Estatu kide gehienak aldaketa horren alde agertu dira enbaxadoreen bilera batean. Espainiak eta Irlandak aurkako botoa eman dute, eta Eslovenia, Zipre, Malta eta Belgika abstenitu egin dira.
Ertzaintzak ia amaitu du 75 urteko emakumearen heriotza argitzeko ikerketa, tiroaren egilea identifikatu du, eta, itxura guztien arabera, "ustekabeko" istripua izan zen. Aitzitik, aipaturiko ehiztaria baimendutako eremutik kanpo zegoen.
Estatu osoko 47 hiritan izan dira manifestazioan, Bilbon tartean. Ehiza-jarduera amaitzea eta ehiza-txakurrak Animalien Ongizatearen Legean sartzea eskatu dute. Txakurren eskubideak aldarrikatu dituzte parte hartzaileek.
Abeltzain batzuek dagoeneko txalotu egin dute Bruselaren jarrera, eta Espainiako Gobernuari eskatu diote jarraibide horiek bete ditzala. Aitzitik, WWF eta IFAW bezalako nazioarteko GKEek Batzordearen proposamena baztertzeko eskatu diete EBko Estatu kideei.
Emakumearen autopsia egitea falta da oraindik, bala hilgarria jaurti zuen arma identifikatzeko. Emakumea Deban hil zen, etxean zela, kanpotik egindako tiro bat jaso eta gero. Erkorekak "amaiera dramatikoa izan zuen ustekabeko gertakaritzat" jo du heriotza.
Antza, Ozioko basoan egiten ari ziren uxaldi bateko bala galdu batek leihoa zeharkatu eta sukaldean zegoen 75 urteko emakume bat buruan jo eta hil zuen.
Iztiñako (Deba) ehiza-taldea osatzen zuten 25 ehiztariek baimena zuten inguru horretan ehizatzeko. Aritz Ezeiza Gipuzkoako Ehiza Federazioko koordinatzailearen arabera, balek 600 metroko distantzia egin dezakete, eta ehiztariak tiroak kontrolatzen saiatzen dira beti.
Gipuzkoako Ehiza Federaziotik argitu dutenez, gertakarien ondotik ehiztariek komisaldegian deklaratu zuten eta armak eta munizioak jaso zizkieten, ikerketan aurrera egiteko. Bien bitartean Gipuzkoako Aldunditik zuhurtzia eskatu dute eta Ertzaintzarekin elkarlanean ari direla adierazi dute.
Emakumearen senideek 15:00ak aldera deitu dute larrialdi zerbitzuetara. Iritsi direnean, biktima lurrean aurkitu dute, buruan zauri odoltsu bat zuela. Leiho batean, kanpoaldetik egindakoa zirudien zulo bat aurkitu du Ertzaintzak.
Basurde uxaldi batean parte hartzen ari zen Mena Haranean, eta, oraindik argitzeko dauden arrazoiak tarteko, 25 metroko altueratik erori zen. Autopsiaren emaitzaren zain, itxuraz, istripu bat izan da.
Desagertutako ehiztariaren lagun batek eman zuen abisua igande goizean, begietatik galdu baitzuen. Buenache de la Sierra ingurura ehizara joana zen gizona.
Animalien babeserako lege berrien kontra agertu dira. Nafarroako Ehiza Federazioaren presidenteordeak esan duenez, "ez gaituzte entzuten, ez dakite zer den ehiza txakur bat eta ez dakite nola zaintzen ditugun".
Espainiako Estatu osotik etorritako emakume ehiztariak bildu dira gaur Kuartangon, Euskal Herrian, lehen aldiz soilik emakumeentzako antolatutako basurde uxaldi batean. Arabako Ehiza Federazioak emakumeek ehiza munduan duten presentzia ikustarazteko egindako ekimena izan da.
Erregaiaren eta pentsuaren prezioak bikoiztuta, lehen sektorearen egoera eutsiezina dela salatu dute. Espainiako Gobernuaren kontrako oihuak ere ozen entzun dira, aldarrikapenen erdian. Euskal Herritik ere joan dira hainbat lagun.
David Beriain kazetari nafarra eta Roberto Fraile kamerari bizkaitarra Burkina Fason hil zituzten, ezkutuko ehizari buruzko dokumental bat grabatzen ari zirenean.
Abeltzainek ez dute begi onez ikusten, otsoa Euskadira bueltatzea berri txarra dela diote. Ekologistek eta otsoaren aldeko taldeek, ordea, aurrerapausoa dela uste dute, beste pauso bat, baina gehiago behar direla diote.
Gizartearen zati batek arbuiatu egiten du edo beldurra dio otsoari, baina asko dira animalia hau miresten dutenak ere. 40ko hamarkadan erabat desagertu zen euskal mendietatik.
Falkoneria nobleen kirola zen Erdi Aroan, eta, horregatik, Butroeko gaztelura eraman gaitu Urko Torrek bere afizioa gertutik ezagutzeko eta bere hegaztiak zer egiteko gauza diren erakusteko.
Nekazarien sindikatuek lurralde historikoko udaletxe guztietan aurkeztu dute Mendiko abeltzaintzaren eta otsoaren populazioaren kontrolaren aldeko mozioa.
Basozain batek Aldundia salatu zuen 2014 eta 2016 bitartean ehiza isunak kendu edo txikitu zituelako, eta orduantxe abiatu zuten Mendi Zerbitzuko buruaren aurkako auzia.
Alarma egoeran ezarritako konfinamendu perimetralak ehiztarien mugikortasuna murriztu ondoren, basurdeak ugaritu egin dira Euskal Herriko hainbat bazterretan, eta kalte asko eragin dituzte.
Uso garaia bete-betean dela, ezin dira bertara mugitu. Ehiza postuengatik ordaindutako dirua itzultzea eskatzen diote Etxalarko udalari. Izan ere, postua 4500 euro ordaintzen da.
Animaliei tratu txarrak ematea leporatu dio Guardia Zibilak. 32 urteko gizonak, txakurrak eskopeta batekin hil zituela onartu zuen, eta animalien gorpuak non utzi zituen esan zien agenteei.
Foru Aginduak 2019ko ehiza baimena bertan behera utzi eta "Ulia tiroetatik aske uzten du, eta espazio hori modu baketsuan gozatzeko oinarrizko baldintza ezartzen du".
Asteburuan gertatu zen erasoa baina abereen jabea atzo konturatu zen bat falta zitzaiola. Ordutik, ez dago aurre arkumeraren arrastorik. Ez da ohikoa basurde batek beste animalia bat erasotzea.
Gidariak (ehizarako arropa zeraman) cannabisean positibo eman zuen eta substantzia estupefazienteen eraginpean gidatzeagatik salatu dute (1.000 euro eta 6 puntuko isuna).
Zaurituarekin zihoan beste ehiztari bati lesio-delitua egotzi dio Foruzaingoak, eta deklarazioa hartu dio, nahita edo nahigabe tiro egin duen argitzeko asmoz.