Erregaiak

1 / 9 Hurrengoa
KPIa sei hamarren hazi da azaroan, % 2,4ra arte, erregaiak eta argindarra garestitzeak eraginda

KPIa sei hamarren hazi da azaroan, % 2,4ra arte, erregaiak eta argindarra garestitzeak eraginda

Bestalde, azpiko inflazioa hamarren bat jaitsi da azaroan, % 2,4raino. Iazko abendutik aurtengo azarora arteko KPIaren arabera eguneratuko dira pentsioak 2025an, eta hortaz kotizaziopeko pentsioak % 2,8 igoko dira.
Iberdrola eta Repsol, aurrez aurre auzitegian, 'greenwashing' leporatuta Espainian egingo den lehen epaiketan

Iberdrola eta Repsol, aurrez aurre auzitegian, 'greenwashing' leporatuta Espainian egingo den lehen epaiketan

Auzi saioa gaur abiatuko da, Santanderreko epaitegi batean. Argindar enpresak petrolio konpainia salatu zuen lehia desleiala egitea eta berez jasangarriak ez diren produktuak berdeak balira bezala saltzea egotzita.
KPIa zortzi hamarren apaldu da irailean, % 1,5era arte, eta 2021eko martxotik izan duen tasarik txikiena da

KPIa zortzi hamarren apaldu da irailean, % 1,5era arte, eta 2021eko martxotik izan duen tasarik txikiena da

Bestalde, azpiko inflazioa hiru hamarren jaitsi da irailean, % 2,4raino. Hortaz, KPI orokorra baino bederatzi hamarren handiagoa da, eta 2022ko urtarriletik izandako txikiena.
Erregaien prezioak behera egin du berriz, gasolioa urteko baxuenean utziz

Erregaien prezioak behera egin du berriz, gasolioa urteko baxuenean utziz

Gasolioaren prezioa 1,437 eurotan eta gasolinarena 1,565 eurotan jarri da aste honetan. Bi erregaien kostua iaz garai berean zeukatena baino merkeagoa da.
KPIak behera egin du abuztuan berriz ere, erregaien prezioak eraginda, eta % 2,2an dago

KPIak behera egin du abuztuan berriz ere, erregaien prezioak eraginda, eta % 2,2an dago

2024an izan duen mailarik baxuenean dago, hiru hilabetez beheranzko bidean egon ondoren.
Erregaien prezioak bosgarren beherakada izan du jarraian

Erregaien prezioak bosgarren beherakada izan du jarraian

Gasolio litroa 1,459 euroan kokatu da, duela astebete baino % 0,95 gutxiago. Era berean, gasolina litroa % 0,87 merkatu da aurreko astearekin alderatuta, eta 1,589 eurora jaitsi da.
KPIa % 3,9ra igo da maiatzean EAEn, eta % 3,5era Nafarroan

KPIa % 3,9ra igo da maiatzean EAEn, eta % 3,5era Nafarroan

Espainiako Estatuari dagokionez, urte arteko inflazioa % 3,6an kokatu da, hiru hamarren gora eginda. Bestalde, azpiko inflazioak ere gora egin du pixka bat, eta % 3,0an dago orain.
KPIak hiru hamarren egin du gora maiatzean, % 3,6raino, eta azpiko inflazioa % 3raino igo da

KPIak hiru hamarren egin du gora maiatzean, % 3,6raino, eta azpiko inflazioa % 3raino igo da

Argindarraren garestitzeak eta erregaiak iaz baino gutxiago merkatu izanak eragin du, batez ere, urte arteko inflazioaren igoera.
KPIa % 3,5eraino igo da apirilean EAEn, eta % 2,9raino jaitsi, Nafarroan

KPIa % 3,5eraino igo da apirilean EAEn, eta % 2,9raino jaitsi, Nafarroan

Espainiako Estatuari dagokionez, urte arteko inflazioa % 3,3an kokatu da, hamarren bat gora eginda, eta elikagaiak % 4,7 garestitu dira urtebetean. Bestalde, 2022ko azarotik lehen aldiz, azpiko inflazioa inflazio orokorraren azpitik kokatu da.
KPIak hamarren bat egin du gora apirilean, % 3,3raino, eta azpiko inflazioa % 2,9raino jaitsi da

KPIak hamarren bat egin du gora apirilean, % 3,3raino, eta azpiko inflazioa % 2,9raino jaitsi da

Gasaren eta elikagaien garestitzeak eraginda hazi da Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI). Bestalde, 2022ko azarotik lehen aldiz, azpiko inflazioa inflazio orokorraren azpitik kokatu da.
KPIak lau hamarren egin du gora martxoan, % 3,2raino, eta azpiko inflazioa % 3,3ra jaitsi da

KPIak lau hamarren egin du gora martxoan, % 3,2raino, eta azpiko inflazioa % 3,3ra jaitsi da

Otsailean 2023ko abuztutik erregistratutako tasa txikiena izan ostean izan da igoera. Argindarraren BEZaren igoerak eta erregaien garestitzeak bultzatuta hazi da KPIa.
Bilbon ekoitziko den erregai sintetikoa probatzen den Repsolen laborategia bisitatu du EITB Mediak

Bilbon ekoitziko den erregai sintetikoa probatzen den Repsolen laborategia bisitatu du EITB Mediak

Erregai sintetiko horiek emaitza onak izan dituzte Mostoleseko laborategian egindako probetan, eta Bilboko Portukoa izango da ekoizpen-faktoria. Repsolen apustu handienetako bat da.

Klima Aldaketaren Legeak erregai fosilen amaiera ekarri beharko lukeela dio Anduezak

Klima Aldaketaren Legeak erregai fosilen amaiera ekarri beharko lukeela dio Anduezak

Anduezaren esanetan, klima aldaketari aurre egiteko, ezinbestekoa da zenbait erabaki hartzea: erregai fosiletan egiten diren inbertsioak bertan behera uztea, Euskadiko hidrokarburoen elkartea garatzea, eta energia berriztagarriak bultzatzea, besteak beste.

Azken adierazpenari buruzko desadostasunak COP28a atzeratu du

Azken adierazpenari buruzko desadostasunak COP28a atzeratu du

Ia 200 herrialdeetako ordezkariak erlojuaren kontra ari dira lanean akordio baten bila. Gaur goizean amaitu behar zuen bilerak, baina azken deklarazioari buruzko adostasunik ez dagoenez, ordu batzuk luzatzen ari da; izan ere, zirriborro berri bat prestatzen ari dira.
COP28k erregai fosilak murriztea planteatu du orain, pixkanaka erabiltzeari utzi beharrean

COP28k erregai fosilak murriztea planteatu du orain, pixkanaka erabiltzeari utzi beharrean

Dubaiko Klima Goi-bilerako presidentetzak aldeei aurkeztu dien azken zirriborroan jasotzen da. EBren hitzetan, proposatutako testua "guztiz onartezina" eta etsigarria da. Era berean, ekologistek anbizio klimatikoa "nabarmen murriztea" kritikatu dute.
Gasolina urteko prezio baxuenera jaitsi da

Gasolina urteko prezio baxuenera jaitsi da

Batez besteko prezioa 1,572 euroan dago Espainiako Estatuan, eta gasolioaren kasuan, 1,543 euroan, bederatzigarren astez jarraian behera egin ostean.
Al Jaberrek dio zientzian sinesten duela eta horrek gidatzen duela bere estrategia COP28ren gidaritzan

Al Jaberrek dio zientzian sinesten duela eta horrek gidatzen duela bere estrategia COP28ren gidaritzan

Hala esan du azaroaren 21ean grabatutako bideo batek sortutako eztabaidaren ostean. Bideo horretan, erregai fosilak uzteak berotze globala 1,5 gradura mugatzeko helburua lortzera eramango duen zientziarik ez dagoela adierazi zuen.
KPIa % hiru hamarren jaitsi da azaroan, % 3,2raino

KPIa % hiru hamarren jaitsi da azaroan, % 3,2raino

Bestalde, azpiko inflazioa zazpi hamarren jaitsi da azaroan, % 4,5eraino. Iazko abendutik aurtengo azarora arteko KPIaren arabera eguneratuko dira pentsioak 2024an, eta hortaz kotizaziopeko pentsioak % 3,76 igoko dira.
Gasolina-litroa 10 zentimo merkatu da, azken hiru hilabeteetan lehen aldiz

Gasolina-litroa 10 zentimo merkatu da, azken hiru hilabeteetan lehen aldiz

Dieselak gora egiten jarraitzen du. 55 litroko depositua gasolinaz betetzeko, 96,3 euro ordaindu behar dira, eta 92,8 euro, berriz, gasolioarekin betez gero.
Udazkeneko aldapa: emango al digu ekonomiak arnasa laster?

Udazkeneko aldapa: emango al digu ekonomiak arnasa laster?

Erosketak, gasolina, hipotekak... Oinarrizko gastuek geroz eta gehiago estutzen dituzte familiak eta, itxura guztien arabera, udazkeneko diru-sarreren zati handi bat horiek asetzera bideratu beharko da. Ekonomista batekin hitz egin dugu tunelaren bukaeran argirik ikusi ote daitekeen jakiteko.
Inflazioa % 3,5era igo da irailean, argindarraren eta erregaien garestitzea tarteko

Inflazioa % 3,5era igo da irailean, argindarraren eta erregaien garestitzea tarteko

Datu aurreratua da honakoa, eta urriaren 13ra arte itxaron beharko da behin betikoa ezagutzeko. Hirugarren hilabetea da jarraian urteko tasa igotzen dena, eta 2022ko ekainetik hilabete bakarrean erregistratutako hazkunde handiena.
Azken zazpi asteetan erregaien prezioek gora egin dute

Azken zazpi asteetan erregaien prezioek gora egin dute

Udako oporralditik itzultzeko garaia heltzear da askorentzat, eta erregaien prezioen igoerak ez du etenik. Azken zazpi asteetan prezioek gora eta gora egin dute. Uda hasieratik, % 10 baino gehiago.

Aurten oporretan joatea inoiz baino garestiagoa da, baina horrek ez du eskaria jaitsi

Aurten oporretan joatea inoiz baino garestiagoa da, baina horrek ez du eskaria jaitsi

735 hegaldi izango dira Loiuko aireportuan abuztuko zubian. Aurtengo oporrak inoiz baino garestiagoak atera zaizkie bidaiariei, kasu batzuetan % 30 gehiago ordaindu dute. 1.200 autobus eta 22.000 bidaiari igaroko dira Bilboko Intermodal geltokitik gaur, zubiko egun jendetsuena.

Urte arteko inflazioa % 2,6ra igo da EAEn, eta % 2,4ra, Nafarroan, uztailean

Urte arteko inflazioa % 2,6ra igo da EAEn, eta % 2,4ra, Nafarroan, uztailean

Espainiako Estatuan uztaileko inflazioa % 2,3an kokatu da, ekainetik lau hamarren gora eginda. Elikagaiak % 10,8 garestitu dira azken urtebetean eta horrek eta erregaien prezio igoerak eragin dute, batez ere, inflazioaren gorakada.
Erregaien prezioak gora egin du bosgarren astez jarraian, abuztuko zubiaren atarian

Erregaien prezioak gora egin du bosgarren astez jarraian, abuztuko zubiaren atarian

Gasolina aurreko astean baino % 1,82 garestiagoa dago, litroko 1,68 euroan. Bosgarren astez jarraian, dieselak ere gora egin du (% 3,4), eta litroko 1,552 eurora iritsi da.
Petrolio esportatzaileek eskaintza murrizten jarraituko dute

Petrolio esportatzaileek eskaintza murrizten jarraituko dute

Lurralde Petrolio Esportatzaileen Erakundearen eta beste herrialde esportatzaileen arteko aliantzaren murrizketek petrolioa nabarmen garestitzen lagundu dute. Urriaren 4an bilduko dira berriro.
Astez aste, erregaien prezioek gora egiten jarraitzen dute

Astez aste, erregaien prezioek gora egiten jarraitzen dute

Maiatzeko maximoak gainditu dituzte erregaiaren salneurriek, baina ez, ordea, Brent uplearen prezioak. Udako eskaria baliatzen dute ekoizleek.
CO2 isuriek behera egin zuten 2022an Europar Batasunean, eta gora Espainiako Estatuan

CO2 isuriek behera egin zuten 2022an Europar Batasunean, eta gora Espainiako Estatuan

Alemaniak bakarrik betetzen du energia sortzeko erregai fosilak erretzetik eratorritako EBko CO2 isurien laurdena.
OPEC+ek 2024ko amaiera arte eutsiko die ponpaketa-mozketei

OPEC+ek 2024ko amaiera arte eutsiko die ponpaketa-mozketei

Gainera, 2024ko urtarrilaren 1etik aurrerako produkzio-kuotaren barne-banaketa adostu dute, eta taldearen eskaintza osoa eguneko 40,46 milioi upeletan (mbd) utziko dute. Saudi Arabia, EAU, Irak eta Oman bezalako herrialdeek eguneko petrolio ekoizpena murriztuko dute.
Urte arteko KPIa % 3,2ra jaitsi da maiatzean eta azpiko inflazioa % 6,1ean kokatu

Urte arteko KPIa % 3,2ra jaitsi da maiatzean eta azpiko inflazioa % 6,1ean kokatu

2021eko uztailetik izandako tasarik baxuena da. Batez ere erregaien merkatzeak eragin du beherakada, eta maila txikiago batean, elikagaien prezioak hainbeste ez garestitzeak.
Ia 1.600 lagun atxilotu eta 40 inputatu dituzte Hagan, erregai fosilen aurkako manifestazio batean

Ia 1.600 lagun atxilotu eta 40 inputatu dituzte Hagan, erregai fosilen aurkako manifestazio batean

Extinction Rebellion taldeak antolatutako bost orduko autobide blokeoaren ondoren, Poliziak intentsitate txikiko ur kanoiekin esku hartu zuen.
Repsolen mozkinak % 20 murriztu dira lehen hiruhilekoan, erregai gordinaren beherakadaren ondorioz

Repsolen mozkinak % 20 murriztu dira lehen hiruhilekoan, erregai gordinaren beherakadaren ondorioz

Enpresak 1.112 milioi euro irabazi ditu urtarrila eta martxoa bitartean, aurreko ekitaldian baino % 20,1 gutxiago.
Hegoaldeko gasolindegirik merkeenak, Aste Santuko oporretan depositua betetzeko

Hegoaldeko gasolindegirik merkeenak, Aste Santuko oporretan depositua betetzeko

Ibilgailu pribatuarekin egiten diren joan-etorrietan zertxobait aurrezteko modu on bat merkeagoak diren gasolindegietan erregaia hartzea da, aurreikusitako ibilbidean badaude.
Garraiolarien erregaiari egindako hobaria 10 zentimotan murriztuko da gaurtik aurrera

Garraiolarien erregaiari egindako hobaria 10 zentimotan murriztuko da gaurtik aurrera

Hobari hori datorren ekainera arte egongo da indarrean. Kontsumitzaile ororen erregaiari egindako hobaria, berriz, joan den abenduaren 31n bukatu zen.
Petronorrek ekoitziko duen erregai sintetikoa merkatuan izango da 2025etik aurrera

Petronorrek ekoitziko duen erregai sintetikoa merkatuan izango da 2025etik aurrera

Erregai sintetikoak erabiltzen dituzten erregai motorrak 2035etik aurrera ere ekoizteko akordioa oso begi onez ikusten dute sektoreko eragileek. Petronorrek proiektu aintzindaria garatuko du Espainar Estatuan eta Elias Unzueta Petronorreko Berrikuntza arduradunak azalpenak eman dizkio ETBri.

Egunean 8.000 litro erregai sintetiko ekoizteko lantegi demo bat sortuko du Petronorrek

Egunean 8.000 litro erregai sintetiko ekoizteko lantegi demo bat sortuko du Petronorrek

Erregai mota horren inguruan Alemaniak eta Bruselak lotutako akordioaz mintzatu da Elias Unzueta Petronorreko Berrikuntza arduraduna. Elkarrizketa, osorik, 14:00etan ETB1eko Gaur Egun albistegian.

2035etik harago erregai sintetikoko ibilgailuak matrikulatu ahalko dira, Alemaniak eskatu bezala

2035etik harago erregai sintetikoko ibilgailuak matrikulatu ahalko dira, Alemaniak eskatu bezala

2035erako errekuntza motorren debekuari betoa kentzea adostu dute Bruselak eta Alemaniak. Neurria etenda zegoen, Alemaniako Gobernuak mota horretako erregaiak sartu nahi dituelako akordioan.

Europar Batasunak eta Alemaniak akordioa lortu dute errekuntza motorren inguruan

Europar Batasunak eta Alemaniak akordioa lortu dute errekuntza motorren inguruan

Bruselak iragarri duenez, 2035erako errekuntza motorren debekuari betoa kentzea erabaki dute. Neurria etenda zegoen, Alemaniako Gobernuak mota horretako erregaiak sartu nahi dituelako akordioan.
Zer dira erregai sintetikoak?

Zer dira erregai sintetikoak?

Erregai sintetikoak dira petroliotik eratorrita ez dauden erregaiak, eta hidrogenoa eta CO2 erabiliz egiten direnak. Prozesu osoan energia berriztagarria erabiltzen da.
Aurrera doa Alemaniaren eta EBren arteko akordioa, erregai sintetikoen ibilgailuak 2035etik aurrera saltzeko

Aurrera doa Alemaniaren eta EBren arteko akordioa, erregai sintetikoen ibilgailuak 2035etik aurrera saltzeko

Negoziazio horrek nolabaiteko marjina emango lieke erregai sintetikoei, EBk otsailean akordio bat lortu ondoren 2035etik aurrera CO2 isurtzen ez duten ibilgailuak soilik saldu ahal izateko.
1 / 9 Hurrengoa

  • Energia iturriak

    Energia iturriak

    Energiaren ekoizpen, banaketa eta kontsumoari buruzko azken ordukoa eitb.eus-en