Gazteen noraeza, gazteen helduleku falta, gazteen konpromisoa izan ditu hausnarketa gai Nagore Tamayok 'Nondik abiatu inora' dantza pieza ontzeko.
Natalia Belenekin gorpuztu du, Na2ga modura.
Sirah Badiola, psikologoa, Feldenkrais irakaslea, dantzari garaikidea eta Dantza Presentzia metodoaren sortzailea da. Harekin izan gara Feldenkrais metodoari buruz gehiago jakiteko eta nola lan egiten duen ezagutzeko.
Katerin Artola eta Iker Berlintxon dantzariak izan dira aurtengo Euskal Herriko Dantza Suelto txapelketako irabazleak. Aurtengoa euren bigarren txapela izan da. Dantza txapelketak prestatzeko eta parte hartzeko beharrezkoak direnak aipatu dituzte.
Edu Muruamendiaraz Aukeran dantza konpainiako sortzaileak "Amama" ikuskizun berria aurkeztu digu. Abenduan estreinatuko dute Donostiako Victoria Eugenia Antzokian, baina aurretik lanaren berri eman digu.
Seguran jokoan ziren lepokoa eta txapela Oiartzunera eta Lezora joan dira aurten, Katerin Artolak eta Iker Belintxonek jantzita. Maren Galvez lezoarrak eta Gorka Granado sopelarrak irabazi dute bigarren saria, eta Jone Arriaran eta German Aranburu azpeitiarrek hirugarrena.
Lucia Lacarra dantzari nagusia izan da munduko hainbat konpainietan, hala nola Marseillako Ballet Nazionalean eta Municheko Operan. Esfortzuaz, dedikazioaz eta minaz hitz egin digu dantzariak.
Larunbat gauean, dantzan jarriko gaituen norgehiagoka ikusgarria, Seguran. Euskal Herriko dantza suelto txapelketa. Ez ezazu galdu, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus atarian.
2024ko Euskal Herriko Dantzari Egunaren harira bildu dira, larunbatean, eta diasporako dantzari taldeak ere izan dira bertan. Emanaldiaren ostean, afariarekin eta erromeriarekin bukatu dute eguna.
Errenteriak ateak irekiko dizkio zuzeneko musikari, beste urte batez, Atlantikaldia jaialdiaren baitan. Kontzertuez gain, tailerrak, bisita gidatuak, dantza, sukaldaritza eta hitzaldiez gozatzeko aukera izango da.
Sortzaileek irailaren 16tik urriaren 7ra bitarteko epea dute proposamenak aurkezteko. Ahotseneak izen emateko sistema aldatu du aurten: proposamenak heltzeko ordena ez da arau izango eta epe barruan aurkeztutako eskari guztiak baloratuko ditu antolakuntzak.
Gainera, kalejira egin dute, besteak beste, Iruñeko Erraldoi eta Buruhandien Konpartsarekin. Guztien artean, Nafarroako hiriburuko kaleak girotu dituzte.
Gaur ekin diote On Fire Flamenko Jaialdiaren XI. edizioari Iruñeko Udaletxe plazan. Gaur hasi eta datorren igandera arte, euskal dantza eta flamenkoa uztartzen dituen dantzaz gozatu ahal izango da.
Ander eta Irati anai-arrebak dira eta urtero, Lanestosan, Elurretako Andre Maria omenez dantzatzen dute aurreskua; erantzukizun handia dela azaldu digute.
Elurretako Andra Mariaren Egunean Lanestosara hurbildu gara; Lanestosako dantza herrian sortu eta mantendu den tradizioa da eta txikitatik parte hartzeko aukera dute herritarrek. Asier Eguia dantza kapitainak eguna nola bizi duen azaldu digu.
Bandak eta txistulariek erromeria herrikoia eskainiko dute, betiko abestiak eta euskal dantzak uztartuz, Beti Jai-Alai dantza taldearekin batera; larunbatean, 21:00etan, ETB1en eta eitb.eus atalean.
Urtean behin ospatzen dute erromesaldia Larrean, horregatik urtean behin dantzatzen dute aurresku berezia, zailtasun maila guztientzat pentsatuta. Egun berean entseiatzen dute dantza, hain zuzen, hamaiketakoaren ostean. Ikusi nolako aurreskuak atera zaizkien herritarrei.
XVI. mendetik dantzatzen da aurreskua Hermuako San Martin ermitan, urtero uztailaren 4ean. 500 urte baino gehiagoko tradizioa izan arren, Larreako emakumeek 2019an ekin zioten herriko dantzan parte hartzeari.
Irrintzi dantza taldeak eta Antziñako Ama taldeko txistulariek ezpata-dantza eskaintzen dute Antioko baselizan. Lehenengo dantza ermita barruan, meza-nagusia izan aurretik; eta bigarrena, kanpoaldean, aurreskuarekin batera. Dantzariek zein bertaratutakoek emozioz beterik bizi dute ekitaldia.
Umore ukituari helduz, Tio Teronen semeak dantza-taldeak ikuskizun berria estreinatu du, 'Haurreskolari' izenekoa. Ekain Susperregi, Aritz Salamanca, Xuban Iragorri eta Antton Fernandez gurean izan dira proiektua aurkezten. Bitartean, aurreko bi ikuskizunak ikusgai daude oraindik.
Hamabost ezpata-dantzarik Zubigainekoa dantzatu dute eguerdian Lesakan, eta jendetza bildu da, beste behin, Onin errekaren bi aldeetan egiten den dantzaz gozatzeko. Lesakako bandera ere astindu dute bertan. Aurrez, meza izan dute, eta prozesioan atera dute santuaren irudia.
Eguraldiak baldintzatuta, baina tradizioari eutsiz, kaxarranka dantzatu da beste behin Lekeition. San Pedro Kofradian dantzatu du Unai Urkiagak, lehen aldiz.
Rosa Rementería del Villar Gernikako Ross Dantza Eskolako zuzendaria da. Eskolan hainbat dantza estilo desberdinetako ikastaroak eskaintzen dira: ballet klasikoa, dantza garaikidea, dantza modernoa… saioan bere ibilbideari buruz hitz egin digu.
Lander Briones eta Irati Garmendia Zirkuss Donostiako lehen zirku garaikideko kideak dira. Iaz martxan jarri zuten proiektua eta orain "Sustrai" izeneko emanaldia aurkeztu digute.
'Damutzen naiz' izena jarri diote ikuskizunari, nahiz damuaz baino damuari aurre egiteaz ari diren jendaurrean Iosu Yeregui eta Ion Estala.
Gorputzez, hitzez, bideoz, musikaz... Denak dantzatuz Nodek ekoitzitako 'vodevil'ean.
Larunbatean, break eta urban dantzari onenak bilduko dira Barakaldoko Antzokian. Finala streaming bidez izango da ikusgai, Gaztearen YouTube kanalean eta webgunean.
Harrobi Dantza Bertikala konpainiarentzat "Geure(r)a" ikuskizuna sortu du Janire Etxabek. Ikuskizunak bi Max sarietarako hautagai da: kaleko ikuskizun onena eta diseinu eta espazio eszeniko onena. "Biba Zuek"en Janire Etxabek egin dituen hainbat proiektu aurkeztu dizkigu.
Aurreiritzien eta zuzentasun politikoaren kateak hautsi dituzte Lara Zapirain eta Hodei Iriartek dantzariek, Donostiako Victoria Eugenia antzokian. "Akondroplasia izateagatik seinalatu sentiarazi naute", esan du Zapirainek, "baina aurreiritziak zituztenek ere flipatu dute pieza ikustean".
Taldearen 20 urteko ibilbidea ospatzeko, munduko bira egiten ari da Korrontzi taldea, eta Oinkari dantza taldea beraiekin izango da bertan. Agus Barandiaranek dioenez, trikitixa irekitzen denean jendea dantzan hasten da dauden munduko herrialdean daudela. Euskal kulturaren erakusleiho dira munduan.
Korrontziren 20. urteko ibilbidea dela eta, munduan zehar bira egiten ari da taldea Oinkari dantza taldearekin batera. Ikuskizuneko pieza bat, 'Laja badoa' balsa, eskaini digute zuzenean Agus Barandiaran trikitilariak eta Mattin Etxebeste eta Onditz Esnaola dantzariek.
Zortzi dantzari oholtzan, bi horma sendoren artean harrapatuak. Halley kometa ezagutu gabeak. Hurrengoa iritsi bitartean osatzen duten belaunaldiaren islada.
Bertsoak eta dantza uztartzeko ideiarekin Unai Elizasuk eta Aiert Beobidek "Errimak oinetan" emanaldia sortu zuten duela 10 urte. 5 urte dira bigarren edizioa hasi zutela, hainbat formatura ekarrita: "Errimak bi oinetan". Saioan ikuskizunari buruz hitz egin digu Unai Elizasu zuzendariak.
Gipuzkoako hogei eskola baino gehiagoko dantzariak elkartu dira gaur Donostiako Kontxako pasealekuko barandan, dantza klasikoaren urteroko hitzorduan. Ikuskizun ederra eskaini dute aurten ere, mugimendu arin eta dotoreekin.