Prebentzio-neurri gisa, esnea kontsumituz gero alergia edo intolerantzia izan dezaketen kontsumitzaileei horiek ez jateko gomendatu die Osasun Sailak. Hori horrela, Eroskik produktu horien salmenta blokeatu eta merkatutik kendu ditu.
Gainera, Eroskik zorra 909 milioitik 671ra jaitsi du. Bestalde, Eroskik sare komertziala handitzen jarraitu zuen 2023an, 74 supermerkatu berri eta gasolina-zerbitzugune bat zabalduta.
Hipermerkatuen kateak 30.000 euroko kalte ordaina eman beharko dio Madrilgo Erkidegoko presidente izandakoari, lapurretaren osteko grabazioa ondo babestu eta ez ezabatzeagatik.
Nico Cuenca ekonomilariak azaldu duenez, Eroski izan da hain denbora laburrean zorra horrenbeste amortizatzeko gai izan den enpresa bakarra. "Ez da testuinguru erraza Eroskirentzat, baina ez luke zorra amortizatzeko arazorik izan beharko", erantsi du.
CIE Automotive-ko presidenteak azpimarratu du "akats argiak" egiten ari direla trantsizio energetikoa, eta gai horretan Europak egin beharreko apustuaren alde egin du.
Gobernuz kanpoko hainbat erakundek kanpaina solidarioak jarri dituzte martxan bi herrialdeotara gehien behar diren baliabideak (arropa, elikagai ez-galkorrak, eta haurtxoentzako pixoihal eta janaria) helarazteko. Kontsultatu hemen laguntzeko bideak.
Kooperatibak jakinarazi duenez, bezeroek dohaintza egin ahalko dute kutxatik igarotzean. Bildutako diru guztia Unicefen larrialdietarako funtsera bideratuko da.
Irudi horiek zabaldu zirenean, dimisioa eman zuen garai hartan Madrilgo Erkidegoko presidente zenak, besteak beste, Juan Carlos Erregea Unibertsitatean egindako masterrarekin lotuta piztutako polemikak bultzatuta. Eroskik dagoeneko iragarri du helegitea aurkeztuko duela epaiaren aurka.
Eroski Bidaiak marka epe jakin baterako mantenduko dute, trantsizioa errazteko. Operazioaren itxiera urtarrilaren amaierarako aurreikusita dago, baina ez dute xehetasun ekonomikorik eman.
Datorren ostiralean hasiko den Euskaraldiari babesa erakutsi diote hainbat supermerkatuk. Eurentzat ere garrantzitsua delako bezeroek euskaraz kontsumizeko aukera izatea.
Dioenez, inflazioak "ez dio inori mesede egiten", eta Eroskik berak ere nabaritu du "ekoizlearen" inflazioaren presioa. Errealitate konplexuaz "erabat jabeturik", bikoiztu egin ditu kateak "sustapen-ahaleginak".
Eroskiko presidenteak erretiroa hartu aurretik azken elkarrizketetako bat eman du "Faktoria"n. Aitortu du "oso momentu estuan" dagoela bai kontsumitzailea baita lehen sektorea bera: "Gu erdian gaude, ezin garesti erosi eta merke saldu. Oreka berri bat behar dugu kate osoan, katebegi bat galdu gabe, bestela eten egiten da eta".
Agustin Markaide banaketa kooperatibako presidenteak aitortu du "oso momentu estuan" dagoela bai kontsumitzailea baita lehen sektorea bera ere: "Gu erdian gaude, ezin garesti erosi eta merke saldu. Oreka berri bat behar dugu kate osoan, katebegi bat ere galdu gabe, bestela, eten egingo da eta".
Ostegun honetan Barakaldoko BECen egindako Batzar Orokorrean utzi du Eroskiko presidente kargua Agustin Markaidek, 11 urteren ondoren. Erretiroa hartuko du arrasatearrak. Gaurtik, lehen aldiz emakume bat da kooperatibako presidente.
Orain dela bi urte, alarma egoera baino lehen, komuneko paperarekin bizi izandako zoramena errepika ez dadin, supermerkatuek ezohiko neurria hartu dute: errazionamendua. Arazoa ez omen da hornidurarik eza, kontsumitzailearen portaera baizik.
Covidak eragindako ziurgabetasun egoeran, jendeak nahiago du agentzia bidez hartzea bidaiak, badaezpada ere. Segurtasuna irabazten dutela diote bezeroek.
Masmovilek Euskaltel erostea, Eroskiren Kataluniako operazioa eta Petronorren aldi baterako erregulazioa izan ditu hizpide Iñaki Fernandez de Gamboa ekonomilariak.
EP Corporate Group inbertsio-holdinga Katalunia eta Balear Uharteetako negozioetan bazkide sartuko da % 50ean eta, gainera, euskal kooperatibaren inbertsio-gaitasuna handituko du.
Pandemiak arlo guztietan izan du eragina, baita erosketetan ere. Koronabirusa dela eta, gutxiago ateratzen gara eta eros ohiturak ere aldatu egin dira.
Koroanbirusari emandako erantzunarekin pozik agertu da Agustin Markaide, Eroski taldeko presidentea. Pandemiari erantzuteko prest ez zeudela aitortu arren, maila ona eman dutela uste du.
Bermeoko supermerkatu bateko langileek jendea etxean geratzeko deia egin dute bideo berezi batean. Agurtzane Rubiera supermerkatu horretako kutxazaina da eta erosleon jarrera nolakoa den kontatu digu.
Bermeoko Eroski Cityko langileek, euren ekimenez, bideoa grabatu dute mezu indartsuak zabaltzeko. Euren artean giro oso ona dutela baliatuz kanporako mezua igorri dute kartelak eskuetan dituztela.
Eroski eta Mercadona bezalako enpresa banatzaile handiek lasaitasunerako deia egin dute, esanez lanean dabiltzala dendatan elikagaien hornidura bermatzeko.
Eroskiko presidenteak azaldu duenez, iaz 5.393 milioi euroko fakturazioa izan zuen Eroskik, 2017an baino % 2 gutxiago. Hala ere, mozkinekin segitzen du.
Kooperatibak egun 33.000 langile ditu, eta mende erdia ospatzeko gaur lehen ekitaldia egin dute Bilboko Azkuna Zentroan. Gonbidatu ugari egon dira ospakizun ekitaldian.