Gasteizko jaiak 2024

1 / 14 Hurrengoa
Gasteizko hainbat txosnari espedientea zabaldu diete, Ama Zuriaren jaietan TicketBai ez erabiltzeagatik

Gasteizko "hainbat" txosnari espedientea zabaldu diete, Ama Zuriaren jaietan TicketBai ez erabiltzeagatik

Sistema indarrean sartu zenetik, Arabako Foru Ogasunak 64 espediente ireki ditu guztira, TicketBai ez aplikatzeagatik. Oraingoz, ez dute zehaztu zeintzuk eta zenbat diren espedientea egin dieten txosnak.
Festetan sexu-erasoengatik jarritako salaketak igo egin direla eta, erne jarraitzeko eskatu du Emakundek

Festetan sexu-erasoengatik jarritako salaketak igo egin direla eta, "erne" jarraitzeko eskatu du Emakundek

Gasteizko, Bilboko eta Donostiako jaietan izan diren sexu-erasoei buruzko datuak eman ditu gaur Emakumearen Euskal Erakundeak. Orotara, hiru hiriburuotan 19 salaketa jarri dira sexu-askatasunaren aurkako erasoekin lotuta.
Andre Maria Zuriaren jaietan izandako giro ona nabarmendu du Gasteizko alkateak

Andre Maria Zuriaren jaietan izandako giro ona nabarmendu du Gasteizko alkateak

Maider Etxebarriak adierazi du jaietako puntu beltza sexu-erasoak izan direla, eta Zeledonen lekukoa hartu duen Iñaki Kerejazuren estreinaldia nabarmendu du.
Zeledonen igoerak amaiera borobila eman die 2024ko Andre Maria Zuriaren jaiei

Zeledonen igoerak amaiera borobila eman die 2024ko Andre Maria Zuriaren jaiei

Zeledonen igoerak amaitutzat eman ditu Gasteizko jaiak, Arabako hiriburuko kaleak girotu dituzten 400 ekitaldi baino gehiago eskaini ostean.

Blusek eta neskek geldialdia egin dute jaietako azken kalejiran, lau eraso matxistak salatzeko

Blusek eta neskek geldialdia egin dute jaietako azken kalejiran, lau eraso matxistak salatzeko

Arabako hiriburuko mugimendu feministak zortzi eraso matxista salatu ditu elkarretaratze batean, jaiaren lehen bost egunetan. Oraingoz, bi bortxaketa salatu dituzte, eta Ertzaintzak ustezko erasotzaileetako bat atxilotu du, 21 urteko gizon bat.

Blusen eta Nesken Batzordeak bart gertatutako lau eraso matxista salatu ditu Gasteizen

Blusen eta Nesken Batzordeak bart gertatutako lau eraso matxista salatu ditu Gasteizen

Bestalde, Mugimendu Feministak zortzi eraso matxista salatu ditu jaien lehen bost egunetan.

21 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen, emakume bati sexu-erasoa egitea leporatuta

Biktimak salatu zuenez, erasoa abuztuaren 6an gertatu zen, Arabako hiriburuko Zabalgune auzoko etxebizitza baten trastelekuan.
Gasteizek agur esango dio gaur Zeledoni, sei eguneko jaien ostean

Gasteizek agur esango dio gaur Zeledoni, sei eguneko jaien ostean

Azken eguna iritsita, Zeledonen Igoerak ekarriko du Arabako hiriburuko jaien amaiera. Ekitaldi osoa, zuzenean, 00:30etik aurrera eitb.eus-en.
Jokin Altunak eta Beñat Rezustak irabazi dute 2024ko Andre Maria Zuriaren Torneoa

Jokin Altunak eta Beñat Rezustak irabazi dute 2024ko Andre Maria Zuriaren Torneoa

Ostegunean jokatutako finalean, Altuna III.ak eta Rezustak Iñaki Artola eta Ander Imaz hartu dituzte mendean, 22-13. Gorriak gehiago izan dira, eta garaipen argia eskuratu dute.

Bi emakumek sexu-erasoak salatu dituzte Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaietan

Bi emakumek sexu-erasoak salatu dituzte Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaietan

Udalak indarkeria matxista kasuei erantzuteko protokoloa jarri du martxan, eta elkarretaratzea deitu du ostiralerako, 11:00etan, Plaza Berrian.
Blusa eta neska beteranoek ekitaldiz beteriko agendarekin ospatu dute euren eguna

Blusa eta neska beteranoek ekitaldiz beteriko agendarekin ospatu dute euren eguna

Neska eta blusa beteranoen eguna dute ostegun honetan Gasteizko jaietan. Aurten ere, agerian geratu da adinak eta ondo igarotzeko gogoak ez dutela zerikusirik. Giro onez ospatu dute eguna hainbat gasteiztarrek.

Endika Saez de Adana, Zeledon Txiki ohia: ''Ikusten ari gara blusa kuadrillak neskez betetzen''

Endika Saez de Adana, Zeledon Txiki ohia: ''Ikusten ari gara blusa kuadrillak neskez betetzen''

Hiru urtez jarraian izan zen Zeledon Txiki Endika Saez de Adana, 1998, 1999 eta 2000. urteetan, hain justu. Ongi gogoratzen ditu orduko bizipenak. Bakarrik jardun zuen garai hartan, baina orain, Zeledon Txikirekin batera, Edurne ikus daiteke, gizartea eraldatzen doan adierazgarri.

Alazne eta Ioritz, Edurne eta Zeledon Txiki: ''Jendearen artetik pasatzea eta lagunak ikustea izan da onena''

Alazne eta Ioritz, Edurne eta Zeledon Txiki: ''Jendearen artetik pasatzea eta lagunak ikustea izan da onena''

Alazne Rubiok eta Ioritz Esperantzak 13 urte dituzte. Bata Gautarrak kuadrillakoa, bestea Txolintxokoa, Edurne eta Zeledon Txiki izan dira aurten. Emozioz beterik bizi izan dute esperientzia, eta senitartekoak asko hunkitu direla esan digute.

24 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen adingabe bati sexu erasoa egitea egotzita

Eraso matxista bart jazo da Andre Maria Zuriaren plazan. Gizonak ukituak egin dizkio neskatoari.
Txiki geratu da Andre Mari Zuriaren plaza Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera ikusteko

Txiki geratu da Andre Mari Zuriaren plaza Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera ikusteko

Etxeko txikienek hartuko dute protagonismo osoa gaurkoan. Hala, Edurneren eta Zeledon txikiren jaitsiera izan da eguerdian. Aurten Alazne Rubiok eta Ioritz Esperanzak haragitu dituzte pertsonaiok.

Jokin Altuna eta Beñat Rezusta Andre Maria Zuriaren Torneoko finalerako sailkatu dira

Jokin Altuna eta Beñat Rezusta Andre Maria Zuriaren Torneoko finalerako sailkatu dira

Altuna III.ak eta Rezustak, asteartean, txapelketako bigarren finalerdian, Javier Zabala eta Julen Martija menderatu dituzte, 22-15. Partidako lehen zatia parekatua izan bada ere, bigarrenean Altuna eta Rezusta argi nagusitu dira. Finala ostegunean jokatuko dute, eta EITBk zuzenean emango du.

Goitiberen 7. edizioak ikusmin ikaragarria sortu du Gasteizen

Goitiberen 7. edizioak ikusmin ikaragarria sortu du Gasteizen

Aurten 'Los Alegríos' koadrilak lasterketa dibertigarri hau antolatu du, helmugara onik eta osorik iristea helburu duena. Hala ere, Gautarrak kuadrillako blusa bat belaunean zauritu da, ibilgailua irauli ez dadin saiatu denean.

Zeledonen Jaitsieran Palestinako banderak debekatzeko saiakera salatu dute

Zeledonen Jaitsieran Palestinako banderak debekatzeko saiakera salatu dute

Palestinarekin Elkartasuna plataformatik adierazi dutenez, udal langileek eta udaltzainek plazako sarbideetan boluntarioek banatu zituzten paperezko banderatxo ugari konfiskatu zituzten. Gainera, pertsona bat identifikatu zutela ere salatu dute.
Gasteizko nesken eta blusen kalejira, barrutik: hauek dira kuadrillen berezitasunak

Gasteizko nesken eta blusen kalejira, barrutik: hauek dira kuadrillen berezitasunak

Gasteizko kuadrillen egun handian murgildu da Malen Altuna. Horietako bakoitzak furgoneta eta musika propioa du. Bideo honetan laburbildu ditugu ibilbide osoan zehar topatu dituen bitxikeriak. Itzela!

Miren Nogalesek omenaldi berezia egin dio Zeledoni: ''Banoa? Nork jasoko nau?''

Miren Nogalesek omenaldi berezia egin dio Zeledoni: ''Banoa? Nork jasoko nau?''

Bilboko Erriberan egon arren, Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiak gogoan ditu gure aurkezleak, eta gaurko saioa modu berezian abiatu nahi izan du. Alabaina, jaisteko orduan arazoak sortu dira, eta ez da hain erraza izan.

Artola eta Imaz, Andre Maria Zuriaren Txapelketako finalera

Artola eta Imaz, Andre Maria Zuriaren Txapelketako finalera

Artola eta Imazek 22 eta 11 irabazi diete Laso eta Albisuri 2024ko Andre Maria Zuriaren txapelketako lehen finalerdian.

Gasteizko neskek eta blusek lore eskaintza eta aurreskua egin diote Andre Maria Zuriari

Gasteizko neskek eta blusek lore eskaintza eta aurreskua egin diote Andre Maria Zuriari

Gasteizko jaietako egun handian, Egunsentiko Arrosarioak milaka fededun bildu ditu. Gainera, blusek eta neskek lore-eskaintza egin eta aurreskua dantzatu diote Gasteizko zaindariari.

Esne Beltzak agur esan dio Gasteizi

Esne Beltzak agur esan dio Gasteizi

Xabi Solano buru duen Esne Beltza taldea agur-biran murgilduta dago 17 urteko ibilbide baten ondoren, eta igande honetan Gasteizi agur esateko txanda izan da, Foruen Plazan eskainitako kontzertu jendetsu batean.

Lehertu da festa Gasteizen Zeledonen etorrerarekin

Lehertu da festa Gasteizen Zeledonen etorrerarekin

Zeledon berria, Iñaki Kerejazu, giro jendetsu eta eguzkitsuarekin estreinatu da, gasteiztar eta bisitari guztiei sei eguneko jaiaz gozatzeko deia eginez, errespetua ahaztu gabe.
Andre Maria Zuriaren jaietako pregoilaria izan da Elisa Rueda idazle, andereño eta aktorea

Andre Maria Zuriaren jaietako pregoilaria izan da Elisa Rueda idazle, andereño eta aktorea

Igande honetan Andre Maria Zuriaren jaiak abiatu aurretik, pregoia irakurri du ostiral honetan, Plaza Berrian, Elisa Rueda gasteiztarrak.

''Iñakiren momentua da, eta disfrutatzea da garrantzitsuena''

''Iñakiren momentua da, eta disfrutatzea da garrantzitsuena''

Gorka Ortiz de Urbinak 21 urte eman ditu Zeledon gorpuzten, eta gaur erreleboa emango dio Iñaki Kerejazu gasteiztar gazteari. Andre Maria Zuriaren jaiak hasteko ordu gutxi batzuk falta zirenean, biak elkartu ditugu, Zeledon berriak azken aholkuak jaso ditzan.

Gasteizko Txosna Batzordeak manifestazio jendetsua egin du TicketBai ezartzeko aginduaren kontra

Gasteizko Txosna Batzordeak manifestazio jendetsua egin du TicketBai ezartzeko aginduaren kontra

Alde Zaharrean hasi eta txosnaguneraino egin dute ibilbidea, eta bertan manifestu bat irakurrita eman diote amaiera mobilizazioari.

Dena prest Gasteizen, Andre Maria Zuriaren jaiei hasiera emateko

Dena prest Gasteizen, Andre Maria Zuriaren jaiei hasiera emateko

Arabako hiriburuak Zeledon berria izango du aurten, Iñaki Kerejazu, eta 400 ekitaldi baino gehiago izango dira abuztuaren 4tik 9ra.
Jaiez gozatzeko deia egin die herritarrei Maider Etxebarriak

Jaiez gozatzeko deia egin die herritarrei Maider Etxebarriak

Gasteizko alkateak Andre Mari Zuriaren jaiez errespetuz gozatzeko deia egin die gasteiztarrei eta bertaratzen direnei. (Jatorrizkoa gaztelaniaz).

Iñaki Kerejazu izango da Zeledon, aurten lehenengoz: ''Urduri eta gogotsu nago''

Iñaki Kerejazu izango da Zeledon, aurten lehenengoz: ''Urduri eta gogotsu nago''

Iñaki Kerejazu gasteiztarrak Gorka Ortiz de Urbinaren lekukoa hartuko du eta Zeledon izango da. Berarekin izan gara Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaien bezperetan nola dagoen jakiteko.

Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaietan murgilduko da EITB

Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaietan murgilduko da EITB

Zeledonen jaitsieraren emanaldia izango da abiapuntua, igande arratsaldean, ETB2n eta eitb.eus-en. Bezperan, urteroko txistulari kontzertuaz gozatu ahal izango da ETB1en. Radio Vitoria ere buru belarri murgilduko da, galdu ezineko hitzordua baita 90 urte beteko dituen irratiarentzat.
Gasteizko txistulari kontzertua, larunbat honetan ETB1en

Gasteizko txistulari kontzertua, larunbat honetan ETB1en

Hiriko jaiak direla eta, Gasteizko txistulari kontzertua eskainiko du ETB1ek larunbat honetan, 22:30etik aurrera.

Iñaki Kerajazuk lehen aldiz jaso ditu Zeledonen lanabesak

Iñaki Kerajazuk lehen aldiz jaso ditu Zeledonen lanabesak

Maider Etxebarria, Gasteizko alkateak, Iñaki Kerezaju Zeledon berriari eman dizkio lanabesak (aterkia eta ardo-zatoa). Kerajazuk Gorka Ortiz de Urbina ordezkatuko du, azken 23 urteetan Zeledon izandakoa.

Arabako Foru Aldundiak espero du txosnek TicketBAI erabiltzeko araua betetzea

Arabako Foru Aldundiak espero du txosnek TicketBAI erabiltzeko araua betetzea

"Araua betetzea besterik ezin dut espero", Esan du Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak. Esan duenez, foru aldundiak araua betetzen ez dutenak zigortzeko baliabideak ditu.

Andre Maria Zuriaren jaietarako motorrak berotzen hasi da Gasteiz

Andre Maria Zuriaren jaietarako motorrak berotzen hasi da Gasteiz

Hasi dira Andre Mari Zuriaren jairako txosnak muntatzen. Bestalde, Zeledon, Edurne eta Zeledon txiki ere prest dira dagoeneko San Migeleko dorretik Ama Zuriaren plaza zeharkatzeko.

Gasteizen txosnak jarriko dituzte, nahiz eta Aldundiarekin TicketBAI sistemaren inguruan akordiorik ez lortu

Gasteizen txosnak jarriko dituzte, nahiz eta Aldundiarekin TicketBAI sistemaren inguruan akordiorik ez lortu

Txosnen batzordeak abuztuaren 3an, larunbata, egingo den protestan parte hartzera deitu du. "Jai herrikoiak, gure izaeragatik, TicketBAIren aplikaziotik salbuetsita egon behar dugu", nabarmendu du berriro batzordeak.
Jaietan txosnarik ezingo dela jarri ohartarazi dute Gasteizko Txosnek, 'TicketBAI' sistema derrigorrezkoa bada

Jaietan txosnarik ezingo dela jarri ohartarazi dute Gasteizko Txosnek, 'TicketBAI' sistema derrigorrezkoa bada

Arabako Foru Aldundiak txosnetan 'TicketBAI' sistema jartzea derrigortzen die eta jarrera aldatzen ez badute aurtengo jaietan txosnarik ez dela egongo aurreratu dute. Hala, borondate politikoa eskatu diote Aldundiari.
Lau bikotek izango dituzte jokoan 2024ko Andre Maria Zuriaren torneoaren txapelak, Gasteizen

Lau bikotek izango dituzte jokoan 2024ko Andre Maria Zuriaren torneoaren txapelak, Gasteizen

Abuztuaren 5ean, Artola-Mariezkurrena eta Laso-Albisu arituko dira nor baino nor gehiago; hilaren 6an, Altunak eta Rezustak Zabala eta Zabaleta izango dituzte aurkari. Finala 8an jokatuko dute.

400 ekitaldi baino gehiago adin tarte guztietarako, Andre Maria Zuriaren jaietan

400 ekitaldi baino gehiago "adin tarte guztietarako", Andre Maria Zuriaren jaietan

Zozketa bidez, 100 gasteiztarrek balkoitik gozatu ahal izango dute txupinazoaz eta Zeledonen jaitsieraz. Herritarrek datorren igandera arte eman dezakete izena, bai udalaren webgunean, bai 010 telefonoan.
Emakundek eta Eudelek jaietan sexu-erasoak saihesteko jardunbide egokiak partekatu dituzte udalekin

Emakundek eta Eudelek jaietan sexu-erasoak saihesteko jardunbide egokiak partekatu dituzte udalekin

Jaiguneak inklusiboak eta indarkeriarik gabekoak izan daitezen lan egiteko konpromisoa hartu dute. Jaiak antolatzen hasten diren lehen unetik, emakumeentzako gune seguruak izan behar dutela nabarmendu dute.
1 / 14 Hurrengoa

  • Jaiak 2024

    Jaiak 2024

    Bizkaiko, Gipuzkoako, Arabako, Iparraldeko eta Nafarroako jai herrikoien albisteak eta bideoak eitb.eus-en