Europako Kontseiluko, Batzordeko eta Parlamentuko presidenteek gaitzetsi egin dute erasoa, indarkeriak ez duela "inolako lekurik" politikan, eta demokrazian "erabat onartezina" dela adierazi dute.
Urakanaren erdigunea Mexikoko Yucatan penintsularantz doa. Berylek "aurrekari kezkagarria" jartzen du, Atlantikoan ez delako inoiz intentsitate goreneko zikloirik sortu urteko sasoi honetan.
Alfredo Ogando urtarrilaren 15ean hil zuten Nafarroako herrian. Hilketaren ustezko egilea Madrilgo aireportuan atxilotu dute, Dominikar Errepublikatik itzuli denean.
Montecristiko plazan, Dominikar Errepublikan agian turista gehien erakartzen dituen eraikin berezia erakutsi digu Izaro kuxkuxerak: erlojuaren dorrea. Gustave Eiffelek diseinatu zuen dorrea, eta Jean-Paul Garnier erlojugileak eraiki zuen.
Lau pertsona, tartean guardia zibil bat, zigortu zituzten gazte dominikarraren hilketa egotzita. Espainiako Estatuan krimen arrazista gisa epaitu zen lehenengo kasua izan zen.
Montecristi inguruan hondoratutako ontzietan aurkitutako aingurak eta kanoi baten bala erakutsi dizkigu Robinson Jimenezek bere museoan. Salatu du Dominikar Errepublikako agintariek ez diela diru-laguntzarik ematen altxorrok babesteko. Izaro kuxkuxera berarekin izan da.
"Naufragoak" saioa Dominikar Errepublikan grabatu dute, bertako 7 irlatan. Bertatik hurbil, Montecisti hirian, "estralurtarrak" ezagutu ditu Izaro Kuxkuxerak. Montecistiko itsasoko erregina eta Neptuno estralurtartzat hartzen omen dituzte bertan.
Gainera, milaka pertsona energia elektrikorik gabe daude, ibaiak gainezka daude, eta hainbat zuhaitz eta zubi bat eraitsi ditu denboraleak. Lurralde osoak alerta egoeran jarraitzen du.
Hildako bat, ehunka desplazatu, energia elektrikorik gabeko milaka pertsona, gainezka egindako ibaiak eta zubi eta zuhaitzen erorketa dira Fiona urakanak Dominikar Errepublikan utzi duen panorama.
Fiona 1. mailako urakanak Puerto Rico zeharkatu du 140 kilometro orduko haizeteekin. Une honetan, urakana Dominikar Errepublikara hurbiltzen ari da eta Punta Canatik 35 kilometrora dago.
Klubak jakinarazi duenez, pibot postuan jokatzen duen dominikarrak taldean ez jarraitzeko erabakia hartu du. 2021-2022 Endesa Ligan errebote gehien hartu dituen jokalaria izan da.
Hegaldietako batean, 384 Viagra pilula, 100 E bitamina pastilla eta sexu-estimulatzaileak aurkitu dituzte ekipajea Santo Domingon (Dominikar Errepublika) fakturatu zuen bidaiari baten maletan.
Juan Carlos erregea Dominikar Errepublikako hiriburuan, Santo Domingon, egongo litzateke, bere semeari, Felipe VI.ari, bere bizilekua Espainiatik kanpora eramateko erabakia jakinarazi ondoren.
Dominikar Errepublikako Boca de Nigua azukre findegiko administratzailea izan zen Juan Bautista Oiarzabal gipuzkoarra. Bertan, espainiar Ameriketan izandako esklabo matxinadarik handiena izan zen.
Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna azaroaren 25ean egiten da, Dominikar Errepublikako Mirabal ahizpek Trujilloren diktaduraren aurkako egin zuten borrokaren omenez.
Venezuelako Gobernuaren negoziaziorako burua "ia ziur" dago oposizioarekin akordioa lortuko dutela. Asteazken honetan delegazio biek berriro elkarrizketari ekingo diote.
Batasun Demokratikoaren Mahaia osatzen duten oposizioaren alderdien koalizioa ez da Dominikar Errepublikan negoziatzeko aurreikusitako bilerara joango, hainbat hedabideren arabera.
Dominikar Errepublikan bilduko dira gaur negoziazioei berriro ekiteko, Danilo Medina presidente dominikarraren eta Jose Luis Rodriguez Zapateroren babespean.
Urakanaren begia datozen orduetan helduko da Haitiko kostaldearen iparraldera. Matthew zikloiak astindu zuen iaz Haiti, eta herrialdea oraindik ez da bere onera etorri.
1980tik, Atlantikoan sortutako urakanarik handiena da; urte hartan, Allenek 305 km/h-ko haizeak izan zituen. Aurreikusita dago Irma aste-bukaeran iristea Floridara.
Boliviako Manuel Acosta taldea, Dominikar Errepublikako Sangre Mulata eta Galdakakoko Andra Mari dantza taldea izan ziren Gernikako Folklore jaialdian parte hartu zutenak.