Nafarroako golf-jokalariak 71 kolperekin (-1) bukatu du laugarren jardunaldia, eta 270 kolperekin (-18) eskuratu du Espainiako Irekia Malagan, Manon De Roey belgikarrari kolpe bakarreko errenta aterata (-17).
AEBko taldeak hamaikagarrenez irabazi du txapelketa, eta amaiera eman dio garaipenik gabeko zazpi urteko boladari. Europa menderatu dute 15,5-12,5eko emaitzarekin.
Kordak, munduko sailkapeneko egungo aurreneko sailkatua bera, LPGA Tourraren barnean jokatutako azken bost txapelketak irabazi ditu, eta denboraldiko lehen txapelketa nagusian parraz azpiko hamahirurekin amaitu du. Cigandak parraz azpiko zortzi egitea lortu du.
Carlota Ciganda golflari nafarrak lan erabakigarria egin zuen atzo Europak Solheim Cup txapelketa irabazteko. Oso pozik agertu da emaitzarekin, eta talde osoaren lana izan dela azpimarratu du. (Jatorrizko adierazpenak, gaztelaniaz).
Bigarren jardunaldiko goizeko partidetan bina puntu bereganatu ditu talde bakoitzak. Arratsaldeko neurketetan, aldiz, Europak hiru garaipen bereganatu ditu eta AEBk bakarra. Carlota Ciganda bikain aritu da.
Txapelketako lehen lau partidetan nagusitu egin dira estatubatuarrak, baina hurrengo neurketetan desabantaila murriztu du Europako taldeak. Ondorioz, 2. egunari bi puntuko abantailarekin ekingo dio AEBk. Carlota Cigandak, Linn Grantekin bikotea osatuta, mendean hartu ditu Yin eta Ewing.
Nafarrak, ostiralean, bigarren jardunaldiko balantze gisa, 72 kolpeko txartela sinatu du, alegia, parraz gainetik batekoa, baina epaile batek bi kolpeko zigorra ezarri dio, joko geldoagatik.
Carlota Ciganda nafarrak hirugarren amaitu du igande honetan Springfieldeko (New Jersey, AEB) PGA Txapelketa. Bere jokoan konfiantza izaten jarraitu behar duela iritzi zion, txapelketa handi bat lortzeko azken urratsa emateko. (Jatorrizkoa, gaztelaniaz).
Nafarrak garailearengandik bost kolpera amaitu du. Lilia Vu iparramerikarrak (-10) zulo bat gehiago jokatu behar izan du Angel Yinen aurka berdinketa hausteko.
Caroline Hedwall suediarrak bereganatu du garaipena, berdinketa hausteko laugarren zuloan Morgane Metraux mendean hartuta. Ciganda iazko garaileak zazpigarren amaitu du txapelketa.
Golf-jokalari nafarrak 4 kolpeko aldearekin (-15) irabazi du torneoa, Maka Stark suediarraren aurretik (-11). Espainiako irekia Cigandak Europako Tourrean bereganatzen duen bosgarren txapelketa da.
Azken jardunaldiaren faltan, Carlota Ciganda nafarra Espainiako Irekiko lidertzan da. Denera, parraren azpitik 10 kolperekin, hiruko tartea du, bigarren sailkatuarekin, Atthaya Thitikul thailandiarrarekin.
Jin Young Ko hegokorearrak irabazi du Portland Classic Txapelketa, baina Carlota Ciganda nafarrak oso txapelketa ona egin du. Denboraldiko orain arteko posturik onena erdietsi du.
Europako taldeak 15-13 hartu du mendean AEBko selekzioa. Carlota Cigandak porrota jaso du Brittany Altomareren aurka, baina, hala ere, nafarrak titulua irabazi du taldekideekin batera.
Carlota Cigandaren lan bikainari esker, Europak bi kolpeko abantaila du Amerikako Estatu Batuetako taldearekiko. Errenta horrekin ekingo diote europarrek azken jardunaldiari.