EAJ-PNV

1 / 30 Hurrengoa
EAJk Sagarduiren izendapena defendatu du, eta EH Bilduri eta PPri ''gezurretan'' aritzea leporatu die

EAJk Sagarduiren izendapena defendatu du, eta EH Bilduri eta PPri ''gezurretan'' aritzea leporatu die

Joseba Diez Antxustegi EAJren Legebiltzarreko bozeramaileak adierazi duenez, alderdiak ez ditu kritikak eta zalantzak ulertzen izendapena legezkoa delako eta Jaurlaritzak ez duelako izan, ezta izango ere Gasteizko Vithas-San Jose klinikarekin inolako harreman komertzialik.

Ibone Bengoetxea Jaurlaritzako Kultura sailburuari elkarrizketa

Ibone Bengoetxea Jaurlaritzako Kultura sailburuari elkarrizketa

Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde eta Kultura sailburuari elkarrizketa.

Euskara EBn legealdi honetan ofizial izatea espero du Agirregoitiak

Euskara EBn legealdi honetan ofizial izatea espero du Agirregoitiak

Oihana Agirregoitia EAJren eurodiputatuaren hitzetan,  Europar Batasunean euskararen ofizialtasuna lortzeko urratsak ematen ari dira, eta legealdi hau amaitzerako EBko batzarretan euskaraz aritzea espero du.

EAJren barne prozesua normaltasunez eta autokritika serioarekin egiten ari direla azaldu du Ansolak

EAJren barne prozesua "normaltasunez" eta "autokritika serioarekin" egiten ari direla azaldu du Ansolak

EAJren Bizkai Buruko Batzarraren presidenteak ez du argitu Andoni Ortuzar EBBren presidentea berriro kargura aurkeztuko ote den ala ez. Edozein kasutan, "gaur eta bihar aintzat hartu beharreko balioa" dela nabarmendu du.
Aitor Esteban EAJren Madrilgo Kongresuko bozeramaileari elkarrizketa

Aitor Esteban EAJren Madrilgo Kongresuko bozeramaileari elkarrizketa

Aitor Esteban EAJren Madrilgo Kongresuko bozeramaileari elkarrizketa.

Esteban: Trantsizioa goratu arren, PSOEk aukera asko galdu ditu Estatuko egiturak aldatzeko

Esteban: "Trantsizioa goratu arren, PSOEk aukera asko galdu ditu Estatuko egiturak aldatzeko"

Espainiako Gobernuak gaur ekingo dio Franco diktadorea hil ondoren Estatuak izan duen garapena nabarmentzeko ekitaldi sortari. EAJk kezka agertu du, ekitaldiok eskuin muturrari hauspoa emateko balio dezaketela iritzita. "Ez dakit zer goraipatu nahi den", esan du Aitor Esteban EAJren diputatuak.
EAJk salatu du Gernika-Lumon egoera negargarria dela eta erabateko paralisia dagoela

EAJk salatu du Gernika-Lumon egoera "negargarria" dela eta "erabateko paralisia" dagoela

Bere aldetik, EH Bilduk zentsura mozioa sinatzeko dei egin dio EAJri.
Pradales lehendakariak Euskadirentzat eta gazteen alde egindako apustua nabarmendu du EAJk

Pradales lehendakariak Euskadirentzat eta gazteen alde egindako apustua nabarmendu du EAJk

Joseba Diaz Antxustegik azpimarratu duenez, lehendakariak esan duen bezala, "Euskadi martxan dago, herria martxan dago eta ilusioz betetako etorkizuna dugu aurrean, guztiontzako aukerekin".

Pradalesek ''oparo, bidezko eta askea'' izango den Euskadi Berria eraikitzera deitu ditu gazteak

Pradalesek ''oparo, bidezko eta askea'' izango den Euskadi Berria eraikitzera deitu ditu gazteak

Urte amaierako bere lehen mezuan, Imanol Pradales lehendakaria batez ere gazteei zuzendu zaie, eta "pazientzia eta konpromisoa" eskatu die beren bizi-proiektua Euskadin garatu ahal izateko.

Pradalesek urte amaierako bere lehen mezua emango du, Agirre lehendakariari “keinu” eginez

Pradalesek urte amaierako bere lehen mezua emango du, Agirre lehendakariari “keinu” eginez

¡Lehendakariak Jose Antonio Agirreren idazmahaiaren aurrean emango du hitzaldia. "Erbestetik bere herrira urtez urte zuzentzen jarraitu zuen", goraipatu du Imanol Pradalesek sare sozialetan.
Begoña Arregi hil da, Juan Jose Ibarretxe lehendakariaren emaztea

Begoña Arregi hil da, Juan Jose Ibarretxe lehendakariaren emaztea

66 urte zituela zendu da, denbora batez gaixo egon ostean. Laudion jaio zen, Ibarretxeren jaioterrian, eta bi alaba zituen.
Bizkaiko Batzar Nagusiek 2025erako aurrekontua onartu dute, EH Bilduren abstentzioarekin

Bizkaiko Batzar Nagusiek 2025erako aurrekontua onartu dute, EH Bilduren abstentzioarekin

EAJK eta PSE-EEk joan den astean EH Bildurekin itxitako akordioari esker atera dira aurrera kontuak. Elkarrekin Podemoseko eta PPko bost batzarkidek kontra bozkatu dute.
Bilbok 719 milioi euroko aurrekontua onartu du 2025erako, EAJren eta PSE-EEren botoekin

Bilbok 719 milioi euroko aurrekontua onartu du 2025erako, EAJren eta PSE-EEren botoekin

Kontuak onartzeko osoko bilkuran ez du parte hartu Juan Mari Aburto alkateak, Basurtuko ospitalera eraman behar izan baitute gripeak jota sukarra zuelako.
Iritzi ezberdinak eragin ditu euskal alderdien artean Felipe VI.a erregearen Gabonetako mezuak

Iritzi ezberdinak eragin ditu euskal alderdien artean Felipe VI.a erregearen Gabonetako mezuak

EAJ, Podemos Euskadi eta Sumar Mugimendua kritiko agertu diren bitartean, PSE-EEk eta PP Euskadik monarka espainiarraren hitzak txalotu dituzte. Aurreko urteotan bezala, EH Bilduk baloraziorik ez egitea erabaki du.
Ministro Kontseiluak EAJri itzuli dio Parisko Marceu etorbideko eraikinaren titulartasuna

Ministro Kontseiluak EAJri itzuli dio Parisko Marceu etorbideko eraikinaren titulartasuna

EBBren arabera, erabakia "historikoa" da, jeltzaleek "hamarkadak" daramatzaten "aldarrikapen legitimo" bati erantzuten diolako. Eraikina EAJk erosi zuen 1937an, eta hainbat urtez Eusko Jaurlaritzaren egoitza izan zen erbestean.
EH Bilduren hitzetan, Espainiako Gobernuak onartutako tasa energetikoa hitzartuko zerga bihurtuko da

EH Bilduren hitzetan, Espainiako Gobernuak onartutako tasa energetikoa hitzartuko zerga bihurtuko da

EAJk, ostera, salatu du Ministroen Kontseiluak onartutako tasa energetikoa Kontzertu Ekonomikoaren aurka doala, eta ohartarazi du ez duela "adabakirik" onartuko.
Konpainia energetikoen gaineko karga berezia 2025era luzatzea onartu du Espainiako Gobernuak

Konpainia energetikoen gaineko karga berezia 2025era luzatzea onartu du Espainiako Gobernuak

Halaber, aurreikusita bezala, garraio publikoaren gaineko hobaria datorren urte osora zabaltzea ere onartu dutela jakinarazi du Sanchezek.
Esteban, energien gaineko zergari buruz: Hemen planta asko egiten dira, baina, muinean, ezer gutxi

Esteban, energien gaineko zergari buruz: "Hemen planta asko egiten dira, baina, muinean, ezer gutxi"

EAJk Kongresuan duen bozeramaileak berretsi du euren botoa "ezezkoa" dela, neurriak Kontzertuaren sistema hausten duelako. Espainiako Gobernuak neurri sorta bat onartuko du astelehen honetan, urteko azken Ministro Kontseiluan, besteak beste, enpresa energetikoei ezarritako karga 2025era luzatzea.
D'Anjou: ''Aurrekontu arduratsuak, zorrotzak eta anbizio handikoak lortu ditugu''

D'Anjou: ''Aurrekontu arduratsuak, zorrotzak eta anbizio handikoak lortu ditugu''

Nöel d'Anjou Ogasun eta Finantza sailburuak azpimarratu duenez, Eusko Legebiltzarrak ostiral honetan behin betiko oniritzia eman dien 2025erako Aurrekontu Orokorrak onartzeak erakundeen "egonkortasunari" lagunduko dio.

Eusko Legebiltzarrak Jaurlaritzaren 2025erako aurrekontuak onetsi ditu, EAJren eta PSE-EEren botoekin

Eusko Legebiltzarrak Jaurlaritzaren 2025erako aurrekontuak onetsi ditu, EAJren eta PSE-EEren botoekin

Oposizioko talde guztiek, EH Bildu tartean dela, Gobernuaren egitasmoaren aurka bozkatu dute. Jaurlaritzak 15.728 milioi euroko aurrekontua izango du, horrenbestez, datorren urterako.
EAJk EH Bilduri: 'Beste behin ere argi utzi diguzue ikuskizun mediatikoa bakarrik interesatzen zaizuela'

EAJk EH Bilduri: 'Beste behin ere argi utzi diguzue ikuskizun mediatikoa bakarrik interesatzen zaizuela'

Alaitz Zabalak berretsi du Eusko Jaurlaritzak zintzotasunez negoziatu duela, baina oposizioa ez dela adosteko gai izan. EH Bilduri aurpegiratu dio "argi geratu dela zarata bakarrik interesatzen zaiela, ikuskizun mediatikoa".

EAJk energia enpresen kargaren aurka dagoela berretsi du, baina zerga itundua eztabaidatzeko prest agertu da

EAJk energia enpresen kargaren aurka dagoela berretsi du, baina zerga itundua eztabaidatzeko prest agertu da

Aitor Estebanen esanetan, "beti egon dira energia enpresei zergak jartzearen aurka", eta "hasieratik" argi hitz egin dute. Horregatik, gaineratu du Espainiako Gobernuak bazekiela zer gertatuko zen.

EH Bilduk transmititu nahi izan du Jaurlaritza ez dela gai adosteko, Perez Iglesiasen arabera

EH Bilduk transmititu nahi izan du "Jaurlaritza ez dela gai adosteko", Perez Iglesiasen arabera

Juan Ignacio Perez Iglesias Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburuaren ustez, EH Bildurekin ituna egitea "litzateke guztiontzako onena", eta uste du "arrazoi politikoengatik" ez dela lortu.
Enpresa energetikoei ezarritako karga dekretu bidez luzatuko du Espainiako Gobernuak urtea amaitu baino lehen

Enpresa energetikoei ezarritako karga dekretu bidez luzatuko du Espainiako Gobernuak urtea amaitu baino lehen

Alabaina, dekretu hori lege-proiektu gisa tramitatzeko konpromisoa hartu du, karga hori zerga bihurtu ahal izateko. Horrela, EAJ eta Podemosen babesa eskuratu nahi du.
Migrazio protokolo berriak eskatu ditu EAJk eta Sanchezek erantzun dio arazoa PP eta Voxen gobernuak direla

Migrazio protokolo berriak eskatu ditu EAJk eta Sanchezek erantzun dio arazoa PP eta Voxen gobernuak direla

Aitor Esteban EAJren Kongresuko bozeramailearen arabera, migrazio fluxuak egiturazko arazo bihurtu dira eta araudiak eta protokoloak aldatzea beharrezkoa da. Sanchezek, bere aldetik, azken sei urteetan bere gobernuak egin duen migrazio politika "sendoa" defendatu du.
Berriozabal: PSEk galdetu beharko luke Gobernuak zergatik ez dituen estatutua betetzeko etxeko lanak egin

Berriozabal: "PSEk galdetu beharko luke Gobernuak zergatik ez dituen estatutua betetzeko etxeko lanak egin"

Araba Buru Batzarreko presidente berriak azpimarratu du EAJren lehentasuna dela Gernikako Estatutua egikaritzea, eta ostean adostea Euskadirentzat estatus berria. Sozialistei hausnarketa eskatu die, ea Espainiako Gobernuak zergatik ez dituen orain arte beharrezko urratsak eman.
EAJk eta PSE-EEk aurrekontu akordioa itxi dute EH Bildurekin Bizkaian

EAJk eta PSE-EEk aurrekontu akordioa itxi dute EH Bildurekin Bizkaian

Adostutakoaren arabera, foru gobernuak 33 milioi euro bideratuko ditu garraio publikoa (15 milioi), zaintza sistema (10), lehen sektorea (5) eta etxebizitza (2) sustatzeko. Horrenbestez, EAEko hiru lurraldeetako gobernuek itun zabalagoak erdietsi dituzte 2025eko aurrekontuak onartzeko.
''Gainontzeko alderdien proposamenak jaso ditugu, eta, horri esker, aurrekontu pluralak izango ditugu''

''Gainontzeko alderdien proposamenak jaso ditugu, eta, horri esker, aurrekontu pluralak izango ditugu''

Radio Euskadin eskainitako adierazpenetan, Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu sailburuak esan du Euskadik "oso aurrekontu onak eta pluralak" izango dituela, negoziazio politikoan "entzute aktiboa" izan delako.

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Batzar Nagusiek atzera bota dituzte Aurrekontuen osoko zuzenketak

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Batzar Nagusiek atzera bota dituzte Aurrekontuen osoko zuzenketak

Arabako aurrekontuek aurrera jarraitzen dute prozesuan, osoko bilkuran Voxek aurkeztutako osoko zuzenketa atzera bota ostean. Gipuzkoan, Foru Gobernuak PPrekin aterako ditu aurrekontuak, EH Bilduk aurkeztutako osoko zuzenketa errefusatu baitu gehiengoak.
Eider Mendoza: EH Bilduk aitzakia merkeak erabili ditu, Gipuzkoako aurrekontu zirriborroa ez onartzeko

Eider Mendoza: "EH Bilduk aitzakia merkeak erabili ditu, Gipuzkoako aurrekontu zirriborroa ez onartzeko"

Gipuzkoako Diputatu nagusiak onartu du Faktoria albistegian, koalizio abertzalearen jarrerak haserretu duela, "hartu duten jarrera ez da bidezkoa ez Aldundia eta ezta gipuzkoarrentzat ere".
D'Anjouk aurrekontuen inguruko negoziazioak amaitu ditu, azken egunera arte akordioa bilatu ostean

D'Anjouk aurrekontuen inguruko negoziazioak amaitu ditu, "azken egunera arte" akordioa bilatu ostean

Ogasun eta Finantza sailburuaren arabera, "azken egunera arte" hitz egiten jarraitu dute, baina "EH Bilduk azken proposamenari ezetz esan dio".
Iriarte: ''Euskal jendartearen bi arazo potolori aurre egiteari Gobernuak esan dio ezetz''

Iriarte: ''Euskal jendartearen bi arazo potolori aurre egiteari Gobernuak esan dio ezetz''

Maddalen Iriarteren (EH Bildu) hitzetan, Gobernuena da aurrekontuak aurrera ateratzeko ardura eta horiek hobetzeko ardura, eta EH Bilduk egindako bi proposamen sendoei (gutxieneko soldata eta etxebizitza) uko eginda, Jaurlaritzak "muzin egin dio egun ditugun bi arazo potolori aurre egiteari".

Zupiria, aurrekontuez: ''Ez da izango Jaurlaritza eta EH Bilduren arteko akordiorik''

Zupiria, aurrekontuez: ''Ez da izango Jaurlaritza eta EH Bilduren arteko akordiorik''

Bingen Zupiria Segurtasun sailburuak jakinarazi duenez, EH Bilduk ez du onartu Jaurlaritzaren azken proposamena eta, horrenbestez, 2025eko aurrekontuak Eusko Jaurlaritzako bi gobernukideen aldeko botoarekin aterako dira aurrera, oposizioaren babesik gabe.

Zupiria: ''Goizaldean EH Bilduk ezezkoa eman dio Jaurlaritzak egindako aurrekontuen azken proposamenari''

Zupiria: ''Goizaldean EH Bilduk ezezkoa eman dio Jaurlaritzak egindako aurrekontuen azken proposamenari''

Eusko Jaurlaritzak itxitzat eman du datorren urteko aurrekontuak adosten ahalegintzeko asmoz EH Bildurekin zabalik zuen negoziazioa, koalizio subiranistak gauerdian ezezkoa eman ondotik EAJ-PSE koalizioak egindako azken proposamenari. 

Jaurlaritzak etxebizitzarako 100 milioi euroko partida eskaini dio EH Bilduri lau urterako

Jaurlaritzak etxebizitzarako 100 milioi euroko partida eskaini dio EH Bilduri lau urterako

Partida gehigarria alokairu sozialeko etxebizitzak sustatzeko bideratuko litzateke. Halaber, etxebizitza foroa martxan jartzea eta udalek parte hartze handiagoa izatea proposatzen da. Legebiltzarrak gaur bozkatuko ditu proiektuari aurkeztutako zuzenketa partzialak.
Ansolaren esanetan, EAJk ''oso argi izan du beti'' erabakitzeko eskubidea ''eskubidea'' dela

Ansolaren esanetan, EAJk ''oso argi izan du beti'' erabakitzeko eskubidea ''eskubidea'' dela

Iñigo Ansola EAJren Bizkai Buru Batzarreko (BBB) presidente berriak adierazi duenez, bere alderdiak "oso argi izan du beti erabakitzea eskubidea dela, eta muga bakarra herriaren hitza izan behar dela".

Imanol Pradales: ''Mario Fernandezen heriotza galera garrantzitsua da gure herriarentzat''

Imanol Pradales: ''Mario Fernandezen heriotza galera garrantzitsua da gure herriarentzat''

"Euskal autogobernuaren alde" egindako lana azpimarratu du lehendakariak. "Asko egin zuen autogobernuaren alde", berretsi du agintariak. Bestalde, Kutxabank proiektua aurrera ateratzeko "giltzarria" izan zela nabarmendu du. "Marioren ekarpenak balioan jartzeko eguna da", erantsi du.

Mario Fernandez Kutxabanken lehen presidentea eta aurreneko Eusko Jaurlaritzaren lehendakariordea zendu da

Mario Fernandez Kutxabanken lehen presidentea eta aurreneko Eusko Jaurlaritzaren lehendakariordea zendu da

2009an, BBKren presidente hautatu zuten, Xabier de Iralaren ordezko gisa. Euskal Autonomia Erkidegoko hiru kutxek bat egin eta 2012an Kutxabank sortu ondoren, erakundearen presidente izendatu zuten. 2014ko azaroaren 27an dimisioa eman zuen.
Eusko Legebiltzarrak atzera bota ditu PPk, Sumarrek eta Voxek aurrekontuei aurkeztutako osoko zuzenketak

Eusko Legebiltzarrak atzera bota ditu PPk, Sumarrek eta Voxek aurrekontuei aurkeztutako osoko zuzenketak

Aurreikusita bezala, osoko zuzenketek ez dute aurrera egin: EAJk eta PSE-EEk kontra bozkatu dute eta EH Bildu abstenitu egin da. Ezarritako egutegiaren arabera, abenduaren 20rako deituta dagoen osoko bilkuran onartuko dira kontuak.
Oyarzabalen esanetan, EAJk ''burujabetza azenario gisa erabiltzen du'' legealdi bakoitzean

Oyarzabalen esanetan, EAJk ''burujabetza azenario gisa erabiltzen du'' legealdi bakoitzean

Iñaki Oyarzabal Arabako PPren presidenteak adierazi duenez, EAJren "borondate bakarra botereari eustea da", eta ohartarazi du alderdi jeltzaleak "EH Bilduren kopia izan nahi badu, bere boto-emaileen aurrean azaldu beharko dutela".

1 / 30 Hurrengoa

  • EiTB Focus

    EiTB Focus

    Jarraitu EiTB Focus gaiari buruzko azken ordukoak eitb.eus-en.