Gazako Zerrenda

1 / 30 Hurrengoa
62 pertsona hil eta beste dozenaka zauritu dira Israelen bonbardaketen ondorioz

62 pertsona hil eta beste dozenaka zauritu dira Israelen bonbardaketen ondorioz

NBEk ohartarazi du jada ez dagoela leku segururik Gazan babesteko, eta, horregatik, zerrendan dituen langileen herenak erretiratuko dituela iragarri du.

'No Other Land' dokumentalaren zuzendarietako bat atxilotu dute Zisjordanian, kolonoek jipoia eman ondoren

'No Other Land' dokumentalaren zuzendarietako bat atxilotu dute Zisjordanian, kolonoek jipoia eman ondoren

'No Other Land' zintan Masafer Yatta eskualdearen okupazioa eta Israel bertan egiten ari den txikizioa erakusten dira. Urtarrilean, dokumental onenaren Oscar saria jaso zuen lanak.
Hamdan Ballal 'No other land' dokumentalaren zuzendarietako bat atxilotu dute, kolonoek jipoitu ostean

Hamdan Ballal 'No other land' dokumentalaren zuzendarietako bat atxilotu dute, kolonoek jipoitu ostean

Ballal buruan eta urdailean zaurituta dago, eta soldadu israeldarrek ospitalera eramaten ari ziren anbulantzian atxilotu dute.

Gazan su-etena berrezartzeko proposamena aurkeztu du Egiptok

Gazan su-etena berrezartzeko proposamena aurkeztu du Egiptok

Hamasi bahituen egoerari buruzko informazio xehea ematea eskatzen zaio proposamenean, eta trukean, Israelgo Armadako soldaduak Gazako Zerrendatik alde egiten hasiko dira.
Gazatik alde egin nahi duten palestinarren irteera kudeatzeko agentzia bat sortzea onartu du Israelek

Gazatik alde egin nahi duten palestinarren irteera kudeatzeko agentzia bat sortzea onartu du Israelek

Bestalde, EBren Atzerri Politikako goi ordezkari Kaja Kallasek Israel eta Palestina bisitatuko ditu bihartik aurrera, eta bi herrialde horietako buruekin bilduko da Gazako sarraskiaz hitz egiteko eta su-etenaren nahiz laguntza humanitarioaren beharra azpimarratzeko.
Gutxienez 35 pertsona hil ditu Israelek bart Gazako hegoaldean egindako erasoetan

Gutxienez 35 pertsona hil ditu Israelek bart Gazako hegoaldean egindako erasoetan

Igande honetan Mawasiko eremu humanitariora joateko agindu die Israelek Rafaheko gazatarrei. Mawasi gainezka eginda dagoen kanpaleku bat da, urik eta argindarrik gabekoa.

Salah al-Bardaweel Hamaseko buruzagi politikoa hil da Israelek Gazan egindako aire-eraso batean

Salah al-Bardaweel Hamaseko buruzagi politikoa hil da Israelek Gazan egindako aire-eraso batean

Erasoa Al-Mawasiko eremu humanitarioan gertatu da, Gazako Zerrendaren hegoaldean. Buruzagia bere kanpin-dendan zegoen erasoa hasi denean.
Palestinari babes olatua Donostian, haritzaren herritik olibondoaren herrira

Palestinari babes olatua Donostian, "haritzaren herritik olibondoaren herrira"

Milaka lagun bildu dira Gernika-Palestina herri ekimenak deitu duen martxan, 'Genozidioa stop. Israel, ¡alto el fuego ya!' lelopean eta hainbat alderdi, sindikatu eta erakunde sozialek bat egin dute, baita hainbat pertsona ezagunek ere, batez ere euskal kulturaren arlokoak.
Gutxienez sei hildako eta dozenaka zauritu Israelek Libano hegoaldean egindako erasoetan

Gutxienez sei hildako eta dozenaka zauritu Israelek Libano hegoaldean egindako erasoetan

Israelek hamabost bat eraso egin ditu Libano hegoaldeko herrixken aurka, handik Israelgo iparraldera hiru suziri jaurti ostean. Hezbollahk ukatu egin du jaurtiketa horietan parte hartu izana, eta FINULek lasaitasunari eusteko deia egin du.
Israelek Armadari agindu dio Gazako erasoak eremu gehiagotara zabaltzeko eta leku horiek bereganatzeko

Israelek Armadari agindu dio Gazako erasoak eremu gehiagotara zabaltzeko eta leku horiek bereganatzeko

"Hamasek ez baditu bahituak askatzen, Israelgo Defentsa Indarrei aginduko diet Gazako erasoak leku gehiagotara zabaltzeko. Horretarako, gazatarrek beren bizilekuak utzi beharko dituzte, eta segurtasun eremuak ere zabaldu beharko dira, soldadu israeldarrak babeste aldera", esan du ohar batean.
'Gernika-Palestina' ekimenak Palestinako sarraskia arbuiatzeko deia egin du

'Gernika-Palestina' ekimenak Palestinako sarraskia arbuiatzeko deia egin du

Herri-ekimenak larunbatean 17:30ean hasiko den manifestazio nazionalean parte hartzeko deia egin du, Israel egiten ari den genozidioarekin amaitu eta nazioarteko komunitateari eskatzeko "bide guztiak" erabili ditzala hura su-etenera itzultzera behartzeko.
Israelek lurreko erasoa zabaldu du Gazako Zerrendan, eta 500 hildako baino gehiago utzi ditu hiru egunean

Israelek lurreko erasoa zabaldu du Gazako Zerrendan, eta 500 hildako baino gehiago utzi ditu hiru egunean

Gazako Gobernuak adierazi duenez, orain arte 591 hildako eta 1.042 zauritu baieztatu dira, eta horietatik % 70 inguru emakumeak, haurrak eta adinekoak dira.
Israelek 70 palestinar inguru hil ditu Gazan izandako erasoetan

Israelek 70 palestinar inguru hil ditu Gazan izandako erasoetan

"Biktimak erreskatatzeko zerbitzua eteteko aukera dago mugako mugak itxita badaude", salatu dute agintari gazatarrek, eta Gazako Zerrendan bizi direnen gosetea izan daitekeela gaineratu dute.

Israelek lurreko operazio ''espezifikoak'' hasi ditu Gazan

Israelek lurreko operazio ''espezifikoak'' hasi ditu Gazan

Israelgo Armadaren arabera, helburua "indargetze partzialeko eremu bat sortzea" da. Bertako iturriek, aldiz, Gaza iparraldea hegoaldearekin lotzen duen Salah al Din errepidea blokeatzen ari direla salatu dute.

Israelgo tropek bonbardaketa gogorrak egin eta Gazan sartu dira, lurreko operazio espezifikoak egiteko

Israelgo tropek bonbardaketa gogorrak egin eta Gazan sartu dira, lurreko operazio "espezifikoak" egiteko

Armadaren esanetan, infanteriako brigadetako bat inguruan izango da, "Zerrendan operazioak egiteko".
Israelen bonbardaketek gutxienez 14 pertsona hil dituzte bart Rafah eta Khan Yunis hirietan

Israelen bonbardaketek gutxienez 14 pertsona hil dituzte bart Rafah eta Khan Yunis hirietan

Gazarako adostutako menia hautsi zuen atzo Israelek, eta azken hilabeteotako sarraskirik handiena eragin: 500 palestinar baino gehiago hil zituen; horietatik 130 inguru, adin txikikoak.
Israelek AEBrekin koordinatu ditu Gazaren aurkako erasoak, eta 400 pertsona baino gehiago hil ditu dagoeneko

Israelek AEBrekin koordinatu ditu Gazaren aurkako erasoak, eta 400 pertsona baino gehiago hil ditu dagoeneko

David Mencer Israelgo Gobernuaren bozeramaileetako batek esan duenez, erasoek jarraitzen dute oraindik. Estatu sionista, "hemendik aurrera, Gazaren aurka arituko da gero eta indar militar handiagoarekin", ohartarazi du. Hildako gehienak haurrak eta emakumeak dira.
AEBk ontzat eman du Gazan su-etena haustea

AEBk ontzat eman du Gazan su-etena haustea

Joan den urtarrilaren 19an Hamasekin adostutako menia hautsi eta, gutxienez, 322 palestinar hil ditu Israelek bart, Gazako Zerrendan egindako erasoetan.
Israelek su-etena hautsi du: irudi gogorrak bonbardaketen ostean

Israelek su-etena hautsi du: irudi gogorrak bonbardaketen ostean

300 pertsona baino gehiago hil dira Israelgo Armadak Gazako Zerrendaren aurka egindako bonbardaketa batean, Israelek Benjamin Netanyahuren Gobernuaren aginduz enklabearen aurkako erasoei berriro ekinda.

Israelek su-etena hautsi du Gazan egindako eraso batekin

Israelek su-etena hautsi du Gazan egindako eraso batekin

Erasoek ia bi hilabeteko su-etena apurtu dute. Hegazkinek, helikopteroek eta ibilgailuek bonbardaketak egin dituzte Gazako hainbat lekutan.

Irango Guardia Iraultzaileak ohartarazi du Iranen aurkako erasoei erantzungo diela, Trumpek abisua eman ostean

Irango Guardia Iraultzaileak ohartarazi du Iranen aurkako erasoei erantzungo diela, Trumpek abisua eman ostean

Donald Trumpek Yemengo huthien aurkako erasoa agindu zuen larunbatean, eta talde xiita horri babesa emateari uzteko eskatu zion Teherani. Hezbollahk eta milizia palestinarrek elkartasuna adierazi diete huthiei, eta erasoak gaitzetsi dituzte.
Gutxienez bederatzi hildako, tartean lau kazetari, Israelek Gaza iparraldean egindako eraso batean

Gutxienez bederatzi hildako, tartean lau kazetari, Israelek Gaza iparraldean egindako eraso batean

Erasoa eguerdian gertatu da, Beit Lahia herrian. Aireko eraso batek Erresuma Batuan egoitza duen Al Jair Fundazioaren ibilgailu bat jo du. GKE palestinarrek esan dute kazetariak laguntza humanitarioaren egoera dokumentatzen ari zirela.
Bederatzi zibil hil ditu Israelek Beit Lahian, tartean hiru kazetari

Bederatzi zibil hil ditu Israelek Beit Lahian, tartean hiru kazetari

Gutxienez bederatzi pertsona hil ditu Israelek, tartean hiru kazetari,  Gaza iparraldean ibilgailu zibil baten aurka egindako erasoan. Erresuma Batuan egoitza duen Al Jair Fundazioaren ibilgailu bat jo du Israelek aire-eraso batean. Barruan "terroristak" zeudela argidiatu du.

AEBk eta Israelek Sudanera, Somaliara eta Somalilandiara bidali nahi dituzte Gazako palestinarrak

AEBk eta Israelek Sudanera, Somaliara eta Somalilandiara bidali nahi dituzte Gazako palestinarrak

Hala ere, Sudango agintariek dagoeneko uko egin diote Washingtonen eta Tel Aviven proposamenari. Somaliako eta Somalilandiako ordezkariek, aldiz, ez dute egitasmo polemikoari buruzko negoziazioen berririk.
Gazako Zerrendan argindarra eteteko agindu du Israelek

Gazako Zerrendan argindarra eteteko agindu du Israelek

Gazan oraindik martxan dauden ospitaleak gasolinarekin funtzionatzen duten sorgailu elektrikoen menpe daude. Astebete igaro da Israelek Gazako Zerrendan laguntza sartzea debekatu zuenetik.
Trumpen ordezkari bat: AEB ez da Israelen agente bat, Hamasekin harreman zuzenak izan ditzakegu

Trumpen ordezkari bat: "AEB ez da Israelen agente bat, Hamasekin harreman zuzenak izan ditzakegu"

Adam Boehler bahituen askapena negoziatzeaz arduratzen den politikariak iragarri duenez, akordio berri bat posible ikusten du epe motzera.
Gizon bat atxilotu dute 16 orduz Big Benen igota Palestinaren alde protesta egin ostean

Gizon bat atxilotu dute 16 orduz Big Benen igota Palestinaren alde protesta egin ostean

Agenteak eta suhiltzaileak garabian igota gerturatu zaizkio. Gizona oinutsik igo da eraikin mitikora, Palestinan gaur egun bizi duten egoera salatzeko.

Israelek Gazako su-etenaz negoziatzen jarraitzea onartu du, eta ordezkaritza bidaliko du astelehenean Dohara

Israelek Gazako su-etenaz negoziatzen jarraitzea onartu du, eta ordezkaritza bidaliko du astelehenean Dohara

Hamas mugimendu islamistak zeharkako negoziazioetan "adierazle positiboak" atzeman dituela iragarri ostean iritsi da erabakia.
Gizon bat Londresko Big Benera igo da Palestinako banderarekin

Gizon bat Londresko Big Benera igo da Palestinako banderarekin

Agenteak garabi batekin gerturatu dira oinutsik eraikinaren erdia eskalatu duen gizonarengana.

Etxe Zuriak eta Hamasek elkarrizketak izan dituztela baieztatu dute

Etxe Zuriak eta Hamasek elkarrizketak izan dituztela baieztatu dute

Ameriketako Estatu Batuek ez dute inoiz Hamasekin zuzenean hitz egin, Washingtonek "erakunde terroristatzat" jotzen baitu 1997tik. Bilerak Dohan egin dituzte azken asteetan.
Jaurlaritzak UNRWA Palestinako Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentziari eman dio Ignacio Ellacuria Saria

Jaurlaritzak UNRWA Palestinako Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentziari eman dio Ignacio Ellacuria Saria

Epaimahaiak Palestinako herriarekin Nazio Batuen Agentziak 75 urtez izan duen konpromisoa, ibilbidea eta dedikazioa aitortu dio erakundeari, etengabeko gatazken testuinguruan.

(Adierazpenak, gaztelaniaz)

Arabiar Ligak, Afrikako Batasunak, NBEk eta EBk Egiptoren plana babestu dute Gaza berreraikitzeko

Arabiar Ligak, Afrikako Batasunak, NBEk eta EBk Egiptoren plana babestu dute Gaza berreraikitzeko

Babes hori bultzada emango dio Egiptori, Washingtonen presioak jasotzen ari baitira Egipto eta Jordania beren lurraldeetan ehunka mila palestinar har ditzaten. AEBk eta Israelek palestinarrak Zerrendatik kanporatu nahi dituzte.
Goi-bilera egingo dute astearte honetan Kairon, Gaza 'Ekialdeko Riviera' bihur ez dadin plana adosteko

Goi-bilera egingo dute astearte honetan Kairon, Gaza 'Ekialdeko Riviera' bihur ez dadin plana adosteko

Arabiar Ligako 22 herrialdeetako buruzagiak Kairon izango dira astearte honetan, Gazako Zerrenda berreraikitzeko proiektu bat adosteko helburuarekin. Berreraikuntza hori palestinarrak lekualdatu gabe eta Trumpek planteatu zuen resort turistikoaren kutsurik gabe egin nahi dute.
Israelek Gazan laguntza sartzeko atea itxi du, ramadanean su-etena luzatzea onartu badu ere

Israelek Gazan laguntza sartzeko atea itxi du, ramadanean su-etena luzatzea onartu badu ere

Su-etenaren lehenengo fasea amaitu ostean eta bigarrenerako akordiorik gabe jarraitzen dutenean egin du.
Hamasek errefusatu egin du su-etenaren lehenengo fasea luzatzeko proposamena

Hamasek errefusatu egin du su-etenaren lehenengo fasea luzatzeko proposamena

Mugimendu islamistak baieztatu du ez dutela negoziaziorik martxan bigarren faseari begira.
Trumpek AArekin egindako bideo bat eskegi du, bere ametsetako Gazarekin: urrezko estatuak, luxuzko hotelak...

Trumpek AArekin egindako bideo bat eskegi du, bere ametsetako Gazarekin: urrezko estatuak, luxuzko hotelak...

AEBko presidenteak bideo bat argitaratu du bere sare sozialetan, Gaza etorkizunean nola irudikatzen duen azaltzeko. Bideoak haserrea sortu duten irudiak erakusten ditu: dirua zerutik erortzen, urrezko estatuak, Elon Musk humusa jaten Gaza zorgarri batean, eta Trump bera Netanyahurekin igerilekuan.

Israelek akordioa urratu du, ez baititu askatu larunbatean libre utzi behar zituen 600 preso palestinarrak

Israelek akordioa urratu du, ez baititu askatu larunbatean libre utzi behar zituen 600 preso palestinarrak

Netanyahuk esan du ez dituela larunbatean Hamasek libre utzitako sei bahituen truke askatu behar zituzten preso palestinarrak kaleratuko hurrengo bahituak aske geratuko direla ziurtatu arte. Hamasek iragarri du ez duela Israelekin negoziatzen jarraituko preso palestinarrak askatu arte.
Palestinari babesa eman eta Israeli zigorrak ezartzeko eskatu dute Iruñean

Palestinari babesa eman eta Israeli zigorrak ezartzeko eskatu dute Iruñean

Manifestazioaren deitzaileek salatu dutenez, "Israelek azken 15 hilabeteetan egindako suntsiketaren basakeria eta deshumanizazio mailak ez du aurrekaririk historia modernoan, bai intentsitateagatik, baita aldebakartasunagatik ere".
Gaur aske utzitako israeldar bahituetako batek musu bat eman die Hamaseko bi kideri

Gaur aske utzitako israeldar bahituetako batek musu bat eman die Hamaseko bi kideri

Larunbat honetan, hiru bahitu askatu ditu Hamasek Nuseiraten, eta horietako batek bere poza adierazi du Hamaseko kide bi musukatuz, publikoaren gozamenerako.

Hamasek sei israeldar askatu ditu larunbat honetan, Gazako su etenaren baitan egindako zazpigarren trukean

Hamasek sei israeldar askatu ditu larunbat honetan, Gazako su etenaren baitan egindako zazpigarren trukean

Israelgo Gobernuak igandeko 20:00ak arte atzeratu du preso palestinarren askatzea, Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroa buru duen segurtasun bilera bat amaitu ondorenera arte.
1 / 30 Hurrengoa

  • Ekialde Hurbila gaur

    Ekialde Hurbila gaur

    Ekialde Hurbileko lurraldea osatzen duten herrialdeetako gatazka politikoari buruzko albisteak eitb.eus-en

Jesus Torquemada

Analisia

kargatzen