Milaka emakume kalera atera dira "indarkeriarik gabeko bizitza askeak izateko eskubidea" aldarrikatzera. Euskal Herriko Mugimendu Feministak eta Itaiak nork bere aldetik deitu dituzte mobilizazioak aurten ere.
Jesusen Bihotza plazatik atera da protesta, euripean, eta Kale Nagusitik egindako ibilbidean zehar batu dira Errekalde, Santutxu, Zurbaranbarri eta Deustu auzoetako emakumeak.
Milioika emakume kalera atera dira mundu osoan martxoaren 8ko aldarrikapenetan bat egiteko, askatasuna, berdintasuna eta beren bizitza eta gorputzei buruzko erabakitzeko ahalmena eskatuz.
"Martxoaren 8a gizartea banatzeko eta emakumeak eta gizonak aurrez aurre jartzeko erabili dute", esan du, eta erantsi, "femi-hipokritak dira feminismoa botoak irabazteko erabiltzen dutelako".
Bilbon, arratsaldean izango da manifestazio jendetsuena, baina goizean ere ehunka pertsonak egin dute bat Itaia Emakumeen Antolakuntza Sozialistak deitutako elkarretaratzearekin.
Euskal Herriko hiriburutan eta beste hainbat txokotan izan dira M8ko manifestazioak. Aurten ere, Euskal Herriko Bilgune Feministak eta Itaiak nork bere aldetik deitu dituzte mobilizazioak.
Lau emakume elkartu ditugu. Nolakoa izan zen haurtzaroa, nola bizi diren gaur egun eta zenbat oztoporekin lan egin behar duten oraindik ere kontatu digute.
Nafarroako Gobernuko eta erakunde nagusietako ordezkariek, tartean Maria Chivite presidenteak eta Unai Hualde Parlamentuko presidenteak, elkarretaratzea egin dute Iruñean, Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira.
Irungo pospoloen lantegian 600 bat emakumek lan egiten zuten gerra zibila baino lehen. Lan baldintzen alde Europan izaten ari ziren borroka berriak ekarri zituzten Euskal Herrira. Besteak beste, Pospogile Feministen Sindikatua sortu zuten.
Aurten 50 urte bete dira Emakumearen Nazioarteko Eguna ofizialki izendatu zutenetik. Aurten ere kaleak gizon eta emakumeen arteko benetako berdintasuna aldarrikatzen duten pertsonez beteko dira.
Bortxa matxistaren biktimei ahotsa eman dieten profilak ugaritu dira sare sozialetan. Esti Linares irakasle eta adituak gogorarazi digunez, sareko aktibismoa ez da berria, eta bertatik eratorritakoak dira hainbat garaipen sozial. AAren eta eremu digitalean zaintzaren erronkez ere aritu zaigu.
Emakumeek gizonen denbora bikoitza ematen dute janaria prestatzen, garbitzen eta arropak ikuzten. Kontrara, gizonek askoz denbora gehiago igarotzen dute txangoak egiten, paseatzen, kirola egiten eta sarean nabigatzen.
Aurten, emakumeen ausardia eskatzen dute, beldurra eta isiltasuna garaitu dezaten. Faxismoa salatzera gonbidatu dituzte guztiak. Indarkeria matxistaren gorakada arbuiatzera. Emakumeen aldarrikapena kaleetara eraman nahi dute.
Martxoaren 8ko manifestazio handienak Euskal Herriko bost hiriburutan egingo dituzte: Baionan (17:00), Bilbon (18:00), Donostian (12:30), Gasteizen (12:30) eta Iruñean (13:00).
'Ez zaitzatela nahasi… Gezur Matxistekin' lelopean, kanpainak datu eta txosten ofizialak baliatzen ditu feminismoak lortutako aurrerapenen kontrako gorroto diskurtsoei pentsamendu kritikoaren bidez aurre egiteko.
Otsailaren 22tik martxoaren 8ra bitartean egingo dute kanpaina, "Ni feminista naiz" lelopean, besteak beste, berdintasunaren arloan lortutako aurrerapenak nabarmentzeko.
"Negoziorik ez gure bizitzekin!" lelopean, Euskal Herriko Mugimendu Feministak soldata arrakala, lan feminizatuak eta "lan-baldintza prekarioak" salatu ditu, baita inolako aitortzarik gabeko zaintza-lanak ere.
Milaka lagunek jai-giroan ospatu dituzte feminismoaren aurrerabideak, eta elkar harturik aldarrikatu dute M8 honen ardatz izan den zaintza sistema publiko baten beharra. Halaber, gogoan izan dituzte indarkeria matxistaren biktimak, bai eta palestinarrak jasaten ari diren genozidioa ere.
Aurten, zaintza-sistema publiko, komunitario eta duina da Euskal Herriko Mugimendu Feministaren (EHMF) eskaeren ardatz, iazko martxoaren 8ko eta azaroaren 30eko Greba Feminista Orokorreko eskakizunen ildotik.
Zaintza sistema publiko eta duina aldarrikatu, emakumeen kontrako indarkeria salatu eta soldata arrakala amaitzea izan dituzte aldarri, besteak beste, Donostian martxoaren 8an. Antiguako tuneletik aterata, Kontxako badia zeharkatu du manifestazioak, eta Donostiako erdigunetik Boulevardera iritsi da.
Manifestariek alderdi politikoen eta Eliza katolikoa bezalako botereen "hipokrisia" eta "itxurakeria hutsa" kritikatu dituzte, euren feminismoak "ez dituelako ordezkatzen".
Emakumeen Nazioarteko Egunean Ana Galarraga zientzia komunikatzailearekin egon gara. Emakumeek zientzian bizi duten egoeraz hitz egin digu eguneko errezeta egiten dugun bitartean.
Emakumeen nazioarteko eguna aitzakiatzat hartuta gonbidatu ditugu Kontxi Rebollo, Itziar Gandarias eta Aintzane Ariztegi, feminismoan militatzen ari diren hiru belaunaldi
Satse erizainen sindikatuaren kalkuluen arabera, profesional horien % 85 emakumeak dira. Salatzen dutenez, ez dagokien kalifikazio profesionalean urteak daramatzaten profesionalak dira, eta ezin dute kristalezko sabaia hautsi kudeaketa-postu altuetan sartzeko eta ekipoak eta proiektuak gidatzeko.
Aurrerapenak aurrerapen, M8a aldarrietarako eguna da gaur gaurkoz, ospakizunerako baino; gizon eta emakumeen berdintasun erreala, emakumeen aurkako indarkeriarik eza, zaintza-sistemaren hutsuneak konpontzea eta emakumeen ahalduntzea, egitate barik, helburu eta aldarri baitira 2024 honetan oraindik.
Berdintasunaren aldeko, indarkeria matxistaren aurkako eta emakume palestinarrekiko elkartasunaren aldeko aldarrikapenak entzungo dira ostiral honetan Euskal Herriko kaleetan, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta.
Martxoaren 8aren bezperan, Bizkaiko emakume suhiltzaileekin izan gara. Egunerokoan indar hutsa baino gehiago erabili behar dutela gogoratu dute. Emakume suhiltzaileen gaineko estereotipoak oraindik ere badaudela kritikatzen dute.
Martxoaren 8ak ematen duenaren inguruan berri emango da EITBko albistegi eta programetan zuzeneko, elkarrizketa eta eduki berezien bitartez. Gainera, M8rako EITBk sortutako ikus-entzunezko irudia ikusgai egongo da Bilboko egoitzako kanpoko pantailan eta ETBko emisioetan.
Bizkaiko Batzar Nagusiek erakusketa bat inauguratu dute, XVI. mendetik euskal portuetan lan egin zuten emakume zamaketariak gogoratzeko eta omentzeko. Tokiko ekonomia garatzeko ezinbestekoak izan ziren, eta gizonen antzeko soldatak kobratzera iritsi ziren.
Euskal Herriko Mugimendu Feministak martxoaren 8rako aldarriak azaldu ditu gaur prentsaurrekoan, egun horretarako manifestazioak iragartzeaz gain. Egungo zaintza sistema eta indarkeria matxista salatzeaz gain, Palestinako emakumeei "elkartasun eta maitasun" mezua helarazi nahi izan diete.
Miren Elgarresta zuzendariak esan du "Zuetaz harro" kanpainarekin "emakume zaharrak balore negatiboekin lotzen dituzten estereotipoak" apurtu nahi dituztela.