Jaiguneak inklusiboak eta indarkeriarik gabekoak izan daitezen lan egiteko konpromisoa hartu dute. Jaiak antolatzen hasten diren lehen unetik, emakumeentzako gune seguruak izan behar dutela nabarmendu dute.
Araban eta Aragoin droga trafikoan aritzen zen erakunde kriminala desegin du Polizia Nazionalak. Urtarrilean abiatutako "Ribera" izeneko operazioaren baitan, 15 pertsona atxilotu dituzte, horietako 3 Araban (Ozaetan, Legution eta Armiñonen zehazki).
Atxiloketaren unean, 9 kilo speed, 13 kilo marihuana, arma ugari eta 130 mila euro atzeman dizkiete. 3 pertsona atxilotu ditute Ozaetan, Legution eta Armiñonen.
Tenperatura altuen errekorrak hautsi dira eta apiril batean lehenengo aldiz erregistratu ziren gau tropikalak kostaldean. Hilabetean zehar erregistratutako prezipitazioen arabera, hilabetea Arabako Lautadan eta Arabako Errioxan izandako lehorrenetakoa izan da.
Euskadin, Arabako hiru hondartza eta Bizkaiko bat saritu dituzte: Landa (Arratzua-Ubarrundia), Moskurio (Barrundia), Salurriaga (Burgelu) eta Bakio. Gainera, lehen aldiz, bandera urdin bat jarriko da Nafarroako Foru Erkidegoan, Gesalatz udalerriko Lerateko Badian.
Larrean, Barrundiako herrietako batean, Oier aurkitu du Mirenek. Oierrek lanean jarri du, ximaurra, edo berak esaten dion modura, "basura" ortura botatzen. Ordainetan, calçotak eman dizkio probatzeko. Bazkalostean, aitona Eugeniorekin, Pavarottirekin eta lagunekin rantxerak abestu dituzte.
Larrean, Barrundiako herrietako batean, Afrorekin egin du topo Pagadik. Afrodisio Olabe da haren izena, eta aitabitxiak jarri zion izena amari xantaia egin ostean. Ingeleseko irakaslea izandakoa da Afro, eta Valladoliden ikasi zuen hizkuntza. Beatlesen abestien hitzak ulertzeko ikasi nahi zuen.
Elgean, Barrundiako herrietako batean, Garbiñe Lopez de Uralde Martinez de Soria aurkitu du Mirenek. Lehen zazpi abizenak konposatuak ditu, arabar peto-petoa dugu bera. Bere sokatira taldea zortzi aldiz izan da Munduko txapelduna, eta nola entrenatzen erakutsi dio Mireni.
Donemiliagako Egilatz kontzejuan, 60 urteko emakume bat hil da behi batzuen kolpeen ondorioz. Erika Letamendi alkateak azaldu duenez, auzolanean ari zirela jazo da ezbeharra, eta azpimarratu du ez direla ohikoak horrelako gertaerak.
Atxiloketak Gasteizen eta Agurainen eta Arrasaten egin dituzte. Besteak beste, erakunde kriminaleko kide izatea, pertsonen aurka egitea, armak legez kanpo edukitzea, osasun publikoaren aurka egitea eta iruzur egitea egotzi zaie.
'De un pueblo llamado Agurain' Duplaren disko berria aurkezten izan dira Beñat Oribe eta Gari Uriarte "Biba Zuek!" saioan. Raimundo el Canastero eta Nøgen taldeekin kolaborazioak egin ditu bikoteak, eta Mikel Irazoki izan dute ekoizle.
66 urteko emakumea istripuan inplikatutako autoaren gidaria zen; bakarrik zihoan. Istripuan inplikatutako furgonetaren gidariak eta haren bi alabek, Huarteko bizilagunak, maila desberdineko zauriak jasan dituzte.
Araia-Asparrenan Umore Antzerki Jaialdia ospatzen ari dira egunotan, herritarrentzat galdu ezinezko hitzordua. Hogeita hamargarren urtez, herriko plazak Estatu osotik datozen konpainien lanak hartuko ditu.
Gari Uriarte eta Beñat Oribe Dupla taldeko kideak "Gora Bihotzak!" saioan izan dira eta udan izan dituzten eta oraindik iristeko dauden kontzertuei buruz mintzatu dira. Gainera, taldearen izenari buruzko xehetasunak eman dituzte; ikus ezazu bideoa!
Kalte nagusiak Gasteizen eta Arabako Lautadan utzi ditu, baina harri-jasak Gaubean, Añanan, Kuartangon eta Izkiko Parke Naturalaren magalean, Arraia-Maeztun eta Apilaizen ere bota zuen.
Osteguneko 20:15 aldera, fronte batek hiria zeharkatu du iparraldetik hegoaldera, eta golf pilota baten tamainako harriak bota ditu. Txingorrak kalteak eragin ditu, halaber, hiri-altzarietan, zuhaitzetan eta ibilgailuetan.
Gurpil bat lehertu zaio kamioari eta hesiaren kontra talka egin du. Ondorioz, zeraman gasolioa isuri du errepidean eta errepidea itxi egin behar izan dute Irungo noranzkoan.
Majida Maayouf 10 urtez bizi izan da Agurainen, eta espainiar herritartasuna lortu ostean, hemendik aurrera bere markak rankingetan egongo dira. Olinpiar Jokoetarako sailkapena abenduan lortu zuen Valentzian, baina homologatuta ez zegoenez, berriz saiatu beharko da.
Hezkuntza eredu propioa aldarrikatu du Unai Mendizabal Arabako Ikastolen Elkartearen presidenteak jaialdiari hasiera eman aurretik egindako aurkezpenean.
A1 autobia itxi behar izan dute, eta bypassa ezarri dute A3138 errepidetik. Beste bi pertsona zauritu dira ezbeharrean. Zaurituetako bat anbulantzian Santiago Ospitalera eraman dute, eta bestea helikopteroan Txagorritxura.
Atzo, Bilbotik eta Bergaratik atera ziren beste bi zutabeak. Pentsiodunen erantzuna "oso ona" izan dela esan du Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak, eta pozik agertu dira herrietan jasotako "harrera izugarriarekin".
Hirugarren bat asteartean irtengo da Arabako hiribururantz, Aguraindik. Hiru mobilizazioek hilaren 25ean egingo dute bat Gasteizen, Karlos I. Enperadorearen plazatik abiatuko den manifestazioan.
Landa eremuetan lehen arreta deuseztatu nahian dabilela Osakidetza salatu dute, aurrez-aurreko arreta zerbitzua kendu edo mugatu nahian. Osakidetzatik, aldiz, diote ez dela halakorik, zerbitzua hobetzeko lanean ari direla.
Zerbitzu horrek Osakidetzaren aldetik jasotzen duen "tratu txar jarraituak" sortzen duen ezinegona salatu dute, "bere irizpideak inposatzea baino ez duelako bilatzen, eta langileekin eta haien ordezkariekin negoziatzeko edozein aukera ukatzen duelako".
BeerPong herrikoia, karaokea, trikipoteoa, mapa eta guzti, erromeriak, dueluak… Egitarau oparoa dute Ozetako sanjuanetan, Ibai Borrega antolatzaileak azaldu digunez. Hori bai, ekainaren 16an eta 17an ospatzen dituzte jaiok Ozetan. Zer dela eta?
Isasmendi taberna zabaldu zuten Nagorek eta Itxasok Ozetan, eta ordutik herriko salbatzailetzat dituzte, garai hartan zabalik zegoen ostatu bakarra baitzen. Bertan batzen da herri guztia, jubilatuak, emakumezko eta gizonezko kuadrillak, ehiztariak, gazteak…
Gerritik behera elbarri geratu zen Laura 24 urterekin, auto istripu baten ondorioz. Hasiera gogorra izan zen, baina Gasteizen saskibaloi egokituan hasi zenetik, bizitza aldatu zaio Laurari. Orain, Espainiako selekzioarekin mundiala jokatuko du Dubain.
Herri lanak egiten topatu ditu Pagadik Mikel eta Mikelats gazteak. Errepideko zuloak estali, San Joan elizako kanpandorreko erlojuari korda eman eta uraren kontagailuak irakurri... Hainbat lan egin dituzte elkarrekin. 'M hirukoitza' edo 'M-ekipoa' osatu dute.
Jon Ugarte ehiztariarekin egin du topo Mirenek. Ehiza garaia amaituta, sei hilabetetan autuan pilatutako lokatz gogorra garbitzen lagundu dio basurde ehiztariari. Ondoren, paseo "lasaigarri" bat eman du, Bonba, Casio, Indar eta Jonen gainerako txakurrekin.
Miren Nogales eta Mikel Pagadi hondeamakina baten gainean, palan eserita, abiatu dira Ozetara, eta bidean ezkontza kontuak izan dituzte hizpide. Ez hori bakarrik, polemika omen dago herritarren artean, azaldu dutenez. Betidanik deitu diote Ozaeta herriari, baina Euskaltzaindiak dio orain Ozeta dela.
Miren Nogales eta Mikel Pagadi hondeamakina batean iritsiko dira Ozeta herrira. Autoa garbitu, sevillanak dantzatu... Zer egingo ote ez dute gure bi lagunek Arabako herri honetan? Gaur, 22:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus atarian.
Jeltzaleek 2019an lortutako gehiengoa galduko lukete, guztira 6 zinegotzi eskuratuta (bat gutxiago), baina edozer gauza gerta liteke, oso lehia estua espero baita bi indarren artean.
Araba aldera egin dugu gaurko lehen irteeran, Agurain herrira, hain zuzen ere. Maider eta Jon Ander ezagutu ditugu, Dana Ona jatetxean, eta bertako katxopoa prestatu digute. Ikusi emaitza!
Julen Karasatorrek eta Maitane Perez de Herediak egin digute ongietorria Arriolan duten baserrian. Han hazten dituzten ardiak, bildotsak eta txekorrak ikusi ditugu. Zer-nolako gaztak egiten dituzten ere kontatu digute.
EAEko beste zenbait txokotan ere izan dira zero azpiko tenperaturak, hala nola, Pagoetan (-6,7º), Espejon (-6,1º) eta Otxandion (-5,5º). Iragarpenari dagokionez, igandean, hodeiak ugaritu egingo dira eta tantaren bat bota dezake.