Bilbo

1 / 30 Hurrengoa
Athleticek bolada onean jarraitzen du San Mamesen Tenerife menderatuta (2-0)

Athleticek Atletico Madrilen arrastoari eutsi dio Txapeldunen Ligako azken postua lortzeko lehian, San Mamesen Costa Adeje Teneriferen aurka 2-0 irabazita, bigarren zatiaren hasieran Irene Oguizak eta Daniela Agotek sartutako golekin.

Sei bat ibilgailu kiskali dira Bilbon, furgoneta batean piztutako sute baten ondorioz

Sei bat ibilgailu kiskali dira Bilbon, furgoneta batean piztutako sute baten ondorioz

Sua furgonetan piztu da, igande honetako 07:25ean, San Ignazio auzoko Juan de Urbieta kalean. Ertzaintzak ikerketa abiatu du sutearen jatorria argitzeko.

Ehunka dantzarik Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatu dute Bilbon, ohiko alfonbra gorriaren ekitaldiarekin

Ehunka dantzarik Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatu dute Bilbon, ohiko alfonbra gorriaren ekitaldiarekin

Bizkaiko 14 dantza eskolatako 250 ikaslek baino gehiagok hartu dute parte ekitaldian, eta askotariko diziplinak izan dira ikusgai.

ARGAZKIAK: Surne Bilbao Basketeko jokalariei egindako harrera

Surne Bilbao Basketeko jokalariei harrera beroa egin diete zaleek Bilboko udaletxean, FIBA Europa Kopa irabazi eta gero. Bizkaiko taldeak historian lortzen duen lehen titulua da. 

Marea beltzak harrera egin dio Bilbao Basketi, FIBA Europe Cup irabazi ostean

Marea beltzak harrera egin dio Bilbao Basketi, FIBA Europe Cup irabazi ostean

Milaka zalek harrea egin diote Surne Bilbao Basketi Bilboko udaletxean, joan den asteazkenean Grezian 'beltzezko gizonek' irabazi zuten FIBA Europa Kopako titulua dela eta.

Kobrezko hodien lapurretak areagotu egin dira Zazpi Kaleetan

Kobrezko hodien lapurretak areagotu egin dira Zazpi Kaleetan

Inguruko merkatari eta bizilagunak "nazkatuta eta kezkatuta" daude lapurreta horiekin. Jatetxe batzuk itxi egin behar izan dituzte egun batzuetan, gas faltagatik. Bizilagunak gas leherketa baten beldur dira.

Astelehenetik aurrera, Errekaldeko goiko auzoetara zabalduko dute TAO zerbitzua Bilbon

Astelehenetik aurrera, Errekaldeko goiko auzoetara zabalduko dute TAO zerbitzua Bilbon

TAOren zerbitzua Betolaza/Uretamendi, Iturrigorri/Peñascal eta Hegoaldeko Larraskitu auzoetara zabalduko da astelehenean; Errekaldeberriko kale berri batzuetara ere zabalduko dute.
Irene Oguiza:''San Mamesen jokatzea beti da oso berezia''

Irene Oguiza:''San Mamesen jokatzea beti da oso berezia''

Irene Oguizak, Athleticeko jokalariak, igande honetako partidaren inguruan hitz egin du. Zuri-gorriak San Mamesen lehiatuko dira Teneriferen aurka eguerdiko 12:00etan. Denboraldi honetan, bertan jokatuko duen lehen aldia dela azaldu du erdilariak, eta giro polita egotea espero du.

Bilbao Basketen ospakizuna jarraitzeko gida: ordutegiak, zirkulazioan eragina eta garraio publikoa

Bilbao Basketen ospakizuna jarraitzeko gida: ordutegiak, zirkulazioan eragina eta garraio publikoa

Balentria Bizkaiko hiriburuko kaleetan zehar ospatuko dute ostiral honetan. Bilboko zirkulazioan eragina izango du ospakizunak, hainbat kale moztuz eta trafikoa desbideratuz.
Sancetek lesio moderatua du ezker hankako bizeps femoralean

Sancetek lesio moderatua du ezker hankako bizeps femoralean

Oihan Sancet Athleticen jokalariak min hartuta utzi zuen San Mameseko berdegunea Las Palmasen aurka jokatutako apirilaren 23ko partidan. Hala, bada, zalantza da Manchester Uniteden aurkako kanporaketa jokatuko duen.
Nerea Nevadok kontratua berritu du Athleticekin, 2026ra arte

Nerea Nevadok kontratua berritu du Athleticekin, 2026ra arte

Santurtziko jokalariak eta klubak urtebetez berritu dute elkar lotzen dituen kontratua; hau da, 2026ko ekainaren 30era arte.
Aburto: 'Bilbao Basket omentzeko ospakizunak ostiral arratsaldean izango dira Udaletxean'

Aburto: 'Bilbao Basket omentzeko ospakizunak ostiral arratsaldean izango dira Udaletxean'

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak Surne Bilbao Basket zoriondu du Europako lehen titulua lortzeagatik. Ostiral honetan jokalariak omenduko dituzte Bilboko Udaletxean eta Bizkaiko Foru Aldundian. Gaur, gaur ezinezkoa izan da omenaldia egitea, aita santuaren dolu ofiziala dela eta.

Bihar 18:00etan egingo diote harrera-ekitaldia Surne Bilbao Basketi

Bihar 18:00etan egingo diote harrera-ekitaldia Surne Bilbao Basketi

Aurrena, Juan Mari Aburto alkateak eta Udalbatzak harrera egingo die Udaletxean jokalariei eta talde teknikoari, eta, ondoren, autobusez Foru Aldundiaren etxera joango dira.
Bilbao Basketen jaia eta ospakizunak etxera bueltako bidaian

Bilbao Basketen jaia eta ospakizunak etxera bueltako bidaian

Surne Bilbao Basketek Europ kopa irabazi du, finalean PAOK menderatuta. Salonikan jokatutako itzuliko partidaren ostean bereganatu du titulua Bilboko taldeak. Etxera bueltako bidaia luzea izan da, baina festa eta ospakizunak izan dira nagusi.

Isabel Iturbe Bilbao Basketen presidenteari elkarrizketa, gaur gauean, ETB2n

Isabel Iturbe Bilbao Basketen presidenteari elkarrizketa, gaur gauean, ETB2n

Surne Bilbao Basket Europa Kopako txapelduna da, eta tituluaz hitz egiteko klubaren presidentea egongo da EITB Kirolak saioaren platoan. Elkarrizketa ETB2n izango da ikusigai, 21:45etik aurrera.
Valverdek Bilbao Basket zoriondu du Europa Kopako tituluagatik

Valverdek Bilbao Basket zoriondu du Europa Kopako tituluagatik

Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak Bilbao Basket zoriondu du Europa Kopa irabazteagatik. Talde zuri-gorriak Las Palmasen aurka garaipena bereganatu ostean, Bilboko saskibaloi taldea zoriontzeaz gogoratu da. (adierazpenak gaztelaniaz)

Tomasz Gielo, pozarren Europa Kopako txapeldun izan ondoren: ''Jo eta ke, irabazi arte!''

Tomasz Gielo, pozarren Europa Kopako txapeldun izan ondoren: ''Jo eta ke, irabazi arte!''

Tomasz Gielo Bilbao Basketeko jokalariak EITBko Aitor Sainz lankideak egindako elkarrizketa "Jo eta ke, irabazi arte!" abestiarekin agurtu du. Beltzezko gizonen zaleek Bilbao Arenako harmailetan sarri-sarri abesten duten doinua

PAOK Salonika vs Surne Bilbao Basket FIBA Europa Kopako finaleko itzuliko partidako laburpena

PAOK Salonika vs Surne Bilbao Basket FIBA Europa Kopako finaleko itzuliko partidako laburpena

Euskal taldeak bi puntuz galdu du, baina, nola joaneko partidan, Bilbon, zazpi puntuko aldea eskuratu zuen, FIBA Europa Kopako txapelduna da.

Horrela jaso du Bilbao Basketek FIBA Europa Kopako txapeldunaren garaikurra

Horrela jaso du Bilbao Basketek FIBA Europa Kopako txapeldunaren garaikurra

Surne Bilbao Basketek FIBA Europa Kopa txapelketa irabazi du asteazken honetan, aurreko astean lortutako zazpi puntuko abantaila baliatuta. Horrela jaso dute beltzezko gizonek txapeldunaren garaikurra.

Ponsarnau: ''Modu epikoan irabazi behar genuen, ematen zuenean finala galduta zegoela''

Ponsarnau: ''Modu epikoan irabazi behar genuen, ematen zuenean finala galduta zegoela''

Bilbao Basketeko entrenatzaileak, 2025eko FIBA Europa Kopa irabazita, nabarmendu du "oso pozik" dagoela, "taldeagatik, klubagatik, Bilbogatik, Bizkaiagatik", titulua eskuratuta.

Bilbao Basket, FIBA Europa Kopako txapeldun!

Bilbao Basket, FIBA Europa Kopako txapeldun!

Jaume Ponsarnauk zuzentzen duen taldeak neurketa bikaina jokatu du, eta, PAOK Salonikaren etxean galdu arren (84-82), bere historiako lehen titulua bereganatu du, joaneko neurketan lortutako zazpi puntuko errentari esker.
Canales: ''Azken minutuetan sufritzen jakin dugu eta hiru puntuak etxera''

Canales: ''Azken minutuetan sufritzen jakin dugu eta hiru puntuak etxera''

Peio Canales Athleticeko jokalariak Las Palmasen aurka San Mamesen lortutako garaipenaz (1-0) hitz egin du, EA Sports Ligako 33. jardunaldian.

Iñaki Williamsen gola nahikoa izan da Athleticek Las Palmas mendean hartzeko (1-0)

Iñaki Williamsen gola nahikoa izan da Athleticek Las Palmas mendean hartzeko (1-0)

Ez da zuri-gorrien partidarik onena izan, baina Iñaki Williamsek partida hasi eta bost minutura sartutako gola nahikoa izan dute garaipena bermatzeko.
Bilbao Basketeko zaleak, giro onean Salonikan, Europa Kopa irabazteko asmoz

Bilbao Basketeko zaleak, giro onean Salonikan, Europa Kopa irabazteko asmoz

Surne Bilbao Basketek Europa Kopako finala jokatuko du PAOKen kontra, Salonikan. Bilboko taldeak zazpi puntuko abantaila lortu zuen joaneko neurketan, eta zaleen babesa izango du PAOKen kantxan. Partida zuzenean emango dute eitb.eus-ek eta ETB1ek.

2025eko Iron Cup txapelketa aurkeztu dute; apirilaren 25etik maiatzaren 30era artean jokatuko da

2025eko Iron Cup txapelketa aurkeztu dute; apirilaren 25etik maiatzaren 30era artean jokatuko da

Bilbon aurkeztu da 2025eko Iron Cup txapelketa. Gizonezkoen mailan Slam kategoriako txapelketa izango da; emakumezkoen mailakoa, aldiz, Master Series kategoriakoa. Partida guztiak eitb.eus-en eta Euskal Telebistan izango dituzu ikusgai.

Iron Cup txapelketa apirilaren 25etik maiatzaren 30era artean jokatuko da, Bilboko Deportivoko pilotalekuan

Iron Cup txapelketa apirilaren 25etik maiatzaren 30era artean jokatuko da, Bilboko Deportivoko pilotalekuan

Bilboko Deportivo pilotalekuak hartuko du Jai Alai Leagueko Iron Cup txapelketaren 2025eko edizioa. Emakumezkoen txapelketa maiatzaren 16an hasiko da, eta lau bikote lehiatuko dira; gizonezkoenean sei bikote ariko dira lehian, apirilaren 25ean hasita.
2025eko Iron Cup txapelketa, EITB Median ikusgai apirilaren 25etik maiatzaren 30era artean

2025eko Iron Cup txapelketa, EITB Median ikusgai apirilaren 25etik maiatzaren 30era artean

2025eko Iron Cupa apirilaren 25ean hasi eta maiatzaren 30ean bukatuko da. Partida guztiak Bilboko Deportivon jokatuko dira, eta ikusgai izango dituzu eitb.eus-en zein Euskal Telebistan.

Bilbao Basket prest da finalerako, PAOKen kantxan lansaioa egin ostean

Bilbao Basket prest da finalerako, PAOKen kantxan lansaioa egin ostean

Surne Bilbao Basketek PAOKen aurka jokatuko du Europa Kopako finaleko itzuliko partida, Salonikan. Bilboko taldeak 7 puntuko abantaila lortu zuen joanekoan. Partida zuzenean emango dute eitb.eus-ek eta ETB1ek, 19:00etatik aurrera.

Bilbao Basket, Europa Kopako tituluaren bila

Bilbao Basket, Europa Kopako tituluaren bila

Bilboko taldeak finaleko joaneko neurketan lortutako zazpi puntuko errentarekin ekingo dio PAOKen aurkako itzuliko partidari. Finala zuzenean emango dute eitb.eus-ek eta ETB1ek.
Fleche Wallonne, PAOK vs Bilbao Basket finala eta Alaves-Reala derbia, zuzenean, eitb.eus-en eta ETB1en

Fleche Wallonne, PAOK vs Bilbao Basket finala eta Alaves-Reala derbia, zuzenean, eitb.eus-en eta ETB1en

Bilbao Basketek Europa Kopako titulua izangpo du jokoan. 19:00etan saio berezia izango duzu ikusgai; partida eitb.eus-en eta ETB1en emango dugu eta, zuzenean. Geroago, 21:30ean, EA Sports Ligako derbia emango dugu, ETB1en eta eitb.eus webgunean.
Las Palmasen aurkako partida ''oso garrantzitsua'' dela nabarmendu du Valverdek

Las Palmasen aurkako partida ''oso garrantzitsua'' dela nabarmendu du Valverdek

Ernesto Valverdek prentsaurrekoan azpimarratu duenez, "oso garrantzitsua" da Athleticentzat asteazken honetan Las Palmasen aurka San Mamesen jokatuko duten partida, "atzetik datozen bi taldeak", Vila-real eta Betis, "oso indartsu datozelako" eta sailkapeneko laugarren postuari eutsi nahi diolako.

Ponsarnauk itzuliko partida zaila aurreikusten du, eta motibatuta hartzen du erronka

Ponsarnauk itzuliko partida zaila aurreikusten du, eta motibatuta hartzen du erronka

Jaume Ponsarnau Bilbao Basketeko entrenatzaileak Bilboko taldeak PAOKen aurka Salonikan jokatuko duen Europa Kopako finaleko itzuliko partidari buruz hitz egin du. Neurketa apirilaren 23an jokatuko da, eta zuzenean emango dute eitb.eus-ek eta ETB1ek.

EAEko hoteletako sarrerak % 6,4 jaitsi dira 2025eko martxoan, eta ostatu-gauak % 6,3

EAEko hoteletako sarrerak % 6,4 jaitsi dira 2025eko martxoan, eta ostatu-gauak % 6,3

2024ko Aste Santuarekiko desfaseari egozten diote jaitsiera; Bilbok bakarrik ihes egin dio joera negatiboari.
Ertzaintzak eginbideak hasi ditu Guggenheimeko objektuak lehergailu bat simulatzen zuela egiaztatu ondoren

Ertzaintzak eginbideak hasi ditu Guggenheimeko objektuak lehergailu bat simulatzen zuela egiaztatu ondoren

Larunbatean Bilboko Guggenheim museoan pakete susmagarria nork jarri zuen eta alarma sortzeko asmoa izan ote zuen argitu nahian ari da Ertzaintza.
Bilbao Basketen eta PAOKen ibilitako jokalariak

Bilbao Basketen eta PAOKen ibilitako jokalariak

Surne Bilbao Basketek Europa Kopako finaleko itzuliko partida jokatuko du PAOKen kontra, Salonikan, apirilaren 23an. Egun Bilboko taldean jokatzen duen Marvin Jones talde greziarrean ibilitakoa da, baita beste hauek ere: Fred Weis, Andy Panko, Georgios Tsalmpuris eta Kostas Vasileiadis.

Hil kanpaiak joaz eta meza bereziak ospatuz omendu dute Frantzisko aita santua eliza askotan

Hil kanpaiak joaz eta meza bereziak ospatuz omendu dute Frantzisko aita santua eliza askotan

EAEko hiriburu guztietan jo dituzte hil-kanpaiak Frantzisko aita santuaren heriotza iragartzeko eta hura omentzeko. Horretaz gain, elizkizun bereziak ere ospatu dituzte hainbat elizatan.

De Burgos Bengoetxeak zuzenduko du Bartzelonaren eta Real Madrilen arteko Errege Kopako finala

De Burgos Bengoetxeak zuzenduko du Bartzelonaren eta Real Madrilen arteko Errege Kopako finala

Arbitroen Batzorde Teknikoak erabaki zuenez, Ricardo De Burgos Bengoetxea euskal epaileak zuzenduko du apirilaren 26ko 22:00etan jokatuko den Kopako finala.
EAJk nazioa egiteko deia egin du Aberri Egunean eta EH Bilduk euskal errepublika lortzekoa

EAJk "nazioa egiteko" deia egin du Aberri Egunean eta EH Bilduk "euskal errepublika" lortzekoa

EAJk Bilboko Plaza Barrian bildu ditu jarraitzaileak, eta EH Bilduk manifestazioa eta ekitaldia egin ditu Iruñean. EH Baik Donibane Garazin ospatu du Aberri Eguna eta Sumar zein Podemosek oharra kaleratu dute.
Nico Williams baja da Real Madrilen aurkako partidarako, pubalgia baten ondorioz

Nico Williams baja da Real Madrilen aurkako partidarako, pubalgia baten ondorioz

Williams anaietako gazteena lesioaren "bilakaeraren zain" geratu dela adierazi du klubak. Bere ordez, Valverdek Yuri sartu du deialdian.
Athleticek bana egin du Madrilen eta hirugarren postuaren lehian jarraitzen du

Athleticek bana egin du Madrilen eta hirugarren postuaren lehian jarraitzen du

Andonovak madrildarrak aurreratu ditu partidako 62. minutuan, eta banakoa Patri Zugastik sartu du, 84.ean. Bilbotarrek bigarrena egiteko aukera ere izan dute.

1 / 30 Hurrengoa

  • San Blas azoka

    San Blas azoka

    Nekazaritza eta abeltzaintzako azokak Euskal Herrian San Blas egunean

  • Gabonetako loteria

    Gabonetako loteria

    Kontsulta itzazu 2023ko Gabonetako loteriaren zozketari buruzko albisteak eitb.eus-en.

  • EAE albisteak

    EAE albisteak

    Zer gertatzen ari da gaur Euskadin? Albiste eta bideo guztiak eitb.eus-en

  • Garraio publikoa

    Garraio publikoa

    Zer gertatzen da garraio komunarekin Euskal Herriko hiri eta herrietan?

  • Bizkaibus gaur

    Bizkaibus gaur

    Bizkaiko garraio publikoari buruzko azken ordukoa eitb.eus-en

  • Euskotren albisteak

    Euskotren albisteak

    Bizkaian eta Gipuzkoan tren bidezko garraioa egiten duen konpainia publikoaren berriak

  • Klima-aldaketa

    Klima-aldaketa

    Munduko klima-aldaketari buruzko azken orduko albiste guztiak, eitb.eus atarian

1:35

Minutuz minutu

Zorrotzaurreko obrak, EiTBko teilatutik ikusita time lapse formatuan

Time lapse honen bidez, Zorrotzaurren egiten ari diren uhartearen obrak minutuz minutu jarraitzeko aukera izango da, obrak hasi zirenetik gaur egunera arte. EiTBko kameraren irudiak.

2:15

Minutuz minutu

Zorrotzaurreko obrak, time lapse formatuan Bilboko Itsas Museotik ikusita

Time lapse honen bidez, Zorrotzaurren egiten ari diren uhartearen obrak minutuz minutu jarraitzeko aukera izango da, obrak hasi zirenetik gaur egunera arte. Itsas Museoko kameraren irudiak.

  • 3 Ene Kantak

    3 Ene Kantak

    3 Ene Kantak saioari buruzko webgune berezia.

orain albiste

Albiste gehiago

kargatzen