Delituak

1 / 30 Hurrengoa

Mossoek bi pertsona atxilotu dituzte joan den astean Irunen aurkitutako gorpuaren kasuarekin lotura dutelakoan

Ertzaintzaren eskaera baten ondoren, eta gorpua topatutak tokian bi pertsona horiek gertakariarekin lotzen dituen ebidentziak aurkitu dituztenez, Vendrellen (Tarragona) atxilotu dituzte, eta Ertzaintzaren esku daude dagoeneko.
Ertzaintzak Irunen izandako hilketa bat argitu du, Mossoek bi susmagarri atxilotuta

Ertzaintzak Irunen izandako hilketa bat argitu du, Mossoek bi susmagarri atxilotuta

Joan den astean Irungo etxebizitza batean izandako gizonezko baten hilketarekin lotuta, bi pertsona atxilotu dituzte Esquadra Mossoek Tarragonan. Bi atxilotuek ertzain-etxean jarraitzen dute.

Gizon bat atxilotu dute Leioan pisukide bati olioa irakiten botatzeagatik eta beste bat mailuarekin jotzearren

Gizonak zauriak eragin zizkion biktimetako bati buruan, besaurrean eta saihetsetan, eta erredurak aurpegian eta lepoan besteari.
EAEn burututako hamar lapurreta argitu dira, Martzillan bi gizonezko atxilotu ostean

EAEn burututako hamar lapurreta argitu dira, Martzillan bi gizonezko atxilotu ostean

Iaz Gasteizen eta Errenterian egindako lapurretak dira guztiak. Atxilotutako bi gizonak kartzelan daude.
Gizon bat espetxera bidali dute Donostiako Bidebieta auzoan izandako hilketa batengatik

Gizon bat espetxera bidali dute Donostiako Bidebieta auzoan izandako hilketa batengatik

Martxoaren 8an aurkitu zuten biktima, ia konortea galduta, kalean. Indarkeriaz egindako lapurreta baten biktima izan zen, eta emakume bat ere atxilotu dute kasuarekin lotua, baina libre geratu da, kautelazko neurriekin.

Ertzaintzak bi pertsona atxilotu ditu Donostiako Bidebieta auzoan gertatutako hilketarekin lotuta

Ertzaintzak bi pertsona atxilotu ditu Donostiako Bidebieta auzoan gertatutako hilketarekin lotuta

Kalean ia konortea galduta aurkitutako pertsona baten heriotzaren ikerketari tiraka, indarkeria erabiliz egindako lapurreta baten biktima izan zela.
Ertzaintzak adingabez osatutako 50 gaizkile-talde atzeman zituen EAEn 2019-2024 aldian, gehienak Bizkaian

Ertzaintzak adingabez osatutako 50 gaizkile-talde atzeman zituen EAEn 2019-2024 aldian, gehienak Bizkaian

Adingabeetan espezialitatutako Euskal Autonomia Erkidegoko unitatea iragan urtarrilaren 29tik dabil lanean. Zupiriak jakinarazi du 2023ko urtarrila eta 2024ko abenduan artean, 195 adingabe atxilotu zituela Ertzaintzak.
Beste gertaera batengatik absolbitu egin dute Gasteizen gazte bat hiltzea egozten dioten dantzalekuko atezaina

Beste gertaera batengatik absolbitu egin dute Gasteizen gazte bat hiltzea egozten dioten dantzalekuko atezaina

Epailearen arabera, "arrazoizko zalantzak" daude salatzaileak Glass pubean izandako lesioen jatorriaren inguruan. Atezainak eta bezeroak eztabaida izan zuten eta azken horrek lesio arinak izan zituen.
Gaur deklaratuko du Amaia Zabartek, Ertzaintzak jaurtitako foam bala batek zauritutako realzaleak

Gaur deklaratuko du Amaia Zabartek, Ertzaintzak jaurtitako foam bala batek zauritutako realzaleak

Buruan jaso zuen pilotakada emakumeak, eta kolpearen ondorioz lurrera jausi zen. Une horretan, ertzain batek (dagoeneko identifikatuta dago) ostiko bat eman zion. Agenteak, baina, kolpatu izana ukatu du, "estropezu" egin zuela argudiatuta.
''Ertzain bat aurrez aurre jarri zen, barrabiletara zuzendu eta tiro egin zidan''

''Ertzain bat aurrez aurre jarri zen, barrabiletara zuzendu eta tiro egin zidan''

Errekaldeko gaztetxea husteko istiluetan zauritu zuten Iker Arana 33 urteko Iralako auzokidea. ETBri azaldu dionez, mediku-txostenaren zain dago ertzain-etxean salaketa jartzeko.

21 pertsona atxilotu dituzte 'maitasunaren iruzurra'ren bitartez 1,5 milioi euro lapurtzeagatik

21 pertsona atxilotu dituzte 'maitasunaren iruzurra'ren bitartez 1,5 milioi euro lapurtzeagatik

Guztira 21 pertsona atxilkotu dituzte Espainiako Estatu osoan, eta Nafarroako bi udalerritan miaketak egin dituzte. Iruzurraren biktimak daude Araban, Bizkaian eta Nafarroan.

Gizon bat atxilotu dute Anoetan beste bat labana batekin zauritzeagatik

Ostegun goizean gertatu zen erasoa. Lepoan zauritu zuen gizona, eta eritxera eraman behar izan zuten.

Hiru pertsona atxilotu dituzte Gasteizen, hainbat talderen arteko liskar bat izan ostean

Borroka Zaramaga auzoan gertatu da, eta bi gazte eta sei ertzain artatu behar izan dituzte osasun-langileek. Atxilotuei agintearen aurkako atentatua egotzi diete.
Gazte bizkaitar batek mehatxuak eta irainak jasan ditu, Kantabriako erasotzaileekin nahastu dutelako

Gazte bizkaitar batek mehatxuak eta irainak jasan ditu, Kantabriako erasotzaileekin nahastu dutelako

Lau adingabe ikertzen ari dira, Santanderreko Torres Quevedo institutuko ikaskide bat, desgaitasuna duen ikasle bat, jazartzeagatik. Kasualitatez, Kantabriako erasotzaileetako baten izen-abizen berdinak ditu 19 urteko gazte bizkaitarrak.
Kataluniako Auzitegi Nagusiak absolbitu egin du Dani Alves, sexu-eraso delituagatik kondenatu ostean

Kataluniako Auzitegi Nagusiak absolbitu egin du Dani Alves, sexu-eraso delituagatik kondenatu ostean

Lau urte eta erdiko kartzela-zigorra ezarri zioten 2022ko abenduan Bartzelonako Sutton diskotekan neska bat bortxatzeagatik. Emakumearen abokatuak iragarri du helegitea aurkeztuko duela absoluzioaren aurka, eta Fiskaltza epaia aztertzen ari da, Gorenean helegitea aurkeztu ala ez erabakitzeko.

Bi gazte atxilotu dituzte Bilbon, beste bati behin eta berriz eraso egitea leporatuta

Borroka batean biktima kolpatu dute atxilotuek eta, lurrera erori denean, eraso egiten jarraitu dute. Zauritua ospitalera eraman dute, eta ustezko erasotzaileei lesio delitua egotzi diete.
11 pertsona atxilotu dituzte Bizkaian droga-trafikoaren aurkako operazio batean

11 pertsona atxilotu dituzte Bizkaian droga-trafikoaren aurkako operazio batean

Operazioak irekita jarraitzen du, eta hainbat miaketa egin dituzte ertzainek, substantzia estupefaziente "ugari" atzemanez.
Surf irakasleak salaketa guztiak ukatu eta adingabeetako batekin harreman baimendua izan zuela erantsi du

Surf irakasleak salaketa guztiak ukatu eta adingabeetako batekin harreman "baimendua" izan zuela erantsi du

Akusatuak salaketa guztiak ukatu ditu, baina onartu du horietako batekin (16 edo 17 urte zituenean) "portaera sexuala" birritan izan zuela, "maiteminduta" baitzegoen, eta "baimendua" eta "elkarren arteko adostasunez" izan zela ziurtatu du.
Gasteizko BEI autobus elektrikoaren txartelak erosteko hainbat makina kaltetu dituzte

Gasteizko BEI autobus elektrikoaren txartelak erosteko hainbat makina kaltetu dituzte

Gasteizko Udalak azaldu duenez, Esmaltaciones eta Boulevard geltokien artean dauden 16 ukimen pantaila eta ordainketarako 13 gailu hondatu dituzte.

Trumpek 200 ustezko kriminal venezuelar baino gehiago kanporatu ditu, El Salvadorreko espetxeetara bidalita

Trumpek 200 ustezko kriminal venezuelar baino gehiago kanporatu ditu, El Salvadorreko espetxeetara bidalita

1798ko gerra-lege horrek migratzaile irregularrak azkar deportatzea ahalbidetzen du, erakunde terroristetako kide direlakoan. II. Mundu Gerraz geroztik ez zen araudi hori erabiltzen.

1,4 tona kalamu-polen atzeman dituzte Biriatuko mugan, kamioi batean ezkutatuta

Joan den igandean konfiskatu zuten, A-63 errepideko ordainlekuan, trafiko-kontrol batean, 21:00ak aldera, eta kamioilaria atxilotu zuten. Uste da atzemandako kopuruak 14 milioi euroko balioa duela merkatuan.

Gizon bat atxilotu dute sexu-erasoa egin eta sekretuak zabaltzeagatik, Bilbon

Astelehenean atxilotu zuten, pertsona horren kontrako bi salaketa jaso ostean. Antza denez, salatzaileak bi artista gazte dira, eta atxilotua haiekin batera Bizkaiko hiriburura promozio bidaia batean zegoen. Gizon gazteek kamera ezkutu bat topatu zuten komunean.
Asteartetik aurrera epaituko dute 13 eta 15 urteko bi neskatori Iruñean erasoak egiteagatik akusatutako gizona

Asteartetik aurrera epaituko dute 13 eta 15 urteko bi neskatori Iruñean erasoak egiteagatik akusatutako gizona

Hilaren 11n hasi eta 12an amaituko da epaiketa, Nafarroako Lurralde Auzitegian. 2022ko azaroaren 17an gertatu ziren erasoak, 20:00ak aldera, Arga ibaiaren inguruan.

18 urteko gizonezko bat atxilotu dute Sondikako inauterietan mutil bati labana batekin eraso egiteagatik

Gainera, beste pertsona batek atzamar bat zauritu du botila batekin borroka batean, eta ospitalera eraman behar izan dute, larri ez badago ere.
Martxoaren 8ak bi hilketa matxista berri utz ditzake, Martosko eta Blanesko kasuak baieztatzen badira

Martxoaren 8ak bi hilketa matxista berri utz ditzake, Martosko eta Blanesko kasuak baieztatzen badira

Segurtasun indarrek bi ikerketa dituzte zabalik azken egunetan izandako bi kasu argitzeko. Bi pertsona hil dira, bata Blanesen (Girona) eta bestea Martosen (Jaen). Biak baieztatuz gero, lau izango dira aurten Espainian hildako emakumeak.
Lau gizonezko atxilotu dituzte Iruñeko joko areto batean iruzur egitea egotzita

Lau gizonezko atxilotu dituzte Iruñeko joko areto batean iruzur egitea egotzita

15.500 euro lortu zituzten erruleta manipulatuz. Epaileak libre utzi zituen bere aurretik igaro ostean.

Bi gizonezko atxilotu dituzte Iruñean 14 urteko neska bati sexu-erasoa egiteagatik

Epaitegiak biktimarengandik urruntzeko agindua ezarri die behin-behineko neurri gisa.

Bi pertsona atxilotu dituzte, EAEn eta Galizian 350.000 eurotik gorako iruzurra egitea egotzita

Orain arte, 62 biktima identifikatu dituzte Coruñan, Pontevedran eta Euskal Autonomia Erkidegoan.
''Kokaina arrosa'' delakoaren kontsumoak gora egin du Euskadin, delitu larriekin harreman estua duen droga

''Kokaina arrosa'' delakoaren kontsumoak gora egin du Euskadin, delitu larriekin harreman estua duen droga

Euskadin gehien kontsumitzen droga marihuana bada ere, "tusi" edo "kokaina arrosa" deitutako drogaren kontsumoak gora egin du gazteen artean, aisialdian. Droga horrek duen eraginak Ertzaintza kezkatzen du.

Bi pertsona zauritu dituzte Gasteizen, bata lapurreta batean eta bestea borroka batean

Batetik, gizon gazte bat zauritu dute goizaldean labanaz, telefono mugikorra lapurtu ostean, eta, bestetik, emakume bat zauritu dute sabelean kristal zati batekin, borroka batean parte hartzen ari zela.
Lau pertsona atxilotu dituzte Dantxarinean, 17.000 euroko lapurreta egiteagatik

Lau pertsona atxilotu dituzte Dantxarinean, 17.000 euroko lapurreta egiteagatik

73 objektu lapurtzea egozten diete, gehienak arropa eta perfumeak.
25 lagun atxilotu dituzte adimen artifizialaren bidez sortutako haur pornografiaren kontrako operazio batean

25 lagun atxilotu dituzte adimen artifizialaren bidez sortutako haur pornografiaren kontrako operazio batean

Europol agentziaren arabera, asteon egin dituzte atxiloketak, baina operazioa zabalik dute oraindik, eta 273 susmagarri identifikatu dituzte jada.
Gasteizko Mitika diskoteka itxita egongo da 31 urteko gizonaren heriotza argitu bitartean

Gasteizko Mitika diskoteka itxita egongo da 31 urteko gizonaren heriotza argitu bitartean

Mitika aretoak "samina eta atsekabea" adierazi du pasa den asteburuan diskotekaren atarian gertatutako heriotzagatik. Halaber, doluminak helarazi dizkie hildakoaren senide eta gertukoei.

Euskotreneko segurtasun-langile bati eraso egin diote Zornotzako tren geltokian

CCOO sindikatuak astelehen goizean gertatutako "eraso bortitza" salatu du. Erasoaren ondorioz, biktima Galdakaoko Ospitalera eraman dute.
Zirujau ohi frantziarrak onartu egin du ia 300 adingeberi sexu-erasoak egin dizkiela

Zirujau ohi frantziarrak onartu egin du ia 300 adingeberi sexu-erasoak egin dizkiela

Joël Le Scouarnec zirujau izandakoak gehienez ere 20 urteko kartzela zigorra jaso dezake. Gaur egun, espetxean dago beste sexu eraso bat egiteagatik kondenatu dutelako.
Ayusoren bikotekideak deklaratzeari uko egin dio, haren abokatuek eskatuta

Ayusoren bikotekideak deklaratzeari uko egin dio, haren abokatuek eskatuta

Ogasunari ustez egindako iruzurra epaitzeko auzian, Alberto Gonzalez Amador Madrilgo Erkidegoko presidentearen bikotekideak ez du epailearen aurrean deklaratu nahi izan. Epaitegietatik irtendakoan, Gonzalez Amadorrek kolpe txikia hartu du buruan, kameralari baten aurka talka eginda.

Autodefentsa feministarako artikulu gisa saltzen ziren debekatutako 119 arma atzeman dituzte Bilbon

Autodefentsa feministarako artikulu gisa saltzen ziren debekatutako 119 arma atzeman dituzte Bilbon

Halaber, kontrabandoko 194 produktu ere konfiskatu dituzte. Guardia Zibilak Zorrotzaurreko pabiloi baten jabea atxilotu du.
''Autodefentsa feministarako artikulu'' gisa salgai zeuden debekatutako 119 arma atzeman dituzte Bilbon

''Autodefentsa feministarako artikulu'' gisa salgai zeuden debekatutako 119 arma atzeman dituzte Bilbon

Zorrotzaurren atzeman ditu arma horiek Guardia Zibilak. Armek txartel bat zeramaten, abisatzeko arma horiek debekatuta daudela eta isuna jasotzeko arriskua dagoela. Aldi berean, eraso baten aurrean arma horiek erabiltzera animatzen zituzten bezeroak.

Bi gizonen arteko borroka eta horien atxiloketa ekarri du Bilbon emakume bati egindako sexu-erasoak

Atxuri auzoan bart jazotako sexu-erasoa ikertzen ari da Ertzaintza. Biktima liskarraren ondorioz atxilotutako bi gizonetako baten bikotekidea da. 23:30ean gertatu ziren erasoa eta atxiloketak.

Espainiako Poliziak 33 urteko gizon bat atxilotu du Iruñean, bikotekide ohiari sexu-erasoa egitea leporatuta

Atxilotutakoaren bikotekide ohiak salatu duenez, Baiona etorbidearen inguruan aparkatuta zegoen furgoneta baten barruan egin zion eraso. Guardiako epaileak behin-behinean aske utzi du, emakumearengandik urruntzeko agindua emanda.
1 / 30 Hurrengoa

  • Isunak

    Isunak

    Zer zigor administratibo daude arauak hausteagatik?

orain albiste

Albiste gehiago

kargatzen