiok, hurrenez hurren.
Gazte bat desagertu zen atzo arratsaldean urtegiko uretan, eta larrialdi zerbitzuak haren bila aritu dira gaur arte. Goizean ekin diete hura bilatzeko lanei, eta haren gorpua aurkitu dute.
Ipurdia, abdominalak, hankak eta besoak lantzeko ariketak proposatzen dizkie Iker Arriolabengoak kirol monitoreak aramaioarrei. Mirenek egin ditu hainbat ariketa, izan ere, txuleta du jokoan. Lortu ote du erronka gainditzea?
Mikel Pagadik eta Miren Nogalesek Arabara egingo dute bisita, gaur, "Herri Txiki Infernu Handi" saioan. Aramaioko txokoak eta herritarrak ezagutzeko aukera izango dugu.
Statkraft enpresa norvegiarrak Aramaion eta Eskoriatzan parke eolikoa eraikitzeko pausoak ematen jarraitzen du. Gaurtik aurrera, interesa dutenek ekarpenak egin ahal dizkiote proiektuari eta Ingurumen Inpaktuaren Adierazpenari.
Arabako Uribarri Ganboa eta Urrunagako urtegiek edukieraren % 74,5 eta % 76,8 dute beteta, hurrenez hurren. Bestalde, Añarbeko ur-mailak ere gora egin du euriteen ondorioz, eta edukiera osoaren % 89ra iritsi da. Nafarroako urtegien ur-maila, aldiz, ez da edukieraren % 50era iristen.
30 langile ditu lantokiak, ELAk ordezkatzen dituenak, eta lehen hitzarmen kolektiboa negoziatzen ari dira. Plantillaren aldarrikapen nagusien artean daude KPIaren araberako soldata igoerak, urteko lanaldia 1.700 ordutik behera murriztea eta soldata taulak berrikustea.
Gasteiz eta Bilbo urez hornitzen dituzten urtegiak % 74an daude; Donostia hornitzen duen Añarbe % 82n eta Iruñera ura bidaltzen duen Eugi, % 90ean. Baina, hegoalderago, Esa eta Allotz % 56 eta % 48an daude hurrenez hurren, azken hamarkadako batez besteko mailatik oso behera.
Landa eremuetan lehen arreta deuseztatu nahian dabilela Osakidetza salatu dute, aurrez-aurreko arreta zerbitzua kendu edo mugatu nahian. Osakidetzatik, aldiz, diote ez dela halakorik, zerbitzua hobetzeko lanean ari direla.
Zerbitzu horrek Osakidetzaren aldetik jasotzen duen "tratu txar jarraituak" sortzen duen ezinegona salatu dute, "bere irizpideak inposatzea baino ez duelako bilatzen, eta langileekin eta haien ordezkariekin negoziatzeko edozein aukera ukatzen duelako".
68 urteko gizonezkoa da hildakoa. Istripua 12:00ak aldera izan da N-240 errepidean, eta bertaratutako osasun-langileek txirrindulariaren heriotza egiaztatu besterik ezin izan dute egin.
Salatu dute otsoen erasoak etengabeak direla, urtebetean 100dik gora abelburu hil dizkietela. Horregatik, 150 lagun elkartu dira, taldeetan banatuta, zarata eginez, armarik erabili gabe, animaliak izutzeko.
Esti Zarate eta Maitane Saezekin izan gara Sarriako La Cabaña Pottery & Plants-en. Hiriko zaratetatik eta presetatik ihes egiteko lekua eraiki dute bertan. Gainera, hainbat tailer egiten dituzte. Sukaldaritza tailerrari tiraka, Estik, kalabaza patea eta erremolatxa patea egin digu.
Ertzaintzak 14:00ak aldera jaso du abisua. Autopsiak zehaztuko du heriotzaren arrazoia, baina, lehen ikerketen arabera, ez omen dago indarkeria zantzurik.
Gabon giroan erabat murgilduta, Aramaioko bizilagunek, Alaiak kantu tailerreko kideak barne, ''Gabeko izar'' abesti ospetsua kantatu dute. Ikus ezazu momentu berezi hori bideo honetan!
Alaiak kantu tailerreko kideekin izan dira Iker Lauroba, Lide Hernando eta Klara Mendizabal ''SOS, Gabon Kantak Arriskuan'' saio berezian, Aramaion. "Bedinka gerta dedilla" abestia udalerriko bizilagunen aurrean kantatu dute "Alaiak" taldekoek. Aurretik entsegua antolatu dute.
Iker Lauroba, Lide Hernando eta Klara Mendizabal Aramaiora joan dira, arriskuan dagoen 'Bedinka gerta dedilla' Gabon kantaren jatorria ezagutzeko prest. Bidean, neska-mutil talde batekin egin dute topo, eta Olentzeroren kanta ezaguna abestu dute elkarrekin.
Xabier Aizpeolea ezagutu dugu Buruagako abeletxean, Gorbeialdean. Xabiren aitak behorrak dauzka beste animali batzuek artean eta esposizioetarako eta haragitarako erabiltzen dituzte.