Elkarrizketak kultura arloko pertsonei

1 / 30 Hurrengoa
Kirmen Uribe: “Oso une gozoan nago, sormen eta buru aldetik”

Kirmen Uribe: “Oso une gozoan nago, sormen eta buru aldetik”

Arantza Ruiz EITB Mediako Albistegien zuzendariak ondarroar idazlea elkarrizketatu du, "En mis sueños siempre tienes veinte años" antologia poetiko elebiduna argitaratu duela eta.  Elkarrizketa osoa, gaztelaniaz, iluntzeko "Teleberri"n.  

Fermin Muguruzak gaur abiatuko du mundu bira, Biarritzen

Fermin Muguruzak gaur abiatuko du mundu bira, Biarritzen

Nerea Olaso "Iparraldearen Orena" ETBko saioko kazetariak Muguruza elkarrizketatu du Biarritzen, munduko bira abiatu aurretxoan. Aste honetan, Lapurdiko udalerrian (asteartea) eta Bilbon (ostiralean eta larunbatean) joko du irundar musikariak.

Bernardo Atxaga idazlea, asteazkeneko ''Hamaika Entzuteko'' saioan

Bernardo Atxaga idazlea, asteazkeneko ''Hamaika Entzuteko'' saioan

Bernardo Atxaga euskal idazle entzutetsu eta saritua egongo da asteazkenean "Hamaika Entzuteko" saioan. 21:45ean, ETB1en eta eitb.eus atarian.

Tom Lizarazu, Bulego: ''2025eko azaroaren 9an izango da azken kontzertua, Euskalduna Jauregian, 19:00etan''

Tom Lizarazu, Bulego: ''2025eko azaroaren 9an izango da azken kontzertua, Euskalduna Jauregian, 19:00etan''

Tom Lizarazuk Bulegoren azken kontzertuaren berri eman digu, "Biba Zuek!" saioan. Abeslariak azaldu duenez, gero arte bat izango da, geldialdiaren ondoren indar berrituta bueltatzeko.

Beñat Sarasola: Boterearen hitz eta estrategiak asumiturik ezin da merezi duen obra bat idatzi

Beñat Sarasola: "Boterearen hitz eta estrategiak asumiturik ezin da merezi duen obra bat idatzi"

Donostiar idazleak "Coca-Cola bat zurekin" eleberria argitaratu du, Frank O'Hara estatubatuar poeta eta arte komisarioaren bizitzaren lorratza jaso eta anplifikatuta.
Nakar: Amorrua motore bat da, baina atzean dagoena maitasuna da

Nakar: "Amorrua motore bat da, baina atzean dagoena maitasuna da"

Donostiar laukoteak "Epelkeriaren kontra" uda aldean kaleratutako EPa du aurkezgai Durangoko Azokan, bere garaiari hertsiki lotutako hitz kontzientziadunak, doinu elektroniko postpunk ilunak eta lelo argitsuak biltzen dituen lana.
Benito Lertxundi: ''Ez daukat kontzertuetara joan beharrik eta hori albiste ona da niretzako''

Benito Lertxundi: ''Ez daukat kontzertuetara joan beharrik eta hori albiste ona da niretzako''

Musikagintzan egindako bidea amaitutzat emango zuela iragarri duenetik lehenengo elkarrizketa eskaini digu oriotarrak. Aitortu duenez, pandemia garaiko etxeratzetik ez zeukan oholtzara itzultzeko gogorik, eta erabakia gauzatu izanarekin "oso ondo" sentitzen da orain.

Martin Goikoetxea, AEBn bizi izan den bertsolaria, larunbateko ''Hitzetik Hortzera'' saioan

Martin Goikoetxea, AEBn bizi izan den bertsolaria, larunbateko ''Hitzetik Hortzera'' saioan

Martin Goikoetxeak AEBn bizitako esperientziak kontatuko dizkigu. Gainera, Gorritiko bertso afariko bertsoaldiak entzungo ditugu, baita Garesen jokatutako bardoen finalak ere. Larunbatean, 21:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus atarian.

Ferminek aurrea hartu dio beti bere garaiari

"Ferminek aurrea hartu dio beti bere garaiari"

Verde Pratok, Hofe x 4:40k eta Nakar taldeak Fermin Muguruzaren 40 urteko ibilbide musikala ohoratuko dute ostegunean, urriak 31, Bilboko Kafe Antzokiko oholtzaren gainetik. Hoferekin hitz egin dugu, irundar musikariaren bideaz.
Lucia Lacarra: ''Zure etxea 13 urterekin utzi duzunean, gainerako guztia ez da zaila''

Lucia Lacarra: ''Zure etxea 13 urterekin utzi duzunean, gainerako guztia ez da zaila''

Lucia Lacarra dantzari nagusia izan da munduko hainbat konpainietan, hala nola Marseillako Ballet Nazionalean eta Municheko Operan. Esfortzuaz, dedikazioaz eta minaz hitz egin digu dantzariak.

Alcalá Norte: Ez gara erretzeko beldur; aurrera egiten ez badugu, errudunak garelako da

Alcalá Norte: "Ez gara erretzeko beldur; aurrera egiten ez badugu, errudunak garelako da"

Madrildar seikotearen 'La Gira Cañón' bira Bilbora helduko da ostiralean; taldearen oihartzuna, zarata barik, post punkeko hamaika kantu baliotsuren durundi neurritsua dela zaleekin ospatu eta eszeptikoei frogatu nahi diete.
Unai Elorriaga: Errealitateak traba egiten zidanean, salto egiten nuen gainetik ezelango beldurrik gabe

Unai Elorriaga: "Errealitateak traba egiten zidanean, salto egiten nuen gainetik ezelango beldurrik gabe"

Algortar idazleak "Francesco Pasqualeren bosgarren arima" eleberria argitaratu du, XIX. mendean Sapritik Euskal Herrira mugitu zen gizon baten ibilbidearen kronika, hamabost ipuinez osatua.
John Andueza: ''Gaztaroan euskal irakurleak galtzen baditugu, nola demontre errekuperatuko ditugu?''

John Andueza: ''Gaztaroan euskal irakurleak galtzen baditugu, nola demontre errekuperatuko ditugu?''

'Azken portuko postdatak' John Anduezak eta Asel Luzarragak idatzitako azken eleberria da. Saioan Anduezak idazketa-prozesuari buruz hitz egin digu. Gainera, euskal gazte literatura erakargarria sortzeko beharra azpimarratu du.

Oki Moki: Gauza gutxirekin asko transmititzen duten kontzertuak maite ditugu

Oki Moki: "Gauza gutxirekin asko transmititzen duten kontzertuak maite ditugu"

Getariar pop punk taldeak Kobetamendin joko du gaur, larunbatarekin, Bilbao BBK Liveko azken gauean. "Barnetik ateratako emozioz beteriko kontzertua" agindu diete bertaratzen direnei.
Shinova: Seguru gaude egun ahaztezina izango dela

Shinova: "Seguru gaude egun ahaztezina izango dela"

Bizkaiko taldeak lehenengoz joko du, ostegunean, Bilbao BBK Liven. "El presente" diskoa aurkezteko bira mardulean murgilduta eta eremuko agertoki nagusietako batean joko dutela, "emozioa, intentsitatea eta, esan gabe doa, errespetua" agindu dituzte.
Jon Arretxe: ''Argi neukan Touré ez zela trilogia izango, mania diet trilogiei''

Jon Arretxe: ''Argi neukan Touré ez zela trilogia izango, mania diet trilogiei''

Nobelak kokatzen dituen lekuetara joan ohi da Jon Arretxe inspirazio bila. Zentzumen guztiak erne jarri eta lekuak berak oparitzen dizkio pertsonaiak eta egoerak. Bilboko San Frantzisko auzoa aproposa da horretarako. Hala, 10 liburu publikatu ditu jada, baina zenbaki borobilegia iruditzen zaio.

Kirmen Uribe: ''Oso opera apurtzailea da 'Saturraran'''

Kirmen Uribe: ''Oso opera apurtzailea da 'Saturraran'''

Kirmen Uribe 'Saturraran' operaz aritu da saioan. Zazpi urte eman dituzte opera idazten, musika jartzen... Lan honen xehetasun guztiak eman dizkigu Ondarroako idazleak.

Ane Pikaza: ''Uruguain 'Filtro' aurkeztu ondoren, martxoan ekarriko dugu lana Euskal Herrira''

Ane Pikaza: ''Uruguain 'Filtro' aurkeztu ondoren, martxoan ekarriko dugu lana Euskal Herrira''

Ane Pikaza artistak "Filtro" antzezlana aurkeztu du "Biba Zuek!" saioan. Hori da La Dramática Errante konpainiaren eta Montevideoko (Uruguai) Sala Verdi aretoaren arteko elkarlanaren emaitza. Horrez gainera, bere beste hainbat proiektuz aritu da.

Kirmen Uribe: ''Jende gehiago dago prest hizkuntza ez hegemonikoetan idazten duten idazleak irakurtzeko''

Kirmen Uribe: ''Jende gehiago dago prest hizkuntza ez hegemonikoetan idazten duten idazleak irakurtzeko''

2009an, Espainiako Narratiba Sari Nazionala bereganatu zuen "Bilbao-New York-Bilbao" nobelarekin. Esker oneko dago arrakastagatik, egun itzultzaile asko daudelako euskaratik zuzenean itzultzeko prest daudenak. Bere hitzetan, "miresmena azaltzen digute gure hizkuntzari eutsi nahi izan diogulako".

Gotzon Barandiaran: ''Mundu hau eraldatu nahi duen edozeinek, oinarrian, maitasunetik egin behar du''

Gotzon Barandiaran: ''Mundu hau eraldatu nahi duen edozeinek, oinarrian, maitasunetik egin behar du''

'Galbahea', bere liburu berria, aurkeztu digu Gotzon Barandiaran idazleak. Bere hirugarren poesia liburua da, eta, besteak beste, landutako askotariko gaien artean, maitasuna izan du ardatz.

Pello Lizarralde: Idaztean, ez dut gogoko 'esatea', nahiago dut 'erakutsi'; esplikazioak soberan daude

Pello Lizarralde: "Idaztean, ez dut gogoko 'esatea', nahiago dut 'erakutsi'; esplikazioak soberan daude"

Idazleak "Lanbroa" argitaratu du, memoriaren eta ahanzturaren zirrikitu menderakaitzetan maisuki barrentzen den eleberri gandutsu baina xehea, zehatza eta, literatura estimagarriari dagokion bezala, zorrotz askoa.   
Andrea Jaurrieta: ''Publikoarengana ondo iristen den autore zinema egin nahi dut''

Andrea Jaurrieta: ''Publikoarengana ondo iristen den autore zinema egin nahi dut''

"Nina", nafar zinemagilearen bigarren film luzea, zinemetara iritsi da, EITBren parte-hartzearekin. Zuzendariarekin berarekin eta Iñigo Aranburu aktorearekin hitz egin dugu, Patricia Lopez Arnaiz protagonista duen film garaikide eta feminista honi buruz.

Eneko Bidegain: ''111 sariek eta horrelako ekimenek euskal literaturari behar duen oihartzuna ematen diote''

Eneko Bidegain: ''111 sariek eta horrelako ekimenek euskal literaturari behar duen oihartzuna ematen diote''

Eneko Bidegainen "Bichta éder" eleberriak 111 akademiaren saria irabazi du. Eneko Bidegain idazleak literaturan izan duen ibilbideari buruz hitz egin digu. Orain beste proiektuetan murgilduta dagoela azaldu du.

Jasone Osoro: Arrakasta polisemikoa da, malgua eta lorgarria

Jasone Osoro: "Arrakasta polisemikoa da, malgua eta lorgarria"

Elgoibartar idazleak "Arrakasta" saiakera kaleratu du, arrakastaren kontzeptuari eta horrekin lotutako hainbat hari muturri buruzko gogoeten bilduma.
Jasone Osorok ''Arrakasta'' bere liburuko elkarrizketatuak deskribatu dizkigu, bi hitzetan

Jasone Osorok ''Arrakasta'' bere liburuko elkarrizketatuak deskribatu dizkigu, bi hitzetan

"Arrakasta"n, hamaika euskal sortzaile elkarrizketatu ditu elgoibartarrak: Jon Garaño, Itziar Ituño, Izaro, Gorka Urbizu, Maider Egues, Harkaitz Cano, Eneko Atxa, Markel Irizar, Aizpea Goenaga, Eva Domingo eta Joxemari Agirretxe "Porrotx". Horiek guztiak eta bere burua deskribatu ditu test honetan.

Katixa Mecerreyes, aktorea: Lan handia egin dut Mexikoko hizkera eta tonua harrapatzeko

Katixa Mecerreyes, aktorea: "Lan handia egin dut Mexikoko hizkera eta tonua harrapatzeko"

Katixa Mecerreyes aktorea Mexikon ari da lanean. Telebistako telenobeletan parte hartu du, eta pozik dabil lan horretan. Erronka berriak ere baditu eskuartean, momentuz Mexikon guztiak ere. Mexikoko jendeak bezala hitz egiten du jada, baina ez da erraza izan Katixak aitortu bezala.
Aitziber Garmendia: Umoreak askea izan behar du, baina gai batzuekin ez naiz eroso sentitzen

Aitziber Garmendia: "Umoreak askea izan behar du, baina gai batzuekin ez naiz eroso sentitzen"

Umoreak min egin dezakeela onartzen du Aitziber Garmendia umoregileak, eta berari ere zaila egiten zaio gai batzuen inguruan barre egitea. Monologoak nola egiten diren azaldu die Elene Badiola, eta Matixa Etxeberria gazteei. Biek umorea egin nahiko lukete.
Anari: ''Kantua ez bezatzeko instintu bat dago nire DNAn''

Anari: ''Kantua ez bezatzeko instintu bat dago nire DNAn''

Anarik zazpigarren diskoa kaleratu du, "Giza zarata", betiko poetikoari lotuta baina ikuspegi zabalago eta sozialagoarekin. 

Juan Garzia: Itzultzeko, munduko pertsonarik harroena eta umilena izan beharra dago aldi berean

Juan Garzia: "Itzultzeko, munduko pertsonarik harroena eta umilena izan beharra dago aldi berean"

Legazpiar idazle eta itzultzaileak "Moby Dick" eleberri monumentala jarri du euskaraz. Horretarako, "euskaraz Melville izateko bezain harro" eta "testuaren zerbitzura buru-belarri jartzeko bezain umil" jardun da, bost urtez.
'Negu hurbilak'en helburua da bakoitzak bere bidaia egitea, zalantza eta isiltasunen itsaso sakonean

"'Negu hurbilak'en helburua da bakoitzak bere bidaia egitea, zalantza eta isiltasunen itsaso sakonean"

"Negu hurbilak" Negu Kolektiboa taldearen lehen film luzea gaur, ostiralarekin, iritsiko da Hego Euskal Herriko zinema aretoetara, berme gisa dituela zuzendari laukotearen erabakitasun artistiko erradikala eta zinema jaialdietatik egindako igaroaldi txukuna.
Huntza: ''Gu bagoaz, baina gure musikak plazetan jarraituko du, eta hori oparirik politenetarikoa da''

Huntza: ''Gu bagoaz, baina gure musikak plazetan jarraituko du, eta hori oparirik politenetarikoa da''

Bilboko taldeak azken kontzertua eskainiko du larunbat honetan Miribillan, Bilbao Arenan, sarrera guztiak agortuta. Hamar urteko ibilbideaz mintzatu dira Huntzako taldekideak EITB Mediari eskainitako elkarrizketan.

Mikel Kazalis: ''Guk geuk ere ez dakigu Anestesiaren azken bira izango den ala ez''

Mikel Kazalis: ''Guk geuk ere ez dakigu Anestesiaren azken bira izango den ala ez''

Mikel Kazalisen osasun-arazoak, pandemia, Imanol Beloki bateria-jolearen agurra… 2019tik hona, Anestesia taldean gorabehera asko izan dira, baina orain indartsu daude, eta 2024an "Azken Heriotza" izeneko bira egingo dute. Mikel Kazalis "Biba Zuek!" saioan izan da.

Tomax eta Muxi pailazoak: ''Gure abenturak amaitzeko ordua iritsi da, eta 2024an azken festa egingo dugu''

Tomax eta Muxi pailazoak: ''Gure abenturak amaitzeko ordua iritsi da, eta 2024an azken festa egingo dugu''

Joserra Fachado eta Oihana Maritorena aktoreak izan dira "Biba Zuek!" saioan. Tomax eta Muxi pailazoen abenturak amaitzera doazela kontatu digute, eta agur esateko, aurten hainbat emanaldi berezi eskainiko dituzte Euskal Herriko udalerrietan.

Ander Lipus: ''Euskal antzerkigintzari buruzko hausnarketa bat egiteko beharra sentitzen nuen''

Ander Lipus: ''Euskal antzerkigintzari buruzko hausnarketa bat egiteko beharra sentitzen nuen''

Ander Lipus aktoreak "Antzerkiaren Labirintoan" izeneko bi liburu argitaratu ditu. Lehendabizikoan, bere ibilbideari buruzko pasadizoak bildu ditu; eta bigarrenean, antzerkiari lotutako hainbat gogoeta idatzi ditu. Gaur "Biba Zuek!" saioan izan da aktore markinarra.

Xabi Camarero: ''Osagai berriak erabili ditugu azkeneko lana egiteko, eta eboluzio bat izan du Urtzek''

Xabi Camarero: ''Osagai berriak erabili ditugu azkeneko lana egiteko, eta eboluzio bat izan du Urtzek''

Urtz taldeak bere bederatzigarren diskoa kaleratu zuen Durangoko Azokan: "Esnatzean". Xabi Camarero izan dugu "Biba Zuek!" saioan, eta lan berriaz hitz egiteaz gain, "Ez etsi" abestia zuzenean eskaini du.

Xamar: Baldintza hauetan zaila da herri kultura garatzea, probableki ezinezkoa luzeran

Xamar: "Baldintza hauetan zaila da herri kultura garatzea, probableki ezinezkoa luzeran"

Euskal Herriko bizitza soziala gidatu duten erritual, ohitura eta ospakizunak bildu ditu garraldar idazleak "Biziaroak. Herri Kultura" liburuan. "Euskal Herria hobeki ezagutu nahi duenarentzat" idatziriko lana da.
Josu Martinez: '''Bizkarsoro' filmarekin erakutsi nahi izan dut euskara ez dela ari desagertzen kasualitatez''

Josu Martinez: '''Bizkarsoro' filmarekin erakutsi nahi izan dut euskara ez dela ari desagertzen kasualitatez''

Josu Martinezen "Bizkarsoro" filma Baigorrin kokatzen da, eta 1914tik 1982ra bitartean gertatzen diren bost istoriok osatzen dute. Denbora tarte horretan, euskaraz soilik hitz egiten zen herri batean, euskaldunak gaizki ikusiak eta gutxiengo izatera nola pasatzen diren erakusten du pelikulak.

Aitziber Garmendia: ''Ni komediarekin lotzeko joera dago, baina 'Esnearen kolorekoa' obra dramatikoa da''

Aitziber Garmendia: ''Ni komediarekin lotzeko joera dago, baina 'Esnearen kolorekoa' obra dramatikoa da''

Aitziber Garmendia, Jon Olivares eta Miren Arrieta aktoreek "Esnearen kolorekoa" antzezlana estreinatu berri dute, Mireia Gabilondo, Jose Ramon Soroiz eta Joseba Apaolaza antzezleekin batera. XIX. mendean, Ingalaterran, baserri batean bizi den familia baten istorio gogorra kontatzen du.

Xabi San Sebastian: ''Betazalak irekita, mundua era hotzean eta kritikoan ikustea garrantzitsua da''

Xabi San Sebastian: ''Betazalak irekita, mundua era hotzean eta kritikoan ikustea garrantzitsua da''

Xabi San Sebastian musikari donostiarrak disko berria argitaratu du: 'Betazalak'. Hamar abesti bildu ditu folkaren eragina duen lan berrian. Harekin hitz egiteko aukera izan dugu.

Lander Briones, Zirkuss konpainiaren zuzendaria: ''Dena utzi nuen, antzerki musikala eta zirkua ikasteko''

Lander Briones, Zirkuss konpainiaren zuzendaria: ''Dena utzi nuen, antzerki musikala eta zirkua ikasteko''

Lander Briones erizaina da, baina duela zazpi urte Madrilera joan zen, antzerki musikala eta zirkua ikastera; eta orain, zirku garaikideko konpainia propioa sortu du: Zirkuss. Halaber, egun, Gure Zirkuan ari da lanean.

1 / 30 Hurrengoa