Esther Balbuena zentroko zuzendari pedagogikoak defendatu duenez, "legeak ezartzen dituen protokoloak" jarraitu ziren, "hasieratik Ikuskaritzarekin zuzeneko komunikazioa izanik". Euren ustez, epaitutakoa "ez zen bullying kasu bat izan".
Bilboko epaile batek Santutxu auzoan dagoen Karitate Alabak Begoñako Andramari Ikastetxea zigortu du bullying kasu baten aurrean ezer ez egiteagatik. Ikastetxeko zuzendariak adierazi du helegitea aurkeztuko duela ez daudelako ados epaiarekin.
Bilboko "Hijas de la Caridad Nuestra Señora de Begoña" ikastetxea zigortu dute bost urteko neskato baten aurkako bullying kasu bat ez geldiarazteagatik. Familiaren abokatuak epaia baloratu du EITBrentzat.
Biktima bost urteko neskato bat da, eta ikastetxeak 40.000 euroko kalte-ordaina pagatu beharko dio familiari. Epai aitzindaria da biktimaren adinagatik, ikastetxeak erantzukizun zuzena izan duelako, eta kalte-ordaina orain arteko handiena delako.
20 urte bete dira gertakari lazgarri batek Hondarribia arretagune bilakatu zuenetik. Bi hamarkada dira bullyingak gurean lehen hildakoa utzi zuela: Jokin Ceberio. Kasuak agerian utzi zuen jazarpenaren larritasuna, eta aurrerapausoak eman diren arren, gaurkoak egun zaila izaten jarraitzen du herrian.
20 urte igaro dira Jokin Ceberio gazteak bere buruaz beste egin zuenetik, eskola jazarpena jaso ostean. Ikastetxeetan bullyinga prebenitzeko eta antzemateko EAEko protokoloaren helburuak azaldu dizkigu Iñigo Ramos Sarriugarte bizikidetzarako aholkulariak.
20 urte dira Jokin Zeberiok, 14 urteko Hondarribiako mutikoak, bere buruaz beste egin zuela klasekideen irainak eta kolpeak gehiago jasan ezinda. Faktorian atzera begirako kontaketa egin dugu, gertatu zenaz, eta kasu hark eskola jazarpenari aurre egiteko eragin zuen inflexio-puntuaz.
Duela 12 urte, denboraldi gogorra pairatu zuen Nagorek. DBHko irakaslea da bera, eta sare sozialetan jazarpena pairatu zuen ikasleen partetik; ondorioz, depresioa eta antsietatea izan zuen.
Urretxuko eta Zumarragako hamaika ikasle, 14 eta 16 urte bitarteko bederatzi gizonezko eta bi neska, ateak itxita epaitzen ari dira Donostiako Adingabeen Epaitegian ustezko 'bullying' kasu horrengatik.
Biktima bitan bere buruaz beste egiten saiatu zen jazarpenaren ondorioz. Fiskaltzak uste du eskolak "utzikeriaz" jokatu zuela kasuaren aurrean. Hala, arduradun zibil jo ditu gurasoak eta Eusko Jaurlaritza, zentroaren jabe den heinean.
Fiskaltzak uste du eskolak "utzikeriaz" jokatu zuela kasuaren aurrean. Hala, arduradun zibil jo ditu gurasoak eta Eusko Jaurlaritza, zentroaren jabe den heinean.
Gernikako Segundo Olaeta Musika Eskolak eskola jazarpenaren aurka proiektu didaktikoa landu du 'Kausa bat, kantu bat' ekimenaren barruan. Gaiari buelta eman, eta bizitza beste modu batean heltzea posible badela gogoratu nahi izan diote erasotzaileari.
Eskola Jazarpenaren aurkako Nazioarteko Egunarekin bat, bullyingak 2022-2023 ikasturtean izan zuen bilakaeraren datuak argitaratu ditu Jaurlaritzak. Sentsibilizazio, prestakuntza eta jarraipen handiagoari esker, zalantza txikienaren aurrean, kasu posible bakoitza aztertu egiten da.
2022/23 ikasturtean, 218 bullying kasu identifikatu zituzten EAEn, Ikuskaritzak aztertutako 1.543 kasuetatik % 14. Horietatik guztietatik, % 27 ziberbullying kasuak izan ziren.
Euskadin, 2022-23 ikasturtean, 218 jazarpen-kasu erregistratu ziren, eta horietatik % 27 ziberbullyng izan ziren. Horiek dira Eusko Jaurlaritzak emandako azken datuak.
Zigortutako bi mutilek 60 orduz gizartearentzako lanak egin beharko dituzte, eta ezingo dira adingabearengandik 300 metro baino gutxiagora hurbildu. Epaiak ikastetxea aitortzen du erantzule zibil gisa; ondorioz, 20.000 euroko kalte-ordainaren % 90 ordaindu beharko du kalte moralengatik.
Bilduma honetarako sortu ditugun istorioak ez dira soilik irakurlea entretenitzeko, horrez gainera nahi genuke haurrak ikas dezan, galde dezan, partaide senti dadin… eta, oroz gain, zurekin batera une berezi bat bizi dezan.
2016an ezarri zuten KiVa bullying kasuei aurre egiteko programa finlandiarra Foru Gobernuko 15 ikastoletan. Prebentzioan begirada jarrita, ikasleen jarreretan eragitea da helburua.
112 telefonoak, batez beste, 10 suizidio saiakera dei jasotzen ditu egunean eta 2021az geroztik taktika bera erabiltzen dute dei horiei behar bezala erantzuteko.
Jaiotzatik zuen desgaitasunagatik egiten zioten bullyinga Mikeli. Arazoari ikusgarritasuna emateko helburuarekin sortu zuten Ankerra musika taldea. "Lehoi bilakatzen" bideokliparekin beste biktimei lagundu nahi diete.
"Zeuk Esan" zerbitzuko Kepa Torrealdearen ustez, gaur egun, eskola jazarpena inoiz baino gogorragoa da. Biktima babestea ezinbestekoa da, sare sozialekin 24 orduz jasaten dutelako erasoa.
Asturiasko presidenteak ere iragarri du bere Gobernuak gertatutakoa sakon ikertuko duela. Gaur zabaldu dute gaztearen hil kapera eta bihar izango da hileta, Gijonen. Hil aurretik eskutitz bat argitaratu zuen sare sozialetan; haren ikastetxean bulliynga egin zioten klasekideei leporatzen die ardura.
Bullyinga jasan duten Lorea Intziarte aktorea eta ETAk hildako Isaias Carrascoren seme Adeiren kasuak hizpide izan ditu Ekaitz Goikoetxeak aste honetako zutabean
Elisabeth Caballero eta Ane Rodriguez irakasleekin eta Itsaso Galarraga Ikastolako psikologoarekin solasean aritu gara Bullyingaren inguruan. 'Kiva' metodoa erabiltzen dute Ikastoletan kasu horiei aurre egiteko, baina nola hautematen dituzte kasuak? Zer da 'Kiva' metodoa?
Zornotzan elkarretaratzea egin dute bertako gazte batek pairatzen duen jazarpena salatzeko. Aitor Aritzeta psikologoak azaldu digunez, horrelakoetan ondorioak latzagoak izaten dira TDAH duten gazteen kasuan.
Aspalditik, baina batez ere, azken hilabeteetan herriko gazte batek pairatzen duen jazarpena salatzeko atera dira herritarrak kalera. Gazteak adimen urritasuna dauka eta, antza, herrikoak bertakoak dira iraindu eta mehatxatu egiten dutenak.
18 urteko gazteak gutxienez lau urte daramatza 12-14 urte bitarteko hainbat umeren partetik irainak eta umiliazioak jasaten. Udalerriko ikastetxeei eta Udalari esku hartzeko eskatu die familiak, "beste gazte guztiek bezala, kaletik aske ibili ahal izateko".
Bilboko kaleetan zehar ibili da Albina Stardust bullyingaren inguruan galdezka. Bullying kasu gehiago al daude? Gehiago hitz egiten al da bullyingaren inguruan?
Ikastetxeak elkarbizitza positiborako espazio seguruak bilakatzea du helburu. Lemoako Eguzkitza Meabe ikastetxean egon gara horietako saio bat ikusten.
Hezkuntza Sailak aztertutako kasu guztien % 14tan frogatu da eskola jazarpena. Kasu kopuruan igoera izan bada ere, identifikatutako kasuen portzentajea % 12 eta % 14aren bueltan mantentzen da.
Irati Galardi bederatzi urterekin hasi zen eskola-jazarpena jasaten. Hamalau urte zituela, gurasoek bizitzera beste herri batera joatea erabaki zuten. Etxekoek beti eman diotela babesa sentitzen du.
Ostegunean plazaratu zen kasua; kaltetuaren anaia zaharrak sare sozialetan salatu zuen, haurraren sufrimendua azaltzen zuen argitalpen biral baten bitartez.
Mallorcako 11 urteko mutiko bati bere urtebetetze egunean lagun talde batek egindako irainek erantzun azkarra izan dute sare sozialetan, eta aurpegi ezagun askok bidali dizkiote zorion mezuak. Ikasturte berriaren atarian, bullyinga arazo latza dela gogorarazi digu kasu honek.
2020an, indarkeria mota ezberdinen 1.459 biktima adingabe artatu zituzten EAEn. Datozen lau urteotan prebentzioa indartzeko eta biktimok modu integralean artatzeko egitasmoa osatu du Jaurlaritzak, erakunde, profesional eta biktima izan diren 80 bat neska-mutilen lankidetzarekin.
Isilean gorde zuen Nagore Zamarreño irakasleak jaso zuen bullynga. Ikasle batek lider negatiboaren rolla hartu, beste asko manipulatu, eta giroa erabat okertu zen gela barruan. Klaseak ematea ia ezinezkoa bihurtu zen, eta antsietateak jota, baja hartu behar izan zuen.
Mei Arregi transexualak bullynga jasan du, eskolan lehenik eta gerora, sare sozialetan. Eskolan, jazarleak mutil heterosexualak ziren eta taldeka jarduten zuten. Sare sozialetan publikoki egin zuen transexuala zela; guraso eta lagunen babesa bai, baina beste askoren gorroto mezuak jaso ditu.