Guda Sirian

1 / 24 Hurrengoa
Turkiak Sirian kurduen aurka egin dezakeen erasoaren gakoak

Turkiak Sirian kurduen aurka egin dezakeen erasoaren gakoak

Kurduak Siriako biztanleriaren % 10 inguru dira. 1960ko hamarkadatik eta gerra zibila hasi zen arte, 2011n, herririk zapalduena ziren, baina erregimenak erasorik ez egiteko itun bat adostu zuen, eta horri esker, PYDk administrazio propioa ezarri zuen ipar-ekialdean, Rojava izenez ezagutzen dena.
The Wall Street Journalen arabera, Siriako kurduen aurkako erasoaldi handi bat prestatzen ari da Turkia

"The Wall Street Journal"en arabera, Siriako kurduen aurkako erasoaldi handi bat prestatzen ari da Turkia

Abenduaren hasieran Al-Assaden erregimena erori zenean hasi zen Turkia tropak metatzen Siriako mugan, eta antzeko mugimendua egin zuen 2019an herrialde horretako ipar-ekialdea inbaditu aurretik.
Zergatik dira horren garrantzitsuak Golango Gainak Israelentzat?

Zergatik dira horren garrantzitsuak Golango Gainak Israelentzat?

Israelek 1967ko Sei Eguneko Gerran bereganatu zuen Siriako goi-lautada estrategikoaren zatirik handiena, eta 1981ean anexionatu zituen. NBEk legez kanpokotzat jotzen du okupazio hori, baina Israelek plan bat onartu berri du eremu horretan kolono kopurua handitzeko.
Al-Assadek baieztatu du Errusiako indarrek ebakuatu zutela, eta ukatu egin du ihesaldia prestatuta zegoela

Al-Assadek baieztatu du Errusiako indarrek ebakuatu zutela, eta ukatu egin du ihesaldia "prestatuta" zegoela

Ez omen zuen "dimititzeko" asmorik, eta "posizio militar guztiak erori" ostean utzi omen zuen herrialdea.
Israelek biztanleria bikoiztuko du Golango Gainetan okupatutako Siriako lurraldean

Israelek biztanleria bikoiztuko du Golango Gainetan okupatutako Siriako lurraldean

Bestalde, Israelgo Atzerri Ministerioak Dublingo enbaxada itxiko duela jakinarazi du, Irlandak Nazioarteko Justizia Gortean (CIJ) Hegoafrikak Estatu juduaren aurka genozidioagatik aurkeztutako demandarekin bat egingo duela iragarri ostean.
EBk, AEBk, Turkiak eta arabiar herrialdeek trantsizio baketsua eskatu dute Sirian

EBk, AEBk, Turkiak eta arabiar herrialdeek trantsizio baketsua eskatu dute Sirian

"Tratsizio gobernu bat" osatzea aholkatu, eta Israelek Golango gainetan egin duen inbasioa kritikatu dute. Bien bitartean, Israelek bonbardaketak egiten jarraitzen du.
Siriako buruzagi jihadistak ez du Israelekin gatazkarik nahi, eta eskua luzatu die Errusiari eta Irani

Siriako buruzagi jihadistak ez du Israelekin gatazkarik nahi, eta eskua luzatu die Errusiari eta Irani

Al Charaaren esanetan, "Israelen argudioak ahuldu egin dira, eta ez dituzte azken urraketak justifikatzen". Arabiar Ligak Nazio Batuen Erakundearen misio espezifiko bat ezartzea eskatu du larunbat honetan Jordaniatik.
NBEren Siriako misioak salatu du Israel Banaketa Akordioa urratzen ari dela

NBEren Siriako misioak salatu du Israel Banaketa Akordioa urratzen ari dela

Atzera egiteko batere asmorik gabe, Israel Katz Netanyahuren Defentsa ministroak Armadari agindu dio presta dadila Hermon mendian, lehen konkistetako batean, dituen posizioei neguko hilabeteetan eusteko.
Nor da Mohammed al-Bashir, Siriako labirintoa zuzentzeko ardura duena?

Nor da Mohammed al-Bashir, Siriako labirintoa zuzentzeko ardura duena?

Politikari islamistak Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoa ikasi zuen Alepoko Unibertsitatean 2007an, eta, ondoren, xaria (lege islamiarra), Idlibeko Unibertsitatean.
Israelek 300 bonbardaketa baino gehiago egin ditu Sirian, eta eremu desmilitarizatua okupatu du

Israelek 300 bonbardaketa baino gehiago egin ditu Sirian, eta eremu desmilitarizatua okupatu du

Gainera, Giza Eskubideen Siriako Behatokiak salatu duenez, Israelen tropak Sirian sartu dira, desmilitarizatutako eremutik kanpo, baina Israelek ukatu egin du. Tel Avivek onartu du, hala ere, bere soldaduak eremu desmilitarizatuan daudela.
Mundu guztia Siriari begira Ekialde Hurbilean

Mundu guztia Siriari begira Ekialde Hurbilean

Baxar al-Assaden erregimena erori da, eta islamistak eta indar matxinoak boterea eskuratu dute. Herrialdearen errealitatea bestelakoa da gaur egun, eta agertoki berriak hainbat kezka eta erronka eragin dizkie inguruko herrialdeentzat eta nazioarteko komunitatearentzat.

Milaka siriar euren etxeetara itzuli dira Baxar al-Assaden erregimenaren erorketaren ondoren

Milaka siriar euren etxeetara itzuli dira Baxar al-Assaden erregimenaren erorketaren ondoren

Indar islamisten garaipenak 6,8 milioi errefuxiaturi Siriara itzultzeko bidea erraztu diezaieke. Siriakoa da mundu osoko errefuxiatu krisirik handiena, 14 milioi pertsona baino gehiago baitaude etxetik kanpo.

Israelek 100 eraso baino gehiago egin ditu Siriako azpiegitura estrategikoen aurka

Israelek 100 eraso baino gehiago egin ditu Siriako azpiegitura estrategikoen aurka

Siriako Giza Eskubideen Behatokiak jakinarazi duenez, Israelek 100 eraso baino gehiago egin ditu Siriako armamentu biltegien, aireportuen eta azpiegitura estrategikoen aurka.

NBEren aburuz, Israelek 1974ko akordioa hautsi du Golango gainetan sartuta

NBEren aburuz, Israelek 1974ko akordioa hautsi du Golango gainetan sartuta

Herrialde arabiarrek ere sartu izana gaitzetsi dute. Hala ere, Netanyahuren hitzetan akordioa "ezerezean gelditu da" al-Assaden erregimena erori dela eta eremu hori "Israelen zati banaezina" dela adierazi du.
Zer gertatuko da orain Sirian?

Zer gertatuko da orain Sirian?

Baxar al-Assaden gobernua boteretik kendu du matxinoen erasoaldi batek. Orain, Siriak Sortaldearen Askapenerako Erakundeak (HTS) bultzatutako trantsizio zail bati aurre egin beharko dio. Behin boterean zegoen erregimena deuseztatuta, zer pauso emango dituzte matxinoek gobernu berri bat antolatzeko?

Indar islamisten garaipenak 6,8 milioi errefuxiaturi Siriara itzultzea ahalbidetu diezaieke

Indar islamisten garaipenak 6,8 milioi errefuxiaturi Siriara itzultzea ahalbidetu diezaieke

Siriakoa da mundu osoko errefuxiatu krisirik handiena, 14 milioi pertsona baino gehiago baitaude etxetik kanpo. Horietatik 7,2 milioi barne-desplazatuak dira eta 6,8 milioi errefuxiatu, eta azken horietatik 5,5 milioi inguruko estatuetan bizi dira.
Kasko Zuriak Siriako Saydnayako espetxetik atxilotuak askatzen hasi dira

Kasko Zuriak Siriako Saydnayako espetxetik atxilotuak askatzen hasi dira

Siriako Defentsa Zibileko kideak, Kasko Zuriak bezala ezagunak, Saydnayako espetxera iritsi dira ezkutuko lurpeko ziegetan zeuden atxilotuak askatzeko. Espetxea Siriako Gobernuak kudeatzen zuen, eta presoen aurka tortura erabiltzeagatik zen ezaguna.

Israelek dio arma kimikoen biltegiak bonbardatu dituela Sirian

Israelek dio arma kimikoen biltegiak bonbardatu dituela Sirian

Jihadistak kurduen aurka egiten ari diren erasoak eteteko eskatu du Israelgo Gobernuak, kurduak "egonkortasunerako indarra" direla iritzita.
Al-Assad gabeko aro berri bat abiatu da Sirian eta ziurgabetasuna da nagusi trantsizioaren inguruan

Al-Assad gabeko aro berri bat abiatu da Sirian eta ziurgabetasuna da nagusi trantsizioaren inguruan

Al Jalali lehen ministroa bere gobernuko kideekin batera karguan jarraitzeko prest agertu da, botere aldaketa gauzatu arte.
Gasteizen bizi den siriarra: ''Albiste hau ametsa da''

Gasteizen bizi den siriarra: ''Albiste hau ametsa da''

Ruba Hassan siriarra da eta 10 urte baino gehiago daramatza Gasteizen bizitzen. Lehen ez zuen bere herrialdera itzultzeko aukerarik ikusten, baina Bachar al Asaden erregimena erori ondoren, ez du baztertzen egunen batean hara itzultzea.

Jihadistek Damasko hartu eta Errusian asiloa lortu duen Al-Assaden agintea eraitsi dute

Jihadistek Damasko hartu eta Errusian asiloa lortu duen Al-Assaden agintea eraitsi dute

Sortaldea Askatzeko Erakundeko (Al-Qaeda ohia) terroristek zuzendutako matxinoek eta Turkiak babestutako errebelde talde batek indarrak batuta, 11 eguneko erasoaldian lortu dute Baxar al-Assad ihes egitera behartzea eta Siriako agintea euren esku hartzea.
Egonkortasuna ekarriko duen trantsizio baketsua eskatu du nazioarteak Sirian

Egonkortasuna ekarriko duen trantsizio baketsua eskatu du nazioarteak Sirian

Abu Mohammad al-Julanik, Baxar al-Assaden agintea eraitsi duen koalizio jihadistaren buruak, garaipena aldarrikatu du Damasko hartu ostean. 13 urteko gerra izan da, milaka heriotza eta milioika herritar erbesteratzea ekarri duena.
Baxar al-Assad Siriako Gobernutik bota duen 11 eguneko matxinadaren kronologia

Baxar al-Assad Siriako Gobernutik bota duen 11 eguneko matxinadaren kronologia

Azaroaren 27an, Sortaldea Askatzeko Erakunde jihadistak eta Turkiak babestutako errebelde talde batek Siriako Gobernua boteretik kentzeko erasoaldia hasi zuten; 11 egunetan, hiriburua hartu dute, eta Baxar al-Assad presidentea ihes egitera behartu.
Siriako agintari berriek 16:00etatik 05:00ak arteko etxeratze agindua ezarri dute

Siriako agintari berriek 16:00etatik 05:00ak arteko etxeratze agindua ezarri dute

Gau historikoaren biharamunean, oposizioak ez du kaosik nahi eta trantsizio lasaia egitea espero du. Kaleetan, poza da nagusi.

Turkiak babestutako matxino siriarrek kurduen aurkako erasoa egin dute Siria iparraldean

Turkiak babestutako matxino siriarrek kurduen aurkako erasoa egin dute Siria iparraldean

Siriako Armada Askea izenarekin ezagutzen diren milizia turkiazaleek Eufratesen mendebaldean dagoen Manbij hiriaren % 80 bereganatu dute. Orain arte kurduen eskuetan zegoen hori.

Nortzuk dira Damaskon sartu diren matxinoak?

Sirian indartsu sartu diren errebeldeak HTS, Hayat Tahrir al Sham, talde islamistak lideratuta daude. Beraiekin batera, Siriako Armada Nazionala dago, Turkiak babestutako talde ezberdinez osatutakoa.
Trumpek Ukrainan su-etena berehala ezartzeko eta negoziazioak abiatzeko eskatu du

Trumpek Ukrainan su-etena "berehala" ezartzeko eta negoziazioak abiatzeko eskatu du

Zelenskik erantzun du "indarrez" ere posible dela "bakea lortzea". Bestalde, Trumpek uste du Putinek babesik gabe utzi duelako ihes egin duela Al-Assadek Siriatik.
Al Asad agintetik bota eta presoak askatu dituztela iragarri dute matxinoek Siriako telebistan

Al Asad agintetik bota eta presoak askatu dituztela iragarri dute matxinoek Siriako telebistan

"Gora siriar guztientzako Siria libre bat", aldarrikatu du jihadista matxinoek osatutako Damaskoko Operazio Aretoak.

Bachar Al Asad presidentearen agintaldiaren amaiera ospatu dute Damaskoko kaleetan

Bachar Al Asad presidentearen agintaldiaren amaiera ospatu dute Damaskoko kaleetan

Jihadistek Siriako hiriburua hartu dute, 11 eguneko erasoaldi baten ostean, Ekialdea Askatzeko Erakundeko terroristek (Al Qaeda ohia) zuzendutako koalizio batek indarrak batuta.

Siriako matxinada jihadistak Damasko inguratzeko operazioaren azken etapa hasi dela iragarri du

Siriako matxinada jihadistak Damasko inguratzeko operazioaren "azken etapa" hasi dela iragarri du

Siriako Giza Eskubideen Behatokiaren arabera, aliantza hiriburutik 10 kilometrora dago. Siriako Armadak "gerra mediatiko sistematikoa" salatu du, eta herritarrei dei egin die "gure herrialdearen aurkako planaren kontzientzia har dezaten eta gezurren menpe eror ez daitezen".
Siriako Armadak atzera egiten jarraitzen du, eta Irango diplomazialariek Damasko utzi dute

Siriako Armadak atzera egiten jarraitzen du, eta Irango diplomazialariek Damasko utzi dute

Daraa eta Al-Sweida hartu dituzte errebelde edo terroristek, baina Armada egoeraren kontrola berreskuratzen hasi da Homsen eta Haman.
Indar islamistek Alepo eta Hama hiriak bereganatu dituzte astebete eskaseko erasoaldian, Sirian

Indar islamistek Alepo eta Hama hiriak bereganatu dituzte astebete eskaseko erasoaldian, Sirian

Aurrerapauso hau benetan esanguratsua da islamistentzat, hiri hau kontrolatzeak gutxienez lau probintziaren ateak irekitzen dizkielako: Alepo, jada bereganatu dutena; Mediterraneoko Tartus eskualdea, Bachar al Asaden gotorleku, eta Latakia, non Errusiak bere base militarra duen; eta, azkenik, Homs.
Siriako Armadak baieztatu egin du Alepo utzi duela, kontraerasorako prestatzen den bitartean

Siriako Armadak baieztatu egin du Alepo utzi duela, kontraerasorako prestatzen den bitartean

Lehen Al Nusra Frontea zenak eta Turkiaren babesa duten beste talde armatu batzuk erasoaldi "zabala" hasi zuten Libanon su-etena indarrean sartzearekin batera.
Turkiak bonbak jaurti ditu Sirian eta Iraken, ustez PKK taldeak atzo Ankaran egindako erasoari erantzunez

Turkiak bonbak jaurti ditu Sirian eta Iraken, ustez PKK taldeak atzo Ankaran egindako erasoari erantzunez

Turkiako Defentsa Ministerioak zabaldutako oharraren arabera, "32 helburu terrorista" suntsitu dituzte bart egindako bonbardaketetan.
Siriako sei familia errefuxiatu Euskadin bizi dira, ''Babesletza Komunitario'' programaren barruan

Siriako sei familia errefuxiatu Euskadin bizi dira, ''Babesletza Komunitario'' programaren barruan

Horietako bat Al-Ramadan familia da. 2013an irten ziren Siriako gerratik, eta bederatzi urte egin zituzten Libanon. Hiru seme-alabekin Euskal Herrira iritsi ziren eta bi urte daramatzate Tolosan bizitzen.

Libanoko mugan “ekintza oso indartsua gauzatzeko prest” dagoela ohartarazi du Netanyahuk

Libanoko mugan “ekintza oso indartsua gauzatzeko prest” dagoela ohartarazi du Netanyahuk

Israelgo Gobernuak 50.000 erreserbista gehiago deitu ditu, Libanoko iparraldeko mugan tentsioa areagotu baita. Ildo horretatik, 350.000 erreserbisten mobilizazioa abuztuaren 31ra arte egongo da indarrean.
Beltran: ''Gerra areagotzen ari da, arauetan oinarritutako ordena gainbeheratzeko arriskua dagoen bitartean''

Beltran: ''Gerra areagotzen ari da, arauetan oinarritutako ordena gainbeheratzeko arriskua dagoen bitartean''

Amnistia Internazionalak ohartarazi du mundu osoko gatazka belikoen gorakadak eta nazioarteko zuzenbidearen kolapsoak "ondorio izugarriak" izan dituztela dagoeneko, eta horiei adimen artifizialaren aurrerapen "azkarrak" gehitu behar zaizkie.

AEB eta Israel Iranen eraso bat jasateko prestatzen ari dira

AEB eta Israel Iranen eraso bat jasateko prestatzen ari dira

Horregatik, alerta maila gorenean daude. Iranek Damaskoko enbaxadan jaso zuen erasoaren erantzuna Israelen barruan izatea da Washingtonen beldur handiena.
52 pertsona dira ostiral goizaldean Israelgo Armadak Alepotik gertu egindako erasoan hildakoak

52 pertsona dira ostiral goizaldean Israelgo Armadak Alepotik gertu egindako erasoan hildakoak

Ustez Israelgo Armadak egin duen erasoak Hezbollah talde xiitaren misil biltegi bat eta Jibrindik gertu kokatutako entrenamendurako toki bat zituen jomugan. Siriak "eraso terrorista"tzat jo du operazioa, eta Israelek horrelako gehiago egiteko mehatxua egin du.
50 milioi adingabe desplazatu zituen gerrak iaz, inoizko kopururik handiena

50 milioi adingabe desplazatu zituen gerrak iaz, inoizko kopururik handiena

Save The Childrenen arabera, Sudan, Somalia, Kongoko Errepublika Demokratikoa, Afganistan, Birmania, Ukraina, Etiopia, Hegoaldeko Sudan, Gazako Zerrenda, Turkia eta Siria izan ziren herrialde kaltetuenak.
1 / 24 Hurrengoa

  • Ekialde Hurbila gaur

    Ekialde Hurbila gaur

    Ekialde Hurbileko lurraldea osatzen duten herrialdeetako gatazka politikoari buruzko albisteak eitb.eus-en

  • Libano gaur

    Libano gaur

    Hezbollahko milizien eta Israelgo indarren eraso eta borroken inguruko azken ordukoa eitb.eus-en

  • Lurrikarak

    Lurrikarak

    Munduan izandako lurrikara eta sismoen azken orduko albisteak, eitb.eus-en.

Nazioartea Informazio gehiago Nazioartea

Siria Twitterren