Netflixek hilaren hasieran iragarri zuen Fernando Arambururen 'El niño' eleberriaren moldaketa egiteko asmoa zuela. Liburuak tragedian hildako haur baten familiaren istorioa kontatzen du.
Bañales auzoan gertatu da istilua, ostiral arratsaldean. Ertzainak bertaratutakoan, lau lagun topatu dituzte zaurituta. Atxilotuetako bi Gurutzetako erietxera eraman behar izan dute.
Enpresak hiru parke fotovoltaiko eraiki asmo ditu Araban, gero sortutako elektrizitatea goi tentsioko linea baten bitartez Zierbenara garraiatzeko. Teknikoki beste aukerarik ez duela argudiatu du Solariak.
Fiskaltzak 31 urteko kartzela-zigorra eskatu du pertsona horrentzat. Auzian beste hiru prozesatu daude. 2020ko irailaren 5ean jazo zen liskarra, Ertzaintzak orduan adierazi zuenez, marihuana plantazio batean lapurtzen saiatzearekin lotuta.
EHUko lantalde batek El Polvorín Karrantzako leizean aurkitutako giza hondar batzuk aztertu ditu, eta "Andere" izendatu duten emakume neandertal batenak izan litezkeela ondorioztatu du.
Aurkikuntza Bizkaiko Arkeologia Museoan egin dute, Karrantzako El Polvorin haitzuloko beheko galeria batetik zetozen hezurrak aztertzen ari zirela. Uste da aurkitutako gorpuzkiak eskeleto berekoak direla, ziurrenik emakume batenak.
Era berean, Bizkaiko Foru Aldundiak "gogoeta" egitea eskatu du, "Araban kokatuta dagoen zentral batek energia husteko zergatik egin behar dituen ia 100 kilometro hausnartzeko".
"Motel" bada ere, lan-karga igotzen doan heinean, konpainiak ahalik eta azkarren "altxatzea" espero du Amurrioko (Araba) eta Trapagarango (Bizkaia) lantegietan indarrean dituzten aldi baterako lan-erregulazioko espedienteak,berez uztailaren amaierara arte aurreikusiak.
Memoriarekiko duen konpromisoa indartuz, Jaurlaritzak Gernikako arbolaren kimu bat landatu du Turtziosen, bere garaian Jaurlaritzak erbesteratu aurretik izan zuen azken egoitza Jauregian.
Sopuertan zabaldu asmo duten adin txikoentzako zentroaren kontra kalera protestan atera diren herritarrei erantzun die gaur Aldundiko eledunak. Mezu bat igorri die: "Bizkaia herri solidarioa izan da eta izango da".
Biodibertsitatearen garrantziaz aritu da Roberto Colino Galdameseko Artesoro baserritik. Bertako "baratze berezia" erakutsi digu, lur azpian dagoena, alegia. Azaldu digunez, Zizareak, ehunzangoak, erleak, liztorrak eta bestelako intsektu eta zomorroek lurra lantzen laguntzen dute.
Halako zentro batekin, herriaren segurtasuna eta bizikidetza arriskuan egon daitezkeela uste dute. Esan dutenez, hurbiletik ezagutzen dute adingabeentzako zentro batek sortzen duen arazoa, eta gatazken ondorioz itxi ziren Karrantzako eta Artzentalesko zentroen adibideak jarri ditutzte.
Hiru izan dira euren aldarri nagusiak. Batetik, EBko merkatu librea bertan behera uzteko eskatu dute; bestetik, "prezio duinak", kostuak betetzeko modukoak, eta azkenik, burokrazia arintzeko.
Bilbotik zetorren 17:36ko trenak zuhaitz bat jo du Zallako geltokia igaro ondoren, eta gelditu egin behar izan du. Renfek autobus bidezko garraio alternatiboa jarri du, bidaiarien mugikortasuna bermatzeko.
Munduko hainbat lurraldetatik ekarritako kakaoa erabiltzen du Raquel Gonzalezek. Enpresa txikia da Kaitxo, Balmasedan dago kokatuta, eta handik mundu zabalera bidaiatzen dute Raquelek egindako txokolate tabletek.
Gaur sartu ahal izan dira gauzarik beharrezkoenak biltzera, baina ezin izango dira beren etxeetara itzuli denbora batez. Alfonso San Vicente alkateak azpimarratu du ez dituztela bizilagunak bazter utziko eta Udalak "behar duten guztian lagunduko" diela.
Balmasedako (Bizkaia) San Severino plazan dagoen lau solairuko eraikin bateko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte ostiral gauean, eraikinaren teilatuak su hartu ostean. Sua 21:10 aldera piztu da.
Zallako Mimetiz Eskola Publikoaren komunitate osoa herriko plazan bildu da minbiziaren ikerketaren alde dantza egiteko. Horretarako ETS taldearen "Aukera Berriak" kantuaren bertsioa egin dute.
Balmasedako Teike jatetxeak irabazi du II. Bizkaiko Tortilla Kopa. Guztira, lurraldeko 64 ostalaritza-establezimenduk parte hartu dute lehiaketan, baina 4 bakarrik iritsi dira San Mamesen ospatutako finalera.
Indar handiko sutea izan zen, haize-bolada gogorren eta landarediaren lehortasunaren ondorioz. Linea elektrikoen gainean adar bat erori izanak eragin omen zuen sutea.
Avellaneda eta Muñatones batailoiak gogoratu dituzte jeltzaleek Güeñesen egindako ekitaldi batean, eta demokraziaren pedagogia egiteko beharra aldarrikatu dute.
Erasoak ostiral goizaldean gertatu dira, osasun garraioaren zerbitzua eskaintzen duen enpresak Zallan, Muskizen, Getxon, San Inazion (Bilbo) eta Barakaldon dituen aparkalekuetan.
Papera, margoa eta plastikoak egiteko erabiltzen da kaltzita; baita elikagai eta sendagaien industrietan ere. Turtziozen izan gara, Enkarterrin, lana nola egiten den ikusteko.
Kebidetik sukalderaino sartu zen zuzenean, eta hainbat etxetresna hondatu zituen. Zirkuitu elektriko osoa erre zitzaien, eta argindarrik gabe jarraitzen dute oraindik. Orain, aseguru-etxeekin hitz egitea eta sustoak utzitako gorputz txarra ahaztea tokatzen da.
Euskal Herriko hainbat tokitan arratsaldean izan diren zaparrada trumoitsuek 5,3 litro metro karratuko utzi dituzte hamar minutuan Zallan, eta 6,5 litro metro karratuko 20 minutuan Balmasedan.
EAEko eta Nafarroako udalen osaketari ekin diete larunbat honetan udalerri guztietan. Hauteskundeetan EAJ bozkatuena izan zen arren, Zalla Baiko alkategaiak jaso du aginte-makila EH Bilduri esker.
Londresetik iritsitako artista ikusgarri horrek bere gorputza erabiltzen du bere artea islatzeko. Erakusketak egin ditu mundu osoan, eta aldaketa klimatikoaren aurkako ekintzailea ere da.
Gaur, ekainak 9, eta bihar La Encartada Moda itzuliko da La Encartada fabrika-museora. Mende bat baino gehiagoko historia duen makineria gordetzen du museoak, eta industria-ondarearen erreferentziazko leku bilakatu da. Bertan izan gara aurtengo edizioaren nondik norakoak ezagutze aldera.
Enpresak azaldu duenez, izapideekin ez jarraitzeko erabakia "sarbide- eta konexio-baimena eskatzeko asmoa zuen azpiestazioan dagoen ebakuazio-ahalmen ezak" eragin du.
Asko eta asko erlijiotik haratago doazenen arreta pizten dutenak, gainera. Balmasedako pasio bizia da, akaso, ezagunena, baina tradizioan eta eragiten duen ikusminean ez da atzean geratzen Durangokoa.