Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia

1 / 10 Hurrengoa
Maialen Lujanbio txapeldunak ohorezko sakea egin du Reala eta Osasunaren arteko partidan, Anoetan

Maialen Lujanbio txapeldunak ohorezko sakea egin du Reala eta Osasunaren arteko partidan, Anoetan

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalistak omendu dituzte partidaren atarian, eta Joanes Illarregik eta Lujanbio txapeldunak bertsoak kantatu dituzte.
Messik Maialen Lujanbio zoriondu du

Messik Maialen Lujanbio zoriondu du

Twitter sare-sozialean zabaldutako mezu labur batean, futbol jokalari argentinarrak honakoa idatzi du: "Muchísimas felicidades por su último gran triunfo, Maialen. ¡Admiración!" ("Zorionak zure azken garaipen handiagatik, Maialen. Miresmena!").
Maialen Lujanbioren arratsaldeko agurra

Maialen Lujanbioren arratsaldeko agurra

Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finaleko arratsaldeko saioan Maialen Lujanbio Zugastik bota zuen agurra. Abenduaren 18an jokatu zen finala, Iruñeko Nafarroa Arena estadioan.

''Bertsolariek moda oholtzara eraman zuten igandeko finalean''

''Bertsolariek moda oholtzara eraman zuten igandeko finalean''

Jokin Ayerregaray moda-aditua gonbidatu dute "Hitzokei" saiora. Igandean, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian oholtzan ikusitako moda aztertu du.

Maialen Lujanbio: Nire ibilbidea ez da askoz luzeagoa izango txapelketen bide honetan

Maialen Lujanbio: "Nire ibilbidea ez da askoz luzeagoa izango txapelketen bide honetan"

2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko txapela jantzi eta bi egunera, bertsolari hernaniarrak adierazi du ez duela erabakirik hartu nahi oraindik, baina garbi duela ez duela luzaroan ikusten bere burua txapelketen bidean.
Finalean bizitako emozioek eta haien kudeaketak emaitza ezberdina utzi diote bertsolari bakoitzari

Finalean bizitako emozioek eta haien kudeaketak emaitza ezberdina utzi diote bertsolari bakoitzari

Maialen Lujanbio Zugastik jantzi du bart txapela hirugarrenez. Amets Arzalluzekin batera iritsi zen buruz burukora. Iruñeko Nafarroa Arenan, 13.300 lagunen aurrean aritu ziren atzo txapelduna eta gainerako 7 bertsolariak, Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean.

Maialenek eta Messik Hiru Erregeen Mahaian bat egin zuten unea

Maialenek eta Messik Hiru Erregeen Mahaian bat egin zuten unea

Destinuak Euskadi Irratiko uhinetan elkartu nahi izan zituen Maialen Lujanbio eta Messi. Atzo Maialen Lujanbio Nafarroa Arenan Ganbarako lanean ari zen unean Messik luzapenean Argentinaren hirugarren gola egin zuen. Hauxe unea.
Maialen Lujanbio: ''Lantsua izan da''

Maialen Lujanbio: ''Lantsua izan da''

Hirugarrenez txapela jantzi osteko prentsaurrekoan, irabazleak esan du "balio ezberdina" duela honek, "ez gutxiago"; "beste patxada batekin bizi izan dut, esperientziagatik".

Bertsolarien azken agurrak

Bertsolarien azken agurrak

Bertsolari finalistek euren sariak jaso dituzte, eta honako bertso hauek bota dituzte Euskal Herriko Bertsolari Txapelketaren finalean.

Hirugarrenez jantzi du txapela Maialen Lujanbiok

Hirugarrenez jantzi du txapela Maialen Lujanbiok

Bertsolari Txapelketa Nagusiko final gogoangarria jokatu da Iruñeko Nafarroa Arenan 13.000 bertsozale bertan zirela. Lujanbiok 2240 puntu lortu ditu, eta bigarren izan da Amets Arzallus, 2166 puntu bilduta.
Horrela jantzi du hirugarrenez txapela Maialen Lujanbio Zugastik

Horrela jantzi du hirugarrenez txapela Maialen Lujanbio Zugastik

Hernaniko bertsolariak Euskal Herriko bertsolari onenaren txapela jaso du hirugarrenez, Iñaki Murua bertsolariaren eskutik. 2009 eta 2017an ere txapelduna izan zen.

Maialen Lujanbio, hirugarrenez txapeldun

Maialen Lujanbio, hirugarrenez txapeldun

Iruñeko Nafarroa Arenan izandako 2022ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketaren final handian gailendu da Hernaniko bertsolaria, eta txapela jantzi du hirugarrenez.

Maialen Lujanbioren buruz burukoaren ganbarako lana

Maialen Lujanbioren buruz burukoaren ganbarako lana

Hernaniko bertsolaria Amets Arzallusekin lehiatu da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketaren Finalaren buruz burukoan. Ikusi hemen bere bakarkako lana.

Amets Arzallusen buruz burukoaren ganbarako lana

Amets Arzallusen buruz burukoaren ganbarako lana

Lapurdiko bertsolaria Maialen Lujanbiorekin lehiatu da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketaren Finalaren buruz burukoan. Ikusi hemen bere bakarkako lana.

Maialeni buruz pelikula biografiko bat egingo dute, eta Amets protagonista izango da

Maialeni buruz pelikula biografiko bat egingo dute, eta Amets protagonista izango da

Ez galdu Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus bertsolariek buruz burukoan egindako bigarren lana.

Gehiegizko lotsa gainditzeko terapian ezagutu dute elkar Maialenek eta Ametsek

Gehiegizko lotsa gainditzeko terapian ezagutu dute elkar Maialenek eta Ametsek

Buruz burukora pasa diren bertsolariak Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus dira. Ikusi berriro egindako lehen ariketa.

Etxea txukuntzen, nerabezaroko egunerokoa aurkitu du Beñatek

Etxea txukuntzen, nerabezaroko egunerokoa aurkitu du Beñatek

Beñat Gaztelumendi bertsolaria nostalgiaz mintzatu da arratsaldean egindako bakarkako lanean.

Maialen Lujanbio, etxe-garbitzaile baten paperean

Maialen Lujanbio, etxe-garbitzaile baten paperean

Besteen etxeak egun osoa garbitzen eman ostean, bere etxera heldu da Maialen. Ikusi hemen bertsolari hernaniarraren bakarkako lana.

Urte luzez ixilik egon ondoren, txikitan bizi izandakoa kontatzea erabaki du orain Nereak

Urte luzez ixilik egon ondoren, txikitan bizi izandakoa kontatzea erabaki du orain Nereak

Txikitan sexu-abusuak jasandako emakumearen papera egin du Nerea Ibarzabalek, Nafarroa Arenako publikoa hunkituz. Entzun Markinako bertsolariaren bakarkako lana.

Maialen eta Aitor begiraleek umeak galdu dituzte parkean

Maialen eta Aitor begiraleek umeak galdu dituzte parkean

Maialen Lujanbio eta Aitor Mendiluze umeekin irteera egin duten begiraleak dira. Kafea hartzera joan dira hamaiketako garaian, umeak parten utzita, eta itzultzean, umeak ez dira ageri. Arratsaldeko saioan, puntukako ariketan.

Ametsek, 14 urteko nerabeak, nota txarrak eraman dizkio Sustrai aitari

Ametsek, 14 urteko nerabeak, nota txarrak eraman dizkio Sustrai aitari

Seme-alaben eta gurasoen arteko arazoaz aritu dira Sustrai Colina eta Amets Arzallus. Arratsaldeko saioan, hamarreko txikiko ariketa puntuagarrian.

Nerea eta Maialen, herri txiki bateko azkenetariko bizilagunak

Nerea eta Maialen, herri txiki bateko azkenetariko bizilagunak

Nerea Ibarzabal 80 urteko emakumea da, eta Maialen Lujanbio, 20 urtekoa. Herri txiki baten bizimoduari eusten saiatzen dira. Arratsaldeko saioan, hamarreko txikiko ariketa puntuagarrian.

Alaia Martin eta Aitor Mendiluze: jendearengan pandemiak eragindako agorafobiaz

Alaia Martin eta Aitor Mendiluze: jendearengan pandemiak eragindako agorafobiaz

Aitorrek Alaia bazkarira gonbidatu du baina, pandemiaren ostean, Alaiak ez du jendearekin egin nahi. Arratsaldeko saioan, hamarreko txikiko ariketa puntuagarrian.

Bertsolarien arratsaldeko agurrak

Bertsolarien arratsaldeko agurrak

Gogotsu ekin diote zortzi finalistek finalaren arratsaldeko saioari. Hiruna bertso hamarreko txikian bertsoak asmatzea izango da euren lehenengo ofizioa.

Bi txapeldun handi elkartu ditugu egungo Bertsolari Txapelketaz aritzeko

Bi txapeldun handi elkartu ditugu egungo Bertsolari Txapelketaz aritzeko

Xabier Amurizak eta Sebastian Lizasok azken urteetan bertsolaritzan izan diren aldaketak aztertu dituzte. Finalaren xarma, prestakuntza eta ondorioak izan dituzte hizpide.

13.000 pertsona bildu dira Nafarroa Arenan final handiaz gozatzera

13.000 pertsona bildu dira Nafarroa Arenan final handiaz gozatzera

Zaparrada artean hartu dituzte zortzi bertsolariak. Agurretan Nafarroa izan da protagonista oro har eta ariketa puntuagarrietan, ordea, mota guztietako gaiak izan dira entzungai.

2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala, iruditan

2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala, iruditan

2022ko abenduaren 18an Iruñeko Nafarroa Arenan jokatutako Bertsolari Txapelketa Nagusiko finaleko irudiak bildu ditugu honako galerian. Bezperako lanak, bertsolariak, bertsozaleak eta mila hitzekin baino irudiz hobeto azaltzen diren uneak. 

Maialen Lujanbio: matxismo eta faxismoaren aurrean, emakumeen irribarre ahaldundua

Maialen Lujanbio: matxismo eta faxismoaren aurrean, emakumeen irribarre ahaldundua

"Irribarre konplizea egin diozue elkarri" izan da ganbarako lana. Tren baten barruan, gizon faxista eta matxistari zelan egin dioten aurre azaldu du bertsolari hernaniarrak.  

Sexu-harremanetan izaten den konplizitateaz aritu da Joanes Illarregi

Sexu-harremanetan izaten den konplizitateaz aritu da Joanes Illarregi

"Irribarre konplizea egin diozue elkarri" izan da ganbarako lana. Bertsolari leitzarrak sexu harremanak izan ditu lehen aldiz, eta xamurtasunez azaldu du bizitakoa.

Nerea Ibarzabal, indarkeria matxistaren biktima den emakume baten larruan

Nerea Ibarzabal, indarkeria matxistaren biktima den emakume baten larruan

"Irribarre konplizea egin diozue elkarri" izan da ganbarako lana. Tratu txarrak jasandako emakumezko baten larruan jarri da. Bere alabarekin bikotekide erasotzailearengandik ihes egiten du Nereak. 

Iñaki Murua: ''Oraindik ez da lehertu, gehiago nahi dugu''

Iñaki Murua: ''Oraindik ez da lehertu, gehiago nahi dugu''

Iñaki Murua bertsolari eta bertsolaritzaren aldeko ekintzaileak goizeko saioaren lehenengo partearen balorazioa egin du. Muruak irabazleari txapela jantziko dio arratsaldean.

Alaia Martin eta Beñat Gaztelumendi: eskutitz bidezko harremana

Alaia Martin eta Beñat Gaztelumendi: eskutitz bidezko harremana

Beñatek 25 urte eman ditu kartzelan. Alaia gazteak eskutitzak idatzi dizkio azken urteetan eta, orain, Beñat libre geratu dela, Alaiarekin elkartu da eta aitortu dio bera zela gutunen egilea. Bi bertsolarik txalo zaparrada jaso dute euren ariketan.

Nerea Ibarzabal eta Amets Arzallus, esnea saltzen duten anai-arreba baserritarrak

Nerea Ibarzabal eta Amets Arzallus, esnea saltzen duten anai-arreba baserritarrak

Ametsek proposatu dio Nereari lan egiteko modua aldatzea eta esnekiak zuzenean saltzen hastea. Hiruna bertso, sei puntuko motzean.

Nerea Ibarzabalen bakarkako lana

Nerea Ibarzabalen bakarkako lana

Hiruna bertso egin behar izan ditu 6 puntuko motzean. Entzun berriro markinarrak botatako bertsoak.

Aitor Mendiluzek eta Amets Arzallusek umore beltza izan dute hizpide

Aitor Mendiluzek eta Amets Arzallusek umore beltza izan dute hizpide

Aitor Mendiluze ohartu da Amets Arzallus kutxa bat egiten ari dela, bere hilkutxa. Gai iluna baina umorez bikain jorratu dute, Nafarroa Arenan txalo zaparrada eraginez. Bigarren ariketa puntuagarria, 8ko txikian.

Bertsozaleak ilusio handiz iritsi dira Nafarroa Arenara

Bertsozaleak ilusio handiz iritsi dira Nafarroa Arenara

Pandemiagatik finala urtebetez atzeratu ostean, gogotsu hartu dute bertsozaleek bertsoen hitzordurik handiena.

Alaia Martin eta Maialen Lujanbio, klima-aldaketaz

Alaia Martin eta Maialen Lujanbio, klima-aldaketaz

Denda bat dute elkarrekin itsasertzean. Klima aldaketaren ondorioak gero eta nabarmenagoak dira. Alaiak tokiz aldatu nahi du eta Maialenek bertan jarraitu nahi du. Zortziko handian egindako ariketa.

Zortzi finalisten hasierako agurra

Zortzi finalisten hasierako agurra

11:00ak pasata hasi da Bertsolaritza Txapelketaren Final handia. Zortzi bertsolari taula gainean, txapelagatik lehian, euren bertsorik onenak eskaintzeko prest.

Zortzi finalisten sarrerak Nafarroa Arenako publikoa altxarazi du

Zortzi finalisten sarrerak Nafarroa Arenako publikoa altxarazi du

Jendeak berotasunez hartu ditu zortzi bertsolariak. Bertsoaren plazarik garrantzitsuenean dira dagoeneko bertsolariak.

Bertsolaritza Txapelketaren Finalaren unean uneko jarraipena, eitb.eus-en

Bertsolaritza Txapelketaren Finalaren unean uneko jarraipena, eitb.eus-en

Eitb.eus-eko kazetariak lanean daude dagoeneko hastear dagoen final handiaren gainen informazio guztia eskaintzeko. ETB1en ere jarrai dezakezue finala.

1 / 10 Hurrengoa

  • Xilaba

    Xilaba

    Iparraldeko Bertsolari Txapelketari buruzko azken albisteak