Donald Trump

1 / 30 Hurrengoa
Errusiari zerga gehigarriak ezartzeko mehatxua egin du Trumpek, Moskuren erruagatik negoziazioa trabatzen bada

Errusiari zerga gehigarriak ezartzeko mehatxua egin du Trumpek, Moskuren erruagatik negoziazioa trabatzen bada

"Errusiak eta biok Ukrainako gerraren amaierari bide emango dion akordio bat lortzen ez badugu, eta iruditzen bazait Errusiaren erruagatik dela (baliteke horrela ez izatea) muga-zerga gehiago jarriko dizkiot Errusiatik ateratzen den petrolio guztiari", esan dio NBC Newsi.
Vancek iradoki du AEBk Groenlandiaren atxikimendua negoziatuko duela Danimarkarengandik banantzen denean

Vancek iradoki du AEBk Groenlandiaren atxikimendua negoziatuko duela Danimarkarengandik banantzen denean

JD Vance presidenteorde estatubatuarrak tropa estatubatuarren aurrean esan duenez, Danimarkak "huts egin du" Groenlandia babesteko lanean. "Base hau gaur baino seguruagoa zen duela 30 edo 40 urte, gure aliatuetako batzuk ez dutelako behar zuten neurria eman", esan du.
Putinek proposatu du Zelenski kargutik kentzea eta Ukrainan behin-behineko gobernua osatzea

Putinek proposatu du Zelenski kargutik kentzea eta Ukrainan "behin-behineko" gobernua osatzea

Errusiako presidenteak Ukrainan NBEk eta AEBk babestutako "behin-behineko" gobernua eratzea defendatu du, hauteskundeak deitu eta gobernu berria osatu ondotik bakea lortzeko negoziazioak abiatu ahal izateko.
Etxe Zuriak onartu du akatsa egin zuela Yemenen aurkako erasoaren inguruko txatarekin

Etxe Zuriak onartu du "akatsa" egin zuela Yemenen aurkako erasoaren inguruko txatarekin

Karoline Leavitt Etxe Zuriko bozeramaileak ez du ikerketaren xehetasun berririk eman, baina Etxe Zuria "egoera honetan guztiz gardena" izan dela eta hala izaten jarraituko duela defendatu du.
Signal: segurua da?

Signal: segurua da?

Mezularitza aplikazio honek zeresana eragin du azken egunetan, Trumpen administrazioak nahi gabe kazetari bat sartu baitzuen gerra planak partekatzen zituen txat zifratuan.

Jauregik kezka agertu du Trumpek iragarritako muga-zergek euskal automozioan izan dezaketen eraginagatik

Jauregik kezka agertu du Trumpek iragarritako muga-zergek euskal automozioan izan dezaketen eraginagatik

Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak Zornotzan egin ditu adierazpenok, Acicae klusterrak antolatutako jardunaldi batean. "Gure etorkizuna gure eskuetan jartzera behartzen gaitu Trumpek", esan du.

Europak behar duen neurrian erantzungo die ibilgailuen muga-zergei, zorrotz aztertu ondoren

Europak "behar duen neurrian" erantzungo die ibilgailuen muga-zergei, "zorrotz" aztertu ondoren

Teresa Ribera Europako Batzordearen presidenteorde exekutiboaren hitzetan, "oso albiste txarra" da Donald Trumpen administrazioak autoen merkatu globalari % 25eko muga-zergak ezartzea apirilaren 2tik aurrera.
Trumpek iragarri du % 25eko muga-zerga ezarriko diela AEBtik kanpo ekoitzitako autoei

Trumpek iragarri du % 25eko muga-zerga ezarriko diela AEBtik kanpo ekoitzitako autoei

AEBko presidenteak azaldu duenez, kamioi arinei ere eragingo die neurriak, eta datozen bi urteetan 600.000 milioi eta bilioi bat dolar artean biltzea espero du. Apirilaren 2an sartuko da indarrean, eta Mexiko, Japonia, Kanada eta Alemania izango dira herrialde kaltetuenak.
'The Atlantic' aldizkariak AEBk Yemenen egindako erasoei buruzko txataren edukia osorik argitaratu du

'The Atlantic' aldizkariak AEBk Yemenen egindako erasoei buruzko txataren edukia osorik argitaratu du

Aldizkariak azaltzen duenez, Jeffrey Goldbergek, Signal txatean akats baten ondorioz sartutako kazetariak, operazioaren ordutegiak, armak eta helburuak ezagutu zituen erasoak abiatu baino bi ordu lehenago.
Sanchezek defentsarako plana iragarri du eta gizarte gastuko zentimo bat ere ez duela ukituko erantsi

Sanchezek defentsarako plana iragarri du eta gizarte gastuko "zentimo bat ere" ez duela ukituko erantsi

Espainiako gobernuburuak berretsi du Defentsarako gastua BPGaren % 2ra igoko duela, eta hori egiteko modua "datozen asteetan" zehaztuko duela. Gainera, nabarmendu du "uda baino lehen" Espainiako defentsa eta segurtasun industria bultzatzeko egitasmoa prest izango duela.
Trumpen Administrazioak behin-behineko baimena kenduko die milioi erdi migratzaileri

Trumpen Administrazioak behin-behineko baimena kenduko die milioi erdi migratzaileri

Martxoaren 25ean jakinaraziko diete neurria Kubatik, Nikaraguatik, Haititik eta Venezuelatik AEBra hegazkinez joateko baimena jaso zuten 532.000 herritarri.
Trumpek terroristatzat jo ditu Teslaren aurkako erasoak egiten dituztenak

Trumpek "terroristatzat" jo ditu Teslaren aurkako erasoak egiten dituztenak

"Agian El Salvadorko espetxeetara" eramango dituztela esan du AEBko presidenteak. Aste honetan, erasoak izan dira Teslaren kontzesionarioetan, Las Vegasen eta Kansas Cityn. Bestalde, Vancouverko Auto Erakustazokak Tesla ekitalditik kanpo utzi du, segurtasun arrazoiengatik.
Trumpek Hezkuntza Departamentua desegiteko agindu du: 'Itxi egingo dugu. Ez digu ezertarako balio'

Trumpek Hezkuntza Departamentua desegiteko agindu du: 'Itxi egingo dugu. Ez digu ezertarako balio'

Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidenteak agindu exekutibo bat sinatu du, eta, horren bidez, Linda McMahon AEBko idazkari berriari eskatu dio neurriak har ditzala Departamentua "desagerrarazten hasteko". Kaltetu nagusiak ikasle zaurgarrienak izango dira.

Zelenskirekin hitz egin ostean, Ukrainari buruzko elkarrizketak bide onetik doazela esan du Trumpek

Zelenskirekin hitz egin ostean, Ukrainari buruzko elkarrizketak "bide onetik" doazela esan du Trumpek

"Zelenski presidentearekin telefonoz elkarrizketa bikaina izan berri dut", idatzi du AEBko agintariak bere sare sozialean. Ukrainako presidenteak urte honetarako "bake iraunkorra" lortzea espero duela adierazi du deiaren ondotik.
Trump eta Putin telefonoz mintzatu dira eta adostu dute su-etena azpiegituretan abiatzea

Trump eta Putin telefonoz mintzatu dira eta adostu dute su-etena azpiegituretan abiatzea

Kremlinek iragarri duenez, asteazken honetan Ukrainarekin 350 gerrako preso trukatu egingo dituzte. Hala ere, Putinek eskatu du Ukrainari atzerriko laguntza militarra eta inteligentzia informazioa erabat etetea.
AEBk ontzat eman du Gazan su-etena haustea

AEBk ontzat eman du Gazan su-etena haustea

Joan den urtarrilaren 19an Hamasekin adostutako menia hautsi eta, gutxienez, 322 palestinar hil ditu Israelek bart, Gazako Zerrendan egindako erasoetan.
Trumpek gaur hitz egingo du Putinekin, eta Ukrainarekin su-eten akordioa onartzea espero du

Trumpek gaur hitz egingo du Putinekin, eta Ukrainarekin su-eten akordioa onartzea espero du

"Uste dut ados egongo dela. Benetan sinesten dut. Uste dut nahiko ondo ezagutzen dudala eta ados egongo dela", esan du AEBko presidenteak.
Logura zuen Joe Bidenek emandako indultuak baliogabeak direla esan du orain Trumpek

"Logura zuen" Joe Bidenek emandako indultuak "baliogabeak" direla esan du orain Trumpek

"Logura zuen Joe Bidenek Matoi Politikoen Batzordeari eta beste askori emandako indultuak baliogabetzat jo ditut, ondoriorik gabe, boligrafo automatiko batek sinatu zituelako", idatzi du AEBko presidenteak sare sozialetan.
AEBk 200 preso venezuelar baino gehiago deportatu ditu El Salvadorrera, lege polemiko bat erabilita

AEBk 200 preso venezuelar baino gehiago deportatu ditu El Salvadorrera, lege polemiko bat erabilita

Tren de Aragua Venezuelako talde kriminaleko ustezko kideak dira deportatu dituztenak. Trukean, El Salvadorrek 6 milioi dolar jasoko ditu AEBko Gobernutik, preso horiek urtebetez bere kartzeletan edukitzeagatik.
AEBek 200 ustezko kriminal venezuelar baino gehiago kanporatu dituzte, El Salvadorreko espetxeetara bidalita

AEBek 200 ustezko kriminal venezuelar baino gehiago kanporatu dituzte, El Salvadorreko espetxeetara bidalita

1798ko gerra-lege horrek migratzaile irregularrak azkar deportatzea ahalbidetzen du, erakunde terroristetako kide direlakoan. II. Mundu Gerraz geroztik ez zen araudi hori erabiltzen.

Trumpek bihar hitz egingo du Putinekin, eta Ukrainarekin su-eten akordioa onartzea espero du

Trumpek bihar hitz egingo du Putinekin, eta Ukrainarekin su-eten akordioa onartzea espero du

"Uste dut ados egongo dela. Benetan sinesten dut. Uste dut nahiko ondo ezagutzen dudala eta ados egongo dela ", esan du AEBetako presidenteak.
Irango Guardia Iraultzaileak ohartarazi du Iranen aurkako erasoei erantzungo diela, Trumpek abisua eman ostean

Irango Guardia Iraultzaileak ohartarazi du Iranen aurkako erasoei erantzungo diela, Trumpek abisua eman ostean

Donald Trumpek Yemengo huthien aurkako erasoa agindu zuen larunbatean, eta talde xiita horri babesa emateari uzteko eskatu zion Teherani. Hezbollahk eta milizia palestinarrek elkartasuna adierazi diete huthiei, eta erasoak gaitzetsi dituzte.
Trumpek zazpi agentzia federal desegiteko agindua sinatu du

Trumpek zazpi agentzia federal desegiteko agindua sinatu du

Tartean daude komunikabide batzuk kudeatzen dituena, lan gatazketan bitartekari lanak egiten dituena eta Etxerik Gabeko Pertsonen Erakunde arteko Kontseilua.
Trumpek huthien aurkako eraso erabakigarria iragarri du eta Irani babesa eteteko eskatu dio

Trumpek huthien aurkako eraso "erabakigarria" iragarri du eta Irani babesa eteteko eskatu dio

Gutxienez 31 zibil hil eta 101 zauritu ditu AEBk larunbat honetan matxino xiita huthien aurka egindako erasoetan, Sanan, Yemengo hiriburuan.
Jonathan Powell, funtsezkoa Ukrainaren eta AEBren arteko bitartekaritzan

Jonathan Powell, funtsezkoa Ukrainaren eta AEBren arteko bitartekaritzan

Keir Starmer Erresuma Batuko lehen ministroa zubi-lana egiten ari da Europa-Ukraina eta AEBren artean, eta protagonismo handia hartu du. Segurtasun gaietarako Starmerren aholkularia dago protagonismo horren atzean, Jonathan Powell, hain zuzen. 

AEBk eta Israelek Sudanera, Somaliara eta Somalilandiara bidali nahi dituzte Gazako palestinarrak

AEBk eta Israelek Sudanera, Somaliara eta Somalilandiara bidali nahi dituzte Gazako palestinarrak

Hala ere, Sudango agintariek dagoeneko uko egin diote Washingtonen eta Tel Aviven proposamenari. Somaliako eta Somalilandiako ordezkariek, aldiz, ez dute egitasmo polemikoari buruzko negoziazioen berririk.
Kursken dauden soldadu ukrainarrek amore ematea jarri du baldintza gisa Putinek su-etena sinatzeko

Kursken dauden soldadu ukrainarrek amore ematea jarri du baldintza gisa Putinek su-etena sinatzeko

Ordu batzuk lehenago, Trumpek iragarri du Putinekin izandako elkarrizketak "oso onak eta emankorrak" izan direla, eta "gerra izugarri eta odoltsu hau amaitzeko aukera oso ona" dagoela.
Trumpen muga-zergak zertan diren ulertzeko gida

Trumpen muga-zergak zertan diren ulertzeko gida

Donald Trump AEBko presidenteak muga-zerga politiken arloan neurri ugari iragarri dutu azken egunotan, iragarri ondoren zuzendu edo zehaztuak batzuk. Iragarpen horiek herrialde eta bloke ekonomiko kaltetuen erantzun-oldea eragin du.
Trumpek EBko ardoari eta beste edari alkoholiko batzuei % 200eko muga-zerga jartzeko mehatxua egin du

Trumpek EBko ardoari eta beste edari alkoholiko batzuei % 200eko muga-zerga jartzeko mehatxua egin du

AEBko presidenteak EBri leporatu dio mundu mailako entitate fiskal eta arantzelario erasokor eta kaltegarrienetako bat izatea.
AEBko ordezkaritza bat Moskura joan da su-eten egitasmoa Errusiako agintariei aurkeztera

AEBko ordezkaritza bat Moskura joan da su-eten egitasmoa Errusiako agintariei aurkeztera

Su-eten proposamenari buruz Moskuren aldetik "mezu positiboak" jaso dituela esan du Trumpek, baina "mezu positibo batek ez du ezer esan nahi. Oso egoera larrian gaude. Egoerak Hirugarren Mundu Gerra ekar lezake", erantsi du.
EBk AEBko muga-zergei emandako erantzunaren gakoak: bi fase eta produktuen bi zerrenda

EBk AEBko muga-zergei emandako erantzunaren gakoak: bi fase eta produktuen bi zerrenda

Europako Batzordeak esan du "kontu handiz neurtu" duela bere erantzuna, eta bi fasetan iritsiko dela, Washingtonekin irtenbide negoziatu bat bilatzen jarraitzen duen bitartean.
Errusiak gatazkaren arrazoi sakonei heldu nahi die Ukrainarekin bakea adosteko

Errusiak gatazkaren "arrazoi sakonei" heldu nahi die Ukrainarekin bakea adosteko

Sergey Lavrov Errusiako Atzerri ministroak kritikatu duenez, Europako estatuak Ukrainan "bake indarrak zabaltzearekin tematuta daude”. "Hori ez da gerrari amaiera emateko behar dena", ohartarazi du.
''Muga-zergen mehatxuak'' gorabehera, Euskadik AEBrekin loturak sendotu behar dituela uste du Pradalesek

''Muga-zergen mehatxuak'' gorabehera, Euskadik AEBrekin loturak sendotu behar dituela uste du Pradalesek

Imanol Pradales lehendakaria Washingtonen da Estatu Batuetara egin duen lehen bidaia ofizialean. Gaur sektore aerospazialeko enpresekin eta Basque Trade & Investmenten ordezkariekin bildu da.

Groenlandiak hauteskundeak ditu gaur, eta Trumpen interesa dela eta, mundu osoa dago hari begira

Groenlandiak hauteskundeak ditu gaur, eta Trumpen interesa dela eta, mundu osoa dago hari begira

AEBko presidenteak uhartea bereganatu nahi du Artikoan duen posizio geoestrategikoagatik eta baliabide naturaletan duen aberastasunagatik. 40.000 hautesle inguru 31 ordezkari aukeratzera deituta daude.
Washingtongo Black Lives Matter plaza desarmatzen hasi dira, Trumpen alderdiak presioak egin dituelako

Washingtongo Black Lives Matter plaza desarmatzen hasi dira, Trumpen alderdiak presioak egin dituelako

Legegile errepublikanoek plazaren izena aldatu ezean Columbia barrutirako funts federalak kentzeko mehatxua egin ondoren etorri da hiriburuko alkate demokrataren erabakia.

Kievekin baliabide naturalei buruzko akordioa ixteko aurrerapausoak eman direla uste du Washingtonek

Kievekin baliabide naturalei buruzko akordioa ixteko "aurrerapausoak" eman direla uste du Washingtonek

Hala, AEBko Gobernuak "itxaropena" du Ukrainako agintariek aste honetan Saudi Arabiako hiriburuan, Riaden, ituna sinatzeko.
Trumpen ordezkari bat: AEB ez da Israelen agente bat, Hamasekin harreman zuzenak izan ditzakegu

Trumpen ordezkari bat: "AEB ez da Israelen agente bat, Hamasekin harreman zuzenak izan ditzakegu"

Adam Boehler bahituen askapena negoziatzeaz arduratzen den politikariak iragarri duenez, akordio berri bat posible ikusten du epe motzera.
Urre-ontza 3.000 dolarreko langa gainditzear da, egungo ezegonkortasuna dela eta

Urre-ontza 3.000 dolarreko langa gainditzear da, egungo ezegonkortasuna dela eta

Urrearen prezioa bikoiztu egin da bost urtean. Urrea babeslekua izan da beti, eta ez bakarrik inbertitzaileentzat, herrialde askok metal horren alde egin baitute: Txina izan zen iaz urre gehien erosi zuenetako bat.

Trumpek zigor eta muga-zergekin mehatxu egin dio orain Errusiari, frontean Ukraina zapaltzen ari delako

Trumpek zigor eta muga-zergekin mehatxu egin dio orain Errusiari, "frontean Ukraina zapaltzen" ari delako

"Errusiari banku-zigor handiak eta muga-zergak ezartzea serio aztertzen ari naiz, su-etena eta bake-akordioa lortu arte", esan du AEBko presidenteak Truth Social sare sozialean.
Trumpek gutun bat igorri dio Irango buruzagi gorenari akordio nuklear bat negoziatzea proposatzeko

Trumpek gutun bat igorri dio Irango buruzagi gorenari akordio nuklear bat negoziatzea proposatzeko

"Negoziatzeko asmoa erakustea espero dut; bestela, militarki esku hartu behar badugu, ikaragarria izango da haientzat", esan du AEBko presidenteak.
1 / 30 Hurrengoa

Mundua

Profila

  • Donald Trump.

    Donald Trump. Argazkia: EFE

Donald Trump, presidentetzara heldu zen enpresari mediatikoa

M. D. | eitb.eus

Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako 45. presidentea da, eta bere kargua berritzeko Alderdi Errepublikanoaren hautagaia da.

kargatzen