Farmaziak

1 / 10 Hurrengoa
Ablitaseko farmaziak liburuak errezetatzen ditu sendagai modura

Ablitaseko farmaziak liburuak errezetatzen ditu sendagai modura

Nafarroako Ablistas herriko farmazia bat eta liburutegia ados jarri dira gaixoei ematen zaien botikarekin batera irakurketa bat gomendatzeko, liburu bat pilula bat bezain eraginkorra izan daitekeelako.

Ibon Mokoroa, farmazialaria: Hanketako usainari aurre egiteko formula sekretua dugu aitonaren garaitik

Ibon Mokoroa, farmazialaria: "Hanketako usainari aurre egiteko formula sekretua dugu aitonaren garaitik"

Sexu bidezko gaixotasunen inguruan ere hitz egin du Ibon Mokoroak. Era horretan, hurrengo eguneko pilularen eskaria asko igo dela nabarmendu du. Oinetako usainari aurre egiteko formula sekretua ere badute Mokoroa farmazian.
Farmazialariek eta fisioterapeutek balorazio positiboa egin dute Pradales eta Martinezekin egindako bileraz

Farmazialariek eta fisioterapeutek balorazio positiboa egin dute Pradales eta Martinezekin egindako bileraz

Osasun elkargoen ordezkaritza zabal batekin batzartu dira gaur lehendakaria eta Osasun sailburua. Bilera bukatuta, Farmazialarien eta Fisioterapeuten Elkargoak osasun ituna adosteko prest azaldu dira. Erizainen Elkargoak proposamena aztertzeke duela esan du, eta medikuenak ez du iritzirik eman.
Pradales lehendakaria osasun arloko ordezkariekin bildu da gaur

Pradales lehendakaria osasun arloko ordezkariekin bildu da gaur

Imanol Pradales lehendakaria, Alberto Martinez Osasun sailburuarekin batera, Euskadiko Medikuen, Farmazialarien, Fisioterapeuten eta Erizainen elkargo ofizialetako arduradunekin bildu da Ajuria Enean.

Izaro Oiarbide: ''Beltzarantzeko daukagun joera edo grina ez da batere sanoa''

Izaro Oiarbide: ''Beltzarantzeko daukagun joera edo grina ez da batere sanoa''

Larruazala eguzkitik babesteko aholkuak eman dizkigu Izaro Oiarbide farmazialariak "Biba Zuek!" saioan. Zer dira fototipoak, melanina, melanozitoak eta melanoma? Zein eguzkitako krema erabili behar dugu? Hainbat galdera erantzun ditu.

Osasun Ministerioak diabeteserako Metformina eta garatxoen aurkako Imunocare krema kendu ditu salmentatik

Osasun Ministerioak diabeteserako Metformina eta garatxoen aurkako Imunocare krema kendu ditu salmentatik

Sendagaien eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziaren ustez, eragindako loteek kalitate-akatsak dituzte, baina ez dute pazientearentzat berebiziko arriskurik.
Igor Horrillo: Morfina, digoxina, kodeina… sendabelarretan jatorria duten botikak dira

Igor Horrillo: "Morfina, digoxina, kodeina… sendabelarretan jatorria duten botikak dira"

EHUko Farmazia Fakultateko irakasleak azaldu digu nola, erauzten dituzten sendabelarretatik hainbat osagai aktibo, gero botikak egiteko. Kuku praketatik adibidez digoxina eratortzen dute bihotz gutxiegitasuna tratatzeko botika lortuz.
''Kasu gutxi batzuetan, buruko odol-jarioak sor ditzake''

''Kasu gutxi batzuetan, buruko odol-jarioak sor ditzake''

Ane Otaegui farmazialariaren hitzetan, ohikoaren barruan sartu behar da Botiken Europako Agentzia egiten ari den pseudoefedrinaren azterketa. Gaixotasun kardiobaskularrak dituztenek ezin dituzte botika horiek hartu, baina beraiei bestelako botikak ematen zaizkiela zehaztu du.

Europako 5 herrialdetan erabil daiteke Osakidetzaren errezeta elektronikoa

Europako 5 herrialdetan erabil daiteke Osakidetzaren errezeta elektronikoa

Portugal, Kroazia, Polonia eta Finlandian ez ezik, aurrerantzean Estonian ere erabili ahalko da errezeta elektronikoa.
Nazioarteko txertaketa zentroan agortuta daude herrialde exotikoetara joateko txertoak jartzeko hitzorduak

Nazioarteko txertaketa zentroan agortuta daude herrialde exotikoetara joateko txertoak jartzeko hitzorduak

Ekainean eta uztailean hitzorduak agortuta egon dira, eta baita abuztuan ere. Zentroa gainezka dagoela eta, askok farmaziara jotzen dute informazio eske.
Maskara dagoeneko ez da derrigorrezkoa osasun zentroetan, adinekoen egoitzetan eta farmazietan

Maskara dagoeneko ez da derrigorrezkoa osasun zentroetan, adinekoen egoitzetan eta farmazietan

Aldaketa indarrean sartu da, Espainiako Estatu Aldizkari Ofizialean argitaratu eta gero. Espainiako Gobernuak, gainera, covid-19ak eragindako osasun krisiaren amaiera onartu du.
Musukoa ez da derrigorrezkoa izango osasun zentroetan, adinekoen egoitzetan eta farmazietan

Musukoa ez da derrigorrezkoa izango osasun zentroetan, adinekoen egoitzetan eta farmazietan

Espainiako Gobernuak, gainera, covid-19ak eragindako osasun krisiaren amaiera onartu du. Derrigortasunaren amaiera aldizkari ofizialean argitaratzen denean sartuko da indarrean.
Osasun zentro, zentro soziosanitario eta farmazietan musukoak kentzea onartuko du gaur Espainiako Gobernuak

Osasun zentro, zentro soziosanitario eta farmazietan musukoak kentzea onartuko du gaur Espainiako Gobernuak

Betebeharra Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean bertan amaituko da. Neurriarekin amaitzen dira covid-19aren pandemiaren eztandarekin duela hiru urte baino gehiago ezarri ziren murrizketa guztiak.
Maskarak derrigorrezko izateari utziko dio, baina, zenbait kasutan gomendagarria izaten jarraituko du

Maskarak derrigorrezko izateari utziko dio, baina, zenbait kasutan gomendagarria izaten jarraituko du

Hiru urte baino gehiagoz beharrezkoa izan da musukoa jantzea osasun-.zentroetan, farmazietan eta adinekoen egoitzetan. Orain gomendio izango da arnas infekzioen sintomak daudenean. Paziente immunodeprimituak egon litezkeen lekuetan hala nola onkologia unitateetan edo ZIUetan eskatu ahal izango da.

Osakidetzaren osasun txartel digitala gaurtik aurrera egongo da erabilgarri

Osakidetzaren osasun txartel digitala gaurtik aurrera egongo da erabilgarri

Telefono mugikorrean ohiko txarteleko egiaztagiriak izateko aukera emango du, profesionalen aurrean identifikatzeko balioko du eta QR kodeak irakurtzeko gailuetan erabili ahalko da Euskadiko farmazia guztietan eta Arabako Unibertsitate Ospitalean.
Nolakoa da Osakidetzaren osasun-txartel digital berria?

Osasun Sailak konpondutzat jo ditu farmazietako errezeta elektronikoaren zerbitzuko arazo teknikoak

Osasun Sailak konpondutzat jo ditu farmazietako errezeta elektronikoaren zerbitzuko arazo teknikoak

Osakidetzak azaldu duenez, arazo horiek gorabehera, zerbitzua bermatuta egon da une oro, eta tratamendu farmakologikoak normaltasun osoz eman ahal izan dira.
Osakidetzako errezeta elektronikorako sistema bertan behera geratu da Euskadiko botiketan

Osakidetzako errezeta elektronikorako sistema bertan behera geratu da Euskadiko botiketan

80.000 errezeta jasotzen dira egunero Euskadin dauden 800dik gora botiketan. Kontingentzia sistema oso motel dabil eta botikarien lana bikoiztu egin da.

Botika falta larriagotzen ari da, eta horri aurre egiteko lege urratsak premiaz egin nahi dituzte Europan

Botika falta larriagotzen ari da, eta horri aurre egiteko lege urratsak premiaz egin nahi dituzte Europan

Europar Batasuneko 19 estatuk, horien artean handienek, botika faltari aurre egiteko berehalako neurriak eskatu dituzte. Gaia zertan den aztertu dugu Euskadi Irratiko "Faktoria"n, eta Saioa Domingo Arrasateko Ospitaleko farmazialariarekin ere hitz egin dugu botika faltaren eraginen berri izateko.
Hormonadun antisorgailuen albo ondorioen beldur, gero eta gutxiago dira pilula hautatzen duten gazteak

Hormonadun antisorgailuen albo ondorioen beldur, gero eta gutxiago dira pilula hautatzen duten gazteak

Botiketako profesionalek ikusi dutenez, pilula antisorgailuen salmentaren beherakadarekin batera, hurrengo eguneko pilulak gero eta gehiago saltzen dira. 60 urte baino gehiago dira metodo hori kaleratu zenetik, eta emakumeen askatasunerako ikono izandakoa gazteen artean gainbeheran dago orain.

Botikarekin pazienteen % 70 inguruk kontrolatua edukitzen dute epilepsia

"Botikarekin pazienteen % 70 inguruk kontrolatua edukitzen dute epilepsia"

Mundu osoan 50 bat milio pertsonak dute epilepsia. Neurologoen kontsultetan, burukomin eta dementziarekin batera, gehien ikusten den gaixotasunetako bat da. Marta Agundez neurologoarekin eta Leire Romerorekin hitz egin dugu. Leireri duela hilabete batzuk diagnostikatu zioten gaitza.
Industria farmazeutikorako 3D bioinprimagailua martxan jarri dute Gasteizen

Industria farmazeutikorako 3D bioinprimagailua martxan jarri dute Gasteizen

EHUk eta Tecnaliak martxan jarri duten bioinprimagailu honi esker, terapia pertsonalizatuak garatu ahalko dira pediatriaren eta zahartze osasungarriaren arloan, besteak beste.

Farmazia biltegia

Farmazia biltegia

Europako robotizatuena eraiki du Gipuzkoako Farmazia Banatzaileen elkarteak Zubietan.
Farmazietan gehien banatzen diren botikak

Farmazietan gehien banatzen diren botikak

Gehien kontsumitzen diren printzipio aktiboen zerrendan, lehenengo biak parazetamola eta omeprazola daude. Ondoren, antsietatea eta depresio arina tratatzeko antsiolitiko bat dator.
Farmazietan gehien kontsumitzen diren botikak

Farmazietan gehien kontsumitzen diren botikak

Parazetamola eta omeprazola daude gehien saldutako botiken zerrendan. Ondoren, lorazepam dator, antsietatea eta lo falta tratatzeko erabiltzen den medikamentua.

Orfidal (lorazepama) eta Efferalgan (parazetamola), farmazietara apurka heltzen diren botiken artean

Orfidal (lorazepama) eta Efferalgan (parazetamola), farmazietara apurka heltzen diren botiken artean

Farmazialariek malgutasuna eskatzen dute botikak emateko orduan, zerbait falta denean errezeta moldatu ahal izateko. Lierni Mendiaraz farmazialariak azaltzen duenez, ez da botikarik falta, baina eskasia nabaritzen dute.

23 urteko gizon bat atxilotu dute Donostiako farmazia batean lapurreta egiteagatik

Segurtasun Sailaren arabera, gezurrezko pistola bat erabili zuen saltzailea beldurtzeko eta bildutako dirua (400 euro baino gehiago) lapurtzeko.
Farmazia Golzarriko langileak EITB Maratoiarekin bat

Farmazia Golzarriko langileak EITB Maratoiarekin bat

Mungiako Farmazia Golzarriko langileek bat egin dute esklerosi anizkoitzaren ikerketaren aldeko 2022ko EITB Maratoiarekin. "Euritan dantzan" ibili dira guztiak.

Medikuntza eta farmaziako ia 1.900 espezialista ari dira parte hartzen Osakidetzako LEParen bigarren fasean

Medikuntza eta farmaziako ia 1.900 espezialista ari dira parte hartzen Osakidetzako LEParen bigarren fasean

Barne Medikuntza eta Psikiatria dira plaza gehien eskaintzen dituzten espezialitateak, 52 eta 28, hurrenez hurren.
Amoxizilina pediatrikoaren hornidura datozen egunetan berrezartzea espero du AEMPSek

Amoxizilina pediatrikoaren hornidura "datozen egunetan" berrezartzea espero du AEMPSek

Osasun Ministerioak ziurtatu du arazo teknikoak konpondu direla bi laborategietan, eta loteak merkaturatzen ari direla dagoeneko. Hori bai, ohartarazi du ekoizpen arazoak arnas infekzioen hazkundearekin batera etorri direla, eta horrek hornidura atzeratu dezakeela.
Haurrentzako gripearen aurkako sudur barneko txertoa laster helduko da farmazietara

Haurrentzako gripearen aurkako sudur barneko txertoa laster helduko da farmazietara

2 eta 17 urteko bitarteko adingabeei zuzendutako sudur barneko txertoa mintzagai izan dugu Miguel Angel Gastelurrutia Gipuzkoako Farmazialarien Elkarte Ofizialaren presidentearekin Radio Euskadiko "Crónica de Fin de Semana" irratsaioan.
Hurrengo eguneko pilula doakoa izango da emakume guztientzat frantziar Estatuan

Hurrengo eguneko pilula doakoa izango da emakume guztientzat frantziar Estatuan

Xedapena 2023 Gizarte Segurantzako aurrekontuetan jasoko da, eta gaur egungoa zabalduko du. Egun, adin txikiko neskek eska dezakete doan eta errezetarik gabe pilula hori.
Autodiagnosirako proba bateratuak: covida ala gripea?

Autodiagnosirako proba bateratuak: covida ala gripea?

Udazkeneko kanpainarako prestatzen hasi dira farmaziak; A gripea, B gripea eta koronabirusa hautemateko test konbinatuekin. Hala, gizabanakoek bereizi ahal izango dituzte patologia horiek eragindako sintomak eta ohiko hotzeritik eratorritakoak.
Modernak eta Pfizerrek egokitutako txertoak erabiltzea gomendatu du Sendagaien Europako Agentziak

Modernak eta Pfizerrek egokitutako txertoak erabiltzea gomendatu du Sendagaien Europako Agentziak

Modernak eta Pfizerrek euren txertoak moldatu dituzte, covid-19aren aldaera berriei aurre egiteko eraginkorrak izan daitezen, eta Sendagaien Europako Agentziak ontzat eman ditu.
Modernak Pfizer eta BioNtech salatu ditu ARNm patentea hausteagatik

Modernak Pfizer eta BioNtech salatu ditu ARNm patentea "hausteagatik"

Enpresa farmazeutikoak azpimarratu du ez duela "Cominarty", Pfizerrek eta BioNTechek koronabirusaren aurka garatutako txertoaren izen komertziala, kentzea bilatzen, ezta COVAX programak txertoaren banaketan laguntzeko konpromisoa hartu duen 92 herrialdeetako salmenten konpentsaziorik jaso ere.
Johnson & Johnsonek talko hautsen salmenta eten egingo du mundu osoan

Johnson & Johnsonek talko hautsen salmenta eten egingo du mundu osoan

Enpresaren esanetan, "erabaki komertziala" hartu dute talkoaren ordez arto-almidoia jartzeko haur-produktu horretan. Epe luzerako erabilera minbiziaren garapenarekin lotzen duten 38.000 demanda inguru jaso ditu farmazialariak.
Biolan enpresak Euskadin ekoiztutako antigenoen testak farmazietan saltzeko baimena lortu du

Biolan enpresak Euskadin ekoiztutako antigenoen testak farmazietan saltzeko baimena lortu du

Duela urte eta erdi eta Biolan Health euskal enpresak antigeno-test batzuk garatu zituen. Test horiek atzerriko enpresa pribatuei edo herrialdeei baino ezin izan zizkien saldu, baina ez zituen farmazietan merkaturatu, tramite burokratiko bat falta baitzen.

Ajearen kontrako pilulak jarri dituzte salgai Erresuma Batuan

Ajearen kontrako pilulak jarri dituzte salgai Erresuma Batuan

Sanferminen bezperan, hiriko botiketan erosle gehiago somatu dute datorren ajeari aurre egiteko erremedio bila. Hemendik aurrera badira erresakaren aurkako pilulak. Gaur, ajearen kontrako pilulak jarri dituzte salgai Erresuma Batuan.

Farmazia-industria: osasunaren eta errentagarritasunaren ekuazioan

Farmazia-industria: osasunaren eta errentagarritasunaren ekuazioan

Farmazia-industriak 1,3 bilioi dolarreko balioa erregistratu zuen 2021ean. Mozkin gehien eragin dituen sektoreetako bat da eta, pandemia betean, deabrutuenetakoa. Baina, era berean, ezinbestekoa da egungo bizi-kalitateari eusteko. Enpresa farmazeutikoez aritu gara Euskadi Irratiko "Faktoria"n.
Farmazia industriaren argi-ilunez, Faktorian

Farmazia industriaren argi-ilunez, "Faktoria"n

Sektorearen garrantzia ekonomikoaz arituko da Amaia Ormaetxea ekonomia kazetaria; ikerketa abiatzen dutenetik merkaturatzen duten arte egiten duten lanaz hitz egingo du Ibai Gonzalez Faes Pharmako erosketa zuzendariordeak. Eta Ugo Mayor Ikerbasque ikerlariaren jarduna ere batuko dugu saiora.
1 / 10 Hurrengoa

  • Sendagaien albisteak

    Sendagaien albisteak

    Farmazia industriaren ikerketen eta merkaturatutako sendagai eta botiken azken ordukoa gaur.