FesTVal Gasteiz 2024

1 / 3 Hurrengoa
Joseba Arguiñanok aitaren eskutik jaso du ''Sukalerrian'' saioari emandako FesTVal saria

Joseba Arguiñanok aitaren eskutik jaso du ''Sukalerrian'' saioari emandako FesTVal saria

Joseba Arguiñanok aitaren eskutik jaso du FesTVal jaialdiko saria, EITBren "Sukalerrian" saioagatik. Horren esentzia lurrari lotutako programa izatea dela esan du Josebak, eta Enara Olabarria zuzendariaren lana nabarmendu du.

EITBko izarrek distira egin dute Gasteizen FesTVal jaialdiaren itxieran

EITBko izarrek distira egin dute Gasteizen FesTVal jaialdiaren itxieran

FesTVal telebista jaialdiak amaiera galarekin amaitu du hamaseigarren edizioa, eta alfonbra laranjagatik igaro dira etxe honetako aurpegi ezagun ugari, "Sukalerrian" eta "Generación Porno" saio sarituetako protagonistak tartean.

MAKUSIrekin hitzordua asteazkenean, Gasteizen: haurrentzako jarduerak eta Potx eta Lotx pailazoen ikuskizuna

MAKUSIrekin hitzordua asteazkenean, Gasteizen: haurrentzako jarduerak eta Potx eta Lotx pailazoen ikuskizuna

Plaza Berrian egongo da MAKUSI gunea: 11:00etatik 15:00etara eta 18:00etatik 19:30era. 17:00etan hasiko da Potx eta Lotxen emanaldia. Aukera paregabea da haur eta gazteei zuzendutako euskarazko ikus-entzunezko edukien eskaintza zabalena duen unibertso digitalean murgildu eta plataforma ezagutzeko.
Emozioen festa dakar udazken honetan Euskal Telebistak

Emozioen festa dakar udazken honetan Euskal Telebistak

Estreinaldien artean ditugu "Ametsen Arbola" eta "Klik Belaunaldia" saioak. Alaitasuna eta irribarrea izango dira nagusi "Vaya Semanita"ren itzuleran, eta "Ztanda" eta "La Caza"ren denboraldi berriak ere emango ditu ETBk. Kirol arloan, Lehen Mailako futbolaren itzulera EITBra.
Albiste izango dira: Gobernu Kontseilua Lehendakaritzan, abuztuko langabezia datuak eta ETB FestVal jaialdian 

Albiste izango dira: Gobernu Kontseilua Lehendakaritzan, abuztuko langabezia datuak eta ETB FestVal jaialdian 

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Porno Belaunaldia eta Joseba Arguiñano Sukalerrian saioek saria jasoko dute aurten FesTVal jaialdian

"Porno Belaunaldia" eta "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioek saria jasoko dute aurten FesTVal jaialdian

"Gai konprometitu bati modu ausart eta serioan heltzeko" egindako lana aitortu nahi dio FesTValek "Porno Belaunaldia" programari; eta "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioren kasuan, berriz, Euskal Herriko gastronomiaz gozatzeko bestelako modu bat eskaintzeko gaitasuna.
Ekimen egitarau betea izango du EITBk FesTVal jaialdian, Gasteizen

Ekimen egitarau betea izango du EITBk FesTVal jaialdian, Gasteizen

Programen aurkezpenak, aurrestreinaldi eta jardunaldi profesionala egingo ditu irailaren 2tik 7ra bitartean izango den telebista jaialdian.
2024ko FesTVal jaialdiaren Madrilgo aurkezpenean egon da EITB

2024ko FesTVal jaialdiaren Madrilgo aurkezpenean egon da EITB

Erakundeetako eta ikus-entzunezko esparruko ordezkaritza zabala bildu da Alberto Chicoteren Puertalsol Terrazan egindako ekitaldian. EITBren izenean Gorka Garcia ETBko Programa eta Arte zuzendaria izan da, Alex Gibelalde PRIMERAN plataformako arduradunarekin batera.
EITBko aurkezleak FesTValeko alfonfra laranjan

EITBko aurkezleak FesTValeko alfonfra laranjan

Gasteizko telebista jaialdiaren 15. edizioko itxiera galara sartu aurretik Principal Antzokiaren atarian elkartutako jarraitzaileen babesa jaso zuten EITBko profesionalek.

TOKIKOMek EITB saria jaso du FesTVal jaialdian

TOKIKOMek EITB saria jaso du FesTVal jaialdian

Hamar urteko ibilbidearen aitortza egin dio EITBk TOKIKOM euskarazko toki komunikabideen bateraguneari. Euskarazko 76 komunikabidek osatzen dute sarea.

EITBko kiroletako taldeak FesTValeko sari berezia jaso du

EITBko kiroletako taldeak FesTValeko sari berezia jaso du

FesTVal jaialdiaren 15. edizioak EITBko kiroletako talde osoaren profesionaltasuna nabarmendu du eguneko kirol informazioa eskaintzeko eta euskal kirolari zabalkundea egiteko, baita emakumezkoek egindako kirolaren erakusleiho izateko ere.

EITBko kiroletako profesionalek FesTValeko sari berezia jaso dute

EITBko kiroletako profesionalek FesTValeko sari berezia jaso dute

Larunbat honetan izan den itxiera galan, halaber, TOKIKOM erakundeak jaso du EITB Saria. Ekitaldira EITBko ordezkaritza zabala joan da, estatu mailako telebista kateetako aurpegi ezagunekin batera.
EITBko hedabideetako aurpegi ezagunak FesTValeko alfonbra laranjatik igaro dira

EITBko hedabideetako aurpegi ezagunak FesTValeko alfonbra laranjatik igaro dira

Gasteizko FesTVal jaialdiaren itxiera ekitaldiaren aurretik, EITB Taldeko hainbat aurpegi ezagun alfonbra laranjan agertu dira. Aurten, EITBko kirol taldeko profesionalek jasoko dute sari berezia, eta TOKIKOM erakundeak, berriz, EITB Saria.

Udazkeneko programazioaren aurkezpena egin du ETBk Gasteizen

Udazkeneko programazioaren aurkezpena egin du ETBk Gasteizen

"Ztanda", "Lotsagabeak", "Bikote Bionikoa", "Zinea Zetaz", "Dinero a Saco", "Esta Casa Es Una Mina", "12 Líderes", "Oído Cocina", "La Caza: nada es lo que parece" eta "Quédate con Ane" saioen estreinaldiak, "Go!azen 10.0" eta "Mihiluze" berritua nabarmentzen dira.

EITBk La Caza: nada es lo que parece abentura reality berria aurkeztu du FesTValen

EITBk "La Caza: nada es lo que parece" abentura reality berria aurkeztu du FesTValen

Saio berria irailean estreinatuko da ETB2ko ordutegi nagusian eta 24 parte-hartzaile izango ditu. Juanma López Iturriagak aurkeztuko duen saioak zailtasun handiko probak egingo ditu Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroako toki ikusgarrietan.
EITBko kirol zerbitzuak eta TOKIKOM elkartea sarituko dituzte aurtengo FesTValen

EITBko kirol zerbitzuak eta TOKIKOM elkartea sarituko dituzte aurtengo FesTValen

Euskal Herriko tokiko hedabideen sareak jasoko du aurtengo EITB Saria, eta EITBko kiroletako lantaldeak, berriz, Gasteizko telebista jaialdiaren sari berezia.
Aurkeztu da Gasteizko FesTVal jaialdiaren aurtengo edizioa

Aurkeztu da Gasteizko FesTVal jaialdiaren aurtengo edizioa

EITBk bere programazioaren aurkezpena egingo du irailaren 4tik 9ra bitartean izango den telebista jaialdian.
FesTVal jaialdiaren Madrilgo aurkezpenean egon da EITB

FesTVal jaialdiaren Madrilgo aurkezpenean egon da EITB

Joan den ekainaren 8an egin zen ekitaldia, erakundeetako eta ikus-entzunezko esparruko ordezkaritza zabalarekin. EITBren izenean Unai Iparragirre ETBko zuzendaria egongo zen bertan.
ETBko aurkezleen estilismoa aztergai Jokin Ayerregaray moda adituarekin. Nork asmatu du eta nork ez Festvalen?

ETBko aurkezleen estilismoa aztergai Jokin Ayerregaray moda adituarekin. Nork asmatu du eta nork ez Festvalen?

Sare sozialetan 'Astindu Ganbara' kontuan modaz hitz egiten du Jokin Ayerregarayk. 15 egunetik behin moda aholkuak emango dizkigu "Hitzokei" saioan, eta modu ausartean hasi du atala; Festvalen EITBko aurpegi ezagunen janzkera aztertu du. Horrez gain, "Unisex" modaz ere aritu da.

Tupper Club, Irabazi Arte! eta EITBren 40. urteurrena saritu dituzte FesTVal jaialdian

"Tupper Club", "Irabazi Arte!" eta EITBren 40. urteurrena saritu dituzte FesTVal jaialdian

EITBk lehen aldiz eman du telebistan FesTVal jaialdiaren itxiera gala eta bertan hiru sari jaso ditu komunikazio taldeak: "Tupper Club" eta "Irabazi Arte!" saioak eta EITBren 40. urteurrena nabarmendu dituzte. Bestalde, Iñaki Gabilondo kazetariak jaso du urteroko EITB Saria.
Saria jaso du ''Irabazi Arte!'' telesailak FesTValen emakumeen ahalduntzea eta elkartasuna eragiteagatik

Saria jaso du ''Irabazi Arte!'' telesailak FesTValen emakumeen ahalduntzea eta elkartasuna eragiteagatik

EITBko "Irabazi Arte!" telesailak 2022ko CIMA FesTVal Berdintasun saria jaso du. Epaimahaikideek nabarmendu dutenez, emakumeen ahalduntzea eta emakumeen arteko elkartasuna sustatzen dituen telesail gaztea da.

FesTVal jaialdiaren itxiera gala

FesTVal jaialdiaren itxiera gala

Ilaski Serranok eta Diego Losadak aurkeztu dute FesTVal jaialdiaren itxiera gala, eta sari-banaketan EITB Mediako profesionalen ordezkaritza zabala bildu da.

EITBk hiru sari jaso ditu aurtengo FesTValen

EITBk hiru sari jaso ditu aurtengo FesTValen

EITBren 40. urteurrena dela eta, Euskal Irrati Telebistako hainbat saio eta profesional saritu ditu FesTVal jaialdiak. Aurtengo EITB saria, berriz, Iñaki Gabilondorentzat izan da.

'Batzen gaituzten emozioak' lelopean, hurrengo denboraldiko berrikuntzak aurkeztu ditu ETBk

'Batzen gaituzten emozioak' lelopean, hurrengo denboraldiko berrikuntzak aurkeztu ditu ETBk

Unai Iparragirrek 2022-2023 denboraldirako ETB1 eta ETB2 kanaletarako prestatutako programazioaren ildo nagusiak aurkeztu ditu, protagonistetako batzuk alboan dituela, Gasteizen, FesTVal jaialdiaren barruan.

Batzen gaituzten emozioen pantaila izango da ETB denboraldi berrian

Batzen gaituzten emozioen pantaila izango da ETB denboraldi berrian

Unai Iparragirrek 2022-2023 denboraldirako ETB1 eta ETB2 kanaletarako prestatutako programazioaren ildo nagusiak aurkeztu ditu, protagonistetako batzuk alboan dituela Gasteizen antolatutako FesTVal jaialdian.
''Naufragoak''eko lehiakideek FesTValeko alfonbra laranjan aurkeztu dute reality berria

''Naufragoak''eko lehiakideek FesTValeko alfonbra laranjan aurkeztu dute reality berria

"Naufragoak" abentura reality berria aurkeztu du EITBk FesTValen. Principal Antzokiko alfonbra laranjan bildu dira abentura berriaren protagonistak: lantaldea eta lehiakideak.

Naufragoak abentura reality berria aurkeztu du EITBk FesTValean

"Naufragoak" abentura reality berria aurkeztu du EITBk FesTValean

Karibe itsasoan galdu ondoren, bizirauteko erronka gogorrei aurre egin beharko dieten lehiakideen gorabeherak dakartza saioak. Irailaren 27an estreinatuko da ETB1en eta eitb.eus-en.
Datorren denboraldiko apustu nagusiak FesTValean aurkeztuko ditu EITBk

Datorren denboraldiko apustu nagusiak FesTValean aurkeztuko ditu EITBk

Telebista jaialdiko komunikabide anfitrioi gisa, presentzia nabarmena izango du EITBk jaialdi osoan eta datorren denboraldiko nobedade nagusienak aurkeztuko ditu, horien artean, ETB1eko "Naufragoak" abentura realitya. 
Iñaki Gabilondok jasoko du EITB Saria aurtengo FesTValean

Iñaki Gabilondok jasoko du EITB Saria aurtengo FesTValean

EITBk, FesTValeko hedabide anfitrioi moduan, Iñaki Gabilondo kazetariaren profesionaltasuna nabarmendu du Gasteizko telebista jaialdian ematen duen urteroko sari honekin.
''3 Ene Kantak'' saioaren denboraldi berria

''3 Ene Kantak'' saioaren denboraldi berria

Lagun berria izango dugu 4. denboraldi honetan "3 Ene Kantak" saioan. Dagoeneko ezagunak ditugun Argi, Antxus, Urbi, Astonauta eta Satorjatorri, Mintxo batuko zaie aurten.

Irabazi Arte! telesailak 2022ko CIMA TV FesTVal Berdintasun saria irabazi du

"Irabazi Arte!" telesailak 2022ko CIMA TV FesTVal Berdintasun saria irabazi du

Epaimahaiak nabarmendu du EITBko telesailak emakumeen ahalduntzea eta emakumeen arteko elkartasuna sustatzen dituela. Gasteizko telebista jaialdiaren itxiera galan jasoko dute saria, irailaren 10ean.
EITBren 40. urteurrena dela eta, leku berezia izango du aurtengo FesTVal jaialdian

EITBren 40. urteurrena dela eta, leku berezia izango du aurtengo FesTVal jaialdian

Irailaren 5 eta 11 bitartean, Gasteiz telebistaren eta ikus-entzunezkoen hiriburua izango da. Festval telebista jaialdiak bere izaera berreskuratu, eta ikusleak eta telebistako izarrak elkarren ondoan jarriko ditu.

EITBk FesTVal jaialdiaren itxiera ekitaldia emango du telebistan lehen aldiz

EITBk FesTVal jaialdiaren itxiera ekitaldia emango du telebistan lehen aldiz

Ostegun honetan aurkeztu da Gasteizen irailaren 5etik 11ra bitartean izango den telebista jaialdia.
EITB anfitrioi duen FesTVal jaialdiaren aurkezpena izan da Madrilen

EITB anfitrioi duen FesTVal jaialdiaren aurkezpena izan da Madrilen

Erakundeetako eta ikus-entzunezko esparruko ordezkaritza zabalarekin ospatu da ekitaldia eta EITBren izenean Unai Iparragirre ETBko zuzendaria egon da bertan.
''3 Ene Kantak''ek denboraldi berria aurkeztu du

''3 Ene Kantak''ek denboraldi berria aurkeztu du

"3 Ene Kantak" saioaren hirugarren denboraldia aurkezteko emanaldia eskaini dute Ene Kantak taldeko kideek Gasteizen. Ekitaldia FesTVal telebista jaialdiaren barruan egin da, Gasteizko Europa Biltzar Jauregian. Haurrei zuzendutako saioa ETB3 telebista katean eta eitb.eus-en izango da ikusgai.   

FesTVal jaialdiaren itxiera gala

FesTVal jaialdiaren itxiera gala

Ilaski Serranok, Diego Losadak eta Nieves Álvarezek aurkeztu dute FesTVal jaialdiaren itxiera gala, eta sari-banaketan EITB Mediako profesionalen ordezkaritza zabala bildu da.

EITBko albistegietako profesionalek FesTValeko sari berezia jaso dute

EITBko albistegietako profesionalek FesTValeko sari berezia jaso dute

Zuzeneko informazioaren aldeko apustu irmoagatik, erakutsitako zorroztasunagatik eta pandemiak bultzatutako egoera zailean egindako informazio-lanagatik lortu du saria EITB Mediak.

EITBko albistegietako profesionalek FesTValeko sari berezia jaso dute

EITBko albistegietako profesionalek FesTValeko sari berezia jaso dute

Aurten Diego Losadak, Ilaski Serranok eta Nieves Álvarezek aurkeztu dute FesTVal jaialdiaren itxiera gala, eta sari-banaketan Alejandro Echevarria Busqueti eman diote EITB Saria, telebistako enpresa alorrean nabarmendu den euskal profesionala.
ETBren programazioaren aurkezpena

ETBren programazioaren aurkezpena

'Kalea bizi/Vive la calle' lelopean, 2021-2022 denboraldian ETB1, ETB2 eta ETB3 kanaletarako prestatu duen programazioa aurkeztu du Euskal Telebistak Gasteizen, irailaren 3an.

1 / 3 Hurrengoa