Ameriketako Estatu Batuak

1 / 30 Hurrengoa
AEBk eta Espainiak Kieven dituzten enbaxadak itxi dituzte, Errusiaren aire eraso handi baten beldur

AEBk eta Espainiak Kieven dituzten enbaxadak itxi dituzte, Errusiaren aire eraso handi baten beldur

Asteazken honetan (azaroak 20) Ukrainako hiriburuan aire eraso handi bat gertatuko dela ohartarazi dute Ameriketako Estatu Batuek.
Rafael Nadalek amaiera eman dio bere kirol ibilbide arrakastatsuari

Rafael Nadalek amaiera eman dio bere kirol ibilbide arrakastatsuari

Tenislari espainiarrak erretiroa hartu du, 38 urterekin, Espainiarekin Davis Kopatik kanpo geratu ostean. Tituluz jositako palmaresarekin esan dio agur tenis profesionalari, 22 Grand Slam, 36 Masters 1000, 5 Davis Kopa eta Olinpiar Jokoetan 2 domina irabazita.
Ukrainak AEBren ATACMS misilak erabili ditu aurrenekoz Errusiari bere lurraldean eraso egiteko

Ukrainak AEBren ATACMS misilak erabili ditu aurrenekoz Errusiari bere lurraldean eraso egiteko

Putinek ohiko eraso bati erantzun nuklearra ematea ahalbidetzen duen doktrina onartu baino ordu batzuk lehenago izan da erasoa.
Putinek arma nuklearrak erabiltzeko aukera handitu du, Ukrainak irismen luzeko misilak eskura dituela eta

Putinek arma nuklearrak erabiltzeko aukera handitu du, Ukrainak irismen luzeko misilak eskura dituela eta

Errusiako presidenteak doktrina nuklear berria onartu du gaur. Horren arabera, arma konbentzionalekin, droneak barne, egindako erasoei erantzun nuklearra emateko beta izango du. Gainera, potentzia nuklear baten babespean (AEB eta NATO hizpide) egindako erasoa oldarraldi "bateratutzat" joko du.
Ukrainako gerrak 1.000 egun bete ditu: Moskuk etengabe aurrera egiten du eta Kievek soldadu gehiago behar ditu

Ukrainako gerrak 1.000 egun bete ditu: Moskuk etengabe aurrera egiten du eta Kievek soldadu gehiago behar ditu

Testuinguru horretan, Bidenek AEBko ATACMS misilak Errusian erabiltzeko aukera eman dio Kievi. EBko goi diplomazialariek adierazi dutenez, orain inoiz baino laguntza handiagoa eman behar zaio Ukrainari, Trumpek urtarrilean Etxe Zurira itzulitakoan erabakitzen duenaren zain.
Errusiak ohartarazi duenez, irismen luzeko misilak erabiltzeak Ukrainaren etorkizuna baino ez du okertuko

Errusiak ohartarazi duenez, irismen luzeko misilak erabiltzeak "Ukrainaren etorkizuna baino ez du okertuko"

Putinen esanetan, erabaki hori marra gorria da Kremlinentzat, eta eragingo luke Moskuk Mendebaldearen etsaiei irismen luzeko armak eman behar izatea munduko hainbat lekutan.
Arancha Gonzalez Laya: ''Europarrok batuta egoteak salbatuko gaitu''

Arancha Gonzalez Laya: ''Europarrok batuta egoteak salbatuko gaitu''

Arantza Ruiz EITB Mediako Albistegietako zuzendariak Espainiako Gobernuko Atzerri ministro ohia elkarrizketatu du "12 minutos" saiorako. Elkarrizketa, osorik, igande honetan, 22:00etan, ETB2n.

Xik eta Bidenek harreman ''zintzoa'' izan dutela berretsi dute APECen goi-bileran

Xik eta Bidenek harreman ''zintzoa'' izan dutela berretsi dute APECen goi-bileran

Txinako eta AEBko presidenteak sintonia ona erakutsi dute batzarrean, eta etorkizunean bi herrialdeen arteko harremanak berdin jarraitzea espero duela adierazi du Xik, Trumpi begira. Arma nuklearren arloan, bat egin dute bonba atomikoen ardura adimen artifizialaren esku ez uztean.

Trumpek Karoline Leavitt izendatu du Etxe Zuriaren bozeramaile

Trumpek Karoline Leavitt izendatu du Etxe Zuriaren bozeramaile

Kanpainan aurpegia eman dutenetako bat izan da, eta Etxe Zuriak inoiz izan duen Prentsa idazkari gazteena izango da. Prentsaurrekoetan aurpegia eman beharko du, baina aurreko agintaldian agerraldi gutxi egitea erabaki zuen Trumpek.
Horrela geratzen ari da Donald Trumpen Gobernu taldea

Horrela geratzen ari da Donald Trumpen Gobernu taldea

Agintariak aukeratutakoek profil komuna dute: leialtasun osoa erakutsi diote, irmo babestu dituzte haren neurri polemikoenak eta presentzia ona dute telebistan.
Trumpek Robert F. Kennedy Jr. txertoen aurkakoa aukeratu du Osasun idazkari izateko

Trumpek Robert F. Kennedy Jr. txertoen aurkakoa aukeratu du Osasun idazkari izateko

Kennedytarren 'ardi beltza'k —hautagai demokrata izan zen; ondoren, independentea, eta azkenik, Trumpen babesle— zuzenduko du osasun arloa. Horren ustez, txertoek autismoa sorrarazten dute eta tiroketak Prozacen kontsumoaren eraginez gertatzen dira.
Matt Gaetz ultraeskuineko kongresukidea aukeratu du Trumpek fiskal nagusi kargurako

Matt Gaetz ultraeskuineko kongresukidea aukeratu du Trumpek fiskal nagusi kargurako

Izendapenak egonezina sortu du Alderdi Errepublikanoaren baitan ere, adin txikiko neska bati sexu abusuak egitea egotzita ikertzen ari baitira.
Joe Bidenek Donald Trump hartu du Etxe Zurian

Joe Bidenek Donald Trump hartu du Etxe Zurian

Joe Biden AEBko presidentea Donald Trumpekin bildu da Etxe Zurian, eta azaroaren 5eko hauteskundeetan lortutako garaipenagatik zorionduz hasi du bilera.

Muskek agindu du AEBko sistema dardarka jarriko duela, Trumpek gobernukide izendatu ondoren

Muskek agindu du AEBko "sistema dardarka" jarriko duela, Trumpek gobernukide izendatu ondoren

Gobernuaren Eraginkortasunerako Departamendua sortuko du AEBko presidente hautetsiak, eta horren arduradunetako bat izango da Musk, Vivek Ramaswamy enpresaburu ezagunarekin batera. "Burokrazia desegitea", "gastuak murriztea" eta "kudeaketa publikoa eraldatzea" izango dituzte helburu.
Trumpek Marco Rubio senatari latinoa hautatu du Estatu idazkari gisa, Etxe Zuriaren gertuko iturrien arabera

Trumpek Marco Rubio senatari latinoa hautatu du Estatu idazkari gisa, Etxe Zuriaren gertuko iturrien arabera

Izendapena ofizialki baieztatu behar dute, baina, itxura guztien arabera, Floridako senataria izango da AEBko kanpo politikaren arduraduna.
Tom Homan estremista aukeratu du Trumpek migratzaileen deportazio politika bideratzeko

Tom Homan estremista aukeratu du Trumpek migratzaileen deportazio politika bideratzeko

"Mugetako tsarra" izenarekin iragarri du AEBko presidente hautetsiak izendapen berria. Aurreko agintaldian ere, Trumpen gobernukide izan zen Homan. Deportazio masiboen defendatzaile sutsua, guraso eta seme-alaba migratzaileak elkarrengandik banatzea bultzatu izan du, migrazioa eteteko.
Biden eta Trump Etxe Zurian bilduko dira asteazkenean botere trantsizioari ekiteko

Biden eta Trump Etxe Zurian bilduko dira asteazkenean botere trantsizioari ekiteko

Jarduneko presidenteak agindu du "baketsua eta ordenatua" izango dela botere aldaketa, eta, demokraten bihotza arindu nahian-edo, ziurtatu du AEB "ondo" egongo dela.
Justiziak eten egin du Trumpen aurkako epaiketa Kapitolioaren aurkako erasoagatik, egoera berria aztertzeko

Justiziak eten egin du Trumpen aurkako epaiketa Kapitolioaren aurkako erasoagatik, egoera berria aztertzeko

Horixe erabaki du Tanya Chutkan epaileak, Jack Smith fiskal bereziari denbora emateko, errepublikanoak hauteskundeetan garaipena lortu ondoren nola jokatu aztertu behar baitu orain.
Trumpekin osatutako hauteskunde-aliantzaren fruituak biltzera doa Elon Musk

Trumpekin osatutako hauteskunde-aliantzaren fruituak biltzera doa Elon Musk

Ofizialki, Muskek bere burua aurkeztu du oraindik sortu ez den Eraginkortasun Departamentua zuzentzeko, eta aurrekontu federala "bi bilioi dolar" murriztearen alde egin du.
Trumpek Susie Wiles aukeratu du Etxe Zuriko kabineteburu izateko

Trumpek Susie Wiles aukeratu du Etxe Zuriko kabineteburu izateko

67 urteko emakumea hautagai errepublikanoaren kanpaina zuzendaria izan da. Aholkulari diskretua da, eta ez omen ditu kamerak maite. Diotenez, Trumpen ateraldien aurrean lasaitasuna erakusteko abilezia du.
Erreserba Federalak interes-tasak puntu laurden jaitsiko ditu Estatu Batuetan

Erreserba Federalak interes-tasak puntu laurden jaitsiko ditu Estatu Batuetan

Irailetik egindako bigarren jaitsiera da. Hala, erreferentzia-tasa % 4,5etik % 4,75era bitartekoa da.
Trumpen garaipenak bere defentsa indartzera eta autonomia globala borrokatzera bultzatuko du Europa

Trumpen garaipenak bere defentsa indartzera eta autonomia globala borrokatzera bultzatuko du Europa

Europako Komunitate Politikoak Budapesten egindako bileran, agintariek "potentzia geopolitiko" independente eta munduan eragina izango duen Europa baten alde egin dute.
Joe Bidenek boterearen trantsizio baketsu eta ordenatu baten alde lan egingo duela ziurtatu du

Joe Bidenek boterearen "trantsizio baketsu eta ordenatu" baten alde lan egingo duela ziurtatu du

Etxe Zuriko lorategietatik egindako hitzaldi batean, kargua utziko duen presidenteak bere ondorengoari agintea kritikarik egin gabe utziko diola azpimarratu du. Halaber, azken hauteskundeek sistema elektoralaren "zuzentasunari buruzko zalantzei amaiera emateko" balio izatea espero du.
Bidenek trantsizio ''ordenatua'' agindu du: ''Ezin duzu zure herrialdea irabazten duzunean bakarrik maitatu''

Bidenek trantsizio ''ordenatua'' agindu du: ''Ezin duzu zure herrialdea irabazten duzunean bakarrik maitatu''

Joe Biden AEBko presidenteak onartu du demokratek hauteskundeetan "borroka" galdu zutela asteartean, Donald Trump buru duten errepublikanoen aurrean, eta trantsizio "ordenatua" agindu dio, datorren urtarrilaren 20an agintea ezustekorik gabe hartu ahal izateko.

Nortzuek osatzen dute Trumpen taldea? Gizonak dira, zuriak eta aberatsak

Nortzuek osatzen dute Trumpen taldea? Gizonak dira, zuriak eta aberatsak

Elon Musk multimilioiduna, Robert Kennedy Jr. txertoen aurkako aktibista eta Dana White enpresaria daude presidente hautetsiaren zirkulurik hurbilenean. Trumpek bilerak hasi ditu Mar-a-Lagoko bere egoitzan, Etxe Zurirako taldea zehazteko.
Martin Goikoetxea AEBko bertsolaria, larunbateko ''Hitzetik Hortzera'' saioan

Martin Goikoetxea AEBko bertsolaria, larunbateko ''Hitzetik Hortzera'' saioan

Martin Goikoetxeak AEBn bizitako esperientziak kontatuko dizkigu. Gainera, Gorritiko bertso afariko bertsoaldiak entzungo ditugu, baita Garesen jokatutako bardoen finalak ere. Larunbatean, 21:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus atarian.

Harris: 'Hauteskundeen emaitza ez da guk nahi genuena, baina berriro itzuliko da argia AEBra'

Harris: 'Hauteskundeen emaitza ez da guk nahi genuena, baina berriro itzuliko da argia AEBra'

"Hauteskunde hauen emaitzak onartu" behar dituztela ziurtatu du Harrisek, "printzipio demokratiko bat delako hauteskundeak galtzen ditugunean, porrota onartzea". Aldi berean, "boterearen trantsizio baketsu baterako" lan egingo duela azpimarratu du.

Kamala Harrisek porrota aitortu du: Ez dira nahi genituen emaitzak, baina onartu egin behar ditugu

Kamala Harrisek porrota aitortu du: "Ez dira nahi genituen emaitzak, baina onartu egin behar ditugu"

Hautagai demokrata eta AEBko presidenteordeak Trump telefonoz zoriondu duela iragarri du, eta "botere aldaketa baketsu" baten alde lan egingo duela hitzeman.
Nola bozkatu zuten estatubatuarrek Trumpi garaipena emateko?

Nola bozkatu zuten estatubatuarrek Trumpi garaipena emateko?

Zenbaketak aurrera jarraitzen duen arren, AEBko herritarrek Trumpi Presidentetza itzultzeko nola bozkatu zuten zehazten hasi dira dagoeneko.
AEBko zazpi estatuk Konstituzioak abortatzeko eskubidea biltzearen alde egin dute eta Floridan, kontra.

AEBko zazpi estatuk Konstituzioak abortatzeko eskubidea biltzearen alde egin dute eta Floridan, kontra.

New York, Arizona, Colorado, Maryland, Montana, Missouri eta Nevada estatuetako boto emaileek abortatzeko eskubidea legez babestearen alde egin dute.
Harrisek telefonoz zoriondu du Trump, hauteskundeetan lortutako garaipenagatik

Harrisek telefonoz zoriondu du Trump, hauteskundeetan lortutako garaipenagatik

Hautagai demokratak botereen eskualdaketa "baketsu" baten garrantzia azpimarratu dio, baita "estatubatuar guztientzat" presidente izateko eskatu ere.
Nolakoa izango da Trumpen bigarren agintaldia? Haren planak, hemen

Nolakoa izango da Trumpen bigarren agintaldia? Haren planak, hemen

Immigrazioa, abortua, klima aldaketa, ekonomia... Hauek dira presidente hautetsiaren proposamen nagusiak.
Kaleak hautestontzietan gertatutakoa islatzen du: batzuen tristuratik besteen alaitasunera

Kaleak hautestontzietan gertatutakoa islatzen du: batzuen tristuratik besteen alaitasunera

AEBko hauteskundeen biharamunean, eitb.eus Washington D.C.ko kaleetara atera da estatubatuarrak nola esnatu diren ikusteko. Donald Trumpen jarraitzaileak pozik agertu dira emaitzarekin, eta Kamala Harrisen jarraitzaileek ezin dute etsipena ezkutatu.

Euskal enpresak prest daude AEBrekiko estrategia aldatzeko, Trumpen garaipena ikusita

Euskal enpresak prest daude AEBrekiko estrategia aldatzeko, Trumpen garaipena ikusita

Iñigo Muguruza Gipuzkoako Bazkundeko buruak azaldu duenez, muga-zergak jartzen direnean, enpresek inbertsioak areagotu behar izaten dituzte herrialde horietan.
''Donald Trumpen garaipenak olatu ultrakontserbadorea ekarriko du Estatu Batuetako politiketara''

''Donald Trumpen garaipenak olatu ultrakontserbadorea ekarriko du Estatu Batuetako politiketara''

EITB Mediako Nazioarteko arduradunak, Mikel Reparazek, hauteskundeetako emaitzen lehen analisi bat egin digu.

Munduko buruzagi nagusien erreakzioak, Trumpen garaipenaren aurrean

Munduko buruzagi nagusien erreakzioak, Trumpen garaipenaren aurrean

Etxe Zuriaren hurrengo maizterra izango denak hartuko duen norabide politikoaren zain dago mundua. Trumpen garaipena ofizial egin aurretik, mundu osoko buruzagiek zoriondu dute hautagai errapublikanoa.
Donald Trumpek aise irabazi ditu AEBko hauteskundeak

Donald Trumpek aise irabazi ditu AEBko hauteskundeak

Hautagai errepublikanoak 292 ordezkari lortu ditu Konpromisarioen Biltzarrean eta Kamala Harris hautagai demokratak, berriz, 224. Hortaz, Trump Etxe Zurira itzuliko da.
Trump: Herrialdea sendatuko dugu

Trump: "Herrialdea sendatuko dugu"

Errepublikanoek irabazi dituzte Etxe Zurirako presidentetzarako bozak, Senatuaren kontrola ere berreskuratu dute eta Kongresuan ia ziur gehiengoa izango dute. Datuok jakin orduko, jarraitzaileen aurrera agertu da Donald Trump, Floridan.
Dolarra, kriptotxanponak eta Europako burtsa nagusiak gora, Trumpen garaipen argiaren aurrean

Dolarra, kriptotxanponak eta Europako burtsa nagusiak gora, Trumpen garaipen argiaren aurrean

AEBko hauteskundeetako lehen emaitzen berri izandakoan, dolarrak % 2 egin du gora euroaren aurrean, eta bitcoin kriptotxanponaren balioa, ostera, % 8 hazi da.
Trumpek bere garaipena ospatu du: 'Herrialde honetan inoiz ikusi den mugimendu politikorik handiena da'

Trumpek bere garaipena ospatu du: 'Herrialde honetan inoiz ikusi den mugimendu politikorik handiena da'

Donald Trump presidentegai errepublikanoak pozik hartu du AEBko hauteskundeak irabazi izana. "Une historikoa" dela esan du Trumpek, herrialdearentzat "urrezko aroa" hasi delako.

1 / 30 Hurrengoa

  • Zelenski albisteak

    Zelenski albisteak

    Volodomir Zelenskik egindako adierazpenak eta Ukrainako Gobernuaren eta presidentearen azken albisteak