Asier Villalibre Alaveseko jokalaria tronpeta jotzen aritu da, Fermin Muguruzak bart Bilboko Miribillan eskaini zuen kontzertuan. Muguruzak hainbat gobindatu taularatu zituen, tartean 'Gernikako Bufaloa'.
EA Sports Ligako euskal taldeen partidak EITB Median ikusteko gonbidapena egin diete ikus-entzuleei Jon Guridi eta Asier Villalibre Alaves taldeko jokalariek. Astelehenetan, ETB1en eta eitb.eus-en izango dira neurketak ikusgai. Irailaren 16an, Rayo-Osasuna neurketa izango da.
Alaveseko aurrelariak gola sartu du, penaltiz, bere taldeak Realaren aurka Donostian jokatutako euskal derbian. Villalibreren iritziz, Gasteizko taldeak merezita eskuratu ditu hiru puntuak, Reale Arenan.
Aurrelari bizkaitarrak anbizioa azaldu du, 2024-25 denboraldiko EA Sports Liga hasteko hiru egun gelditzen direla. Villalibre, EITBri adierazi dionez, gogotsu dabil lehiari ekiteko.
Asier Villalibrek Alavesen jokatuko du 2028ra arte, eta gaur egin dute jokalariaren aurkezpen ofiziala. Hedabideen aurrean esan duenez, "oso pozik" dago erronka berriarekin.
Asier Villalibreren fitxaketari buruz galdetuta, "Athleticeko jokalari gisa duen egoera argitzeko zain" dagoela azaldu du Asier Villalibre Alaveseko kirol-arduradunak.
Gainontzeko kideen iruzkinetatik desmarkatu eta beste mezu mota bat helarazi die Asier Villalibrek zaleei, alegia, euskaraz bizi daitezela: "Ez dakizue benetan ze polita den zuek euskaraz entzutea, San Mamesen, Bilbon, kaletik, edonondik…".
Julen Agirrezabala atezainak eta Asier Villalibre Athleticeko jokalariak pozik agertu ziren Errege Kopan Alavesi irabazi eta fasez pasatzea lortu dutelako.
Athleticeko aurrelariuak bi gol sartu ditu Ipuruan, Eibarren aurkakko kanporaketan, Errege Kopako final hamaseirenetan, eta giltzarria izan da Athleticek aurrera egiteko (0-3).
Athletic Errege Kopako final hamaseirenetarako sailkatu da, bigarren kanporaketan Cayon menderatuta. Bilboko taldeak 0-3 irabazi du, eta Villalibrek sartu ditu hiru goletako bi. "Argi utzi nahi dut Athleticeko jokalaria naizela eta hemen geratuko naizela", esan du gernikarrak.
Athleticeko aurrelariak prentsaurrekoa eman du, asteazkenean, talde zuri-gorria Bartzelonaren aurkako partida prestatzen ari den astearen erdian. Villalibrek adierazi duenez, Bilboko taldea sortuko dituen aukerak baliatzen saiatuko da, eta atzealdean sendo egon beharko du.
Asier Villalibre Athleticeko jokalariak EITB Mediarekin hitz egin du talde zuri-gorriak Cadizen aurka garaipena lortu ostean (3-0), San Mamesen, EA Sports Ligako 5. jardunaldian. Gernika-Lumokoak gol bat sartu du Andaluziarren kontrako neurketan.
Lehen zatian abaguneak bai, baina golik ez izan ondoren, bigarrenean Guruzeta, Villalibre eta Iñaki Williamsen eskutik 'lehoiek' euren saria aurkitu dute.
Valverdek denboraldiaren aurreikuspenak jakinarazi ditu, helburuei buruz hitz egin du eta taldeari begira oso pozik dagoela baieztatu du. Aldaketak egitera zabalik agertu da ere (Adierazpenak gaztelaniaz).
Asier Villalibre Alaveseko jokalariak 129. minutuan sartu zuen Arabako taldeari Levanteren aurka garaipena eman zion gola. Azkenean, Alavesek Lehen Mailara igotzea lortu du. Gernika-Lumoko aurrelariak EITB Mediarekin hitz egin du neurketaren ostean.
Gasteizen partida pantaila erraldoien bidez jarraitu duten zaleek pozez gainezka hartu dute Asier Villalibrek luzapenaren azken minutuan sartutako gola.
Asier Villalibre Alaveseko jokalariak prentsaurrekoan hitz egin du Eibarren aurkako igoera play-offetako finalerdietako itzuliko partida irabazi ostean.
Asier Villalibre Alaveseko jokalaria Radio Vitorian mintzatu da Gasteizko taldeak larunbatean Levanteren kontra jokatuko duen Smart Ligako 38. jardunaldiko norgehiagokaz. Lehiak final itxura duela azpimarratu du Gernikakoak.
Aspanovas minbizia duten umeen gurasoen Bizkaiko elkarteko kideen hitzei musika jarri dio Asier Villalibre, Oscar de Marcos, Mikel Balenziaga, Mikel Vesga, Dani Garcia eta Iñigo Lekue Athleticeko jokalariek osatzen duten musika taldeak. Aspanovasentzat izango da bildutako diru guztia.
Asier Villalibrek estreinako partida jokatu du Alavesekin. Debuteko neurketan, Eibarren aurkako SmartBank Ligako euskal derbian, bi gol sartu ditu eta garaipena eman dio Gasteizko taldeari.
Alavesek Asier Villalibre aurkeztu du. Aurrelaria Athleticek utzita iritsi da Gasteizko taldera denboraldi amaierara arte. Villalibrek prentsaurrekoa eskaini du.
Gernikako aurrelaria Athleticek utzita jokatuko du Alavesen, ondorengo hilabeteotan. Larunbatean egin lezake debuta, Mendizorrotzan, Eibarren aurkako euskal derbian (21:00etan hasiko da).
Gernikako aurrelariak 5 partidetan parte hartu du Athleticekin denboraldi honetan eta Luis Garcia Plazaren aginduetara jardungo du 2022-2023 denboraldia amaitu arte.
Gernika-Lumoko aurrelaria eta kluba akordiora iritsi dira bi aldeak lotzen dituen kontratua luzatzeko. Beraz, Asier Villaibrek talde zuri-gorrian jarraituko du 2025eko ekainaren 30era arte.
Lesioak gaindituta, Asier Villalibre prest dago denboraldiari aurre egiteko. Aurredenboraldian Athleticeko golegile nagusia izan da, eta Ligako lehen partida ere titular hasi zuen.
Berenguerren eta Villalibreren golei esker bereganatu dute euskal derbia zuri-gorriek, eta Realak Vila-reali irabazi dionez, bizkaitarrek puntu bakarrera dute Konferentzia Ligarako sailkatzeko aukera.
Zuri-gorriak erabat kamuts ibili dira erasoari begira; gainera, bigarren zatian zelairatu den Asier Villalibre Gernikako aurrelariak min hartu berriro ere, eta zelaia utzi behar izan du.
Asier Villalibre taldekideekin batera entrenatzen hasi da, lesioa atzean utzita. Nola aurkitzen den azaldu du, Lezamako prentsa-aretoan. Gainera, Cadizen aurkako porrotaz ere hitz egin du.
Yuri Berchiche bakarlanean ibili da Lezamako kirol-instalazioetan. Berdegunean korrika egin du, eta baloiarekin ariketak egiten ibili da. Bestalde, Villalibre eta Zarraga taldekideekin batera entrenatu dira.
Asier Villalibre, Oscar De Marcos, Mikel Balenziaga, Mikel Vesga, Dani Garcia eta Iñigo Lekue jokalariek osatutako taldeak Doctor Deseoren abesti mitikoa bertsionatu du, Francisekin batera.