Euskara Eguna

1 / 5 Hurrengoa
Baionako urrezko domina jaso du Xarles Videgain euskaltzainak

Baionako urrezko domina jaso du Xarles Videgain euskaltzainak

Euskaltzain baionarrak euskararen atlasa osatu zuen, besteak beste, herriz herri milaka elkarrizketa eginda.

Eneko Sagardoy: ''Euskara sustatu nahian kontzeptu abstraktuak erabiltzen ditugu askotan''

Eneko Sagardoy: ''Euskara sustatu nahian kontzeptu abstraktuak erabiltzen ditugu askotan''

Abenduak 3an ospatzen da euskararen nazioarteko eguna. 'Bat, bi…ehun' ekitaldian egon  gara, euskara bultzatu zuten pertsonak  oroitu eta euskara omentzeko egindako ekitaldian.

Euskararen erabilera areagotzean jarri du azpimarra Imanol Pradales lehendakariak

Euskararen erabilera areagotzean jarri du azpimarra Imanol Pradales lehendakariak

"Euskarak guztion mugimendua behar du, guztiona delako euskara, hemen bizi eta lan egiten dugun guztiona, baita etorriko diren guztiona ere. Guztiok behar gaitu: euskaldunak, euskaldun izango direnak, eta baita ez direnak ere", gehitu du lehendakariak.

Hizkuntzaren ehuntze ariketa guztion ardura dela gogorarazi du Euskararen Nazioarteko Eguneko Manifestuak

Hizkuntzaren "ehuntze ariketa guztion" ardura dela gogorarazi du Euskararen Nazioarteko Eguneko Manifestuak

Bilboko Euskalduna jauregian egin den ekitaldian ekintzailetzak eta boluntarioen lanak euskararen biziberritzean izan duen ekarpena aitortu nahi izan dute. Eneko Sagardoy aktoreak gidatu du ekitaldia.
Euskararen erradiografia

Euskararen erradiografia

Herritarren % 12,6k soilik erabiltzen du euskara kalean. Gipuzkoan hitz egiten da gehien, % 31k, eta atzetik ditu, nahiko urrun, Bizkaia, Nafarroa, Ipar Euskal Herria eta Araba.

Deustuko Unibertsitateak giza mosaiko handi bat osatu du EUS letrekin Euskararen Eguna ospatzeko

Deustuko Unibertsitateak giza mosaiko handi bat osatu du EUS letrekin Euskararen Eguna ospatzeko

Aurten, Euskararen Nazioarteko Egunak 75 urte bete ditu, eta Deustuko Unibertsitateak bat egin du ospakizunekin. Hainbat jarduera antolatu ditu, euskarak unibertsitate-esparru guztietan aurrera egin dezan laguntzeko.

Hizkuntza harrera, euskarara aliatu berriak erakartzeko bide

Hizkuntza harrera, euskarara aliatu berriak erakartzeko bide

Hizkuntza harrera egoki batek euskarara herritar gehiago batzeko bidea zabal dezake. Hor dute begirada jarrita erakundeek zein euskalgintzako herri mugimenduek. Errealitate soziodemografiko berria hizkuntzara aliatuak batzeko aukera gisa ikusten dute.
Euskarara iristeko eta euskaraz jabetzeko bideak

Euskarara iristeko eta euskaraz jabetzeko bideak

Euskararen lurraldera iristen diren herritar berriei harrera linguistikoa ondo egitea ezinbestekoa da, hizkuntzaren biziberritzerako. Gaiaren garrantzia azpimarratu dute Laura Penagos aktore kolonbiarrak eta Idurre Eskisabel Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusiak.

EITBk bi estreinaldi dakartza Euskararen Egunean: zaharberritutako 'Tasio' eta 'Bizkarsoro'

EITBk bi estreinaldi dakartza Euskararen Egunean: zaharberritutako 'Tasio' eta 'Bizkarsoro'

Aurten 40 urte bete dituen Montxo Armendarizen filma ETB2n eta Josu Martinezen lana ETB1en emango dira. Horrez gain, Bilboko Euskalduna Jauregiko ekitaldi instituzionala zuzenean emango dute "Biba Zuek!" saioko kideek, 18:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.
Euskalgintzaren Kontseiluak larrialditik indarraldira jauzi egiteko deia egin du 2025ari begira

Euskalgintzaren Kontseiluak "larrialditik indarraldira" jauzi egiteko deia egin du 2025ari begira

Euskararen normalizazioa agenda politiko eta sozialaren "erdigunean" jartzea eskatu die erakundeei, eta eragile politiko eta sozialei. 2025 amaierarako mobilizazio handi bat iragarri du.
Euskararen Nazioarteko Egunaren 75. urtemugan, euskara gizarte kohesiorako elementu gisa aldarrikatu dute

Euskararen Nazioarteko Egunaren 75. urtemugan, euskara gizarte kohesiorako elementu gisa aldarrikatu dute

Hiru euskal administrazioetako eta euskalgintzako ordezkariak Baionan bildu dira gaur, Eusko Ikaskuntzak deituta, euskararen unibertsaltasunaren alde 1948an egindako aldarrikapenak berritzeko.
Udaberrian iritsiko da Euskaraldia, berrabiarazita, euskararen erabilera aktibatzeko xedez

Udaberrian iritsiko da Euskaraldia, berrabiarazita, euskararen erabilera aktibatzeko xedez

Maiatzaren 15etik 25era egingo da laugarren ekitaldia, ‘Elkar mugituz egingo dugu’ lelopean, baina egun horiez harago joango den mugimendua sortzea izango du helburu, “euskararen erabilera aktibatzeko prest dagoen jendea batu, trebatu, antolatu eta dinamika soziala” indartzea.
Iruñeko UNEDek jaso du 2023ko Nafarroako Urrezko Domina

Iruñeko UNEDek jaso du 2023ko Nafarroako Urrezko Domina

Foru Komunitateko kondekorazio nagusia emateko ekitaldia Kultura eta Kirol Departamentuaren egoitzan egin da. Maria Chivite presidentearen hitzetan, UNED "talenturako, topaketarako, inklusiorako eta aukerarako gunea da".

Euskararen garapen digitalean jarri du azpimarra aurtengo Euskararen Eguneko ekitaldi nagusiak

Euskararen garapen digitalean jarri du azpimarra aurtengo Euskararen Eguneko ekitaldi nagusiak

"Batu ditzagun ahotsak, eraldatu dezagun etorkizuna" lelopean ospatzen ari den egunak Gaitu kanpaina izan du ardatz. Tabakaleran igande eguerdian egin den ekitaldian, euskarak "mundu berri" honetan dituen erronkez eta horiei ekiteko beharraz aritu dira agintari eta adituak.
Euskararen Nazioarteko Egunak ospakizuna eta aldarria uztartuko ditu

Euskararen Nazioarteko Egunak ospakizuna eta aldarria uztartuko ditu

Aste osoan zehar Euskal Herri osoan antolatu diren ekitaldien bidetik, euskara babesteko, euskara ospatzeko eta euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatzeko dozenaka jarduera izango dira gaur ere, herri ekimenekoak nahiz erakundeek antolatutakoak.
EITBk bat egingo du beste behin Euskararen Nazioarteko Egunarekin

EITBk bat egingo du beste behin Euskararen Nazioarteko Egunarekin

Gaia hizpide izango dute EITBko hedabideetan. Gainera, Donostiako Tabakaleran egingo den ekitaldi instituzionala emitituko da eta "Erga Tibo Pum" podcasta estreinatuko da EITBPodkasten.
Gora euskara! (Mañeru)

Gora euskara! (Mañeru)

3 Ene Kantak saioko lagunek euskara ardatz hartuta Mañerura joan dira bertako laguntxoekin dantzatzera eta abestera. Ikuskizun ederra eskaini eta han batu diren umeak dantzan jarri dituzte. Gozatu!

Euskararen Eguna ospatzeko, euskara maite duten herritar atzerritar batzuk elkartu dira lehen aldiz

Euskararen Eguna ospatzeko, euskara maite duten herritar atzerritar batzuk elkartu dira lehen aldiz

Jatorri kanpotarra duten eta gurean bizi diren gizon-emakume hauek lehen aldiz elkar ezagutu dira. Euskaraz hitzegiteak mundu berri bat zabaldu die guztiei. Datorren urtean elkarte modura ospatu nahiko lukete Euskararen Eguna.
Euskararen Legea aurrera ateratzeko lan egin zutenei omenaldia egin diete Gasteizko Europa Jauregian

Euskararen Legea aurrera ateratzeko lan egin zutenei omenaldia egin diete Gasteizko Europa Jauregian

Euskal erakundeetako ordezkariak eta euskalgintzako eragileak bertan izan dira, Iñigo Urkullu lehendakaria buru zutelarik. Legea aurrera atera zutenen ausardia azpimarratu du Urkulluk, ikuspegi sentiberatasun eta joera ezberdinekoak lankide bihurtzeko ausardia izan zutelako.

Euskara irakas-hizkuntza izatea eskatu dute Kontseiluak eta ehunka profesionalek

Euskara irakas-hizkuntza izatea eskatu dute Kontseiluak eta ehunka profesionalek

"Euskal kultura ardatz izango duen euskal curriculuma" nahi dute, eta hezkuntza ez-arautua "osorik euskaraz garatzea".
Euskararen hazkunde eredugarria azpimarratu du Urkulluk, eta erronken aurrean ausardia aldarrikatu du

Euskararen "hazkunde eredugarria" azpimarratu du Urkulluk, eta erronken aurrean "ausardia" aldarrikatu du

Duela 40 urte Euskararen Legea "landu, onartu eta bideratu zutenen ausardi demokratikoa" goraipatu du lehendakariak, Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, Gasteizko Europa Jauregian egindako ekitaldian.
Euskararen etorkizunerako giltzarria adostasuna dela ondorioztatu du EAJk

Euskararen etorkizunerako giltzarria adostasuna dela ondorioztatu du EAJk

EAJren Euzkadi Buru Batzarrak ohar baten bidez adierazi duenez, autogobernuaren eskutik, "euskal herritarron ezinbesteko kontzientzia eta ekimena oinarri hartuta, milaka urteko bere historian ezagutu duen aurrerabiderik sendoena" izan du euskarak.
Euskararen alde adostasun berriak eraikitzeko unea dela aldarrikatu du EH Bilduk

Euskararen alde adostasun berriak eraikitzeko unea dela aldarrikatu du EH Bilduk

Beharrezkoak diren "jauzi politikoak" hiru dira, ezker independentistaren esanetan, hala nola, Nafarroako zonifikazioa ganditzea, Euskararen Lege berria osatzeko prozesuari ekitea eta burujabetza politikoaren alde indarrak biltzea, euskararen etorkizuna bermatu dadin.
Miren Dobaran: Maratoia dugu aurretik; mundu globalizatuan hizkuntza gutxitua izanik ezin dugu lokartu

Miren Dobaran: "Maratoia dugu aurretik; mundu globalizatuan hizkuntza gutxitua izanik ezin dugu lokartu"

Miren Dobaran Hizkuntza Politikarako sailburuordeak Goiz Kronikan esan ditu hitzok Euskararen Legeak 40 urte betetzen dituenean. Euskaraldiaren inguruko balorazioa ere egin du. Etorkizunari begira ditugun erronkak ere aipatu ditu Dobaranek.
Euskaraldiaren balorazio positiboa egin dute koordinatzaileek

Euskaraldiaren balorazio positiboa egin dute koordinatzaileek

Euskaraldiaren koordinatzaileak pozik agertu dira aurtengo parte hartzearekin eta bihartik aurrera hizkuntza-ohiturak aldatzen jarraitzeko dei egin die herritarrei.
Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko programazio berezia EITBn

Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko programazio berezia EITBn

Euskararen Eguneko ekitaldi instituzionala ikusgai izango da 15:00etatik aurrera; gauean, "New Yorketik mundura euskaraz" saio berezia eta euskara eta musika uztartuko dituen "Oholtzan" saioa eskainiko dira.
Euskaraldian parte hartzeko deia egin dute hainbat eragilek

Euskaraldian parte hartzeko deia egin dute hainbat eragilek

Euskaraldia hasteko hamar egun falta direnean, ariketa sozialean parte hartzeko deia egin dute ekimenaren antolatzaileek eta gizarteko arlo ezberdinetako hainbat lagunek Donostiako San Telmo museoan egindako agerraldian. Aurtengoa ere, "masiboa" izango dela ziurtatu dute.

Korrikaren historia: ibilbideak eta leloak

Korrikaren historia: ibilbideak eta leloak

Korrikaren 22. edizioak Amurrio eta Donostia lotuko ditu. Martxoaren 31n abiatuko da Arabako herri horretatik, eta apirilaren 10ean amaitu, Gipuzkoako hiriburuan. Aurtengo leloa: "Hitzekin".
EITBren egoitzan egin den ekitaldi nagusian, euskararen erabilpena sustatzeko deia egin da

EITBren egoitzan egin den ekitaldi nagusian, euskararen erabilpena sustatzeko deia egin da

Ekitaldi nagusia EITBren Bilboko egoitzan egin da, lehendakaria buru zela. Kirola eta euskara izan dira ekitaldiaren ardatz nagusiak

Euskara talde lana da lelopean, beste behin bihotzetik ezpainetara eramateko eskatu dute

"Euskara talde lana da" lelopean, beste behin bihotzetik ezpainetara eramateko eskatu dute

Kirola eta euskara izan dira ardatz nagusiak ekitaldian. Realaren euskara plana ezagutzera eman dute esaterako, edo Eibar taldeak zer nolako inplikazioa duen euskararekin. Etxe abeslari berriztarraren musikak alaitu du ekitaldia, eta Getari Etxegarai aktoreak umore puntua jarri dio.
Andres Urrutia, Euskaltzainburua: ''Etengabeko aldaketan ari gara eta egokitu egin behar gara''

Andres Urrutia, Euskaltzainburua: ''Etengabeko aldaketan ari gara eta egokitu egin behar gara''

Euskaran Nazioarteko Eguna dela eta, 'Ahoz Aho' berezia prestatu dugu, eta besteak beste, Andres Urrutia Euskaltzainburua elkarrizketatu du Ilaski Serranok.

Imanol Alguacil: ''Gaur gure eguna da; jarraitu dezagun euskara zabaltzen''

Imanol Alguacil: ''Gaur gure eguna da; jarraitu dezagun euskara zabaltzen''

Realeko entrenatzaileak euskaldun guztiak zoriondu nahi izan ditu Euskararen Egunean, Real Madrilen aurkako partida dela eta izan duen prentsaurrekoan.

Mundu osoko euskara ikasleek, irudimena eta internet tarteko, lotura bizia sortzen dute Euskal Herriarekiko

Mundu osoko euskara ikasleek, irudimena eta internet tarteko, lotura bizia sortzen dute Euskal Herriarekiko

Euskara ikasleek gaur egun Internet bidez ekarpen handiak egiten dizkiote euskarari. Helsinkin, Finlandian, adibidez, Youtubeko umorezko esketxak egiten dituzte eta Boisen, irratia.
Hainbat ekitaldi ospatuko dira egun guztian zehar Euskararen Eguna ospatzeko

Hainbat ekitaldi ospatuko dira egun guztian zehar Euskararen Eguna ospatzeko

Arratsaldean Eusko Jaurlaritzak ekitaldi instituzionala egingo du EITBren Bilboko egoitzan. Zuzenean ikusi ahal izango da ETB1en eta eitb.eus-en.
Jatorri atzerritarra duten euskara ikasleei harrera egin diete Gipuzkoako Foru Aldundian

Jatorri atzerritarra duten euskara ikasleei harrera egin diete Gipuzkoako Foru Aldundian

Gaurko ekitaldiaren bitartez, egiten ari diren ahalegina eskertu, eta euskara integraziorako tresna dela azpimarratu nahi izan dute.
'Go!azen 8.0' telesaileko aktoreek Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat egin dute!

'Go!azen 8.0' telesaileko aktoreek Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat egin dute!

Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, 'Go!azen 8.0' telesaileko aktoreek euskara erabiltzeko eta gure hizkuntzaz gozatzeko deia egin digute.

''Jardutea''

''Jardutea''

Jardutea. Hori euskarak behar duena. Abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna, izanik, Maddalen Arzallusek horixe hartu du ardatz bere kantua osatzeko.

Nondik gatozen gogoan daukanari aurrerapausoak eman ditugula irudiko zaio, egunerokoan dagoenari agian ez

"Nondik gatozen gogoan daukanari aurrerapausoak eman ditugula irudiko zaio, egunerokoan dagoenari agian ez"

Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuak gogoratu du EAEko herritaren % 55ek ez dakiela euskara; % 23ak, inoz baino gehiagok, ikasi egin duela eta % 22k nolabaiteko atximendua duela.

'Ezina Ekinez Egina' saio berezia gaur gauean, ETB1en

'Ezina Ekinez Egina' saio berezia gaur gauean, ETB1en

Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, 'Ezina Ekinez Egina' saio berezia eskainiko du ETB1ek gaur gauean, Gaizka Arangurenek aurkeztuta, 22:00etan.

Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat egingo du EITBk

Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat egingo du EITBk

EITBko hedabideek eduki bereziak prestatu dituzte abenduaren 3rako. Halaber, EITBk Eusko Jaurlaritzak antolatutako ekitaldi instituzionala hartuko du bere Bilboko egoitzan.
1 / 5 Hurrengoa

  • Euskara albisteak

    Euskara albisteak

    Euskadin, Nafarroan eta Iparraldean euskara egoerari buruzko azken berriak.