Eliza Katolikoa

1 / 27 Hurrengoa
Milaka pertsona igaro dira igande honetan Andre Maria Nagusiaren basilikatik Frantziskoren hilobia ikustera

Milaka pertsona igaro dira igande honetan Andre Maria Nagusiaren basilikatik Frantziskoren hilobia ikustera

200.000 gazte inguru bildu dira San Petri plazan, Pietro Parolin kardinalak eman duen Nerabeen Jubileuaren meza entzuteko. Kardinalek, berriz, bilerak egiten jarraituko dute astelehen honetan, konklabea prestatu eta data jartzeko.
Frantzisko aita santuaren hilobia ireki dute, dagoeneko Erromako erromesaldi-mugarri bihurtuta

Frantzisko aita santuaren hilobia ireki dute, dagoeneko Erromako erromesaldi-mugarri bihurtuta

Ehunka herritar zain zeuden lehen ordutik Santa Maria Nagusia Basilikara sartzeko. Bertan ehorztea eskatu zuen Frantziskok berak, besteak beste, tenplu horrek gordetzen duelako aita santuak asko maitatzen zuen Ama Birjinetako bat ('Salus Populi Romani').

Frantzisko aita santuaren hilobia: bere izen pontifikala latinez idatzita duen marmolezko hilarri bat

Frantzisko aita santuaren hilobia: bere izen pontifikala latinez idatzita duen marmolezko hilarri bat

Italiako iparraldeko Liguriako marmola erabili dute, aita santuaren arbasoen jaioterria delako. Frantziskok bularrean zeraman gurutzearen erreprodukzio handia eskegi dute horman, zilarrezkoa eta Artzain Onaren irudiarekin.

Frantzisko Santa Maria Nagusiaren basilikan dago jada, betiko atseden hartuko duen tokian

Frantzisko Santa Maria Nagusiaren basilikan dago jada, betiko atseden hartuko duen tokian

Irekia eta jendetsua izan den hileta-elizkizuna ez bezala, ehorzketa pribatua izan da; erlijiosoak, familiakoak eta ingurukoenak baino ez dira izan bertan. Larunbat honetatik aurrera bederatzi eguneko doluaren ondoren, konklabea deitu ahal izango da, maiatzaren 5etik 10era bitartean hasiko dena.
Frantziskok, jendearen erdian zegoen aita santuak, agur jendetsua jaso du

Frantziskok, "jendearen erdian" zegoen aita santuak, agur jendetsua jaso du

140 ordezkaritza ofizial eta 400.000 fededun bertaratu dira San Petri plazara. Elizkizuna bukatuta, Andre Maria Nagusiaren basilikara eraman dute zerraldoa, Frantziskok berak eskatu zuen bezala, eta han hobiratu dute.
Frantzisko aita santuaren hilotza Santa Maria Nagusiaren Basilikara iritsi da

Frantzisko aita santuaren hilotza Santa Maria Nagusiaren Basilikara iritsi da

San Petri plazan izandako hileta-elizkizun jendetsuaren ostean, sei kilometroko ibilbidea egin dute, Santa Maria Nagusiaren Basilikaraino, eta han ehortziko dute, ekitaldi intimo batean, aita santuaren gorpua.

Frantzisko I.a, ''bihotza denentzat zabalik izan zuen aita santua'', agurtu dute Erroman

Frantzisko I.a, ''bihotza denentzat zabalik izan zuen aita santua'', agurtu dute Erroman

Bere bizitzan zehar aita santuak egindako "bakearen aldarrikapen nekaezina" azpimarratu dute larunbat honetan izandako hileta-elizkizunaren homilian. Mezaren ostean, Santa Maria Nagusiaren Basilikara eraman dute gorpua.

Trump, Zelenskirengandik eta Macronengandik gertu, aita santuaren omenezko mezan

Trump, Zelenskirengandik eta Macronengandik gertu, aita santuaren omenezko mezan

Felipe VI.a Espainiako erregea AEBko presidentearengana gerturatu da, agurtzera. 60 estatuburu eta gobernuburu baino gehiago, eta 140 ordezkaritza ofizial bertaratu dira.
200.000tik gora eliztar bilduko ditu Frantzisko aita santuaren hiletak, 10:00etatik aurrera

200.000tik gora eliztar bilduko ditu Frantzisko aita santuaren hiletak, 10:00etatik aurrera

130 ordezkaritza ofizial bertaratuko dira. Elizkizuna bukatzen denean, Andre Maria Nagusiaren basilikara eramango dute zerraldoa, Frantziskok berak eskatu zuen bezala, eta han hobiratuko dute.
Frantziskok mundu osoan eliza irekiago bat azaldu nahi izan duela uste dute Erromara joandako apaizek

Frantziskok mundu osoan eliza irekiago bat azaldu nahi izan duela uste dute Erromara joandako apaizek

Erroman dira Donostiako gotzaina eta beste hainbat euskal apaiz aita santuaren hileta elizkizunean egon ahal izateko.

Frantziskoren hil-kapera itxi dute, hiru egunetan 250.000 pertsona inguru hilkutxaren aurretik igaro ostean

Frantziskoren hil-kapera itxi dute, hiru egunetan 250.000 pertsona inguru hilkutxaren aurretik igaro ostean

Italiako agintarien aurreikuspenen arabera, 200.000 pertsona inguru egongo dira San Petri plazako hileta-elizkizunetan, baita 130 estatu ordezkaritza ere. Larunbateko hiletaren ondoren, Frantziskoren gorpua Erroma osoa zeharkatuko duen segizio batek eramango du Andre Maria Nagusiaren basilikara.
Frantzisko aita santuaren hil-kapera amaitu da, hilkutxa ixteko zeremonia egiteko

Frantzisko aita santuaren hil-kapera amaitu da, hilkutxa ixteko zeremonia egiteko

Azken hiru egunetan, 250.000 pertsona inguru igaro dira Frantzisko aita santuaren hilkutxaren aurretik Vatikanoko San Pedro basilikan azken agurra emateko.

Amaitu dituzte Santa Maria Katedralaren eraberritze lanak, 25 urte eta 50 milioi behar izan dituztenak

Amaitu dituzte Santa Maria Katedralaren eraberritze lanak, 25 urte eta 50 milioi behar izan dituztenak

Santa Maria Katedrala Fundazioak nabe nagusiaren estalkiaren zahaberritze lanak aurkeztu ditu, bai eta balkoi begiratoki berria ere, mugikortasun mugatua dutenentzat irisgarria eta gangen goiko aldea eta erdiko nabearen estalpeko espazioa ikusteko aukera emango duena.
Erroma gotortuta dute Frantzisko aita santuaren hiletaren bezperan

Erroma gotortuta dute Frantzisko aita santuaren hiletaren bezperan

Frankotiratzaileak, Eurofighter ehiza-hegazkinak, droneen kontrako sistema sofistikatua, eta hegaldirik gabeko eremu zabala. Horiek, besteak beste, segurtasuna bermatzeko prestatu dituzten neurrietako batzuk. Trumpentzat bakarrik babestutako eremu bat ezarri du Italiak.
90.000 pertsonak baino gehiagok bisitatu dute Frantzisko aita santuaren hil kapera

90.000 pertsonak baino gehiagok bisitatu dute Frantzisko aita santuaren hil kapera

Bart 13.000 fededun izan dira pontifizeari azken agurra ematen. Jendetza dela eta, ia gau guztian egon da zabalik beilatokia. Eliztarrek lau orduz itxaron behar izan dute zerraldoa segundo batzuez ikusteko.
Frantzisko aita santuaren hileta solemnea, baina ''soila''

Frantzisko aita santuaren hileta solemnea, baina ''soila''

Frantzisko aita santuak aldaketa batzuk egin zituen hilkutxaren eta beste xehetasun txiki batzuen inguruan, baina hileta-elizkizunak protokolo diplomatiko eta liturgiko zorrotza izaten jarraituko du. 200.000 fededun eta 170 ordezkaritza baino gehiago larunbatean Vatikanoan izatea espero da.

Hauek dira aita santu berria aukeratuko duten kardinalak

Hauek dira aita santu berria aukeratuko duten kardinalak

Kardinalen kolegioa osatzen duten 252 purpuradunetatik 138 dira hautesleak, 80 urte baino gutxiagoko izateagatik.

Sor Genevieve, Frantzisko aita santua agurtzeko protokoloa hautsi duen moja

Sor Genevieve, Frantzisko aita santua agurtzeko protokoloa hautsi duen moja

Motxila berdea bizkarrean eta protokoloa apurtuta, eremu mugatu batean jarri da. Han isilik egon da, Elizako goi-kargudunak Aita Santuaren hilkutxaren aurretik pasatzen ziren bitartean.

Horrelakoa da aita santua lurperatuko duten basilika

Horrelakoa da aita santua lurperatuko duten basilika

Frantzisko aita santua izango da azken mendean Vatikanotik kanpo lurperatuko den lehen aita santua. Bere hilobia Andre Maria Nagusiaren basilikan kokatuko da. Tenpluak hiriko babeslearen irudia gordetzen du eta erromatarrek asko gurtzen dute.

20.000 fededun baino gehiago igaro dira aita santuaren hilkutxaren aurretik bere lehen egunean basilikan

20.000 fededun baino gehiago igaro dira aita santuaren hilkutxaren aurretik bere lehen egunean basilikan

Beilatokia San Petriren basilikan paratu dute, eta ostiraleko 19:00ak arte egongo da zabalik. Hileta elizkizuna, berriz, larunbatean izango da, eta munduko dozenaka buruzagik iragarri dute Erromara bertaratuko direla.
Frantzisko Aita Santuarekin batzartu zenekoaz, Amets Arzallusekin

Frantzisko Aita Santuarekin batzartu zenekoaz, Amets Arzallusekin

2023ko urtarrilean hartu zituen Amets Arzallus eta Ibrahima Balde Vatikanoan Aita Santuak, Miñan liburuaren harira. 2022an irakurri zuenetik, sarritan gomendatzen zuen liburua Bergoliok: migranteek bizi duten sufrikarioa oso ongi azaltzen duela esan ohi zuen.

Aita santu nafar bat? Francisco Javier Bustillo kinieletan sartu da

Aita santu nafar bat? Francisco Javier Bustillo kinieletan sartu da

Francisco Javier Bustillo, egungo Korsikako gotzaina, Arre herrian jaio zan, Ezkabarten. Elizaren barruan oso ibilbide azkarra izan du, oso ezaguna egin da bere idazkiengatik eta Frantziskorengandik gertu egoteagatik. Bergogliok berak izendatu zuen kardinal duela 2 urte.

Matteo Maria Zuppi: ETAren armagabetzearen lekuko eta hurrengo Aita Santua izateko hautagaia

Matteo Maria Zuppi: ETAren armagabetzearen lekuko eta hurrengo Aita Santua izateko hautagaia

Boloniako artzapezpiku eta Italiako Gotzainen Batzarreko presidenteak bitartekari eta egiaztatzaile gisa hartu du parte mundu osoko gatazka ugaritan.

Francesco Grana, Vatikanoan aditua: ''Aita santua italiarra izango dela uste dut, eta ez gaztea''

Francesco Grana, Vatikanoan aditua: ''Aita santua italiarra izango dela uste dut, eta ez gaztea''

Francisco aita santuak 108 kardinal izendatu bazituen ere, ezustekoak egon daitezkeela uste du Francesco Grana Vatikanoan adituak. "Denek dute buruan beren etorkizuna, beren besaulkia, beren botere esparru txikia sendotzea", adierazi du Granak.

Noiz izango dira Frantzisko aita santuaren hileta elizkizunak? Noiz abiatuko dute konklabea?

Noiz izango dira Frantzisko aita santuaren hileta elizkizunak? Noiz abiatuko dute konklabea?

Frantzisko aita santuaren heriotzaren ondoko data nagusiak bildu ditugu. Pontifizearen hilkutxa asteazkenetik ostiralera egongo da San Petriren basilikan, fededunek azken agurra eman diezaioten. Ondoren, larunbatean, egingo dute hileta.

Aita santuaren hileta larunbatean egingo dute, San Petri plazan

Aita santuaren hileta larunbatean egingo dute, San Petri plazan

Hala erabaki du kardinalen kongregazioak. Biltzar horri dagokio, halaber, aita santu berria aukeratzeko konklabearen data jartzea (maiatzaren 6tik aurrera izango da, nolanahi ere). Bestalde, bihar bertan eramango dute hilkutxa San Petriren basilikara, fededunek azken agurra eman diezaioten.
Vatikanoak Frantzisko aita santuaren lehen irudiak zabaldu ditu, hilkutxan

Vatikanoak Frantzisko aita santuaren lehen irudiak zabaldu ditu, hilkutxan

Vatikanoak zabaldutako irudietan, aita santua ikus daiteke belus gorriz apaindutako egurrezko hilkutxa batean. Eskuetan arrosario bat darama.

Frantzisko aita santuaren azken eguna: bilera Vancerekin eta fededunen artetik paseoa, 'papamobil' eta guzti

Frantzisko aita santuaren azken eguna: bilera Vancerekin eta fededunen artetik paseoa, 'papamobil' eta guzti

Aita Santuak agerraldi nabarmen gutxiago egin ditu aurtengo Aste Santuan, baina, herenegun, Berpizkunde Igandean, San Petri plazan agertu zen 'Urbi et Orbi' bedeinkapen tradizionalerako, eta, ondoren, milaka fededun zain zituen plaza zeharkatu zuen 'papamobilean'.
Aita santuaren hilkutxa bihar eramango dute San Petriren basilikara

Aita santuaren hilkutxa bihar eramango dute San Petriren basilikara

Erroman hasi dira prestaketak Frantzisko aita santua agurtzeko. Vatikanoaren arauen arabera, ostiraletik iganderako tartean egin beharko da hileta, eta data zehatza kardinalen kongregazioak ezarri behar du. Hari dagokio, halaber, aita santu berria aukeratzeko konklabearen data jartzea ere.
Frantzisko aita santua hil da, 88 urte zituela

Frantzisko aita santua hil da, 88 urte zituela

Atzo eguerdian agertu zen azkeneko aldiz jendaurrean. San Petri basilikako balkoira atera zen, 'Urbi et Orbi' bedeinkapena ematera. Goizaldean buruko iktus batek jo du eta horrek koma egoera eta bihotzeko eta zirkulazioko akats sendaezinak eragin dizkio.
Nor izango da hurrengo aita santua? Hemen, hainbat hautagai

Nor izango da hurrengo aita santua? Hemen, hainbat hautagai

Kardinalek konklabearen data adostu beharko dute, "aulki hutsa" aldarrikatzen denetik 20. egun igaro baino lehen eta aukeratutako egunean, Kapera Sistinoan izango dira, aita santu nor izendatu eztabaidatzeko. 80 urtetik beherakoek soilik bozkatu ahalko dute, baita hautagai izan ere.
Iktus baten ondorioz zendu da Frantzisko aita santua

Iktus baten ondorioz zendu da Frantzisko aita santua

Vatikanoak baieztatu egin du zerk eragin duen aita santua hiltzea.
Ehunka fededunek arrosarioa errezatu dute Vatikanoan Frantzisko aita santuaren alde

Ehunka fededunek arrosarioa errezatu dute Vatikanoan Frantzisko aita santuaren alde

Gaur arratsaldean egin den arrosarioaren otoitza Vatikanoak deitu du. Mauro Gambetti kardinalak zuzendu du gaur goizean hil den Frantzisko aita santuaren aldeko otoitza.

Horrelakoa izan zen Frantzisko aita santuaren azken eguna

Horrelakoa izan zen Frantzisko aita santuaren azken eguna

Aita Santuak Aste Santuko ekitaldietan bere presentzia murriztu zuen arren, atzo San Pedro plazan agertu zen Urbi et Orbi bedeinkapen tradizionalerako, eta ondoren plazan zehar ibili zen "papamobilean". Aurretik, JD Vance hartu zuen bere egoitza pribatuan.

Frantzisko aita santua Vatikanoko Santa Marta Etxean duen egoitzan hil da gaur goizean

Frantzisko aita santua Vatikanoko Santa Marta Etxean duen egoitzan hil da gaur goizean

Atzo eguerdian agertu zen azkeneko aldiz publikoan; "Urbi et Orbi" bedeinkapena ematera. Oso ahul zegoen aspaldian, pneumonia bilateral batek eragindako arazoengatik.

Aita Santuak bakearen eta justizia sozialaren alde erakutsitako konpromisoa nabarmendu du Sanchezek

Aita Santuak bakearen eta justizia sozialaren alde erakutsitako "konpromisoa" nabarmendu du Sanchezek

Munduko buruzagi politiko nagusiek mezuak idatzi dituzte Jorge Mario Bergoglioren heriotzaren ondoren.
Hil kanpaiak joaz eta meza bereziak ospatuz omendu dute Frantzisko aita santua eliza askotan

Hil kanpaiak joaz eta meza bereziak ospatuz omendu dute Frantzisko aita santua eliza askotan

EAEko hiriburu guztietan jo dituzte hil-kanpaiak Frantzisko aita santuaren heriotza iragartzeko eta hura omentzeko. Horretaz gain, elizkizun bereziak ere ospatu dituzte hainbat elizatan.

Eliza Katolikoa eraldatzeko Frantzisko aita santuak zuen nahia azpimarratu dute euskal elizako ordezkariek

Eliza Katolikoa eraldatzeko Frantzisko aita santuak zuen nahia azpimarratu dute euskal elizako ordezkariek

Elizako abusuak argitzen, emakumeengana hurbiltzen, pobre eta migranteen alde egindakoa... Frantzisko aita santuaren hainbat aurpegi aipatu dituzte euskal elizbarrutietako buruek.

Frantzisko aita santuak ahulenen alde egindako lan irmoa azpimarratu du lehendakariak

Frantzisko aita santuak ahulenen alde egindako lan "irmoa" azpimarratu du lehendakariak

Pradalesek esan du "2013tik munduko geopolitikan funtsezkoa" izan zela, eta "bere ondarea erlijiotik harago" doala. Ildo beretik, Aita Santua "giza balioak" zituen gizona zela nabarmendu du Chivitek.
Frantzisko aita santuaren azken agerraldiak

Frantzisko aita santuaren azken agerraldiak

Martxoaren 23an Gemelli erietxea utzi zuenetik, hainbat aldiz ikusi ahal izan dugu Frantzisko aita santua jende aurrean, azkena Pazko igandean, hil baino egun bat lehenago.

1 / 27 Hurrengoa

kargatzen