Euskal Zinema

1 / 30 Hurrengoa
Sara Fantova, Izibene Oñederra eta Julio Medem zinemagileen lanek aitorpena jaso dute Malagan

Sara Fantova, Izibene Oñederra eta Julio Medem zinemagileen lanek aitorpena jaso dute Malagan

Malagako Zine Jaialdia hiru euskal zinemagileren lanak aitortu ditu. Sara Fantovak aipamen berezia jaso du 'Jone, batzuetan' lanagatik, baita Izibene Oñederrak ere 'Etorriko da (eta zure begiak izango ditu)' lanagatik. Julio Medemek publikoaren saria jaso du '8' lanagatik.
Asier Urbietak ''zer egingo zenuke zuk?'' galdetzen digu ''Faisanen irla'' bere lehen film luzean

Asier Urbietak ''zer egingo zenuke zuk?'' galdetzen digu ''Faisanen irla'' bere lehen film luzean

Asier Urbietaren opera prima Malagako Jaialdian estreinatuko da. Laida (Jone Laspiur) eta Sambou (Sambou Diaby) bikotearen istorioa kontatzen du. Paseatzen ari den bitartean, bi migratzaile Bidasoa ibaia igerian zeharkatzen ikusten ditu. Batek uretara salto egingo du eta besteak ez.

EITBk 9,5 milioi inbertitu zituen iaz ekoizpen zinematografiko eta fikzio seriatuetan

EITBk 9,5 milioi inbertitu zituen iaz ekoizpen zinematografiko eta fikzio seriatuetan

% 71,3 (6,7 milioi euro) euskarazko ekoizpenetara bideratu zen. EITBk 95 proiektu jaso zituen eta 37 onartu ziren (16 euskaraz). Atarian dugun Malagako Zinemaldian EITBren partaidetza duten fikziozko 3 filmek hartuko dute parte Sail Ofizialean: 'Jone batzuetan', 'Faisaien irla' eta 'Los aitas'.
Ramon Agirre: ''Euskal zinemak diskriminazio positiboa behar du, konplexurik gabea''

Ramon Agirre: ''Euskal zinemak diskriminazio positiboa behar du, konplexurik gabea''

Argi du Ramon Agirre aktoreak euskal zinema euskaraz egindakoa dela, eta loraldiaz hitz egiten denean, erratuta gabiltzala. Erakundeek bultzatu behar dute, eta zinemaren institutu batek urteko produkzio kopuru bat adostu beharko luke. Lanean euskarari ematen dio lehentasuna.

''El casoplon'' filmaren trailerra, erritmo biziko komedia familiarra

Joaquin Mazonen filmak helduen gaiak jorratzen ditu ikuspegi komiko batetik: helburu sozialak, ekonomikoki aurrera egiteko nahia, txikienei transmititzen dizkiegun balioak, etab. EITBk parte hartu du filmean.

''Una ballena'' filma, Pablo Hernandoren lan berria

Euskal zinemagileak Ingrid Garcia-Jonsson, Ramon Barea eta Kepa Errasti protagonista dituen thriller noir bat sinatu du. Hernandok enkargu berezi bat jasotzen duen soldatapeko hiltzaile bakarti baten istorioa aurkezten du.

Ivan Miñambres produktore portugaletetarrak zazpi Goya ditu jada, eta bigarren euskal herritar sarituena da

Ivan Miñambres produktore portugaletetarrak zazpi Goya ditu jada, eta bigarren euskal herritar sarituena da

Kongon gerrillak bortxatutako emakumeen bizipenak lehen lerrora ekarri ditu "Semillas de Kivu" dokumental laburrak. Larunbat gauean lortutakoa zazpigarren Goya da Miñambresentzat. Atzoko ospakizunen ostean, ETBrekin hitz egiteko tartea hartu du Bilbon duen estudioan.

''Euskadiri eta gure haurtzaroari buruzko pelikula batekin Goya irabaztea ikaragarria izan da''

''Euskadiri eta gure haurtzaroari buruzko pelikula batekin Goya irabaztea ikaragarria izan da''

Arantxa Echevarria zinemagileak zuzendutako "La infiltrada" filmak bi Goya sari irabazi ditu: film onenarena eta emakumezko aktore onenarena (Carolina Yuste). Talentuak adinik ez duela erakutsi du bilbotarrak; izan ere, 50 urterekin zuzendu zuen bere lehen film luzea.

Arantxa Echevarria: ''Zelako ezustekoa eman duen gidoiak!''

Arantxa Echevarria: ''Zelako ezustekoa eman duen gidoiak!''

Zinemagile bilbotarrak zuzendutako "La infiltrada" pelikulak film onenaren saria irabazi du, "El 47" lanarekin batera. Lehenengoz partekatu dute film onenaren Goya saria bi lanek.

Alberto Iglesias: ''Almodovarrekin gogor lan egiten dugu, eta asmakuntza berriak ateratzera eramaten gaitu''

Alberto Iglesias: ''Almodovarrekin gogor lan egiten dugu, eta asmakuntza berriak ateratzera eramaten gaitu''

Alberto Iglesias konpositore donostiarrak irabazi du Goya saria hamabigarren aldiz, oraingoan Pedro Almodovarrek zuzendutako "La habitación de al lado" filmaren musikagatik.

Ivan Miñambres: ''Talde osoak larrua utzi du Kongon dokumental hau filmatzeko. Bejondeiela!''

Ivan Miñambres: ''Talde osoak larrua utzi du Kongon dokumental hau filmatzeko. Bejondeiela!''

Ivan Miñambres portugaletetarrak film labur dokumental onenaren Goya saria irabazi du bere lantaldearekin batera, "Semillas de Kivu" lanagatik. Horretan, baliabide naturalak dauden eremuetan nagusi diren Kongoko talde gerrillarien indarkeria jasaten duten emakumeen errealitate gordina erakusten da.

Karmele Soler: ''Oso pozik nago, batez ere film honengatik jasotzeagatik''

Karmele Soler: ''Oso pozik nago, batez ere film honengatik jasotzeagatik''

Karmele Solerrek makillaje eta ile-apainketa onenaren Goya saria irabazi du "Marco" filmagatik, Sergio Perez Berbel eta Nacho Diazekin batera.

2025eko Goya Sarien alfonbra gorria

2025eko Goya Sarien alfonbra gorria

Espainiako Zinema Akademiaren Goya Sarien 39. edizioa hartu du Granadak larunbat honetan. Euskal zinemagintzak 33 izendapen izan ditu.

EITB Goya sarietan

EITB Goya sarietan

EITBko ordezkariek harrera egin diete izendatutako pelikulen ekoiztetxeetako kideei eta sektoreko euskal ordezkariei.

EITBk euskal zinemarekin batera ospatu du Goya sarien festa handia Granadan

EITBk euskal zinemarekin batera ospatu du Goya sarien festa handia Granadan

Zinema Akademiak joan den larunbatean egindako galaren aurretik, EITBk harrera egin die bertara joandako ikus-entzunezko euskal sektoreko ordezkariei.
Goya sarietako euskal izendatuak eta zinemagintzako ordezkariak bildu ditu EITBk ekitaldi batean

Goya sarietako euskal izendatuak eta zinemagintzako ordezkariak bildu ditu EITBk ekitaldi batean

Urduritasunez eta egindako lanaz harro elkartu dira euskal izendatu gehienak EITBk antolatutako koktelean. Euskal zinemagintzak 33 izendapen jaso ditu, eta larunbat gau honetan emango dute jakitera Goya sarien palmares osoa.

Zeintzuk dira ezinbesteko hitzorduak Goya sariak banatu aurretik?

Zeintzuk dira ezinbesteko hitzorduak Goya sariak banatu aurretik?

Xabier Doncel eitb.eus-eko kazetariak Granadatik kontatu digu zeintzuk diren hitzordu nagusiak, bihar gauean Goya sariak banatu aurretik.

Euskal zinema, Granadara begira

Euskal zinema, Granadara begira

Zinemaren Espainiako Akademiak Goya sariak banatzeko ekitaldia egingo du larunbatean, Granadan. Guztira, sarietarako 33 izendapen bildu dituzte euskal film eta profesionalek.
Borja Cobeaga donostiarraren 'Los Aitas' filma martxoaren 21ean estreinatuko dute zinema-aretoetan

Borja Cobeaga donostiarraren 'Los Aitas' filma martxoaren 21ean estreinatuko dute zinema-aretoetan

Quim Gutierrez, Juan Diego Botto eta Ramon Barea dira aitatasunari buruzko komedia kutsuko film luze honen protagonistak.
''Sacamantecas'' filmaren errodajean izan gara

''Sacamantecas'' filmaren errodajean izan gara

David Perez Sañudok zuzentzen du XIX. mendeko Arabako emakumeen hiltzaile beldurgarriari buruzko filma. Filma nagusiki euskaraz izango da.

Bederatzi euskal film, Gasteizko Zinemastea jaialdiaren 41. edizioan

Bederatzi euskal film, Gasteizko Zinemastea jaialdiaren 41. edizioan

"La infiltrada", "Marco", "Soy Nevenka", "Una ballena", "Nina", "Azken erromantikoak"… Bederatzi film proiektatuko dituzte, Vital Fundazioa Kulturunean, 3 euroko prezioan.
Ikusi, primizian, ''Nosotros'' Helena Tabernaren film berriaren trailerra

Ikusi, primizian, ''Nosotros'' Helena Tabernaren film berriaren trailerra

Otsailaren 28an iritsiko da zinema aretoetara "Nosotros", "Feliz final" Isaac Rosaren eleberrian oinarritutako pelikula. EITBren parte-hartzea du filmak, eta bikote baten hamar urteko bidearen argi-itzalak ditu kontagai. 

Goya sarietarako izendatuen festa ospatu dute Madrilen, euskal zinemaren ordezkaritza zabalarekin

Goya sarietarako izendatuen festa ospatu dute Madrilen, euskal zinemaren ordezkaritza zabalarekin

Otsailaren 8an Granadan banatuko diren Goya sarietarako izendatuak Madrilen bildu dira gaur arratsaldean. Edizio honetan, euskal zinemak 30 izendapen lortu ditu. Nabarmentzekoak dira "La Infiltrada" eta "Marco" filmek lortutako izendapenak.

Faisaien irla pelikula Göteborgeko zinema jaialdian estreinatuko dute

"Faisaien irla" pelikula Göteborgeko zinema jaialdian estreinatuko dute

Asier Urbieta zuzendariaren lehen film luzea Suediako jaialdiko International Competition atalean lehiatuko da. Jone Laspiur eta Sambou Diaby dira "mugako thriller" honen protagonistak.
Euskal zinemaren produkzio ugari ikusi ahal izango ditugu 2025ean

Euskal zinemaren produkzio ugari ikusi ahal izango ditugu 2025ean

Estreinaldiz beteta dator 2025. urtea euskal zinemari dagokionez. Orotariko gaiak eta istorioak kontatuz gainera: Gasteizko XIX. mendeko hiltzailearena, Ondarroako erizain baten bizitza eta Eduardo Chillida handiarena, tartean. Horixe da lehenbizi estreinatuko dena, urtarrilaren 10ean.

2025ak, hitzorduak luze

2025ak, hitzorduak luze

Kontzertuak, diskoak, filmak, bertsoak, antzezlanak, liburuak, erakusketak… Aurtengo agenda zuria zitaz betetzeko materiala ugari izango da hasi berri dugun urtean.  
EITBren parte hartzea duten lau filmek hogei izendapen jaso dituzte Goya sarietara

EITBren parte hartzea duten lau filmek hogei izendapen jaso dituzte Goya sarietara

'La infiltrada'k hamairu izendapen ditu, 'Marco'k bost eta 'Betiko gaua' eta 'La mujer ilustrada' film laburrek izendapen bana.
Begoña del Teso

Begoña del Teso

Analisiak

Goya sarietan da "Betiko gaua", Goya sarietatik kanpo "Europa"

Aukeraketa guztiak nola, Goya sarietarako hautuak ez dira, inoiz ez, bidezkoak. Ezta bidegabekoak ere. Dira. Eta kitto.
Alauda Ruiz de Azua zinemagilea eta Nagore Aranburu aktorea Forque sarietan nabarmendu dituzte

Alauda Ruiz de Azua zinemagilea eta Nagore Aranburu aktorea Forque sarietan nabarmendu dituzte

Alauda Ruiz de Azua bizkaitarrak zuzendutako "Querer" ekoizpenak urteko telesail onenaren saria eskuratu du; Nagore Aranburu gipuzkoarrak, berriz, emakumezko aktore onenarena. EITBk ekoitzitako "Marco" eta "La infiltrada" pelikulak ere saritu dituzte.

Ezabatutako identitateei buruzko ''Maspalomas'' film berria grabatzen ari dira Goenaga eta Arregi

Ezabatutako identitateei buruzko ''Maspalomas'' film berria grabatzen ari dira Goenaga eta Arregi

Vicente gizon nagusi homosexualaren istorioa kontatzen du pelikulak. Adinekoen egoitza batean sartzen dutenean, bere izaera ezkutatzea erabakitzen du. Moriarti Produkzioak taldearen lan berria Kanarietan eta Euskadiko hainbat tokitan grabatzen ari dira, tartean, Urduñan.

Moriarti Produkzioak ekoiztetxeak jasoko du 2025eko Urrezko Danborra

Moriarti Produkzioak ekoiztetxeak jasoko du 2025eko Urrezko Danborra

Donostiako Udalaren Bozeramaileen Batzordeak proposatutako 98 hautagaien artean aukeratu du Jon Garañoren, Aitor Arregiren eta Jose Mari Goenagaren ekoiztetxea. Urtarrilaren 20an jasoko dute golardoa.
Goenaga eta Arregi (Moriarti Produkzioak): ''Harrituta gaude, baina oso pozik''

Goenaga eta Arregi (Moriarti Produkzioak): ''Harrituta gaude, baina oso pozik''

2025eko Urrezko Danborra jasoko dutela jakin berritan, pozarren topatu ditu EITBk ekoiztetxeko kideetako bi. Eneko Goia Donostiako alkateak nabarmendu duenez, "Donostian bertan sortutako produktorak mundu guztira zabaldu du bere lana".

''Bizkarsoro'' filmaren estreinaldia, gaur, ETB1en eta eitb.eus atarian

''Bizkarsoro'' filmaren estreinaldia, gaur, ETB1en eta eitb.eus atarian

1914tik 1982ra bitartean gertatzen diren bost istoriok osatzen dute filma. Denbora tarte horretan, euskaraz soilik hitz egiten zen herri batean, euskaldunak gaizki ikusiak eta gutxiengo izatera nola pasatzen diren erakusten du pelikulak. Gaur 21:45ean, ETB1en.

EITBk bi estreinaldi dakartza Euskararen Egunean: zaharberritutako 'Tasio' eta 'Bizkarsoro'

EITBk bi estreinaldi dakartza Euskararen Egunean: zaharberritutako 'Tasio' eta 'Bizkarsoro'

Aurten 40 urte bete dituen Montxo Armendarizen filma ETB2n eta Josu Martinezen lana ETB1en emango dira. Horrez gain, Bilboko Euskalduna Jauregiko ekitaldi instituzionala zuzenean emango dute "Biba Zuek!" saioko kideek, 18:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.
Polemika Apezpikutzak Gasteizko tenpluetan 'Sacamantecas' pelikularen eszenak filmatzea eragotzi duelako

Polemika Apezpikutzak Gasteizko tenpluetan 'Sacamantecas' pelikularen eszenak filmatzea eragotzi duelako

Maider Etxebarria alkateak esan duenez, "guztiz tamalgarria da" Gotzaindegiak filmaketa baimendu ez izana. Elizbarrutiko bikario nagusiak, Carlos Garcia Llatak, berriz, "filmaketari betoa jarri izana erabat gezurtatu du".
Miren Gaztañaga, aktorea: ''Filmak gordina dirudien arren, goxotasuna eta umorea ditu''

Miren Gaztañaga, aktorea: ''Filmak gordina dirudien arren, goxotasuna eta umorea ditu''

Miren Gaztañaga aktoreak Irune pertsonaia gorpuzten du estreinatu berri den 'Azken Erromantikoak' filmean. Filmean iragana erromantizatuko du Irunek, bere bizitzaren alde gordinak ere ikusiko ditugu.

Nolakoa da Irune, ''Azken erromantikoak'' filmaren protagonista?

Nolakoa da Irune, ''Azken erromantikoak'' filmaren protagonista?

Miren Gaztañaga aktoreak bikain gorpuztu du David Perez Sañudoren filmeko pertsonaia nagusia, eta Irune nolakoa den azaldu digu. Zinemaldian estreinatu eta gero, ostiralean, azaroak 15, iritsiko da zinema aretoetara EITBren parte-hartzea duen filma.

Laura Poitras estatubatuar zuzendariak Ohorezko Mikeldia jaso du Zinebiren hasiera ekitaldian

Laura Poitras estatubatuar zuzendariak Ohorezko Mikeldia jaso du Zinebiren hasiera ekitaldian

Arriaga Antzokiak Zinebiren 66. edizioaren inaugurazio gala hartu du. Sei euskal film labur proiektatuko dira aurten Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren sail ofizialean.

Santurtziko Zine Jaialdia: Pablo Berger zinemagileak jaso du 2024ko Serantes saria

Santurtziko Zine Jaialdia: Pablo Berger zinemagileak jaso du 2024ko Serantes saria

Pablo Berger zinemagileak jaso zuen atzo, larunbata, Santurtziko Zine Jaialdiaren itxiera galan, 2024ko Serantes saria. David Perez Sañudo bilbotarrak jaso zuen EITB Euskal Pantailak saria, "El Rey de la Semana" izeneko lanari esker.

PRIMERAN plataformak bikain ospatu du lehen urteurrena: 111.000 erabiltzaile baino gehiago gara

PRIMERAN plataformak bikain ospatu du lehen urteurrena: 111.000 erabiltzaile baino gehiago gara

726.000 ordu baino gehiago ikusi ditugu doako streaming plataforman. 'Irati' urteko euskal filmik arrakastatsuenarekin ospatu dugu urteurrena; eta laster iritsiko da "Itsatsita berriz" ekoizpen propioa, Jon Plazaola eta Leire Martinez protagonista dituen fikzio musikala.
1 / 30 Hurrengoa

  • Zinebi albisteak

    Zinebi albisteak

    Bilboko dokumentalen eta film laburren nazioarteko jaialdiari buruzko albisteak.

  • Aisia albisteak

    Aisia albisteak

    Zer egin dezakegu Euskadin eta Nafarroan entretenimendurako ekitaldiekin gozatzeko?

kargatzen