Euskal boxeolariak hiru mailatan lehiatuko dira, 20:00etan hasita, Bilbon, Casillan: oilar pisua, pisu ertaina eta pisu arina. EITBk diferituan eskainiko ditu borrakaldiak, 23:00etan.
Larunbat honetan, azaroak 16, Espainiako txapelketak lehiatuko dira La Casillan. Bertan, Jokin Garciak, Jhon Jader Obregonek, Sebastian Perezek, Saul Lunak eta Ander Amatriainek hartuko dute parte, kategoria desberdinetan. Gaueko 23:00tatik aurrera ikusi ahal izango dira borrokak EITBn.
Jokoen hasiera prestatzen ari diren Basque Teameko kirolariekin egon gara: Virginia Diaz arraunlariarekin eta Oier Ibarretxe boxeolariarekin. Diazentzat bigarren Jokoak izango dira; Ibarretxe, aldiz, lehen aldiz arituko da.
Naia Garmendia 22 urteko boxeolari bilbotarrak, Espainiako Txapelketa irabazi zuen amateur mailan. 50 kilo azpiko mailan lehiatzen da eta gaztea izan arren, dagoeneko Euskal Herriko eta Bizkaiko txapeldun izan da.
Hainbat urtetan boxeo esatari eta aditu lanetan aritu ostean, aurten erretiroa hartuko du Pedro Mari Goikoetxeak. Ordizian izandako boxeo jaialdian omenaldia egin diote.
Ariane Torok eta Oier Ibarretxek adin eta helburu berdinak dituzte. Bata judoka eta bestea boxeolaria. Biak ala biak, Olinpiar Jokoetan egongo dira Basque Teamen eskutik urrezko domina irabazteko asmoarekin.
Oier Ibarretxe galdakarrak martxoaren 31n Bangkoken lortu zuen Joko Olinpikoetan egoteko txartela lau borrokaldiak irabazita, azkena, Emilio Garcia estatubatuarrari. 30 urte baino gehiago pasatu dira Joko Olinpikoetan boxeolari euskaldunik ez zegoela, baina ez dio presiorik suposatzen Ibarretxeri.
Jon Fernandez boxeolari bizkaitarra Jezreel Corrales munduko txapeldun ohiarekin borrokatuko da larunbat honetan, Bizkaia Frontoian (Bilbo) antolatutako jaialdian. Borrokaldiaren bezperan, pisaketa egin dute, eta Jonferrekin hitz egin dugu.
Jon Fernandez euskal boxealariak eta Jezreel Corrales panamarrak borrokaldia egingo dute Bilbon martxoaren 9an. Biek ala biek ez dute arazorik izan pisaketan. Lehia zuzenean eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek larunbatean, 22:00etan.
Jon Fernandezek Jezril Corrales munduko txapeldun ohiaren aurka neurtuko ditu indarrak. Etxabarriko boxeolaria Bilbon lehiatuko da berriro larunbat honetan. Bi boxeolariek entrenamendua egin dute Zubiarte merkatal gunean. Borroka zuzenean jarraitu ahal izango da ETB1en eta eitb.eus-en.
Ibon Larrinaga izan du gonbidatu Joseba Argiñanok "Sukalerrian" saioan. Boxeolarien munduan sartzea ez dela batere erraza azaldu digu, eta horretarako egin beharreko sakrifizioak, batez ere elikadurari dagokionez.
Hemendik aurrera, promotore ibiliko da. Morgako boxeolaria (31 urte) welter pisuko nazioarteko txapelduna WBAn eta welter eta superwelter pisuetan EBUko txapelduna izan da bere ibilbidean. Asteazken honetan adierazi du erretiroa hartuko duela, profesional gisa.
Pisu superarineko Espainiako txapeldunaren gerrikoa jokoan egon zen borrokaldia, oso-osorik izango duzu ikusgai ostiraletik larunbatera bitarteko goizaldean, 00:40ean, ETB1en.
Etxebarrikoak galdu egin du Molinaren aurkako borrokaldia, eta ezin izan du berritu pisu superaineko titulua. Epaileek aho batez erabaki dute Malagakoa izan dela irabazlea, puntuetara.
'Morgako errebolberra' ringera itzuliko da, James Metcalf ingelesaren aurka duela hiru urte estreinatutako kategorian lehen porrota jaso eta bost hilabetera.
Ibon Larrinaga boxeolari ohia eta Kerman Lejarragaren entrenatzailea izan da gaurko saioan. Gaztetan futbolean aritu bazen ere, lesio baten ondorioz, boxeoan hasi zen, eta ibilbide oparoa egin zuen. Gaur egun, ordea, Kerman Lejarraga lagunaren entrenatzailea da.
Kerman Lejarragak ezin izan du James Metcalf boxeolari britainarra gainditu, superwelter pisuko WBA titulu kontinentala eskuratzeko borrokaldian. Bizkiatarrak puntutara galdu du.
Ostiralean, maiatzaren 20an, Kerman Lejarragak eta James Metcalek Kontinental titulua lortzeko borrokatuko dute Bilbon. Bezperan pisaketen txanda izan da.
Jose Manuel Ibar "Urtain" 1943ko maiatzaren 14an jaio zen, atzo beteko zituzkeen 79 urte. 1992ko uztailaren 21ean ordea, bere buruaz beste egin zuen. Boxeolariari bizitzak eman zizkion ukabilkada gogorrenak. Pedro Mari Goikoetxea kazetariarekin aztertu dugu Urtainen ibilbidea.
Karatea egiten hasi zen Ander Amatriain eta gaur egun, boxeolari profesionala da. Baina hori ez da dena, profesional bai baina irakasle ere bada Ororbian, Nafarroan.
Kerman Lejarraga Morgako errebolberra izan da gaurko gonbidatu nagusia. Ibilbide oparoa du boxeolariak, hainbat aldiz europako txapelketak irabazi dituelako.
Danel Abando boxeolariak "Ukabilketan" proiektuaren bidez, boxeoa gazteekin euskaraz eginaz Bilbo euskaldunagoa izatea lortu nahi du. Arrakasta handia du gazteen artean boxeoak eta aukera hori baliatu nahi du, euskaraz bizitzeko hautua egin duen boxeolari bilbotarrak, "Deustuko Tigreak".