Jendetza zain zela, 21:00etan hasi dira tronpetari eta atabalariak lehenbiziko erretreta jotzen. Ohitura honen jatorriari dagokionez, Gasteiz harresiz inguraturik zegoen garaietatik letorkeela diote hainbat adituk.
Justin Trudeau lehen ministroak albo batera egin izanak, Donald Trump presidentearen mehatxuek eta asteburuan Vancouverren izandako harrapaketa masiboak markatutako hitzordua izango da. Parte-hartze aurreratuak marka guztiak hautsi ditu, 7,3 milioi hauteslek (28 milioitik) bozkatu dute dagoeneko.
Adur Ezenarrok jakinarazi duenez, eta argitaratu dituen argazkietan ikusten denez, bere etxera bidean dagoen bidegorrian egin dituzte pintaketak. Bere sexu izaeraz harro agertu da alkatea.
Argentinako Machachin herriak 6.000 biztanle ditu, gehienak XIX. mende amaieran eta XX. mende hasieran iritsitako euskal etorkinen ondorengoak. Euskal sinbologia nonahi ikus daiteke, eta Euskal Etxea herriko erakunde garrantzitsuena da.
Gidaria, 30 urteko vancouvertarra, berehala atxilotu dute, eta Poliziak esan du ez dela eraso terrorista bat izan, eta arazo mentalak dituela. Hauteskunde federalen bezperan gertatu da.
Ordiziako alkateak nabarmendu duenez, berari ez bezala, belaunaldi berriei eta armairutik ateratzeko prozesuan daudenei min eman diezaiekete halako jarrerek. Bere ustez, ez da kasu isolatu bat, oldarraldi baten parte da, eta gazteen jarreran gertatzen ari den atzerakadaren testuinguruan kokatu du.
200.000 gazte inguru bildu dira San Petri plazan, Pietro Parolin kardinalak eman duen Nerabeen Jubileuaren meza entzuteko. Kardinalek, berriz, bilerak egiten jarraituko dute astelehen honetan, konklabea prestatu eta data jartzeko.
Netanyahuk erasoa defendatu du: "Israelek ez dio utziko Hezbollahri indarra hartzen", eta Libanoko presidenteak AEBri eta Frantziari eskatu die Israel erasoak geldiaraztera "behartzeko", su-etenaren bermatzaile gisa.
UPN alderdiak txosnak betiko lekuan jartzea eragotzi zien, eta horren aurrean protesta egin zuten Lizarrako festetako Puyko jaitsieran. Desordena publikoak egotzita, deklaratzera daude deituta 27 gazte.
Hainbat inkestak erakusten dutenez, balorazio positiboak jaitsi eta negatiboak igo egin dira. AEBko herritarren % 45ek erabat gaitzesten dute Trumpen kudeaketa.
Sutea 16:00ak aldera piztu da Mesedetako Kaian, Bilborock parean. Bilboko Udaltzaingoak ikerketa abiatu du sutearen nondik norakoak argitzeko, eta ez dute baztertzen sutea nahita piztu izana.
Irango Gobernuak dolu-eguna ezarri du astelehenerako. Agintariek azaldu dutenez, egoera kontrolpean dute eta suari % 80an eustea lortu dute, baina haizea oztopo izaten ari da garrak itzaltzeko.
Ajuria Enea Jauregian egingo dio Pradalesek harrera goizean Italiako lehen ministro ohiari eta arratsaldean, "Europa. Última oportunidad" liburua aurkeztuko du EITBren Bilboko egoitzan.
Leherketa zerk eragin duen ari dira ikertzen portuko agintariak. Ohar baten bidez azaldu dutenez, produktu kimikoen biltegi batean piztutako sutearen ondorioz jazo da eztanda.
Astelehen honetan egingo dituzte hauteskundeak Kanadan. Hainbat independentistek diotenez, oraingoan ez dute bihotzarekin bozkatuko, Kanada librerik gabe Quebec librea ezinezkoa delako.
Larreen irekiera ofiziala egin du Gipuzkoako Aldundiak Berastegiko Gorosmendi gainean. Gipuzkoako 32 menditan zehar banatutako 10.455 hektarea inguru osatzen duten larreetara igoko dituzte 544 abeltzainek beren abereak
Gaur egun, 877 agentek dute banakako grabazio-sistema. Helburua da "polizia-agenteei segurtasun juridikoa ematea, agintaritza judizialari zigor-arloko arau-haustea egin izanaren froga-elementuak emateko eta beren jardueren gardentasuna bermatzeko".
Autobusa Zumarragako tren geltokitik abiatuko da, eta Beasain eta Ordiziako tren geltokietan (igotzeko bakarrik) eta Tolosako Santa Klara komentuan (jaisteko bakarrik) egingo ditu geldialdiak.
Sua furgonetan piztu da, igande honetako 07:25ean, San Ignazio auzoko Juan de Urbieta kalean. Ertzaintzak ikerketa abiatu du sutearen jatorria argitzeko.
Ehunka herritar zain zeuden lehen ordutik Santa Maria Nagusia Basilikara sartzeko. Bertan ehorztea eskatu zuen Frantziskok berak, besteak beste, tenplu horrek gordetzen duelako aita santuak asko maitatzen zuen Ama Birjinetako bat ('Salus Populi Romani').
Arabako Diputatu Nagusia baikor agertu da; "plan bat eta inbertsoreak" daude eta operazioa aztertzen ari dira, haren hitztean. "Negoziazioak martxan daude, eta baita egitura oso baten diseinua ere, instalazioak martxan jartzeko beste jarduera eta jabetza mota batekin", gaineratu du.
Harrapaketa Lapu Lapu Filipinetako kale jaialdian gertatu da. Autoaren gidaria 30 urteko gizon bat da, eta atxilotu dute dagoeneko. Oraindik ez dute hildakoen kopurua zehaztu.
Italiako iparraldeko Liguriako marmola erabili dute, aita santuaren arbasoen jaioterria delako. Frantziskok bularrean zeraman gurutzearen erreprodukzio handia eskegi dute horman, zilarrezkoa eta Artzain Onaren irudiarekin.
50 urte bete ditu aurten Danborradak, eta badakar nobedaderik. Izan ere, 19:00etan hasiko dute aurten desfilea gasteiztarrek. Erretretak, bestalde, 100. urtemuga du.
Aita santuaren hileta elizkizunaren egunean, erakunde ekologistako ekintzaileek azaldu dutenez, "gobernuek Frantzisko aita santuaren hileta antzerki hipokrita bihurtzen duten bitartean, Koliseoan pankarta bat dago ikusgai, mezu honekin: 'Lurra desarmatu', Frantziskok berak erabili zituen hitzak".
Aitor Esteban EAJko Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak Gernikako bonbardaketaren 88. urteurreneko ekitaldien ingurumarian adierazi du, Pablo Picassoren 'Guernica' lana Gernikan edukitzea "posible" dela, eta "oso egokia" litzatekeela azpimarratu du.
Adierazpen horiek egiten zituen bitartean, Hamaseko ordezkaritza bat Kairora bidean zen. Han, Egiptoko bitartekariek "su eten baterako akordio integral bat" eskaini diote Hamasi.
Bestalde, Nazio Batuen Zibilizazioen Aliantzak (Unaoc) bultzatutako "Bakearen, gerren amaieraren eta nazioarteko legezkotasunaren errespetuaren aldeko oihua" ekimena aurkeztu dute, eta Bakearen eta Adiskidetzearen aldeko sariak banatu dituzte.
Irekia eta jendetsua izan den hileta-elizkizuna ez bezala, ehorzketa pribatua izan da; erlijiosoak, familiakoak eta ingurukoenak baino ez dira izan bertan. Larunbat honetatik aurrera bederatzi eguneko doluaren ondoren, konklabea deitu ahal izango da, maiatzaren 5etik 10era bitartean hasiko dena.
Egunean zehar izandako hainbat ekitaldirekin gogoratu dituzte bonbardaketaren biktimak: bonbardaketaren egunean jo zituzten sirena hotsak izan dira berriro entzungai, eta hildakoak omendu dituzte lore eskaintza batekin.
"Putinek, azken egunotan, ez zeukan ezelako arrazoirik zibilen eta herrien aurka misilak jaurtitzeko. Iruditzen zait beharbada ez duela gerra bukatu nahi (...), eta horrela bada desberdin tratatu behar dugu. Jende asko ari da hiltzen!!!", esan du Truth Social sare sozialean.
Gainera, Emmanuel Macron Frantziako presidentea ere agurtu dute bi buruzagiek. AEBko eta Ukrainako presidenteen esanetan, bilera "historikoa" eta "oso emankorra" izan da.
140 ordezkaritza ofizial eta 400.000 fededun bertaratu dira San Petri plazara. Elizkizuna bukatuta, Andre Maria Nagusiaren basilikara eraman dute zerraldoa, Frantziskok berak eskatu zuen bezala, eta han hobiratu dute.
Hartara, "Israelgo enpresekin armak erosteko egindako kontratua eteteko" eskatu dio Sanchezen Gobernuari, eta palestinar herriarekin duen konpromisoa berretsi du.
Bakearen eta Adiskidetze Saria jaso dute, Gernikako bonbardaketaren 88. urteurrenaren harira egindako ekitaldien artean. Miguel Angel Moratinos goi-ordezkariak jaso du saria Antonio Guterres NBEko idazkari nagusiaren izenean.