Gipuzkoa

1 / 30 Hurrengoa
AHTaren lotuneari buruzko eztabaidan Ezkio-Itsasoko aukeraren alde agertu da Jaurlaritza

AHTaren lotuneari buruzko eztabaidan Ezkio-Itsasoko aukeraren alde agertu da Jaurlaritza

Dena den, Imanol Pradales lehendakariak argi du oraindik "erabakigarriak izango diren zenbait txosten" falta direla, eta, beraz, "aukera guztiak aztertu bbehar ditugu".
'Bou Gipuzkoa' -ren erreplika batek frankismoaren aurka borrokatu zuten marinelak gogoratuko ditu Donostian

'Bou Gipuzkoa' -ren erreplika batek frankismoaren aurka borrokatu zuten marinelak gogoratuko ditu Donostian

Bou Gipuzkoa arrantzontzia Matxitxakoko batailan borrokatu zen Gerra Zibilean. Erreplikak 2,70 metro luze eta 40 zentimetro zabal ditu, eta gaur inauguratu dute Donostiako portuan. Matxitxako Elkarteak, proiektuaren bultzatzaileak, Aranzadi eta erakundeen laguntza izan du.

Ertzaintzak Irunen izandako hilketa bat argitu du, Mossoek bi susmagarri atxilotuta

Ertzaintzak Irunen izandako hilketa bat argitu du, Mossoek bi susmagarri atxilotuta

Joan den astean Irungo etxebizitza batean izandako gizonezko baten hilketarekin lotuta, bi pertsona atxilotu dituzte Esquadra Mossoek Tarragonan. Bi atxilotuek ertzain-etxean jarraitzen dute.

Eibarrek porrot egin du Real Madrilen aurka Ipuruan (0-3)

Armaginek 0-3ko emaitzarekin galdu dute Real Madrilen aurka F Ligako 25. jardunaldian. Feller, Caicedo eta Bruun jokalarien golekin, madrildarrek Eibarren bolada ona geldiarazi dute.

Realak burua altxatu ezinik jarraitzen du Betisen aurka galduta (3-1)

Txuri-urdinek 3-1eko emaitzarekin galdu dute Betisen aurka F Ligako 25. jardunaldian, eta dagoeneko 10 partida daramatza garaipenik lortu gabe. Elene Guridiri txartel gorria atera diote 48. minutuan.

Poussin atezainak 92. minutuan egindako golak garaipenik gabe utzi du Eibar (2-2)

Poussin atezainak 92. minutuan egindako golak garaipenik gabe utzi du Eibar (2-2)

Armaginak 0-2 aurreratu dira lehen zatian Bautistak egindako bi golei esker. Atsedenaldiaren ostean, baina, Jair Amadorrek eta Poussin atezainak binakoa egin dute.
Aranburu: ''Etapa baten bila nentorren, eta 7. postua bera bakarrik etorri da''

Aranburu: ''Etapa baten bila nentorren, eta 7. postua bera bakarrik etorri da''

Alex Aranburu (Cofidis) gipuzkoarrak zazpigarren postuan amaitu du 2025eko Itzulia, eta bosgarren amaitu du Eibarko seigarren eta azken etapa.

Joao Almeida, 2025eko Itzuliko txapelduna eta Eibarko seigarren etapako garailea

Joao Almeida, 2025eko Itzuliko txapelduna eta Eibarko seigarren etapako garailea

Euriak markatutako etapan, maillot horiaren taldeak Ben Healy iheslaria harrapatu du 21 kilometroren faltan, eta etapa garaipena Almeidak eta Masek borrokatu dute, portugaldarra nagusi izan delarik.
Abisu horia larunbat honetarako, arratsalde-gau partean euri-jasa egingo baitu

Abisu horia larunbat honetarako, arratsalde-gau partean euri-jasa egingo baitu

15:00etatik aurrera, zaparrada ertainak botako ditu, eta baliteke zenbait tokitan zaparrada mardulak eta trumoitsuak izatea, eta txingorra egitea.
Ertzaintzak bi pertsona atxilotu ditu Donostiako Bidebieta auzoan gertatutako hilketarekin lotuta

Ertzaintzak bi pertsona atxilotu ditu Donostiako Bidebieta auzoan gertatutako hilketarekin lotuta

Kalean ia konortea galduta aurkitutako pertsona baten heriotzaren ikerketari tiraka, indarkeria erabiliz egindako lapurreta baten biktima izan zela.
Ben Healyk erakustaldia emanda lortu du garaipena Itzuliko 5. etapan

Ben Healyk erakustaldia emanda lortu du garaipena Itzuliko 5. etapan

EF Education – EasyPost taldeko txirrindulari irlandarra eguneko ihesaldian izan da, eta bakarrik egin ditu azken 60 kilometroak, Gernika-Lumon eskuak altxatzeko.
Zumarraga, Beasain eta Ordizia Donostiarekin lotuko dituen Lurraldebuseko linea, hilaren 28an martxan

Zumarraga, Beasain eta Ordizia Donostiarekin lotuko dituen Lurraldebuseko linea, hilaren 28an martxan

Autobusa Zumarragako tren geltokitik abiatuko da eta Beasain eta Ordiziako tren geltokietan (bietan autobusera igotzeko bakarrik) eta Tolosako Santa Klara komentuan (jaisteko bakarrik) geldialdiak egingo ditu.
Ertzaintzak adingabez osatutako 50 gaizkile-talde atzeman zituen EAEn 2019-2024 aldian, gehienak Bizkaian

Ertzaintzak adingabez osatutako 50 gaizkile-talde atzeman zituen EAEn 2019-2024 aldian, gehienak Bizkaian

Adingabeetan espezialitatutako Euskal Autonomia Erkidegoko unitatea iragan urtarrilaren 29tik dabil lanean. Zupiriak jakinarazi du 2023ko urtarrila eta 2024ko abenduan artean, 195 adingabe atxilotu zituela Ertzaintzak.
Urte arteko KPIa % 2,8raino apaldu da EAEn eta % 1,9raino Nafarroan, martxoan

Urte arteko KPIa % 2,8raino apaldu da EAEn eta % 1,9raino Nafarroan, martxoan

Espainiako Estatuan urtebeteko inflazioak zazpi hamarren murriztu da, % 2,3raino, argindarraren eta erregaien merkatzeak eraginda.
Gaur irekiko dituzte Irungo Oiasso Museoko erromatar termak

Gaur irekiko dituzte Irungo Oiasso Museoko erromatar termak

Asteburu osoan zehar bisita gidatuak egongo dira. Sarrerak doakoak izango dira, bai museokoak eta baita termetakoak ere. Sartu aurretik, baina, txartel bat eskuratu beharko dute bisitariek museoaren webgunean.
Etapa eta maillot horia Joao Almeidarentzat, Markina-Xemeinen, Itzuliko laugarren egunean

Etapa eta maillot horia Joao Almeidarentzat, Markina-Xemeinen, Itzuliko laugarren egunean

UAE taldeko portugaldarrak Izuan utzi ditu atzean aurkari guztiak, eta bakarka helmugaratu da; sailkapen nagusian, 30 segundora du Schachmann, orain arteko liderra. Alex Aranburuk, bikain beste behin, bosgarren postua lortu du.

2025eko Euskal Herriko Itzuliko 6. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Eibar-Eibar (153,6 km)

2025eko Euskal Herriko Itzuliko 6. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Eibar-Eibar (153,6 km)

Zazpi mendate igo beharko dituzte ziklistek, tartean 1. mailako hiru. Etapako lehen zatian, Krabelin izango da, eta antolatzaileek nabarmendu dute igoera hori "izugarri latza" izango dela. Trabakua bi aldiz igoko dute, eta, 2024an ez bezala, ez dute Gorla igoko, baina Karabieta bai.
Izuako igoerak Almeida aukeratu du 4. etapako irabazle eta Itzuliko lider berri

Izuako igoerak Almeida aukeratu du 4. etapako irabazle eta Itzuliko lider berri

UAEko txirrindulari portugaldarra Izuako igoeran nabarmendu da -3,5 km-koa % 10,6ko maldarekin- eta garaipenarekin sailkapen nagusiko lidergoan kokatu da, Maximilian Schachmann Soudal Quick-Step taldeko alemaniarraren lekua hartuta.
Olazabal, mamuekin dantzan

Olazabal, mamuekin dantzan

Jose Maria Olazabal golfistak 59 urte ditu, baina jokatzen jarraitzen du. 'Helmuga' saioan kirolean eta kirolarietan buruak zenbaterainoko garrantzia duen azaldu digu.

Jon Martin: ''Nire ametsa lehen mailan mantentzea da, eta ahal bada, Realean''

Jon Martin: ''Nire ametsa lehen mailan mantentzea da, eta ahal bada, Realean''

Jon Martin Realeko jokalariak orain arte Donostiako taldean egindako ibilbideaz hitz egin du, baita asteburuan taldeak Mallorcaren kontra jokatuko duen partidaz ere.

Aranburu: ''Arratsalde txarra pasa genuen, pozik nago, baina arratsalde osoa izorratu zidaten''

Aranburu: ''Arratsalde txarra pasa genuen, pozik nago, baina arratsalde osoa izorratu zidaten''

Alex Aranburuk 2025ko Itzuliko 3. etapa irabazi zuen. Garaipena bereganatu zuen arren, epaileek deskalifikatu egin zuten, ustez biribilgune bat gaizki hartzeagatik. Geroago, ordea, epaileek erabakia zuzendu eta garaipena eman zioten Aranbururi.

Alex Aranburu Itzuliko podiumera igo da, 3. etapa irabazi eta hurrengo egunean

Alex Aranburu Itzuliko podiumera igo da, 3. etapa irabazi eta hurrengo egunean

Alex Aranburu da 2025eko Itzuliko 3. etapako irabazlea. Hala ere, saria biharamunean jaso du. Lehena izan zen helmuga gurutzatzen, hasiera baten epaileek deskalifikatu egin zuten biribilgune bat ustez txarto hartzeagatik, baina, azkenean, berriz Aranbururi eman zioten garaipena.

Melinda Louisek ez du Bera Beran jarraituko datorren denboraldian

Melinda Louisek ez du Bera Beran jarraituko datorren denboraldian

Jokalari frantziarrak 62 neurketa jokatu eta 124 gol sartu ditu Donostian daraman denboran. Hiru denboraldi beteko ditu, aurtengoa amaitzean.
Pilota Egokituko Sari Nagusiko finalak, igandean, eitb.eus-en eta ETB1en

Pilota Egokituko Sari Nagusiko finalak, igandean, eitb.eus-en eta ETB1en

Igandean, apirilaren 13an, Euskal Pilota Egokituko Sari Nagusiko finalak jokatuko dituzte Donostian, Atano III.a frontoian. EITB Mediak zuzenean eskainiko ditu, 12:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.

Asteburuari begira ezegonkortasuna areagotuko da eta igandean tenperaturak jaitsiko dira

Asteburuari begira ezegonkortasuna areagotuko da eta igandean tenperaturak jaitsiko dira

Larunbatean hodeiak ugaritu eta euria egingo du nonahi, zenbait lekutan ekaitza ere lehertu daiteke. Igandean aire masa hotz baten etorrerak tenperaturak jaitsiaraziko ditu.
Alex Aranburu nagusitu da Beasainen, Itzulian, hasiera batean deskalifikatu badute ere

Alex Aranburu nagusitu da Beasainen, Itzulian, hasiera batean deskalifikatu badute ere

Cofidiseko txirrindulari gipuzkoarrak eskuinaldetik hartu du biribilgune bat, aurkariek ez bezala, eta epaileek deskalifikatzea erabaki dute; azkenean, baina, ebatzi dute berea dela garaipena. Sailkapen nagusian, Schachmannek lider jarraitzen du.

Gregoirek bereganatu du garaipena Itzuliko 3. etapan, Aranburu deskalifikatu ostean

Gregoirek bereganatu du garaipena Itzuliko 3. etapan, Aranburu deskalifikatu ostean

Romain Gregoire da 3. etapako irabazlea. Hasiera baten, Alex Aranburuk lortu du garaipena, baina euskal txirrindulariak okerreko bidetik hartu du azken txanpan zegoen biribilgunea eta epaileek deskalifikatu egin dute. Bestalde, Schachmannek lidertzari eutsi dio.
Bingen Fernandez Cofidiseko zuzendaria, ''oso haserre'' epaileek Aranburu deskalifikatu dutelako

Bingen Fernandez Cofidiseko zuzendaria, ''oso haserre'' epaileek Aranburu deskalifikatu dutelako

Alex Aranburu deskalifikatu egin dute epaileek Itzuliko 3. Etapa amaituta. Euskal txirrindulari izan da lehena Zarautzeko helmugan, baina epaileen ustez okerreko bidetik hartu du azken biribilgunea, eta deskalifikatu egin dute. Ondorioz, Romain Gregoireri egokitu zaio garaipena.

Armirailek ikuskizuna eman du Gaintzan gora zalditxoarena egiten, Itzuliko 3. etapan

Armirailek ikuskizuna eman du Gaintzan gora zalditxoarena egiten, Itzuliko 3. etapan

Bruno Armirailek ikuskizun bikaina eman du 2025eko Itzuliaren 3. etapan. Gaintza mendatean gora zaldiarena egin du, han zeuden zaleen gozamenerako.

Artola, Elordi, Alatuna III eta Larrazabal, final-laurdenei ekiteko prest

Artola, Elordi, Alatuna III eta Larrazabal, final-laurdenei ekiteko prest

Asteburuan hasiko da Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako ligaxka. Apirilaren 12an Artola eta Elordi ariko dira nor baino nor gehiago Labriten; hilaren 13an, Altuna III eta Larrazabal lehiatuko dira Astelenan. Pilotariek materiala hautatu dute jada.

Bizkaiko eta Arabako Batzar Nagusiek zerga erreforma onartu dute, EAJ, PSE-EE eta E. Podemosen botoekin

Bizkaiko eta Arabako Batzar Nagusiek zerga erreforma onartu dute, EAJ, PSE-EE eta E. Podemosen botoekin

Araban gehiengo osoaren babesa izan du arauak, eta Bizkaian, ganberaren % 65arena. Gipuzkoan, EH Bilduk proiektuari aurkeztuko osoko zuzenketa zuten gaur eztabaidagai, hortaz, maitzean bozkatu eta onartuko dute erreforma.
Auto ilara luzeak sortu dira N-1 errepidean, Andoainen lau ibilgailuk istripua izan ondoren

Auto ilara luzeak sortu dira N-1 errepidean, Andoainen lau ibilgailuk istripua izan ondoren

Ezbeharraren ondorioz, ezkerreko erreia itxi dute Donostiara bidean.
Itzuliaren 3. etapako gakoak, Xabier Berasategiren eskutik

Itzuliaren 3. etapako gakoak, Xabier Berasategiren eskutik

2025eko Itzulia-Basque Country lasterketaren 3. etapa Zarautzen hasi eta Beasainen amaituko da. 156,6 kilometroko ibilbidea izango du, eta Gaintza mendatea alderik gogorrenetik igoko dute. Xabier Berasategi Euskaltel-Euskadiko txirrindulariak etaparen analisia egin du EITB Mediarentzat.

Sei greba egun deitu dituzte Avanza autobus konpainiako Gipuzkoako zerbitzuetan Aste Santuan

Sei greba egun deitu dituzte Avanza autobus konpainiako Gipuzkoako zerbitzuetan Aste Santuan

ELA, LAB eta Aurrera sindikatuek ez dute baztertzen udan mobilizazio gehiago egitea. Onartu dute, Aste Santurako lanuzteak deitzearen helburua "zarata gehiago" ateratzea dela, euren aldarriak entzun daitezen.
Zumaia Master Series txapelketa, apirilaren 14tik 28ra

Zumaia Master Series txapelketa, apirilaren 14tik 28ra

Zumaian lehen aldiz jokatuko da emakumeen txapelketa profesional bat, eta Frida Watkins zumaiarra izango da protagonistetako bat. Horrez gain, Xabi Barandika hilaren 21ean berragertuko da, min hartuta egon ostean.

Igor Zubeldiak lesioa du erdiko eskuin aduktorean

Igor Zubeldiak lesioa du erdiko eskuin aduktorean

Azkoitiko futbolariak joan den asteburuan hartu zuen min, Las Palmasen kontra jokatutako partidan, LaLigako 30. jardunaldian. Haren ordez, Jon Martin zelairatu zuen Imanolek.
Yuri, min hartuta, baja da Athleticek Rangersen aurka Glasgowen jokatuko duen partidarako

Yuri, min hartuta, baja da Athleticek Rangersen aurka Glasgowen jokatuko duen partidarako

Yuri Berchichek "eskuin hankako soleoan giharretako lesio arin-moderatua" duela jakinarazi du klubak. Ondorioz, zarauztarrak ezingo du jokatu Europa Ligako final-laurdenetako joaneko neurketa.
2026ko lan egutegiak 12 jaiegun, lau zubi eta hiru asteburu luze izango ditu

2026ko lan egutegiak 12 jaiegun, lau zubi eta hiru asteburu luze izango ditu

Aurtengoarekin alderatuta, martxoaren 19a eta urriaren 12a jai izango da, eta Aste Santua garaiz helduko da datorren urtean, apirilaren 2tik 6ra egingo baita.
Txema Olazabal golflaria izango da protagonista aste honetako ''Helmuga'' saioan

Txema Olazabal golflaria izango da protagonista aste honetako ''Helmuga'' saioan

Txema Olazabal hondarribiarra elkarrizketatuko dute "Helmuga" saioan, igande honetan, 11:30etik aurrera. Kirolari gisa egindako ibilbidea errepasatuko dute, besteak beste.

Arcelorrek Zumarragan zituen pabilioietan lantegia zabalduko du Bidasoa Metal 78k enpresak, 40 lanposturekin

Arcelorrek Zumarragan zituen pabilioietan lantegia zabalduko du Bidasoa Metal 78k enpresak, 40 lanposturekin

Ekonomia zirkularrean oinarritutako lan-jarduera dela aurreratu dute arduradunek. 2026 hasieran martxan egotea nahi dute.
1 / 30 Hurrengoa

  • EAE albisteak

    EAE albisteak

    Zer gertatzen ari da gaur Euskadin? Albiste eta bideo guztiak eitb.eus-en

  • Debagoiena eskualdea

    Debagoiena eskualdea

    Bergara, Aretxabaleta, Arrasate, Eskoriatza, Antzuola, Elgeta, Leintz-Gatzaga eta Oñati udalerrietako azken ordukoak

  • Euskotren albisteak

    Euskotren albisteak

    Bizkaian eta Gipuzkoan tren bidezko garraioa egiten duen konpainia publikoaren berriak

  • Bidasoa Irun

    Bidasoa Irun

    Gipuzkoako eskubaloi taldearen azken ordukoa, eitb.eus-en.

kargatzen