Animaliak

1 / 29 Hurrengoa
Bizpalau oilo sei hilabeterako, 500 dolarren truke

Bizpalau oilo sei hilabeterako, 500 dolarren truke

2022ko amaieraz geroztik, arrautzen prezioak gora egin du etengabe AEBn. Egun dozena bat batez beste 8 dolarrean dago salgai. Hegazti horien alokairua eskaintzen duten Rent the Chicken bezalako enpresek bezero kopuruaren gorakada sumatu dute.

Barredo: ''Ezin da justifikaziorik gabeko otsoen uxaldi edo harrapaketa bat planteatu''

Barredo: ''Ezin da justifikaziorik gabeko otsoen uxaldi edo harrapaketa bat planteatu''

Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko sailburu Amaia Barredok ohartarazi du otsoa babestutako animalien zerrendatik ateratzeak ez duela esan nahi uxaldiak justifikaziorik gabe egin ahal izango direnik, "otsoak babestuta jarraituko baitu, maila txikiago batean bada ere".

Otsoa babesik gabe uztea onartu du Kongresuak, PP, Vox, Junts eta EAJren aldeko botoekin

Otsoa babesik gabe uztea onartu du Kongresuak, PP, Vox, Junts eta EAJren aldeko botoekin

Neurriak hautsak harrotu arren, Kongresuak baiezkoa eman dio Duerotik iparraldera otsoen babesa kentzeari.
Haserrea Australian argazki bat ateratzeko wombat kume bat harrapatu zuen influencer estatubatuarrarekin

Haserrea Australian argazki bat ateratzeko wombat kume bat harrapatu zuen influencer estatubatuarrarekin

Sam Jonesek, bere sare sozialetan "basa-bizitzako biologo eta ingurumen-zientzialari" gisa aurkezten denak, Instagrameko 92 000 jarraitzailerekin partekatu zituen wombaten kumea harrapatu zuen unea. Herrialdeko lehen ministroak "sumingarritzat" jo du gertatutakoa.

Badator behientzako eta zezenentzako Tinder: ''Falta zena, txo!''

Badator behientzako eta zezenentzako Tinder: ''Falta zena, txo!''

TVG kateko "O Termómetro" saioan ikusi dugunez, behiek eta zezenek ligatzeko aplikazio bat asmatu dute: Tudder. 42.000 etxaldetako behien eta zezenen datuak ditu. Euskal Herrian martxan jarri beharko al lukete bertoko ganaduak elkarrekin harremantzeko?

Otsoak gutxienez artaldeen aurkako bi eraso egin ditu Ipar Euskal Herrian

Otsoak gutxienez artaldeen aurkako bi eraso egin ditu Ipar Euskal Herrian

Prefeturak eta Bioaniztasun Bulegoak erasoak baieztatu dituzte. Bi ardi eta arkume bat hilda agertu dira Bardozen (Lapurdi). Euskal Herriko Laborarien Batasunak (ELB) Prefeturari otsoari tiro egiteko baimena eskatu dio dagoeneko.
Albaitariek antibiotikoei buruzko araudi berriaren eragina salatu dute

Albaitariek antibiotikoei buruzko araudi berriaren eragina salatu dute

Antibiotikoen erabilerari buruzko araudi berriak protesta gogorra piztu du albaitarien artean, eta horren ondorioez ohartarazi dute. Egoitz Bikandi Bizkaiko Albaitarien Elkargoaren presidenteordeak azaldu du erregulazio horrek sortzen dituen arazoak eta Espainiako Gobernuari zer eskatzen dioten.

Greba Euskadiko albaitaritza-kliniketan, antibiotikoen araudia dela eta

Greba Euskadiko albaitaritza-kliniketan, antibiotikoen araudia dela eta

Albaitarien arabera, animalientzako sendagaiak agintzea, ematea eta erabiltzea arautzen duen legeak osasun publikoa arriskuan jartzen du.
Nafarroako Gobernuak baieztatu du otso bat Lapurdin dabilela

Nafarroako Gobernuak baieztatu du otso bat Lapurdin dabilela

Pirinio Atlantikoetako Prefekturak ere baieztatu du animalia espezie horretakoa dela.
EHNE: Otsoa Nafarroatik gero eta gertuago dago

EHNE: "Otsoa Nafarroatik gero eta gertuago dago"

Euskal Herriko Nekazarien Elkartasunak jakin duenez, beste otso bat agertu da Larhun mendiaren inguruetan, Lapurdiko mugan eta itsasotik kilometro gutxira.
Bizkaiko enpresa batek errepidean animaliak detektatzeko sistema bat sortu du

Bizkaiko enpresa batek errepidean animaliak detektatzeko sistema bat sortu du

Foru gobernuaren ikerketa baten arabera, Nafarroako hiru istriputatik batean animaliak daude tartean. Sistema berriak % 70 murriztu ditzake mota horretako istripuak.
150 balea baino gehiago hil dira edo hil dituzte Australiako hondartza batean hondoa jota geratu ondoren

150 balea baino gehiago hil dira edo hil dituzte Australiako hondartza batean hondoa jota geratu ondoren

Hainbat saiakera egin dira hondoa jo ondoren bizirik atera ziren 90 bat balea salbatzeko, baina eguraldi txarrak eragotzi egin du erreskatea. Animalietako batzuk hil egin dituzte, sufritu ez dezaten.

Bosgarren solairuko leiho batean harrapatuta zegoen ahuntz bat erreskatatu dute Madrilen

Bosgarren solairuko leiho batean harrapatuta zegoen ahuntz bat erreskatatu dute Madrilen

Madrilgo suhiltzaileek eraikin baten bosgarren solairuko leihoaren ertzean harrapatuta zegoen ahuntz bat erreskatatu dute, Villaverden. Ahuntza arriskutik kanpo egon denean, Madrilgo Udalaren animalien babeserako zentrora eraman dute.

Latinoamerikako lehen hartz zuria jaio da Sao Pauloko akuarioan

Latinoamerikako lehen hartz zuria jaio da Sao Pauloko akuarioan

2024ko azaroaren 24an jaio zen Nur hartza, baina ostegunera arte ez dute berria zabaldu. Hartz kumearen gurasoak Aurora eta Peregrino dira, duela 10 urtetik bertan bizi diren hartz errusiarrak.

Balea batek gazte bat irentsi du Magallaes itsasartean, Txileko Patagonian

Balea batek gazte bat irentsi du Magallaes itsasartean, Txileko Patagonian

Sustoa besterik ez zen izan, baleak berehala bota baitzuen ahotik. Otsailaren 8an gertatu zen, El Aguila badian, Punta Arenas hiritik gertu, 24 urteko gizon bat, Adrian Simancas, aitarekin batera piraguismoa egiten ari zenean.

Euskal abeltzainek errentagarritasun falta eta elikadura katearen legea ez dela errespetatzen salatu dute

Euskal abeltzainek errentagarritasun falta eta elikadura katearen legea ez dela errespetatzen salatu dute

Ekoizpen kostu handi eta okela kiloko jasotzen duten diru kopuru eskasa direla eta, txahalak Marokora, Libanora eta Turkiara esportatzera behartuta daude. "Konponbiderik aurkitu ezean, merkatuetan bertako haragia aurkitzeari utziko diogu", ohartarazi dute.
Kilo bat baino gehiago beluga kabiar atzeman diote bidaiari bati Bilboko aireportuan

Kilo bat baino gehiago beluga kabiar atzeman diote bidaiari bati Bilboko aireportuan

Bidaiaria Dubaitik zetorren, eta ez zuen espezie babestuak esportatzeko CITES baimenik. Beluga kabiarra bitxiena eta garestiena da, eta Kaspiar itsasotik dator.

Zapo abisal bat begiztatu dute egun-argiz Tenerifeko kostaldetik gertu

Zapo abisal bat begiztatu dute egun-argiz Tenerifeko kostaldetik gertu

Egun-argiz eta itsas azalean ikusi den lehen zapo abisala izan liteke Tenerifen begiztatutakoa. Harrapakari hau itsas hondoan bizi ohi da, 200 eta 2.000 metro arteko sakoneran.

Ehizarako erabiltzen diren txakurrekiko tratu txarrak salatu dituzte hainbat kontzentraziotan aldi berean

Ehizarako erabiltzen diren txakurrekiko tratu txarrak salatu dituzte hainbat kontzentraziotan aldi berean

Ehizari Ez plataformak duela 15 urtetik deitzen du urtero protesta, eta Espainiako Estatuko 70 hiritan eta Europako 30etan, gutxienez, milaka lagunek bat egin dute protestarekin, jarduera horren aurka daudela adierazteko. Euskal Herrian, Donostian eta Iruñean egin dituzte mobilizazioak.
Krisi klimatikoa, urbanizazioa eta nekazaritza intentsiboa dira hezeguneen mehatxu nagusiak

Krisi klimatikoa, urbanizazioa eta nekazaritza intentsiboa dira hezeguneen mehatxu nagusiak

1970 eta 2015 artean planetaren hezeguneen % 35 inguru desagertu da, Seo Bird Life erakunde ekologistaren arabera. EAEn 6 hezegune daude, eta Nafarroan 2.

Maskoten zaintza banaketetan: Unaik zakurraren zaintza emazte ohiarekin partekatzen du biek hala adostuta

Maskoten zaintza banaketetan: Unaik zakurraren zaintza emazte ohiarekin partekatzen du biek hala adostuta

Ana Estensoro albaitariaren etxeko txakurraz eta alabez senar ohia eta biak arduratzen dira. Klinikan, gero eta jabe gehiagok kontatzen dizkiote maskoten zaintza kasuak, adostu zein gatazkatsuak. Nerea Sologaistua familia abokatuak kontatu dizkigu berak defendatu dituen kasuak eta legeak.
''Arrain feminizatuen'' kopuruak gora egin du euskal itsasadarretan eta estuarioetan

''Arrain feminizatuen'' kopuruak gora egin du euskal itsasadarretan eta estuarioetan

Emeen ugal-zelulak garatzen dituzten arrain arrak dira. Adituen arabera,  itsasadarretan, badietan eta estuarioetan pilatzen diren substantzia kimikoek eragiten dute aldaketa hori.

Milioi bat dolar baino gehiago ordaindu du Tokioko jatetxe batek hegalabur batengatik

Milioi bat dolar baino gehiago ordaindu du Tokioko jatetxe batek hegalabur batengatik

276 kiloko hegalaburra Ginza Onodera sushi jatetxe kateak erosi du, urteko lehen enkantean.

Aiora Urkiaga, zaldien albaitaria: Moxalek amaren kaka jaten dute

Aiora Urkiaga, zaldien albaitaria: "Moxalek amaren kaka jaten dute"

Zaldien albaitaria da Galizian Aiora Urkiaga ondarroarra. Behoka izeneko enpresa dauka eta bere lanaz aritu zaigu Faktorian. Besteak beste kontatu digu, moxalen digestio aparatua erabat garatu arten amaren kaka jaten dutela moxalek mikrobiota lortzeko.
Zergatik maitatzen eta gorrotatzen ditugu txerriak aldi berean?

Zergatik maitatzen eta gorrotatzen ditugu txerriak aldi berean?

Erakargarri bezain nazkagarriak iruditzen zaizkigu. Platerean plazerra eragiten digute, baina zikinkeriarekin eta portaera desegokiekin lotzen ditugu. Zerriekin dugun harremana kontraesankorra da, geure izaeraren erakusle. Juan Aldaz soziologoak zerrien betaurrekoak jantzita begiratu dio gizarteari
Naturaren alderik dibertigarriena

Naturaren alderik dibertigarriena

Basa bizitzako argazkirik dibertigarrienak saritzen dituen Nikon Comedy Wildlife Photo Awards lehiaketak 2024ko irabazleak iragarri ditu. Hemen dituzu horietako batzuk.

Aurrerantzean ez da zezenketarik izango Karrantzako jaietan

Aurrerantzean ez da zezenketarik izango Karrantzako jaietan

Zezenketen gaineko herri galdeketa egin dute Karrantzan. 343 boto jaso ditu zezenketak kentzeko proposamenak ea 252 mantentzeak. Beraz, datorren urtetik aurrera, ez da zezenketarik izango herrian.
''HAI metodoarekin, ahalik eta modu etikoenean kontrolatzen saiatzen gara katuen kolonia kopurua''

''HAI metodoarekin, ahalik eta modu etikoenean kontrolatzen saiatzen gara katuen kolonia kopurua''

Katubihotz elkartea Pasaiako kaleetan bizi diren katuen koloniak zaindu eta kontrolatzeko sortu zen 2012. urtean eta horretan dihardute harrezkero. Gertutik ezagutu dugu bertako boluntarioek egiten duten lana.

Katuen koloniak Euskadiko hiriburuetan

Katuen koloniak Euskadiko hiriburuetan

Bizkaiko hiriburuan ehun koloniatik gora daude indetifikauta, eta Donostian, berriz, ez dago erregistro ofizialik. Gasteizen, bestalde, 85 kolonia daude kontrolatuta gaur-gaurkoz: 47, hirigunean; 21, landaguneetan eta 17, industrialdean.

Katuen koloniak Euskadin, gero eta kontrolatuago dagoen arazoa

Katuen koloniak Euskadin, gero eta kontrolatuago dagoen arazoa

Bilbon 115 kolonia daude identifikatuta; Gasteizen, 85 eta Donostian kolonia ofizialik ez bada ere, Udalak adierazi du ordenantza berri bat diseinatzen lanean dihardutela, koloniak kudeatu eta kontrolatzeko. Ulian, Urgullen, Ametzagañan eta zenbait baratzetan katu-taldeak daudela esan dute.
Hollywooden arrakasta izan duten tximino nafarrak

Hollywooden arrakasta izan duten tximino nafarrak

Sherry eta Lezaungo Basabere baserri-eskolan bizi diren beste bi makako Maltara joan dira Gladiator 2 pelikularen filmazioan parte hartzera.

Bi mingain urdin kasu baieztatu dituzte Bizkaian, eta lurraldean nahitaezko txertaketa martxan jarri dute

Bi mingain urdin kasu baieztatu dituzte Bizkaian, eta lurraldean nahitaezko txertaketa martxan jarri dute

Zehazki, Bizkaiko Foru Aldundiak bi kasu positibo antzeman ditu Abantoko behi-ustiategi bateko txahaletan, hori bai, ez dute gaixotasunaren sintomarik.
Inguruan dugun animalia aberastasuna ezagutzeko balio du gure lanak

"Inguruan dugun animalia aberastasuna ezagutzeko balio du gure lanak"

Erronkaribarreko Fauna izeneko liburua aurkeztu digute Gotzon Perezek eta Lorea Larraiak. Ioritz Debak berriz, baserri inguruan kamerak jarrita animaliak ehizatzen ditu iruditan.
Ardiak eta behiak txertatzen hasi dira Gipuzkoan, Oiartzunen mingain urdin kasu bat agertu ostean

Ardiak eta behiak txertatzen hasi dira Gipuzkoan, Oiartzunen mingain urdin kasu bat agertu ostean

Hiru hilabetetik gorako ardi eta behiei derrigor jarri behar diete txertoa, Gipuzkoako Aldundiak hori agindu baitu.
2024ko azken superilargiak Euskal Herriko zeruak bete ditu

2024ko azken superilargiak Euskal Herriko zeruak bete ditu

Hilaren 15etik 16rako gauean ikusi dugun superilargia urteko azkena izan da. Izena animalia ugaztun horiei zor zaie. Izan ere, aste hauetan presak eraikitzen dabiltzen, negua iritsi eta ibaiak hoztu aurretik.

Gaintzako abeltzain batzuek basurde talde handi batekin topo egin dute, soroa ereiten zuten bitartean

Gaintzako abeltzain batzuek basurde talde handi batekin topo egin dute, soroa ereiten zuten bitartean

Joan den ostiralean, Gaintzako abeltzain batzuek basurde talde batekin topo egin zuten, zelaia ereiten ari zirela.

''Guk ikusmenarekin egiten dugu lan, txakurrek usaimenarekin: bikote perfektua horrelako erreskateetarako''

''Guk ikusmenarekin egiten dugu lan, txakurrek usaimenarekin: bikote perfektua horrelako erreskateetarako''

Ertzaintzaren Txakur Unitatea atzotik ari da gorpu bila Valentziako industrialde batean. Bertan hilotz bat aurkitu dute eta gehiago egon daitezkeela uste dute. Horien lana ezinbestekoa dela esan digu Josu Iturregi Ertzaintzaren Txakur Unitatearen buruak.

Hiru atxilotu eta 9 ikertu Aquariumean desordena publikoagatik, kontzentrazio antiespezista batean

Hiru atxilotu eta 9 ikertu Aquariumean desordena publikoagatik, kontzentrazio antiespezista batean

Kontzentrazioaren amaieran, dozena bat parte-hartzaile Aquiariumera sartu dira, erabiltzaileei sartzea galaraziz. Borondatez irten nahi ez zutenez, Ertzaintzak indarrez atera behar izan ditu. Atxilotuak aske utzi dituzte arratsaldean.
Zimbabwek gutxienez 200 elefante sakrifikatuko ditu lehortearen ondorioz

Zimbabwek gutxienez 200 elefante sakrifikatuko ditu lehortearen ondorioz

Herrialdeko 80.000 elefanteek landarediari eragiten diote eta elikagaien krisia larriagotu egiten dute.

Hirian arratoi gehiago ikustea klima aldaketaren ondorioetako bat dela esan du Goiak

Hirian arratoi gehiago ikustea klima aldaketaren ondorioetako bat dela esan du Goiak

Hainbat auzotako herritarrek salatu dute arratoiak ikusi dituztela kalean. Donostiako alkateak nabarmendu duenez, "Udala arazoaren gainean dago".
1 / 29 Hurrengoa

  • Ura albisteak

    Ura albisteak

    Oinarrizko baliabidearen kontsumo eta kudeaketaren azken ordukoa.

kargatzen