Arkikusen arabera, penintsulako iparraldeko erdialdean ezagutzen den hirugarren zirku erromatarra izango litzateke, Tarragona eta Kalahorrrakoen atzetik, eta jatorrizko trazadurari eutsiko liokeen bakarra, eraikin modernoek ezkutatzen ez dutelako.
Alegazioak Araba Bizirik, Arabako Mendiak Aske, AHTrik ez eta UAGA sindikatuek aurkeztu dituzte, besteak beste, eta manifestazioa iragarri dute Gasteizen, urriaren 26rako.
Arabako "lurraldea mehatxatzen duten" energia berriztagarrien "makroproiektuen" aurkako 50.000 alegazio baino gehiago erregistratu dituzte asteazken honetan hainbat erakunde eta sindikatuk. Horiek geldiarazteko eskatu diete Eusko Jaurlaritzari eta Aldundiari.
Kritiken erdian, eta Solariaren Arabako proiektuei alegazioak aurkezteko epea amaitzen den egun berean, enpresak jakinarazi du zer baldintzatan alokatzen edo erosten dituen lursailak bere parke fotovoltaikoetarako.
Etxebarri Erretegiko sukaldariak gatzak sukaldean duen garrantzia azpimarratu du Añanako gatzaren aurtengo uztaren aurkezpen ekitaldian. "Gatz on batek naturala izan behar du", adierazi du Bittor Arginzonizek.
Apirilean ihes egin zuen Zaballako kartzelatik, baimen bat aprobetxatuta. Gasteizen bikotekidearen kontrako sexu erasoa egiteagatik ezarri zioten 12 urteko kartzela zigorra.
Araban eta Aragoin droga trafikoan aritzen zen erakunde kriminala desegin du Polizia Nazionalak. Urtarrilean abiatutako "Ribera" izeneko operazioaren baitan, 15 pertsona atxilotu dituzte, horietako 3 Araban (Ozaetan, Legution eta Armiñonen zehazki).
Atxiloketaren unean, 9 kilo speed, 13 kilo marihuana, arma ugari eta 130 mila euro atzeman dizkiete. 3 pertsona atxilotu ditute Ozaetan, Legution eta Armiñonen.
Legebiltzarrak onartzear duen trantsizio legeaz eta Euskadiko mix energetikoan berriztagarrien pisua handitzearen garrantziaz mintzatu da Iñigo Ansola, Energiaren euskal erakundearen presidentea. Deskarbonizazio helburuak lortzeko mugikortasunaren alorra giltza dela ohartarazi du.
Eskualdeko emakumeen CD Lantaron futbol taldeak bat egin du minbiziaren ikerketaren aldeko 2023ko EITB Maratoiarekin. Horretarako ETS taldearen "Aukera berriak" kantua dantzatu dute.
Añanako Gatzalde txokoan aukera berrien aldeko apustua egin du lagun talde honek. Honekin batu dira minbiziaren ikerketaren aldeko 2023ko EITB Maratoira.
Salhaketa elkartearen arabera, jatorri hegoamerikarrekoa zen gizonezkoa, 47 urte zituen eta urkatuta hil da. Elkarteak esan duenez, egunak zeramatzan gaizki.
Arabako arkitektoek salaketa jarri zuten Iruña Okako Udalaren aurka, Ramiro Fernández Gizarte Etxean margotutako muralarekin jabetza intelektualaren eskubidea urratzeagatik. Epaileak arrazoia eman zien, eta gaur hasi dituzte ezabatzeko lanak.
Auto batek eta kamioi batek talka egin dute astearte honetan, 04:45 aldera; kotxearen gidaria larri eraman dute ospitalera, eta errepidea itxi behar izan dute hainbat orduz bi noranzkoetan.
Ezbeharra A-1 errepidean gertatu da, Burgosera bidean. Istripuaren ondorioz, errei bat itxi dute, eta auto-ilara luzeak sortu dira. 10:00etarako berreskuratu du normaltasuna inguru horrek.
Napoleonen gariako arropez jantzita eta kanoi eta eskopeta hots artean ikusi ditugu soldaduak, erizainak edota Wellington dukea bera. Hark zuzendutako armada aliatuaren garaipenak Iberiar penintsulatik bota zuen Frantziakoa eta Napoleon Fernando VII.ari koroa itzultzera behartu.
Azken orduotan abisu horian izan gara ekaitz arriskuagatik eta barnealdean han hemenka sekulako zaparradak bota ditu. Horren adibide da Arabako Bergonda. Euri ugari bota du eta hainbat kale lokatzez beteta daude.
Ezbeharra goizaldeko 02:15ean jazo da. Ibilgailua bidetik atera eta troka batetik behera jausi da. Araban 24 ordu eskasean hildako bigarren garraiolaria da, atzo Zambranan beste bat zendu baitzen.
Suhiltzaileek atera behar izan dute 39 urteko gidaria, ibilgailu barruan harrapatuta geratu baita. Handik gutxira, haren heriotza baieztatu dute bertaratutako osasun-langileek.
Zaballako espetxean bere buruaz beste egin zuen 22 urteko Malekek joan den asteartean. Zuriñek, orain hilabete kartzelara egindako bisitan, oso gaizki ikusi zuela dio, baina ez zioten suizidioaren kontrako protokolorik aplikatu. Familiak, kartzelako deia jasotzean, espero zuen hil zela entzutea.
Espainiako Estatu osotik etorritako emakume ehiztariak bildu dira gaur Kuartangon, Euskal Herrian, lehen aldiz soilik emakumeentzako antolatutako basurde uxaldi batean. Arabako Ehiza Federazioak emakumeek ehiza munduan duten presentzia ikustarazteko egindako ekimena izan da.
Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak jakinarazi duenez, Euskadiko Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialak (LPS) beste pauso bat eman du eta Lurraldearen Antolamendurako Batzordearen eskutan dago dagoeneko.
Maite, Miren eta Iñigo bertako bizilagunak ezagutuko ditu Joseba Arguiñanok. Herria bisitatu eta istorioak partekatuko dituzte gastronomia aitzakia hartuta.
"Walk On The Basque Side" tartean egin ohi dituen ibilaldiei heldu die berriz Vanessa Sanchezek. Aste honetan, Arabako Kuartangora eraman gaitu, edertasunez eta dinamismoz betetako herrira.
Gatza ekoizteko uda ezin aproposagoa izaten ari da aurtengoa, eta Añanako gatz haranean aurreko urteetan ekoitzitako kilo kopurua erraz gaindituko dute.
00:30ean hasi eta ordubetez egin du euria Zanbrana inguruan. 10 litro bota ditu metro karratuko, eta horri esker itzali dira oraindik bizirik zeuden garrak. 250 hektarea erre dira, basoa eta mendi baxuak batez ere.