Durango

1 / 30 Hurrengoa
Helena eta Arai Euskotren Winter Serieseko txapeldunen biharamun polita

Helena eta Arai Euskotren Winter Serieseko txapeldunen biharamun polita

Helena Barrenetxea eta Arai Lejardi dira 2025eko Euskotren Winter Serieseko txapeldunak. Finala nola bizi izan zuten eta biharamunean nola sentitzen diren kontatu digute.

Helenak eta Araik jantzi dituzte 2025eko Euskotren Winter Serieseko txapelak

Helenak eta Araik jantzi dituzte 2025eko Euskotren Winter Serieseko txapelak

Finalean, Ezkurdin, Elaia eta Oaia menderatu zituzten, astelehen gauean, bi jokotan, 15-8 eta 15-4. Banakako Seriesen, Aritz Erkiaga da txapelduna; finalean, Johani gailendu zitzaion, hiru joko izan zituen partidan.

Helena eta Arai, 2025eko Euskotren Winter Serieseko txapeldunak

Helena eta Arai, 2025eko Euskotren Winter Serieseko txapeldunak

Durangoko aurrelariak eta Markina-Xemeingo atzelariak Elaia Gogenola eta Oaia Otaño mendean hartu dituzte, finalean, bi jokotan, 15-8 eta 15-4, eta, ondorioz, txapelak janztea lortu dute. Banakako Seriesen, Aritz Erkiagak erdietsi du titulua, Johan Sorozabal menderatuta.
Helena Barrenetxearen tanto ederra!

Helena Barrenetxearen tanto ederra!

Durangarrak Euskotren Women Winter Serieseko finala irabazi du Arai Lejardirekin batera, partida biribila eginda. Bi setetan gainditu dituzte Elaia Gogenola eta Oaia Otaño.

Euskal Herriko 101 herritan independentziaren aldeko mozioak aurkeztu ditu herri-mugimendu batek

Euskal Herriko 101 herritan independentziaren aldeko mozioak aurkeztu ditu herri-mugimendu batek

Durangon etzi eztabaidatuko dute, eta Gasteizen, apirilaren 16an. Ehun izeneko mugimendu independentistaren ekimena da, iazko maiatzean Plentziako Udalak onartutako mozioa aurkeztu zuenarena. Mugimendua bertan behera utzi dute, baina horren aurretik, aldarria beste herri batzuetara ireki nahi dute.
2025eko Euskotren Winter Serieseko bigarren finalaurrekoko hiru tanto onenak

2025eko Euskotren Winter Serieseko bigarren finalaurrekoko hiru tanto onenak

2025eko Euskotren Winter Serieseko lehen finalerdiko hiru tantorik onenak Frida Watkinsek, Ihart Arakistainek eta Elaia Gogenolak egin dituzte.

Elaia eta Oaia, Euskotren Winter Serieseko finalera, Ihart eta Frida mendean hartuta

Elaia eta Oaia, Euskotren Winter Serieseko finalera, Ihart eta Frida mendean hartuta

Irabazleak hiru jokotan nagusitu ziren, txapelketako bigarren finalerdian. Halaber, Banakako Seriesen, Johan Sorozabal sailkatu da finalera, Jean Olharani gailenduta.

Elaiak eta Oaiak Ihart eta Frida menderatu dituzte, eta Euskotren Winter Serieseko finalerako sailkatu dira

Elaiak eta Oaiak Ihart eta Frida menderatu dituzte, eta Euskotren Winter Serieseko finalerako sailkatu dira

Berriatuako aurrelariak eta Mutrikuko atzelariak 12-15 irabazi dute lehen jokoa, 15-4 galdu dute bigarrena, eta, hirugarrenean, 3-5 nagusitu dira. Gainera, Banakako Seriesen, Johanek Olharan kanporatu du, eta finala jokatuko du; Erkiaga izango du aurkari, Barandika lesionatuta baitago.
Elaiak egin du bigarren finalerdiko tantorik onena

Elaiak egin du bigarren finalerdiko tantorik onena

Berriatuako aurrelariak tanto bikaina egin du lehen jokoan bikote urdina 5-6 aurretik jartzeko.

Elaia Gogenola eta Oaia Otaño: ''Finala, edozeinek irabazita ere, partida polita izango da''

Elaia Gogenola eta Oaia Otaño: ''Finala, edozeinek irabazita ere, partida polita izango da''

Elaiak eta Oaiak Euskotren Winter Serieseko finalerako txartela lortu dute, bigarren finalerdian Ihart eta Frida hiru jokotan mendean hartuta: 12-15, 15-4 eta 3-5. Finala martxoaren 24an jokatuko da.

Omenaldia egin diote Iñigo Urkullu lehendakariari Durangon

Omenaldia egin diote Iñigo Urkullu lehendakariari Durangon

Herriko alderdikideek antolatu dioten ekitaldian, lehendakari moduan egindako ibilbidea eskertu nahi izan diote. Gonbidatu ugari elkartu dira bertan, batez ere bere gobernukide izandakoak. Ekitaldiaren amaieran, Iñigo Urkullu eta Andoni Ortuzar besarkada hunkigarri batean elkartu dira.

Helena-Arai bikotea, Euskotren Winter Serieseko finalera; Barandika, Banakakora

Helena-Arai bikotea, Euskotren Winter Serieseko finalera; Barandika, Banakakora

Batetik, Helenak eta Araik Maite eta Maialen mendean hartu zituzten, asteleheneko finalaurrekoan; beraz, finala jokatzeko txartela eskuratu zuten. Bestetik, Xabi Barandikak Erkiaga kanporatzea lortu zuenez, banakako finalean izango da.

Helena Barrenetxearen erremate ederra, lehen seta irabazteko

Helena Barrenetxearen erremate ederra, lehen seta irabazteko

Aurrelari durangarrak modu bikainean eman dio amaiera lehen setari, erremate ederra egin eta jokoa 11-15eko emaitzarekin poltsikoratzeko. Helena eta Arai finalera sailkatu dira, bigarren seta ere irabazita.

Helena eta Arai: ''Iaz finala irabaztea eskura izan genuen, ea aurten ere aukera daukagun''

Helena eta Arai: ''Iaz finala irabaztea eskura izan genuen, ea aurten ere aukera daukagun''

Bizkaitar bikotea bigarrenez jarraian sailkatu da Euskoten Women Winter Series txapelketako finalera. Aurten Maite Ortiz de Mendibil eta Maialen Aldazabal kanporatu dituzte finalerdietan.

Lehen aldiz jokatuko da emakumezkoen Jai Alai Liga

Lehen aldiz jokatuko da emakumezkoen Jai Alai Liga

Lehen edizioak 10 txapelketa izango ditu, besteak beste, martxoaren 7an hasiko den Euskotren Winter Series lehiaketa.
Euskotren Women Winter Series txapelketaren 3. edizioa martxoaren 10ean hasiko da

Euskotren Women Winter Series txapelketaren 3. edizioa martxoaren 10ean hasiko da

Euskotren Women Winter Series txapelketaren 3. edizioa aurkeztu dute gaur Durangon. Martxoaren 10ean hasita, lau bikote lehiatuko dira, eta final handia martxoaren 24an jokatuko dute. Horrez gain, iragarri dute Jai Alai Liga ere egingo dutela, 10 torneoz osatuta.

Gizon bat atxilotu dute Durangon, pisukide bati labanaz eraso egiteagatik

Biktimak hainbat ebaki zituen eskuetan eta aurpegian, besteak beste, eta Galdakaoko Ospitalera eraman behar izan dute.

Aske geratu dira sexu-eraso bat egotzita Durangon atxilotutako bi gizonezkoak

Erasoa larunbat goizaldean gertatu da, Askatasun Etorbidean, eta atxilotuak epailearen aurrera eraman dituzte. Udalak adierazpen instituzionala kaleratu du erasoa gaitzetsi eta "biktimari elkartasun eta babes osoa" adierazteko.
Azenario-tarta, Durangoko Katazka tabernaren produktu izarra

Azenario-tarta, Durangoko Katazka tabernaren produktu izarra

Janire Amezuak azaldu digunez, gosariak eta brunchak dira Durangoko Katazka tabernaren berezitasunak. Etxeko produktuak eskaintzen dituzte, besteak beste, sandwichak, tostak, gailetak, bizkotxoak eta tartak. Carrot cake edo azenario-tarta nola egiten duten azaldu digu.

Elordik eta Zabaletak 13-22 irabazi diete Jakari eta Imazi

Elordik eta Zabaletak 13-22 irabazi diete Jakari eta Imazi

Binakako Txapelketaren 5. jardunaldia abiatu zen atzo Durangoko Ezkurdin. Elordik eta Zabaletak 13-22 hartu zituzten mendean Jaka eta Imaz.

Elordik eta Zabaletak 22-13 irabazi die Jakari eta Imazi

Elordik eta Zabaletak 22-13 irabazi die Jakari eta Imazi

Elordi eta Zabaleta izan dira nagusi Durangoko Ezkurdi frontoian jokatutako norgehiagokan, Binakako Txapelketako bosgarren jardunaldiko lehen partidan.

Lapurtutako txartelekin 90.000 euro baino gehiagoko iruzurra egin zuen sare bat desegin dute Bilbon

Lapurtutako txartelekin 90.000 euro baino gehiagoko iruzurra egin zuen sare bat desegin dute Bilbon

Sareak Bilbon, Basaurin eta Leioan jarduten zuen nagusiki. "Carding" metodoaren bidez, lapurtutako txartelen informazioa erabiltzen zuten erosketak egiteko. Erositakoa Marokora bidali eta bertan merkaturatzen zuten.
''Halako egiturazko beste espazio gehiagorekin euskal kulturak hartzaile gehiago izango lituzke urtean zehar''

''Halako egiturazko beste espazio gehiagorekin euskal kulturak hartzaile gehiago izango lituzke urtean zehar''

Durangoko Azokaren 59. edizoak ateak itxi eta biharamamunean, Beñat Gaztelurrutiak (Gerediaga Elkartea) balorazio "bikaina" egin du, eta hauskarketa bat ere bai: gisa honetako espazio gehiagorekin euskal kulturak hartzaile gehiago izango lituzke urte osoan zehar. "Azoka aterki bat da".

Beñat Gaztelurrutia: Datorren urteetarako pentsatu beharko dugu jende olde hori zelan sartu errazago

Beñat Gaztelurrutia: "Datorren urteetarako pentsatu beharko dugu jende olde hori zelan sartu errazago"

Gerediaga elkarteko koordinatzailea hunkituta agertu da sortzaileen eta bisitarien emana izugarria izan delako. Azokak hartzen duen "espazio publikoa" ikusita, "halako testuinguru bat egituratzeko gai izango bagina urtean zehar, euskal kulturak hartzaile askoz gehiago izango lituzke", hausnartu du.

Bizi eta ederra izan da Durangoko Azoka

"Bizi eta ederra" izan da Durangoko Azoka

"Kulturazaleek lau egunotan agertu duten nahia" praktikara eramateko egiturazko espazio gehiago izatera, euskal kulturgintzak "ohiko hartzaile gehiago" izango lituzkeela adierazi dute antolatzaileek.
Harien isla Irati Bazetaren proiektuak jaso du Durangoko Azokaren Sormen Beka

"Harien isla" Irati Bazetaren proiektuak jaso du Durangoko Azokaren Sormen Beka

10-12 margolanez sortutako instalazio bat prestatuko du abadiñar ilustratzaileak, eta datorren urteko Durangoko Azokan aurkeztuko du emaitza, Arte eta Historia Museoan. 15.000 euroko ekarpena jaso du horretarako.
Harien isla Irati Bazaetaren proiektuak jaso du Durangoko Azokaren Sormen Beka

"Harien isla" Irati Bazaetaren proiektuak jaso du Durangoko Azokaren Sormen Beka

10-12 margolanez sortutako instalazio bat prestatuko du abadiñar ilustratzaileak, eta datorren urteko Durangoko Azokan aurkeztuko du emaitza, Arte eta Historia Museoan. 15.000 euroko ekarpena jaso du horretarako.
Iurretan desagertutako 77 urteko gizon bat bilatzeko lanei ekin diete berriro igande goizean

Iurretan desagertutako 77 urteko gizon bat bilatzeko lanei ekin diete berriro igande goizean

Larrialdi Zerbitzuek bilaketa operatiboa berrabiatu dute 09:00etan, ostiral goizetik ez baitute haren berririk izan.
Azken eguna Durangoko Azokan hartzeko eta emateko

Azken eguna Durangoko Azokan "hartzeko eta emateko"

10:30etik 18:00etara (aurreko egunetan baino bi ordu gutxiago), 250 erakusmahai baino gehiago egongo dira zabalik, bestelako espazioekin batera, 59. edizioari amaiera emateko.
Beñat Sarasola: Boterearen hitz eta estrategiak asumiturik ezin da merezi duen obra bat idatzi

Beñat Sarasola: "Boterearen hitz eta estrategiak asumiturik ezin da merezi duen obra bat idatzi"

Donostiar idazleak "Coca-Cola bat zurekin" eleberria argitaratu du, Frank O'Hara estatubatuar poeta eta arte komisarioaren bizitzaren lorratza jaso eta anplifikatuta.
''Euskaraz bizitzeko euskararen errepublika'' aldarrikatu du Euskal Herrian Euskaraz plataformak Durangon

''Euskaraz bizitzeko euskararen errepublika'' aldarrikatu du Euskal Herrian Euskaraz plataformak Durangon

Durangoko Azokaren testuinguruan, manifestazioa egin dute Landako gunetik hasita, larrialdi linguistiko baten aurrean gaudela salatzeko. Sindikatu abertzaleek bat egin dute protestarekin.

Txopet Ahotsenean, ''Nire hitzen gezurretatik''

Txopet Ahotsenean, ''Nire hitzen gezurretatik''

Bilbotar hirukoteak "Ostabe zuloan" disko laburra aurkeztu du Ahotsenean, Durangoko Azokaren hirugarren eguneko egitarauaren barruan.

Kokeinen ''Itzalak'', Ahotsenean

Kokeinen ''Itzalak'', Ahotsenean

Hogeita bost urte bete dituen taldeak "Bidea da helmuga" diskoa aurkeztu du Durangoko Azokan.

Atzoko betekadarik gabe, baina jende saldo ederra Durangoko Azokako hirugarren egunean ere

Atzoko betekadarik gabe, baina jende saldo ederra Durangoko Azokako hirugarren egunean ere

Landakoko korridoreak eta Azokaren gainerako guneak gainezka izan dira Durangoko Azokaren 59. edizioaren hirugarren eta azken-aurreko jardunaldian.

Kai Nakai, ''Gaupasa'' Ahotsenean

Kai Nakai, ''Gaupasa'' Ahotsenean

Gasteiztar musikariak "Gaupasa" diskoa aurkeztu du Durangoko Azokan.

Orhi taldea Ahotsenean, ''Barneko otsoa'' kantua jotzen

Orhi taldea Ahotsenean, ''Barneko otsoa'' kantua jotzen

"Izarrik ez" diskoa aurkeztu du pop-rock taldeak Durangoko Azokan.

Iurretan desagertutako 77 urteko gizonezko baten bila ari dira

Iurretan desagertutako 77 urteko gizonezko baten bila ari dira

Larrialdi Zerbitzuek bilaketa lanei ekin diete gaur, ostiral goizetik haren berririk izan ez ostean.
Behe Banda: ''Elkarrekin sortzeko beharra sentitzen genuen''

Behe Banda: ''Elkarrekin sortzeko beharra sentitzen genuen''

Sei kide gaztez osatutako literatura taldeak hartu du aurten, Durangoko Azokan, Ahotsenea Literatura gunea kudeatzeko ardura. Literaturaren plazaz, bandaz eta, oro har, literaturaz hitz egin dugu Irati Fernandez de Okariz eta Irati Oscoz kideekin.

Nize, Ahotsenean

Nize, Ahotsenean

"Gaur ez naiz" diskoa aurkezten ari da hirukotea Durangoko Azokan.

Jendetza eta ilarak Durangoko Azokaren bigarren egunean

Jendetza eta ilarak Durangoko Azokaren bigarren egunean

Mukuru bete dira Landako eta Durangoko Azokako gainerako guneak ostiralarekin, 59. edizioaren bigarren egunean. Euriak eta giro goibelak ez dituzte bisitariak kikildu, eta aforoa beteta egon da goizean tarteka.

1 / 30 Hurrengoa

  • Liburu azokak

    Liburu azokak

    Liburu azokak Euskal Herrian literatur lanak aurkezteko

  • Euskotren albisteak

    Euskotren albisteak

    Bizkaian eta Gipuzkoan tren bidezko garraioa egiten duen konpainia publikoaren berriak

kargatzen