Gastronomia

1 / 30 Hurrengoa
Gero eta jende gehiagok aukeratzen ditu aurrez prestatutako platerak Gabonetarako

Gero eta jende gehiagok aukeratzen ditu aurrez prestatutako platerak Gabonetarako

Gero eta gehiago dira egun hauetan sukaldean orduak eta orduak pasatzeko prest ez daudenak eta prestatutako platerak aukeratzen dituztenak. Sekulako gorakada bizi duen sektorea da.

Deia Top Talent Sariek Gabriela Uriartek eta Ander Gonzalezek aurkeztutako A Bocados saioa nabarmendu dute

Deia Top Talent Sariek Gabriela Uriartek eta Ander Gonzalezek aurkeztutako "A Bocados" saioa nabarmendu dute

Komunikazio saileko saria jaso du ETB2n zortzi denboraldi daraman saioak.
Zeintzuk dira beste herrialde batzuetako jaki ohikoak?

Zeintzuk dira beste herrialde batzuetako jaki ohikoak?

Gabon gaueko mahai berezia bat prestatu dute gaurkoan Biba Zuek! Saioan. Herrialde ezberdinetako jaki ezagunak ekarri dituzte. Jaki hauek ezagutu eta dastatu dituzte, Japoniatik Argentinara doazen zapore ezberdinak dastatuz.

Tolosako Miren Pagola harategiak irabazi du Euskal Herriko XXVI. Txistorra Lehiaketa

Tolosako Miren Pagola harategiak irabazi du Euskal Herriko XXVI. Txistorra Lehiaketa

Miren Pagola harategiaz gain, Ordiziako Pako Harategia (Olatzagutia), Jesus Mari Urdaitegia (Gernika), Felipe Bengoa (Melida), Carnicas Iriguibel (Huarte), Saijana Harategia (Burlata), Gesalaga (Zarautz) eta Haritz Arteaga (Donostia) ere saritu dituzte.

Milaka talo prestatuko dituzte talogileek datorren asteko San Tomas azokan

Milaka talo prestatuko dituzte talogileek datorren asteko San Tomas azokan

Lazkaoko Mari Karmen eta Milarekin izan gara, 40 urte daramatzatelako taloak egiten. Gutizia horretarako arto irina Aramako Ibares errotatik dakarte, egun, laugarren belaunaldiaren esku.

Zein da kontsumo lehenetsiaren eta iraungitze-dataren arteko desberdintasuna?

Zein da kontsumo lehenetsiaren eta iraungitze-dataren arteko desberdintasuna?

Aimar Mendezek Arkauteko Elikagaien Kanpusean egiten du lan. Elika Nekazaritzako elikagaien segurtasunerako fundazioaz aritu da eta elikagaien kontsumo lehenetsiaren eta iraungitze-dataren arteko desberdintasuna zein den azaldu digu.

Ezkurrarekin kafea egin daiteke?

Ezkurrarekin kafea egin daiteke?

Asier Bastarrika okina da, eta ezkur jakietan aditua ere. Mendian bizi da eta naturak ematen dituen elementuak lantzen ditu. Ezkurrarekin hamaika produktu egiten ditu, horien artean, ezkur kafea.

Injera Etiopiako ogi tradizionala dastatu dugu Donostiako Ethiopia-z jatetxean

Injera Etiopiako ogi tradizionala dastatu dugu Donostiako Ethiopia-z jatetxean

Donostian izan gara, Gros auzoan dagoen Ethiopia-z jatetxean. Bertan, Mesay Marinezek Etiopiako janariei buruz hitz egin digu, baita horiek nola prestatzen dituzten azaldu ere. Gainera, injera izeneko ogi tradizionala dastatzeko aukera izan dugu.

Euskal Herrian ekoizten diren gazta batzuen arteko aldeak azaldu dizkigu Maria Agirrek

Euskal Herrian ekoizten diren gazta batzuen arteko aldeak azaldu dizkigu Maria Agirrek

Gernikan izan gara, Mai-Onan. Maria Agirrerekin bildu gara eta Euskal Herrian ekoizten diren gaztei buruz hitz egin digu. Mota ugariren inguruan, baita horiek kontsumitzeko moduen inguruan ere.

Hilario Arbelaitz: ''Nik oso gustura egiten nuen lan, baina orain oso ondo bizi naiz''

Hilario Arbelaitz: ''Nik oso gustura egiten nuen lan, baina orain oso ondo bizi naiz''

17 urterekin hasi eta 52 urtez aritu da Hilario Arbelaitz Zuberoako sukaldeko suen artean. 2022ko abenduaren 31n erretiroa hartu zuen eta horrek zer ekarri dion kontatu digu.

Addictive lotus izeneko hanburgesa da Bilboko Gose Smash Burgerreko izarra

Addictive lotus izeneko hanburgesa da Bilboko Gose Smash Burgerreko izarra

Duela 2 urte ireki zen Gose Smash Burgers, Bilbon. Edurne Eibarrek eta Maria Martinezek Lotus gailetarekin egiten den hanburgesa erakutsi digute, bertako izarretako bat. 13 hanburgesa dituzte eta hilabetero bat sortzen dute.

Ahate albondigak Gasteizko 144 jatetxean

Ahate albondigak Gasteizko 144 jatetxean

Luis Angel Perez eta Haizea Soubiesen eskutik ezagutu dugu 144 jatetxea, Gasteizen. Aurten ireki da jatetxea eta plater eta koktelen arteko konbinaketak egiten dituzte. 144 konbinaketa lortu daitezke. Koktelen artean, Central Park da gehien eskatzen dena.

Espezialitateko kafearen ezaugarriak ezagutzen Gasteizko Trike Koffee Roastersen

Espezialitateko kafearen ezaugarriak ezagutzen Gasteizko Trike Koffee Roastersen

Ainhoa Oyangurenek espezialitateko kafe ezberdinak erakutsi dizkigu Gasteizko Trike Koffee Roasters dendan. Espezialitateko kafeen kontsumoa geroz eta handiagoa da Europan. Espezialitateko kafe ezberdinak daude zapore, jatorri eta klimaren arabera.

Almendrazko croissantak Santurtziko Izarra gozotegian

Almendrazko croissantak Santurtziko Izarra gozotegian

1996an ireki zen Izarra gozotegia Santurtzin, eta 2003an hartu zuen agintea Alberto Penasek. Ogia eta gozoak egiten dituzte, denak artisau-lanak, eta almendrazko croissantak dira gehien saltzen direnak. Nola egiten dituzten ikusiko dugu gaur.

Aritz eta Beñat Eizagirrek egiten duten Xarrondo esnea ezagutzen

Aritz eta Beñat Eizagirrek egiten duten Xarrondo esnea ezagutzen

Zumaiako anaiek esnekiak egiten dituzte euren behien esnearekin. Hasiera batean, esnea soilik saltzen zuten etxez etxe, baina 2021etik jogurtak eta gazta freskoa ere egiten dituzte. Eurek egindako janariarekin elikatzen dituzte behiak, eta ahalik eta modu ekologikoenean egiten dute lan.

Eskuernagako Candido Besa upategiko ardoak ezagutzen

Eskuernagako Candido Besa upategiko ardoak ezagutzen

Arabako Errioxako upategian 6 ardo mota egiten dituzte. Amarehuna izeneko ardoa da bereziena, mahats zaharrenekin egiten da eta prozesu osoa eskuz egiten dute. Ardoak Euskal Herrian saltzen dituzte baina batzuk Madrilera edo Bartzelonara bidaltzen dituzte.

Eskuernagako Candido Besa upategia ezagutzen

Eskuernagako Candido Besa upategia ezagutzen

Esti Besa eta Julen Gorroñok erakutsi digute Candido Besa upategia. Birraitonaren tradizioari jarraituz lantzen dituzte mahastiak. Teknologia berriak erabiltzen dituzten arren, lana eskuz eta modu tradizionalean egiten dute.

Andres Torresek Basque Culinary World Prize saria jaso du, elikagaien segurtasunaren alde egindako lanagatik

Andres Torresek Basque Culinary World Prize saria jaso du, elikagaien segurtasunaren alde egindako lanagatik

Torres gerrako korrespontsala izan zen sukaldari baino lehen, eta ia Hogeita hamar urte daramatza pobrezia gorrian bizi diren familiei laguntzen. Hogeita bost urtean izan da Global Humanitarioarekin (1999), Asia, Afrika eta Latinoamerikako hamar bat herrialdetan proiektuak garatzen dituen GKEarekin.

'Naiades' izeneko pintxoa, Euskal Herriko pintxorik onena

'Naiades' izeneko pintxoa, Euskal Herriko pintxorik onena

'Naiades' izeneko pintxoa da Euskal Herriko pintxorik onena eta Kanboko Terrae jatetxeko sukaldariek egiten dute. Hala iritzi diote Hondarribin egin den txapelketan.

Babarrunak prestatzeko 3 errezeta

Babarrunak prestatzeko 3 errezeta

Miriam Ortizen eskutik Tolosako babarrunak ohiko moduaz haratago zelan kozinatu ikusi ditugu. Falafel, hummus eta entsaladan jan daitezke. Gainera, errezetak laktosarik eta glutenik gabekoak dira.

Lehiaketa gastronomikoei buruz ikasten, Jon Peli Hormaetxerekin

Lehiaketa gastronomikoei buruz ikasten, Jon Peli Hormaetxerekin

13 urterekin irabazi zuen bere lehen saria Jon Peli Hormaetxek. Hogeita hamabost txapel irabazi ditu dagoeneko Bizkaiko hamaika txapelketatan. Semearekin edo emaztearekin joaten da txapelketetara.

Hanburgesak dastatzea du lanbide Algortako Jokinek

Hanburgesak dastatzea du lanbide Algortako Jokinek

Jokin San Jose hanburgesa dastatzailea da. Sare sozialetan probatzen zituen hanburgesei buruz pentsatzen zuena zabaltzen hasi zen, eta gaur egun horixe bihurtu du ogibide. Jatetxeei elikagaiei buruzko aholkularitza eta hanburgesa onak egiteko proposamenak ere egiten dizkie.

Olagarroa galiziar erara Bilboko Fume jatetxean

Olagarroa galiziar erara Bilboko Fume jatetxean

Hugo González sukaldariak Fume jatetxea ireki zuen abuztuan Bilboko erdigunean. Sukaldaritza tradizionala eta kalitatezkoa ditu oinarri. Plater arrakastatsuena olagarroa da eta Hugoren aiton-amonengandik jasotako errezeta erabiltzen jarraitzen dute.

Reese's txokolatina estatubatuarrari omenaldia, Galdakaoko Galanga gastrobarrean

Reese's txokolatina estatubatuarrari omenaldia, Galdakaoko Galanga gastrobarrean

Galdakaoko Uraburu golf zelaiaren barruan dago Galanga gastrobarra. Eunate Ganuza da honen jabea, eta Amaia Cabazos sukaldariaren errezeta erakutsi digu. Golfaz gain, futgolfa ere eskaintzen dute, golf makilekin barik futbol erara jokatzen dena.

Lander Cornago: ''Gure liburutegia espeziena da''

Lander Cornago: ''Gure liburutegia espeziena da''

Lander Cornago Arzak jatetxeko I+G saileko buruetako bat da. Urtero 30-35 plater berri sortzen ditu Arzak jatetxeko menuan sartzeko. Laborategi antzeko sukalde batean egiten du lan, 1.500 espeziatik gora dituela. 3 pertsonaren artean sortzen dituzte platerak, baina Elena Arzakek du azken hitza.

Lizagasar Sagartokixan sagarrari probetxurik handiena ateratzen zaio

Lizagasar Sagartokixan sagarrari probetxurik handiena ateratzen zaio

Elgoibarrera joango gara Lizagasar Sagartokixara. Bertan, zukua eta sagardoa nola ekoizten den erakutsi digute Ane Muninek eta Asier Lizarraldek.

Estatu Batuetako Reese's txokolatinari omenaldia, Galdakaoko Galanga Gastrobarrean

Estatu Batuetako Reese's txokolatinari omenaldia, Galdakaoko Galanga Gastrobarrean

Galdakaoko Uraburu golf zelaiaren barruan dago Galanga Gastrobar taberna. Eunate Ganuza da jabea eta Amaia Cabazos sukaldariaren errezeta erakutsi digu. Golfa eskaintzeaz gain, futgolf kirola ere eskaintzen da: golf makilekin jokatu beharrean, futbolean bezala jokatzen da.

Gasteizko ONest Café kafetegia ezagutzen

Gasteizko ONest Café kafetegia ezagutzen

Rafa Veitiak, Valeria Reinak eta Claudia Reinak osatzen duten familiaren kafetegia da ONest Café. Gosaltzeko tostadak eta gozoak dituzte, dendan bertan egindakoak. Kafea egiteko modu ugari erakutsi dizkigute, baita matcha te motak ere.

Erreboiloa parrillan, Zarauzko Olatugain Erretegian

Erreboiloa parrillan, Zarauzko Olatugain Erretegian

Jon Gurrrutxaga da Zarauzko malekoian dagoen Olatugain Erretegiaren jabea. Duela 4 urte ireki zuten erretegia. Batez ere arraina eta txuletoia ematen dituzte, parrilan prestatuta. Astegunetan ere badaukate menua.

Pasta freskoa eta kalitatezkoa, Bilbo erdiguneko Il Tortellino dendan

Pasta freskoa eta kalitatezkoa, Bilbo erdiguneko Il Tortellino dendan

Sara Caliari eta Unai Etxebarria Il Tortellino dendaren jabeak dira. Italiatik ekarritako jakintzarekin ireki zuten denda Bilbon. Italiako produktu ugari saltzeaz gain, etxeko pasta freskoa eta saltsak ere badaude dendan salgai, eta horrelakorik ezin da beste inon aurkitu.

Ba al zenekien porruaren hostoak ere jan daitezkeela?

Ba al zenekien porruaren hostoak ere jan daitezkeela?

Zarautzeko Ametsola etxalde ekologikoan azaldu dizkigu Julen Zulaikak porruaren onurak. Euskal gastronomian hain ezaguna den elikagaiak bitamina eta mineral asko ditu. Julenek Zarautz eta Orioko kontsumo taldeak eta merkatuak baliatzen ditu bere produktuak saltzeko.

Ion Garin: ''Umeak egun batez ikertzaile izatea pentsatu dugu''

Ion Garin: ''Umeak egun batez ikertzaile izatea pentsatu dugu''

Ion Garin eta Virginia Garcia Aranzadi Zientzia Elkarteko bazkideek Bihotz Berdeak programa aurkeztu dute. 12-15 urte bitarteko nerabeei zuzenduta dago, zientzia eta ingurumenaren arloak lantzeko helburuarekin. Informazio guztia eskuragarri, Aranzadiren webgunean.

Katxopoa prestatzen erakutsi digute Tolosako Alejandro Goya harategian

Katxopoa prestatzen erakutsi digute Tolosako Alejandro Goya harategian

Guztiz eraberrituta dago Tolosako Alejandro Goya harategia. Sukaldea gaineratu diote eta plater elaboratuak egiten dituzte bertan. Arrakasta handia dute bertako albondiga frijituek, baita Miguel Cruz harakinak prestatu digun katxopoak ere. Pausoz pauso nola egin duen ikusi nahi?

Aitor Garate, sukaldaria: Miamin aukera handiak daude, eta nik jatetxea ireki dut

Aitor Garate, sukaldaria: "Miamin aukera handiak daude, eta nik jatetxea ireki dut"

Aitor Garatek Edan izeneko jatetxea du Miamin, baina laster beste bat irekiko du Lur izenarekin. Esan digunez, Miamin dirua badago eta asko mugitzen da. Egun batean, pertsona batek telefono zenbakia utzi zion eta jatetxe bat irekitzea proposatu zion.
Jokin ‘Mi top burgers’: “Probatzen dudan guztia jatea gustatzen zait”

Jokin ‘Mi top burgers’: “Probatzen dudan guztia jatea gustatzen zait”

Instagramen ia 50.000 jarraitzaile ditu bizkaitar gazteak. Gastronomiaz gain, trikitixa ere maite du: 2019an Gaztea Maketa Lehiaketan parte hartu zuen, Jokin Trikitixa izenpean.
Pili Manterola: ''Erretiroa hartzen dudanean ez dut negarrik egin nahi, etapa disfrutatu nahi dut''

Pili Manterola: ''Erretiroa hartzen dudanean ez dut negarrik egin nahi, etapa disfrutatu nahi dut''

Pili Manterola sukaldaria Getariako Iribar jatetxeko arduraduna da. Bere egunerokoaz hitz egin du, eta sukaldaritzaren mundua nolakoa den azaldu digu. Jubilazioaz ere hitz egin du.

Ba al da posible ilustrazioa eta igeriketa nahastea?

Ba al da posible ilustrazioa eta igeriketa nahastea?

Eider Eibarrek eta Iskander Sagarminagak Kokoak.eus webgunea sortu zuten. Bertan, euren abenturak kontatzen dituzte, igeriketa ardatz izanda sortutako ilustrazioekin. Kokoak liburua ere argitaratu dute, Durangoko azokan eskuragarri.

Jatorri askotako tea eta kafea, Algortako Mimarte dendan

Jatorri askotako tea eta kafea, Algortako Mimarte dendan

Mimarte dendan pisuara saltzen dute tea eta kafea, eta salduenetakoak Etiopiako kafea, fruitudun teak eta detox teak dira. Gainera, dendan ontziteria eta apaingarriak erosteko aukera ere badago.

Amaia Elias, dekorazio emozionalaz: ''Bezeroei galdetzen diet: Nola nahi duzu bizi?''

Amaia Elias, dekorazio emozionalaz: ''Bezeroei galdetzen diet: Nola nahi duzu bizi?''

Pertsonaren bizimoduari egokitutako etxeak diseinatzen ditu Amaia Eliasek Amai Studion. Kolore, argi eta antolakuntzan oinarritutako dekorazio emozionala erabiliz, kolore eta argiek gure gorputzetan duten eragina aztertzen du.

Letxuga motei buruz ikasten, Hernaniko Karabeleko ekodendan

Letxuga motei buruz ikasten, Hernaniko Karabeleko ekodendan

Osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonekin egiten dute lan, eta euren produktua gertukoa da. Donostiako auzo batzuetan, Lasarten eta Hernanin bertan banatzen dituzte produktuak, kontsumo taldeen bitartez.

1 / 30 Hurrengoa

publireportaia

Publireportajea

  • CECOBIren kanpaina

    CECOBIren kanpaina.

CECOBIk Bizkaiko txikizkako harategien eta urdeaitegien sektorea bultzatzeko kanpaina abian jarri du

Bizkaiko Merkataritzako Enpresari Konfederazioak, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren eta Bizkaiko Harakin eta Urdai-saltzaileen Elkartearen (OKELBIZ) lankidetzarekin, "Zaintzen zaituzte, zaintzen zara" kanpaina jarri du abian.

  • Danborrada

    Danborrada

    San Sebastian egunaren azken albisteak eitb.eus-en.

  • Turismoa Euskadi

    Turismoa Euskadi

    Jarrai ezazu Euskal Herriko tokirik politenen azken ordua eitb.eus-en

  • Antxoak

    Antxoak

    Kantauriko antxoaren arrantza-kanpainari buruzko azken ordukoa, EITB Median.