De Andresek esan du popularrak direla Euskadin "sanchismoaren orbitan" sartuta dauden alderdien alternatiba bakarra. Iturgaizek agur esan die PPko afiliatuei gaur Gasteizen egindako XVI. Kongresuan, Javier de Andres aukeratu baitute alderdia zuzentzeko.
Alfonso Alonso Gasteizko alkate ohiarekin eta Ramon Rabanera Ahaldun Nagusi ohiarekin egon da Javier de Andres PPren Kongresurako Arabako zerrendaburua, Gasteizen. Popularrei esker Espainia hobera aldatuko dela defendatu dute eta arabarrek Sanchezen gezurrak sinisten ez dituztela esan dute.
Zortzi urtez Gasteizko alkate izan zenak azpimarratu du EAJk bere aukera izan duela eta orain PPren unea dela. Aldaketarako googak daudela esan du Domaicak.
Euskadiko PPko presidente ohiak nabarmendu duenez, ez du politika publikora itzultzeko asmorik, baina bigarren mailatik arituko dela dio, "Feijook non behar nauen, hantxe".
Arantza Ruiz EITB Mediako Albistegietako zuzendariak Espainiako Gobernuko Osasun ministro ohia eta Gasteizko alkate ohia elkarrizketatuko du, orain bi urte dimisioa eman osteko lehen elkarrizketan.
1996tik 2004ra EAEko PPko presidente izan zen politikari bizkaitarrak Alfonso Alonso ordezkatuko du karguan; Izan ere, dimisioa eman zuen Alonsok otsailean, Casadorekin izandako desadostasunengatik.
Alfonso Alonsok otsailean eman zuen dimisioa eta harrezkero Amaya Fernandezek zuzendu du alderdia. Hautagai bakarra Carlos Iturgaiz izango dela ematen du.
"Nire esker ona eman nahi dut, gizarte modernoagoa, moderatuagoa eta askeagoa beti nahi izan duten milaka herritarren interesak ordezkatu ahal izateagatik", esan du Alonsok bere agurrean.
Martinezena astebetean euskal politikan izan den bigarren dimisio esanguratsua izan da. Astelehenean utzi zuen Euskadiko PPren idazkaritza nagusia Alfonso Alonsok.
Euskadiko PPtik orain arteko presidentearen lana goraipatu dute, baina barne krisia atzean utzi eta indar guztiak hauteskundeetara zuzentzeko deia egin dute.
Alfonso Alonso Gasteizko alkatea izan zen 1999tik 2007ra. 2008an eman zuen Madrilera salto, Saenz de Santamariaren eskutik. 2015ean, Arantza Quirogak dimisioa eman zuen eta bere tokia hartu zuen.
Euskadiko PPko presidente ohiak, hortaz, Alfonso Alonso ordezkatuko du apirilaren 5eko hauteskundeetan. Pablo Casadok esan dio Alonsori ez dela lehendakarigaia izango.
Horiek izan dira Amaya Fernandez Euskadiko PPko idazkari nagusiaren hitzak. Fernandezek dio oraindik denbora dagoela Genovan PPk Ciudadanosekin adostutako hitzarmena Euskadira egokitzeko.
EAEko PPren presidenteak esan du agiri politikoa aurkeztuko dutela, "nahasmenik ez egoteko". Bestalde, baztertu egin du Maite Pagazaurtundua edo Rosa Diez koalizioaren zerrendan egotea.
"Lotsagarria da Eusko Jaurlaritzaren eta EAJren jarrera, galdetzen dutenak irainduz, oposizioaren kontra joz jakin nahi izateagatik, eta eskatu zaien informazioa ez emanez" salatu du PPko buruak.
EAJren eta PSE-EEren gorakadak gehiengo osoa lortzea gauzatuko luke. EH Bilduk bigarren indar politikoa izaten jarraituko luke, eta Elkarrekin Podemosek eta PPk, aldiz, behera egingo lukete.
EiTB Focus inkestaren arabera, EAJk irabaziko lituzke hauteskundeak eta alde handiarekin gainera. PSE-k ere gora egingo luke eta EH Bilduk eutsi egingo lieke oraingo emaitzei.
Alfonso Alonsok "Ciudadanosekin itun bat sinatzeko lehen harremanetan" daudela azaldu du, baina "ez dugu proiektu politikoa negoziatuko", hala nola, "Kontzertu Ekonomikoaren defentsa".
Hain zuzen ere, 1.788.719 lagunek izango dute bozkatzeko aukera; horietako 75.169 atzerrian bizi dira. Legebiltzarreko 75 ordezkariak hautatu beharko dituzte guztiek.
EAEko PPk Alfonso Alonsoren lehendakaritzarako hautagaitza formalizatu nahi du, hauteskunde autonomikoei begira, eta Pablo Casado PPko presidenteak harengan "konfiantza" duela adierazi du.
EAEko popularren presidenteak proposatu du bere alderdiaren inguruan "indar konstituzionalak bildu eta hauteskunde, gobernu eta botere alternatiba bat osatzea".
Horrez gain, EH Bilduk, Elkarrekin Podemosek eta PPk Eusko Legebiltzarrean Aitor Elorzaren agerraldia eskatu dute, Montai enpresa taldeko administratzaile bakarrarena.
EAJk esan du erabakitzeko eskubidea bere DNAn dagoela. EH Bilduk uste du "atzerapausoa" emango dela. Podemosentzat, desadostasun horrek ezin dezake dena blokeatu. PPk erreforma gelditzea eskatu du.
Eusko Jaurlaritzak azaldu duenez, dekretua Eusko Legebiltzarrak 2016an onartu zuen Udal Legean oinarrituta dago, eta lege hori Mariano Rajoyren gobernuarekin adostu zuen.
Eusko Jaurlaritzak aldaketak egin ditu programa horretan, biktima gehiagoren testigantzak sartuta, baina, hala ere, "ETAren existentzia justifikatzen du", Alfonso Alonsoren ustez.
Hauteskunde orokorren biharamunean, Euskadiko PPko presidenteak ziurtatu du berriro saiatuko dela akordioa adosten Euskadiko Ciudadanosekin, Riverak dimisioa eman ostean.