Ehuneko hori % 98,4raino igotzen da gutxienez 16 eta 74 urte bitarteko pertsona bat duten familien kasuan, Eustat Euskal Estatistika Erakundeak asteazken honetan zabaldutako datuen arabera.
Zerbitzuek eta Eraikuntzak izan dute bilakaera onena, % 2,2 eta % 1,5 igota; Industriak hazkunde apala izan du (% 0,7). Enplegu datuak positiboak dira, iazko epe berarekin alderatuta, % 1,6 hazi baita, eta 15.795 lanpostu sortu.
Udako hiru hilabeteotan 1,17 milioi turistak hartu dute ostatu EAEko hotel-establezimenduetan, eta gero eta handiagoa da atzerriko bisitarien portzentajea. Espainiako Estatutik etorritakoak, aldiz, ia % 3 egin dute behera.
Euskal Autonomia Erkidegoko hoteletan 911.049 gaualdi zenbatu dituzte aurtengo abuztuan. Gainera, iazko abuztuarekin alderatuta, gaualdiak % 1,6 igo dira.
Gaur da suizidioa prebenitzeko nazioarteko eguna. Izan ere, pentsamendu suizidei aurrea hartzea funtsezkoa da. Europar Batasunean, gazteen artean suizidioa da lehen heriotza eragilea.
Datu horiek 2023ko bigarren hiruhilekoarekin alderatuz gero, Euskal Autonomia Erkidegoko langabezia-tasak soilik hamarren bat egin du behera, % 7,6tik % 7,5era.
Gizonak baino emakume gehiago daude alargunduta eta dibortziatuta, Eustaten azken txostenaren arabera, eta aipatzekoa da ezkongabeen ehunekoa handiagoa dela hiriburuetan.
Urtero bezala, Eustatek 2023ko familia-gastuen inkestaren emaitzak argitaratu ditu. EAEko etxeetako etxeko batez besteko gastuetan oinarritutako datuak dira hauek.
Gizonek eta emakumeek zaintzan eta etxeko lanetan ematen duten eguneko denboraren arteko aldeak gutxieneko balioak lortu ditu 2023an, nahiz eta oraindik ere emakumeak izan alderdi horietan denbora gehien ematen dutenak.
Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleek 7,3ko nota jarri diote bizitzarekiko gogobetetzeari, zerotik hamarrera bitarteko eskalan, Eustatek egindako inkestaren arabera. Aurreko txostena 2018an egin zuten, eta orduan herritarrek 7,5ko puntuazioa eman zioten euren bizitzei.
2021eko azken datuen arabera, EBko batezbestekoaren gainetik geratu da EAE, baina Espainiako eta Frantziako Estatuen indizeen azpitik. Adierazle horrek berdintasunaren alorrean sei arlotan (Enplegua, Dirua, Ezagutza, Denbora, Boterea eta Osasuna) egindako aurrerapauso sozialak neurtzen ditu.
Hotelak, ostatuak, jatetxeak eta tabernak barne hartzen dituen sektoreak gora egin zuen langile kopuruan, 2021ean baino % 5,5 gehiago, zein negozio zifran (% 25,7).
Hazkunde begetatiboa negatiboa izan da Euskadin: 22 310 heriotza eta 8889 jaiotza. Heriotzetatik 35 urtebetetik beherakoak izan ziren, eta 440, berriz, 100 urtetik gorakoak. Heriotza-kausa nagusiak tumoreak eta zirkulazio-sistemako gaixotasunak izan ziren.
2023ko lehen hiruhilekoarekin alderatuta, BPGren hazkundea % 1,6koa izan da. Datorren ekainaren 7an, Eustatek BPGaren eta enpleguaren zenbatespen banakatuak argitaratuko ditu.
Hala ere, azken urtebeteko datuei erreparatuta, 17.800 landun gehiago izan dira, eta langabezia tasak ehuneko puntu bat egin du behera, % 8,9tik % 7,9ra.
2022ari dagokion Berrikuntzaren Inkestaren arabera, Gipuzkoako eskualde horretan enpresen % 42,1ek dute berrikuntza egiten duten 10 langile edo gehiago. Hiriburuan % 37koa da ehuneko hori.
Plazen % 30 izan zituzten beteta aurreko hilabetean, Eustaten arabera. Aipatzekoa da partikularrek kudeatutako etxebizitzak ez direla sailkapen honetan sartzen. Ifrentzuan, landa-ostatuetako sarrerak % 3,4 gutxitu ziren.
Opor garaian kenduta, sektoreak hazteko duen joera erakusten dute datuok. Sarreren herena atzerritik etorri dira, iazko sasoi berean baino % 8 gehiago.
Landetxeen kasuan, berriz, sarrerak 2022koak baino % 2,3 handiagoak izan dira. Gainera, atzerritarren gaualdi kopurua nabarmen hazi da bai apartamentu turistikoetan (% 26,5) eta landetxeetan (% 16,4).
Gainera, Ekonomia eta Ogasun Sailak adierazi duenez, Eustaten datuek erakusten dute euskal ekonomiaren hiru sektore garrantzitsuenek beren balio erantsia handitu dutela. Horrenbestez, hazkundea "orokorra" izan da, alegia, ez du jarduera baten edo bestearen momentu jakin on batek baldintzatu.
80,5 urteko bizi itxaropena dute gizonek —urtebete lehenago baino bi hamarren gutxiago— eta 86,1ekoa emakumeek —2021ean baino hiru hamarren gutxiago—. Covid-19aren pandemiak eta 2022ko bero boladak zerikusia izan dute horretan.